Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira.
Trollak Interneten iskanbila bilatzen duten pertsonak izaten dira. Dibertsio modura, eztabaidetako parte-hartzaileak zatitu eta haserraraztea da haien helburua. Portaera hori arma politiko modura nola erabili erakutsiko dute Gernikako Astran ostiralean eta larunbatean.
Tabakalerako administrazio kontseiluak 2013rako 1.143.386 euroko aurrekontua onartu du. Proiektua babesten duten hiru erakundeen artean (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) osatu beharko dute kopurua. Lehengo urtean baino 18.000 euro gehiago izango ditu eskuragarri Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak.
Euskal Herrian Arte Eszenikoen (arte dramatikoa, dantza eta eszenoteknia) Goi Mailako Eskola sortzearen aldeko Plataforma osatzen duten kultur eragileek, proiektuak bizi duen "zalantza egoera" salatu dute komunikatu baten (pdf) bitartez, "eskolaren sorrera ahalbidetuko zuen proiektuaren eta obren lehiaketak izan duen geldialdiaren harira, azken aldian argitaratutako berriengatik".
Joxean Muñoz izango da Eusko Jaurlaritza berriko Kultura sailburuordea, Noticias de Gipuzkoa egunkariak iragarri duenez. Gidoilaria, ilustratzailea, idazlea eta Tabakalerako zuzendari ohia da Muñoz eta Cristina Uriartek gidatuko duen sailean pisu handia izango du.
Larunbat honetan inauguratuko dute Gernika-Lumoko Astra berritua. Programa zabala prestatu dute horretarako, urtarrilaren 5era arte iraungo duena. Arma fabrika zaharra “kulturarako fabrika soziala” bihurtu dute Gernikako herritarrek.
Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak orain bi urte baztertu zen Urdaibaiko Guggenheimen proiektua aurrera ateratzeko esperantza agertu du EFEri eskainitako elkarrizketa batean. “2020an oraingo museoa txiki geratuko da, eta eraikina ez dago handitzerik. Hori dela eta, liderrak izaten jarraitu nahi badugu, eta tendentzia markatu, ezin dugu lo hartu".
Michael Endek ez zituen buruan Gernika-Lumoko eta Donostiako kulturguneak Amaigabeko istorioa idatzi zuenean baina liburu horren tituluak balio dezake Astrarekin eta Tabakalerarekin gertatu dena deskribatzeko. Prozesu luzeak izan dira biak eta erakunde publikoen eraginkortasuna ezbaian geratu da. Pasa den asteburuaren ondoren, garai berria has daiteke bi zentroentzat.
Gaur (19:00), bihar (19:00) eta etzi (10:00) Gernikako gaztetxean izango dira herri mugimenduei eta komunikazio teknologiei buruzko jardunaldiak. Astra eta Gernikako Gaztxearen laguntzarekin antolatu ditu Joxemi Zumalabe fundazioak. Jardunaldien helburua gizarte mugimenduei buruzko eztabaida sustatzea da. Formazio eta transmisio gunea bihurtuko da gaztetxea eta gizarte mugimenduetan dabilen jendeak bere ezagutzak besteekin partekatzeko aukera izango du.
Ane Rodriguez (Donostia, 1978) izango da Donostiako Tabakalera kultur zentroko zuzendari berria, eta Haritz Azkarraga kudeatzailea. Administrazio Kontseiluak gehiengo absolutuz hautatu zituen biak. Atzo egindako bozketan Eusko Jaurlaritza abstenitu egin zen. Ez bi izendapen berriekin ados ez zegoelako, baizik eta pentsatzen duelako lehentasun handiagoa duela aurrez proiektua –kultur edukiak– zehazteak.
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak uko egin dio Donostiako Tabakalera zentroko administrazio kontseiluko presidente izateari. Ondorioz Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jarraituko du karguan, nahiz eta Urgelli eskatu dion uko egin izanari buruzko txosten bat egiteko.
Donostiako dFeria arte eszenikoen topaketetan leku berezia izango du Victoria Eugenia antzokiaren lehenengo mendeurrenak. Han eskainiko dituzten emanaldien aurretik, Oscar Terolek gala txiki bat aurkeztuko du, hamar minutu ingurukoa, arte eszenikoen munduko pertsonek eta publikoak esperientziak eta bitxikeriak partekatu ditzaten.
Donostiako Tabakalerak zuzendari bat izan arte, kultur zentro horren eta Artelekuren proiektuak bereiztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erabakia gogor kritikatu du Marisol Garmendia PSE-EEko Donostiako zinegotziak
Tabakalera eta Donostia 2016 proiektuak ez uztartzea erabaki zuen atzo kultura garaikidearen zentroko administrazio kontseiluak. Donostiako Udala eta Gipuzkoako Diputazioa bi egitasmoak ez batzearen aldekoak dira eta Jaurlaritzak, aldiz, biak uztartzea desio zuen.
Gernika-Lumoko (Bizkaia) Astra arma fabrika zaharra zaharberritu eta Sormen Lantegi bihurtzeko proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa izango du.
Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euro bideratuko du Bilboko Guggenheim museoko edukiak erosi eta esplotatzeaz arduratzen den Sozietate Edukitzailerako, iaz baina 1,2 milioi euro gutxiago. Hala erabaki zuen atzoko Gobernu Batzordeak. Sozietate publikoan Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritza dira bazkide eta bakoitzak diru kopuru bera jarri behar izaten du kapital sozialerako. Beraz, Aldundia ere derrigortuta dago kopurua erdira jaistera, aldez aurretik akordiorik ez bada.
Donostiako Tabakalerako egoitza zabaldu artean Arteleku arduratuko da ikus-entzunezko egitasmoez. Ostiralean (hilak 12) izenpetutako akordioari jarraiki, Tabakaleraren Administrazio Kontseiluko erakunde bakoitzak –Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak–...
Gasteizko Artium fundazioko patronatuak atzo iragarri zuen 2011rako programazioa. Bertan bi artista esanguratsuren erakusketak ikusi ahalko ditugu: Santiago Sierra madrildarrarena (otsailean) eta Esther Ferrer donostiarrarena (urrian). Sierrak NO, Global Tour erakusketan mundu garatura...
Bizkaiko Batzar Nagusiek, Urdaibaiko Guggenheim museoaren arkitektura lehiaketa ez galarazteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Arauz besteko proposamena EAJren 23 botoei eta PPren abstentzioari esker onartu zuten. Batzuen ustez, El Correoko Koldo Dominguez kazetariaren iritziz adibidez, PPk pisu...
Bilboko Guggenheimek ez krisiren eragina apenas nabaritu dutela azaldu dute museoaren arduradunek. Urtea hasi zenetik pasa diren zazpi hilabeteetan 490.000 bisitari izan ditu museoak; aurreko urtean baino %3 gutxiago. Museoaren arduradunek azaldu dutenez, "zifrak oso onak izan dira egungo...
Urdaibaiko Guggenheim Museoaren proiektua datorren urteko foru hauteskundeak pasa arte albo batera uzteko proposatu dio Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari, "hauteskundeen zurrunbiloak" tartean harrapa ez dezan.
Atzo ere ez. Inplikaturik dauden instituzio eta enpresek Urdaibaiko Guggenheim museoaren etorkizunari buruzko erabakirik ez zuten hartu atzoko bileran. Hurrengo urratsa aurki emango dute: Guggenheim Bilbao fundazioaren patronatuko kideek bilera bat egingo dute, indarrean dagoen plan estrategikoa...
Astebete baino gutxiago falta da Urdaibaiko Guggenheim museoaren etorkizuna erabakiko duen bilera egiteko. Alde bakoitza bere mugimenduak egiten ari da. Azkena, El Correo egunkariak jaso duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak egin du. Hilaren 23ko bileran, museoarentzat kokapen berria proposatuko du,...
Badirudi Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruan alderdi politiko bakoitzak zein jarrera duen argitu egin dela. Bagenekien EAJk babestu egiten duela, eta PSE aurka dagoela. Orain, PPk bat egin du EAJrekin, eta esan du museoaren diseinu arkitektonikoaren inguruko lehiaketa egin beharko...
"[Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak] 12.000 euro ordaindu dizkio Josep Maria Montaner arkitektoari, Bastidaren eraikinaren aurkako txosten arkitektonikoa osatzeko. Duintasun pixka bat izango balu, dimisioa emango luke. (...) Guggenheimek urtero 148.000 bisitari erakarriko lituzkeela...
Sukarrietako BBKren udalekuetako eraikina ondare historiko izendatzeko prozedura hasi du Eusko Jaurlaritzak. Bizkaiko Foru Aldundiak han eraiki nahi du Guggenheim berria, baina aipatu eraikina eta inguruko lur saila ondare historiko izendatzen badituzte, proiektuak ezingo du aurrera...
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Bilboko Guggenheim museoari buruzko 1999 eta 2007 urteen arteko txosten fiskala aurkeztu du. Txostenak hainbat irregulartasun bildu ditu, horien artean, langile zein artelanen kontratazioen kontrol eza. Nabarmendu duenez, Sozietate Edukitzaileak 20 milioi euroko...
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak atzo esan zuen Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak ez zuela eskumenik dolarrak erosteko. 2002ko operazioaz ari zen Urgell, zortzi milioi euroko galera eragin zuen mugimenduaz. Dena den, ez zuen argitu Vidarteren aurkako...
Gu Bai izeneko plataforma atzo aurkeztu zuten Gernikako Euskal Museoan. Han izan ziren, besteak beste, Arantza Madariaga abokatua, Juan Ignacio Perez Iglesias katedraduna, Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendaria, Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusi ohia, Jesus Mari Lazkano artista,...
Euskal administrazioek eta Solomon R. Guggenheim Fundazioak Bilboko museoa kudeatzeko ituna berritu beharko dute 2014an. Hitzarmenari euste aldera, Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordeak Guggenheim-en ibilbideari buruzko txostena landuko du, ituna berritzeko proposamenak ere jasoko dituena....