|
EA.renV. Biltzarra -PONENTZIA
POLITIKOA
[Sarrera][EAren proiektu politikoa]
[EAren estrategia politikoa] [Eredu instituzionala]
[Lurralde osotasuna]
IV. EREDU INSTITUZIONALA
1998-2002 legegintzaldirako PNV
EA Gobernu Itunean, beste hainbat konpromisoren artean,
disfuntzionaltasun instituzionalen zuzenketa eta Lurralde Historikoen
Legearen erreforma barne hartu dira.
Bere garaian adostu beharko diren
neurri hauek izan dezaketen iritsiera dena delarik ere, komenigarria
da adieraztea horri buruzko gure jarrera erreforma jakin batzuetatik
harantz doala eta eredu instituzional berarengan duela eragina.
Beraz, eta epe laburrerako helburu
estrategikoen kaltetan izan gabe, EArentzat beharrezkoak dira:
1.Antolamendu instituzionalarekin nahiz nazio eraikuntzarako
helburuekin bat etortzea.
Erreferentzia gisa gaur egungo
EAE harturik, eta Nafarroako eta Iparraldeko errealitate historiko
eta politikoek eskatzen duten irtenbide espezifikoa ahaztu gabe,
Euskadiko ideia nazionalak, EAEko erakunde komunen sendotzea
eskatzen du: Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritza, foru edo probintzi
ikuskera guztien gainetik. Erakundea Ideiaren zerbitzura badago,
ezin jarrai daiteke diskurtso nazionala eginez baina praxis probintziala
gazatuz.
2.Erakunde Erkideekiko gizarte
onespena berreskuratzea.
Nazio-aldarrikapenetan eta foru
ikuskeran oinarritutako Herri baten erakargarritasun eskasa arrisku
larria da Sistemaren jarraipenerako, izan ere gizartearen onespena
eta laguntza ez duen erakunde orok axolagabekeria sortzen baitu
eta protagonismorik ezean, nazio eraikuntzarako tresna antzu
bihurtzen baita.
3.Erakundeen arteko desdoikuntza
edo desadostasunak ezabatzea:
a.Nazionalismoaren ideologiari
kalte egiten diotelako.
Eskubide historikoen klausulak,
historikoki eta konstituzioa egin zenean estatuaren integrazio-saioaren
aurkako babes gisa erabili izan zena, Lurralde Historikoaren
Legearen bidez Euskadiko erakunde nazionalen eskumen eta botereak
neutralizatzeko edo geldiarazteko balio izan du.
b.Eusko Legebiltzarreko arau eskumenen indargabetzea
dakartelako.
Gaur egungo Lurralde Historikoen
Legea onartzeak nazio ikuspegia zutenen tesiaren gainetik tesi
foruzale-probintzialistak irabazi zuela adierazi zuen. Eta hori
larria izan bazen ere, are larriagoa izan zen Euskal Ganbaratik
sortutako legalitateari tesi foruzalearen defendatzaileek egin
zioten mesprezua. Izan ere alderdikerian oinarritutako erabakiak
hartu zituzten eta ondoren Toki Jaurbidearen Oinarrizko Legearen
menpe jarri zuten Legebiltzarraren erabakia, eta Probintzi Diputazio
soilak izango balira bezala "sustapen" edo "fomento"
teknika eztabaidagarriez baliatu nahi izan zuten Eusko Legebiltzarrak
onartutako eskumen-banaketa hondatuz.
Azaldutako arrazoi ideologikoez
gain, badira beste arrazoi batzuk ere; udal autonomiaren aintzatespen
praktikoaren eza edo administrazioaren, ekonomiaren eta finantzen
arloko desdoikuntza operatiboak alegia nahikoak direnak gaur
egungo eredu instituzionala errotik berritzea justifikatzeko.
Horregatik, EAk, beste aldaketa
zehatz batzuk baztertu gabe, IV. Biltzar Nagusian onartutako
ildo nagusiei jarraituz, erakunde-doikuntzarako proposamen irekia
egiteko beharra adierazi nahi du. Horrela beraz, IV. Biltzar
Nagusian desdoikuntzak gainditzeari eta udal-maila sartzeari
buruz erabaki zituen printzipioak indarrean daudela adierazten
du eta dokumentu honetan barne hartuta daude beraz, Tokiko Euskal
Erregimena euskal nazio-eraikuntzaren ideiaren arabera egokitu
eta ezarri beharrekoa dela azpimarrazten dugularik hala ere. |