|
EUSKADI TA ASKATASUNAREN AGIRIA EUSKAL HERRIARI
Agiri honen bidez ere gure gain hartzen dugu 2000ko otsailaren 22an, Gasteizen, Fernando Buesa Blanco PSOEko buruzagi eta Euskal Herriaren etsaiaren aurka lehergailuz burututako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen, bizkartzain lanetan zebilen Jorge Diez Elorza poliziarekin batera. Gurea da urtarrilaren 21ean Madrilen Espainiako armadaren aurka lehergailuz buruturiko ekintzaren erantzukizuna ere, zeinaren ondorioz Pedro Antonio Blanco Garcia teniente koronela hilik gertatu zen. Horrekin batera jakinarazten dugu 1999ko abenduaren 20an Aragoiko Calatayud inguruan Goardia Zibilak intertzeptatu zituen 940 kiloz eta 740 kiloz osatuta ekintzarako prest ziren ibilgailu-bonbak ETArenak zirela. Gure gain hartzen dugu halaber 1999ko azaroaren 18an Eibarren auto-matrikula espainiarrak egiteko tresneria eskuratzeko hornidura ekintza. Euskal demokrazia debekatuta eta oztopatuta dagoenean eta Euskal Herriaren defentsa kartzelaz eta heriotzaz zigortuta dagoenean, Espainiako indar armatuen babespean «demokrazia espainiarraren» defentsa egitea ez da inoiz zilegi izango. Horretan aritzen zirenetakoa zen Fernando Buesa PSOEko buruzagia. Bere karrera politiko guztia Euskal Herriaren gorroto eta zanpaketaren gainean landu zuen. «Euskal» aurrizkia zuen ororen etsai amorratua izanik, PNVk eskaini zion Hezkuntza kontseilaritzaren bidez ikastolei eta euskarari zien gorrotoa ederki asko erakutsi zuen bere garaian euskal gizartearen aurrean. Eta Euskal Herriari zion herra hori bereziki nabarmentzen zitzaion ezker abertzalearen aurkako bere ekimenean. Espainiar indar armatuen itzalean aritu den politikari profesional horrek, euskal gazteak atxilotu, torturatu eta kartzeleratzeko deiak errepikatu izan ditu (azkena otsailaren 18an bertan); antolakunde desberdinen legez kanpo uztea aldarrikatu izan du Espainiako Barne ministerioa eta Guardia Zibilen xaxatze lana burutuz, orain guztiek «euskal demokrata paregabe eta imitagarri» gisa agertzen duten horrek Espainiaren aldeko lan etengabea burutu izan du Arabako gotorlekutik, gatazkaren edozein irtenbide negoziaturi uko eginez eta GAL berriak sortzeko deia luzatuz. Horrezaz gain, ondorengo hausnarketa eta adierazpen hauek helarazi nahi dizkiegu euskal gizarteari: Euskadi Ta Askatasunak 1998ko irailaren 18tik 1999ko abenduaren 3a bitartean mantendu duen ekintza armatuen etenaldiarekin Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazka armatua gainditu eta marko juridiko-politiko berri eta demokratiko batera abiatzeko duen borondatea argia azaldu du. Halere, gogorarazi nahi dugu ekintzen etenaldia aldebakarrekoa izan zela eta Espainiaren eta Frantziaren aldeko indar armatu, ekonomiko, politiko, juridiko eta mediatikoek beren zanpaketa lanean jarraitu dutela etenik gabe, Euskal Herria eta euskal herritarrak zigortuz. Ekintzen etenaldiak aukera paregabea eskaini zuen gatazkaren gainditzean aurrerapausoak egin eta Euskal Herrian egoera zinez demokratikoa lortzeko bidean zutabe sendoak jartzeko (ETAren ekintza gabe «guztia posible» izanen zela eztarria urratu arte oihuka aritutako politikari profesional eta sasi-intelektual guztiek, orain ETAri «behin betikoa» eskatzea baino, autokritika eta zentzu gehiago erakutsi beharko lukete). Eta denborak aurrera egin ahala hastapeneko lehen urratsak usteldu eta, egoera politikoa berriro ere ohiko parametro «baskongadista-nabarristetan» blokeatu bazuten ere, ekintza armatuen etenaldiak sortutako egoera berria Euskal Herriarentzat onuragarria izan delakoan gaude. ETAk abiarazitako ekimenaren ondoren Euskal Herriak bizi duen gatazkaren eta konponketaren elementu guztiak argi eta garbi daude zintzotasunez begiratu nahi duen ororentzak: Gatazkaren konponketarako oztopo
eta gainditu beharreko gako nagusiak Espainia eta Frantziaren
itxitasun arrazoigabea alde batetik, eta, bestetik, PNV, EA eta
bestelako eragile politiko eta sozialen Euskal Herriaren aldeko
