El País egunkariak elkarrizketa egin dio Baltasar Garzón Espainiako Estatuko Auzitegi Nazionaleko epaile ohiari (zigortuta dago 2021 arte). Kazetariak galdetu dio ea Arnaldo Otegik kartzelatik atera behar duen. Garzónen iritziz, nahiz eta berak agindu kartzelara bidaltzea, Otegik bakearen aldeko jarrera erakutsi du eta beharbada hainbat egoeratan kartzela ez da tokirik egokiena. Epaile zigortuaren ustez, badira alternatibak, eta mahai gainean jarri behar dira bake eremu bat sortzeko. Eta ez dio Otegirengatik soilik.
Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste leku batzuetan gertatu izan delako diot".
ETAk agiria plazaratu du, euskal presoek bizi duten egoeraren harira. Mariano Rajoy eta François Hollande jo ditu Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peñaren heriotzen "arduradun nagusitzat". Gara egunkariak publiko egin duen agirian, "presoek jasan beharreko sakabanaketa, isolamendu eta zigorrak" salatu ditu erakundeak.
Gaur eguerdiko 12:30ean lehenengo bilera egingo du Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Batzordeak. EAJ, EH-Bildu eta PSE-EE alderdiek egutegia eta lan ildoak zehaztuko dituzte gaur. PPk eta UPDk ez dute parte hartuko, eurek hala erabakita.
“Zintzoa banaiz nik ez dakit zer eskatzen duen herriak... notiziak ala berriak?”.
Lokarrik azpimarratu du hurrengo bi urteetan ezinbestekoa izango dela herritarren protagonismoa indartzea bake prozesua finkatzeko. Ondorio hori atera dute egin berri duten asanblada orokorrean. Haien ustez, “eztabaidarako eta hauteskunde kanpainek dakarten presiorik gabeko aro emankorra” dator.
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.
Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.
"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera bera egiten du askok: ETAk zergatik ez ditu oraindik armak entregatu? Batasunak zergatik ez du bere errua aitortu? Orain konturatu gara hortik bizi diren pertsonak daudela, eta ez zaiela ETA desarmatzea interesatzen. Horietako bat da Currin".
Lokarrik eta Bake Bidean taldeek antolatuta, Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialaren bigarren saioa egiten ari dira gaur Bilbon. Nazioarteko hainbat gatazkaren konponbidean aritutako adituak ari dira parte hartzen. Jarraitu zuzenean.
Eusko Legebiltzarreko bake eta bizikidetza ponentziaren hasiera atzeratzeko eskatu du ohar baten bidez Bakartxo Tejeria (EAJ) Parlamentuko zuzendariak, atzoko batzarrean izandako eztabaida giroak bultzatuta. Ponentzia atzo bertan hastekoa zen. “Ahalik eta azkarren egingo” dela agindu du, “denok bake eta bizikidetzarako oinarriak finkatzeko prest gaudenean”.
Euskal Herriko bake prozesuari indarra emateko Lokarrik eta Bake Bideak antolaturiko foro sozialean parte hartzeko 600 lagunek eman dute izena. Gaur eta bihar izango dira foroaren jardunaldiak, Iruñean eta Bilbon.
Lokarrik eta Bake Bideanek antolatuta Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala egingo dute gaur eta bihar Iruñean eta Bilbon. Nazioarteko hainbat gatazkaren konponbidean aritutako adituek hartuko dute parte. Ikusi eta entzun han esaten ari direnak minutuz minutu.
Ser irrati kate espainiarrak zabaldutakoaren arabera, zortzi hilabetez Norvegian izan diren ETAko kideak kanporatu ditu herrialdeko Gobernuak, bake prozesuan aurrerapausorik eman ez dela-eta. Josu Urrutikoetxea, David Pla eta Iratxe Sorzabal dagoeneko Frantzian leudeke, informazio hauen arabera.
Lokarri eta Bake Bidea elkarteek antolatuta, Bake prozesua indartzeko Foro Soziala egingo da martxoaren 14an eta 15ean Iruñean eta Bilbon. Gizartearen parte-hartzea bultzatu eta bake prozesua sendotzea du helburu egitasmoak.
Josu Urrutikoetxea, David Pla eta Iratxe Sorzabal ETAko kideak Ram Manikkalingam eta Jonathan Powellekin harremanetan izan dira Oslon, Norvegiako gobernuaren baimenarekin, Efe agentziak argitaratu duenez. Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) Euskal Herrian ere izan da urtarrilean eta hainbat alderdi eta eragile sozialekin egin dituzte bilkurak. Otsailean berriz etortzekoak direla adierazi dute.
Mugetaz erakusketa kontzeptuala eta inaugurazio ekitaldiko performancea pista-joko baten jitean osatu ditu Eric Dicharryk. Etapaka egiten da espazioetan aurrera. Lehena gaindituta errazago ulertzen ahal da hurrengo erronka.
Bigarren espazioa ontzeko, kasura, Maiatz aldizkarian lehenagotik...
EAE-KO herritarrek badute lehendakari berria, Iñigo Urkullu. Baina Urkullu ez da euskal gizarteko lehendakaria, Ibarretxe lehendakariak behin eta berriz errepikatzen zuen gisan. Ona litzateke Urkulluk behin eta berriz harri berean estropezurik ez egitea. Lurrak oihuka dio ez dela euskal herritar guztien lehendakaria.
