|
EAJ-PNV ko EBBak HERRIARI
1998ko irailaren 18tik ETAk indarrean
zeukan su-etena bihartik aurrera 1999-12-3tik, haustea erabaki
du, EBBk ondorengoa adierazi nahi du:
1.- ETA ez da nor euskal prozesu politikoan sartzeko.
Debate politikoa behartzeko, beldurra eta estorsioa berarekin
duen indarkeria berriro sartzeak, debatea usteltzeko besterik
ez da.
2.- 1999ko abuztuaren 30ean, ETAk ateratako beste komunikatu
bati erantzunez EBBk, hau zioen; "euskal prozesu politikoan
inolako erakunde armaturen tutelarik ez duela onartzen".
Aldiberean, EAJ.PNVk zera uste du, etikoki, moralki eta egungo
Europan lekuz kanpo dagoelako, indarkeria baztertzez kanpo, ETAk
garbi eduki behar du, armak uzten dituen egunean, EAJ-PNVk ez
diola ezer zorko.
3.- ETAren indarkeriak, gorrotoa eragiteaz gain, euskal
abertzaletasunaren aurrerabideari kalte egin eta gobernuko eta
mutur-muturrekoek demokrazia bideko jardun politikoan alderdi
abertzaleen arteko lankidetza oztopatzeko duten kemenari mesede
egiten dio.
4.- Eta hau egin du, EAJ-PNVri, nabarmen benetazkoak ez
diren iharduerak egotziz.
ETAri esijitzen diogu: Esplika ditzala arrazoi hauek
5.- HBk emandako prentsaurrekoan, ausardi eza salatu zion
EAJ-PNVri.
Aurrena: ausardia eta boluntarismoa nahasten dituzte.
Bigarrena: EAJ-PNVk beti eraikuntza nazionalean lan egin du,
HB orain gehitu da zeregin honetara. Alderdi bakoitzak bide honetan
egin duen ekarpenen balantzea ona litzateke eztabaida hau argitzeko.
Borondate politikoa adierazteko ariketa demokratikoa egikaritzeko
nazio kontzientzia sortu eta zabaltzeko atal guztietan lan egitea
da eraikuntza nazionala.
Bertan ezinbestekoa da, beste
zenbait desberdintasun alde batera utzita nazio proiektu berbera
daukagunon elkarlana.
HB bide politiko demokratikotara sartu denetik eraikuntza nazionalaren
aldeko bideak bultza haundia jaso du
Alderdi abertzale guztiok bat egiten dugun apostu politiko eta
demokratiko honetatik, EAJ-PNVk errespetatzen dituen egungo marko
juridiko eta errealitate politikotik eta bere sorreratik daraman
bideari jarraituz, euskaldun guztiok barne bilduko dituen esparru
juridiko politiko baten aldeko apostu garbia egiten du. Esparru
honetan bere izaera nazionala bere errealitate historikoa, kulturala
eta lingüistikoa errespetatuak izango behar dute eta baita
ere bere etorkizuna finkatzeko eskubidea eta neurri berean barne
eta kanpo harremanak zehazteko gaitasuna.
Europear prespektiba berria kontuan harturik eta bere baitan
nazio eta mugen berrajustea kontuan harturik, ziur gaude Euskalherriak
bere hitza adierazteko garaia iritsi dela eta horrekin batera
herri bezela kontsertu europeoan bere herri borondatea adierazteko
beharrezkoak diren baldintzak eta aitortzak sortzeko garaia.
Arrazoi hauengatik dei egiten diegu Alderdi Abertzaleei eta batez
ere EH-HBri bakoitzaren ezberdintasunetik abiatuz elkarri zor
diogun errespetoan oinarrituz eduki modu eta erritmoak zehastuko
lituzken egitasmo honen oinarriak elkarrekin gauzatzera.
Alderdi abertzaleei dei egiteak ez dio bizkar ematen Euskadiko
aniztasun politikoari ez eta ere beste proiektu politiko batzu
daudenik ukatzen.
Errespetu honetatik abiatuz EAJ-PNV prest dago elkarrizketarako
eta Euskal gatazka politikoari eusteko eta irteera bilatzeko
antolatzen diren foro politiko instituzional guztietan parte
hartzeko

Bilbon 1999.ko abenduaren 2an |