ausardia eta erabaki falta dira. PNV-EAk urte eta erdiz prozesua moteldu, usteltzera utzi, eta beren interes partidisten arabera jokatu dute. Ekintzen etenaldia emanez gero Euskal Herriaren alde agindu ziguten «erretzen jarri beharreko okela guztia» hamalau hilabeteotan erakutsitakoa bada, ez dago urrutira joaterik horrelako laguntzarekin: herri honetan Euskal Herriaren aldeko borroka armatua eta armarik gabekoa ere beti berberei egitea egokitzen baitzaie! Ibarretxe, EAEko lehendakariak eta Espainiak Nafarroan Urralbururen ordez jarri duen txotxongilo berriak, Sanzek, beren zinezko aurpegia erakutsi dute ETA ekintzak burutzen hastearekin bat. Lehena, ezker abertzaleari esker eskuratutako aulkian eserita dagoela ahaztuz, ezker abertzalearekiko jarrera lotsagabea mantentzen ari da, kuartelillo eta komisarietako «polizia onaren» lana eginez. Bigarrena, «Nafarroa Espainia da» leloa helburu duela, inkisizio eta zentsura frankistaren oinordeko leiala dela agertuz. Ibarretxe, Euskal Herria zatitzen duen administrazio egitura instituzional baten presidentea besterik ez izan arren, Euskal Herriko lehendakaritza «usurpatzeko» Ardanzaren jokabidea, tamalez, bereganatu du: Madrilera iazko irailaz geroztik egindako hainbat eta hainbat bidaiaren ondoren erabat kutsaturik agertzen da, bere joan-etorri horietan proposatu, adostu edota sinatu duena noren izenean egin duen ez du argitu, gizarteari galdetu ez eta ondoren ere gizarteari kontuak ez dizkio azaldu. Azken finean, iaz bere Gobernuaren balorazioa egiterakoan huts egin genuen, ustez agortutako marko autonomikotik marko juridiko-politiko berri baterako kudeakuntza egiteko egokitzat jo genuen osatu zuen taldea: kudea- tzaile fina da, bai, baina ez Euskal Herriaren interesentzat, Espainiak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian dituenentzat baizik. EAEko egituraketa administratiboa Euskal Herriaren berreraikuntzarako lagun- garri baino oztopo gisa ari den heinean, Ibarretxe bere ere oztopo gisa agertzen da. Partizioaren instituzioak agortuta eta «hilda» egoteaz gain, gatazka gainditzeko abiapuntu izateko ezina ere agertu dute, eta ondorioz gatazka bera elikatzen jarraitzen dute. Gatazkaren mamia Euskal Herriak jasaten duen inposizioa denez, soluziobidea ez datza espainiar edota frantses legedia errefor- matzean edota, PNVk nahi duen antzera, legedi berberori egokitu edota berritzean. Subirotasuna ezin da ezkondu PNV-EAk garatzen duten Espainia eta Frantziaren sendotzea dakarren politikagintza interesatu eta partidista- rekin. Euskal Herriko hauteskunde libre eta demokratiko batzuen alde lan egin ordez, PNV-EAk nahiago dute Espainiako hauteskunde eta abantaila partidisten banaketan parte hartu, horrela Euskal Herriaren aurkako zanpaketa berriro ere zilegiztatzen badute ere. Amaitu behar dute Espainiarekiko menpekotasunezko kolaborazio gune eta itun guztiek, gure herria politikoki eta ekonomikoki menpeko mantentzen duten isilpeko azpi-tratuek. Zentzu horretan, oroitarazi nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna ez dagoela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa biltzen dituen ente baten autodeterminazio eskubidean, ez eta EAE, Nafarroa eta Akitaniako erregioa bilduko lituzkeen gune batean ere, Euskal Herri osoa bere baitan hartzen duen egituraketa libre eta demokratikoa eraikitzean baizik. Definizio garaia iritsia zela genioen 1998ko irailean ekimena abiarazterakoan. Eta definitze horrek orain artean mantendutako hainbat eta hainbat kontraesan gainditzea eskatzen du ezinbestez, hauetariko bat espainiar inposizioak sortutako instituzioekin behin betiko amaitzea ere eskatzen du. Aurrean dugun fase politikoan, beraz, Euskal Herriak, bere osotasunean, muga autonomiko eta estatalak gaindituz, subirotasuna eskuratzeko zutoinak jarri behar ditu. Horrela gaur egun bizi duen gatazka armatua ere gainditzebidean ezarriz. * Euskadi ta Askatasuna, 2000ko otsailean Adierazpena Bizi dugun egoera politikoa eta arestiko hausnarketak kontuan hartuz, hona Euskadi Ta Askatasunaren adierazpena:
Ezker abertzaleak ardura handia du prozesu hori martxan jarri eta bururaino eramateko. Argi baitago bere bizkarrean hartu beharko duela zama eta lan gehiena. Horrela frogatu da azken urte hauetan, eta egindako lan eskerga txalotzekoa bada ere, hausnarketarako arrazoiak ematen dituzten hutsuneak ere nabarmendu dira. Euskal Herriak duen indar eta potentzialitate guztia ez baita aktibatu. Orain, gatazkaren parametroak argiago daudelarik, gizartean eragiteko tresna ezin egokiagoak eskuetan hartuz, adorez aurrera egiteko ordua da, Euskal Herria berreraikitzeko eta gizarte justu eta elkartasunezko baten alde indar guztiz aritzeko unea da. Euskaldun bezala bizi eta gure herria zanpatzen duten estatuei aurre egin behar zaie. Garai gogorrak datoz, bai. Baina inoiz ez dira gogor izan beren herria eskatu nahi duten gizon eta emakumeentzat? Borrokari lotuz, indarrez eta zuhurtziaz, guztion artean lortuko dugu Euskal Herrian demokrazia, euskal hiritarron instituzioak eraikitzea eta euskal hiritar orok eskubide berdinak izatea bere herriko edozein txokotan: Euskal Herriak du Hitza eta Erabakia. |