Ipar Euskal Herriko agente sozial, sindikal eta politikoen gehiengoak konponbidearen beharra aldarrikatu du asteburuan egin den Baionako Foroan. Lokarri, Bake Bidea eta Baionako Unibertsitateak antolatu zuten, eta nazioarteko bitartekarien laguntzarekin, eragile politikoen mahaia sortzeko prestutasuna erakutsi zuten. Datorren urtean lanean jarraituko dutela adierazi zuten.
Elkarrizketa eta bizikidetza izeneko nazioarteko mintegia egingo da Donostiako Kursaalen gaur; eta bihar Baionan berriz, Bake Foroa. Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak Berriari adierazi dionez, ekitaldiarekin bake prozesuan herritarren parte hartzea eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa bultzatu nahi dituzte.
EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.
Lokarrik, Bake Bideak eta Baionako Unibertsitateak antolatu dute Baionako Bake Foroa. Aieteko bake konferentziako Adierazpena izango dute oinarri eta antolatzaileek adierazi dutenez, euskal gatazkaren konponbidea Ipar Euskal Herrian ere gizarteratzea da helburua. Herritarrek parte hartzea nahi dutenez, Baionako Unibertsitatean antolatu dute egun bateko foroa eta hitzaldi eta mahai-inguruetara gonbidatuta daude herritarrak. 400 lagunentzako tokia du aretoak eta Internetez ere jarraitu ahal izango da. Euskarara eta frantsesera itzuliko dira jardunak.
Nik ez dut PPko burua ezagutzen, Rajoy jauna. Eskuindarra da, UMP baino eskuindarragoa dela, esango nuke. Alderdiaren eskaerari amore emanez, gatazka luzesten ari da, eta are gehiago, aldeak elkarren kontra jarri ditu. Nazioarteko bake taldeari eta Brian Currin partikularki ez zaie kasu egiten....
Pluja Seca (Euri Lehorra) dokumentala euskaraz estreinatu da. Doan ikus daiteke Dokumentalak.com helbidean. TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok egin dute filma. Orain arte ez da lan hau euskaraz ikusterik izan, eta ARGIAk euskaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Noticias taldeko egunkariek zabaldu dutenez, ETAren su-etenaren Nazioarteko Egiaztatze Batzordea aste honen amaieran Euskal Herrira dator. Alderdi politikoekin bilera erronda egingo dute, PPrekin izan ezik. Basagoitiren alderdiak ez du NEBrekin harreman zuzenik izan eta oraingoan ere ez dela haiekin bildu adierazi du.
Izenburuko esaldia hautatu zuten Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen lelo, honek 1995ean ibilbidea hasi zuenean. Gerora, komisio hau bakegintzan aditu direnek lehen mailako erreferentzia hartu dute. Ez zen hau izan halere munduan antolatutako halako komisio bakarra, ezta lehena ere, guztira hogeita hamar bat egin baitira orain arte nolabaiteko giza eskubideen bortxaketa sistematiko bat bizi izan duten herrialde batzuetan. Azkena Brasilen, joan den urriaren 29an Senatuak Egiaren Batzordea eratzea onartu baitu 1964 eta 1985 bitarteko diktaduran egindako gehiegikeriak ikertzeko.
Funtzio eta helburu ezberdinak ezarri izan zaizkie: batzuk aurrez aurre jarritako komunitateen berradiskidetasunean zentratu dira, beste batzuek iraganean gertatutakoa ikerketzen eta argitara ekartzen jarri dituzte indarrak, eta beste batzuek, urraketen arduradunak identifikatu eta zigortzea lehenetsi dute. Lorpenei begiratuta ere barietate handia dago. Larrun honetan munduan izan diren halako batzordeei begira jarriko gara, irakurleari hainbat kasu nabarmenduz eta bakoitzaren indargune eta ahulguneak aztertuz.
Amaitzeko, Euskal Herrian halako komisio bat nola eta zer helbururekin eratu behar genukeen planteatu nahi izan dugu. Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari ohia elkarrizketatu dugu eta Lau Haizetara Gogoan elkarteak 2009an argitaratu zuen “Euskal Herriko Egiaren Batzordea” liburuko informazioa baliatu dugu.
Presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatu behar direla esan du Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kideak, Gazta zati bat dokumentalaren estreinaldian. Bestalde, Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroak baieztatu du ETAK ez duela armategirik eta, beraz, Currinen hitzetan, ETA ez da indarkeriara bueltatuko.
EAEko PPko presidenteak, Antonio Basagoitik, Brian Currin abokatu hegoafrikarrak gidatzen duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeaz adierazpen berriak egin ditu: "Ez du deus esateko eta soilik alde baten alde egin dezake lan".
Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) batzorde bat sortuko du, pasa den urriaren 17an egindako Aieteko Adierazpenean adostutako gomendioen jarraipena egiteko helburuarekin.
Hasiko al ditu Espainiako Gobernuak ETArekin elkarrizketak? Galdera horixe dabil denen ahotan. Nazioarteko ordezkarien deklarazioei eta PSOE eta PPren jarrera nagusiari erreparatuz, badirudi baietz. Baina zein arlotan has daitezke neurriak hartzen? Kartzeletako eta auzitegietako egoera gainbegiratzea nahikoa da, jabetzeko terreno aski zabala dutela Rubalcabak zein Rajoyk jokoan sartzeko.