|
EUSKAL HERRIARENTZAKO ALTERNATIBA DEMOKRATIKOA
Negoziazio politikoari begira
"KAS Alternatiba" gaurkotzearen ondorioz sortzen den
oinarrizko proposamena --Euskal Herriarentzako Alternatiba Demokratikoa,
alegia-- bi negoziazio-markotan gorputz daiteke: bata, ETA eta
Estatu espainolaren artekoa; bestea, berriz, euskal herritar
guztioi dagokiguna, aukera guztien artean hautatu ahal izatea
jasoko lukeen mugarik gabeko prozesu demokratikoa betez.
ETA eta Estatu espainolaren arteko
negoziazioaren helburua Euskal Herria aintzakotzat aitortzea
da, hauxe baita ezinbestez bete beharreko baldintza, prozesua
erabat demokratikoa izango bada. Azken erabakiak, alta, euskal
gizarteak hartu beharko ditu, inongo ordezkaritzarik izateke.
Euskal Herria eta Estatu espainolaren
arteko istiluaren egungo izaera gainditzeko ETAk aurkezten duen
negoziazio politikorako proposamen hau euskal gizarte osoak dauka
eskueran.
Bestelako baldintzak eta bitarteko
demokratikoak sortzen diren heinean, gatazkaren izaera berriari
egokituko dio ETAk bere jarduera, azken helburu politikoei utzi
gabe, hau da: Euskal Herriaren independentzia eta justizia soziala
oinarri izango duen gizartea erdiesteko borroka.
Proposamen hau ituntzen eta garatzen
den neurrian gainditu ahal izango da Euskal Herria eta Estatu
espainolaren arteko istilu armatua.
ETA eta Estatu espainolaren
artean itundu beharrekoa:
- Euskal Herrian prozesu demokratikoari
hasera emateko, aurkezturiko kontuak Estatu espainolak onartzen
baditu, ETAk su-etena iragarriko du.
- Euskal Herria aintzakotzat hartzea.
Autodeterminazio eskubidea lurraldeen batasuna aintzakotzat hartzea.
- Autodeterminazio eskubia ez
da jarrera politikorik, herri garen aldetik zor zaigun eskubide
demokratikoa baizik. Eskubide hau noiz, nola eta zertarako gauzatzen
den euskal herritar guztioi dagokigun arren, eskubidea halakotzat
hartua izango dela segurtatu beharra dago. Euskal Herriak askatasun
osoz bere etorkizuna erabaki behar duelako ezinbestean.
- Euskal Herria aintzakotzat hartua
izan dadin egungo lurraldeen zatiketa gainditu beharra dago,
lurraldeen batasuna onartu eta egungo muga instituzionalak suntsituz.
Lurraldeen batasun nola gauzatu, Euskal Herria nola eratu eta
antzekoak, Euskal Herriaren subirautzazko erabakiak adieraziko
du.
- Euskal Herrian irekiko den prozesu
demokratikoaren emaitza errespetatzeaz
- Herriaren hitzari ezin mugarik
jarri. Horrenbestez, prozesu demokratiko honen garapena eta emaitzak
--direnak direla-- errespetatuko dituela segurtatu behar du Estatu
espainolak.
- Prozesu demokratiko hau bideratzeko
gutxieneko baldintza da herritar guztiek bertan parte hartu ahal
izatea, inongo presiorik jasan gabe. Beraz, prozesu demokratikoa
gorputz dadin ezinbestekoa izango da amnistia orokorra erdiestea,
preso guztiak kalera irten eta ihesi joandako guztiak ostera
itzulita.
Era berean, ezinbestez neurriak
hartu behar dira indar armatu espainolek prozesuan esku har ez
dezaten.
Euskal herritarren artean
eztabaidatu eta itundu beharrekoa:
- Euskal herritarrei bakarrik
dagozkien arazoak erabaki ahal izateko hasi behar den prozesu
demokratikoan, sindikatuek, elkarteek, mugimendu sozialek, alderdi
politikoek, instituzioek eta, hitz batez, gizarte osoak hartu
behar du parte, aukerak eta eztabaidarako marko egokiak zehaztuz.
- Prozesu honetan zehar, gutxien-gutxienez
gai hauek zehaztu beharko dira: autodeterminazio eskubidearen
garapena (formulazioa, metodologia, aukerak, epeak, e.a.); lurraldeen
batasunaren eraikuntza eta formulazioa; Euskal Herri guztien
arteko harremanak; itundu behar den erakunde instituzionalaren
eskuduntzak, aldez aurretik erabakitako inongo mugarik izan gabe;
Euskal Herria euskalduntzeko plagintza; plagintza eta eredu sozio-ekonomikoa;
Euskal Herriaren desmilitarizazioa (Armaden betekizuna, suntsiketa
eta polizi indarren osaketa eta izaera); hezkuntza alorreko eskubideak;
askatasun demokratikoak...
Agiria Euskal Herriari  |