|
ETAren AGIRIA KOMUNIKABIDEEI BURUZ «Cambio 16 aldizkari espainiarrak 1999ko urtarrilaren 22an ustez ETAko ordezkari ziren bi pertsonarekin kaleratutako elkarrizketa dela eta, honako hau argitu nahi du Euskadi Ta Askatasunak: 1-Euskadi Ta Askatasunako kiderik, eta are gutxiago ordezkaririk, ez da inoiz bildu aipatu komunikabide espainiarreko kazetariekin. 2- Ondorioz, bertan agertutakoa norbaiten asmakizun zitala besterik ez da. Are gehiago, elkarrizketa horretan gezurrak, nahaskeriak eta asmakeriak ere lotzen dira. Ezker abertzaleak garatzen duen ildoaren berri duen edonork badaki bertan agerturikoak ez datozela bat ildo horrekin. 3- Euskadi Ta Askatasunak ez daki elkarrizketa¹ horren iturburua Estatu espainiarreko izkutuko interesetan dagoen, edota komunikabide espainiarrari sartutako ziria ote den. Ez litzateke harrigarria, ETAri loturiko edozer tratatzeko orduan komunikabide espainiarrek erabili ohi duten sentsazionalismoa eta arinkeria kontutan hartuta. 4- Batera zein bestera, komunikabide espainiar eta espainiartzaleek burutzen duten txakur-lana azpimarratu nahi dugu berriro ere. Euskal Herriak bere etorkizunerako oinarriak finkatzeko bizi duen une historiko honetan beharrezkoa den heldutasuna eta seriotasuna erakutsi ordez, Espainiaren zapalkuntzaren eta biolentziaren iraupenerako guda-tresna gisa aritzen dira. Berrikitan ETAk kazetari batzuei zuzenduriko oharra kontuan hartu ez eta, are okerrago, Euskal Herriari zuzenduriko erasoak areagotu egin dituzte. Zentzu horretan izen-abizenak dituzten kazetari ugarik hartzen duten erantzunkizun zuzena salatu nahi dugu. Euskal Herriak ez ditu ahantziko izen horiek, ezta adierazpen askatasunaren¹ aitzakipean burutu eta burutzen duten zapalkuntza-iharduera barkatuko ere. 5- Euskadi ta Askatasunak dei egin nahi dio euskal gizarteari komunikabide ugaritatik datozen ustezko informazioak orain arteko ikuspegi kritiko berberaz aztertzen jarrai dezaten, eta behar den indarrez sala dezaten berauen erantzunkizuna. Ez baitugu zalantzarik maniobra toxikatzaileak eta gezurrak areagotu egingo direla etorkizunean. Euskal Herrian,
|