|
1999ko AKORDIOA
Euskadi
Ta Askatasuna, Eusko Alkartasuna eta Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido
Nacionalista Vasco-k, Euskal Herriak bizi duen egoera kontutan
hartuz eta Espainiarekiko gatazkan aro berri bati ekiteko asmoz,
honoko oinarrizko akordioa sinatzen dute:
1. Akordioaren sinatzaileek, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,
Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa bere baitan hartuko dituen instituzio
egitura bakar eta subiranoa sortzeko urrats eraginkorrak gaurdanik
emateko konpromezua hartzen dute. Helburu bera duten indar politiko
eta sozial desberdinekin bat eginez, instituzio-egitura gailen
horren sorrera bidean, gaur egungo zatiketa instituzionala eta
estatuzkoak gainditzeko asmoa duen ekimen oro adostu, babestu
eta bultzatuz.
2. Akordioaren sinatzaileek, Euskal Herriaren eraikuntza
edota Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko indarrekin,
oinarrizko eta gutxiengo beharren inguruan, unean uneko eta ikuspegi
luzeagoko akordioak lortzeko eta dinamikak eragiteko konpromezua
hartzen dute.
3. EA eta EAJ-PNVk, Espainiaren eraikuntza eta Euskal
Herriaren deuseztapena helburu duten alderdiekin (PP eta PSOE)
dituzten akordioak bertan behera uzteko konpromezua hartzen dute.
4. Euskadi Ta Askatasunak, bere aldetik, mugagabeko su-eten
bati ekiteko konpromezua hartzen du (*). Su-etena orokorra
eta mugagabea izanik ere, ETAren hornitze zereginak eta balizko
enfrentamenduetan defenditzeko eskubidea bere horretan mantentzen
dira.
Euskal Herrian, 1998ko Abuztuan
Euzko Alderdi Jeltzalea Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)
Eusko Alkartasuna (EA) Euskadi Ta Askatasuna (ETA)
(*) Su-etenak jendartean bere
mugagabetasuna agertuko badu ere, berorrek EA eta EAJ-PNVren
aldetik hartutako konpromezuak egiaztatzeko lau hilabetetako
lehen epe bat izango du, luzapena eta behin betirakotasuna konpromezu
horien araberakoa izango delarik. |