Piztu Ezazu Argia 970x90

Goi tentsioko linearen aurka bozkatu dute galdeketan parte hartu duten herritar ia guztiek

2013-06-17

Jon Torner Zabala

Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu lotuko dituen goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egin dute asteburuan Gipuzkoa eta Nafarroako 39 herritan. Orotara 5.156 lagun zeuden bozkatzera deituta, eta %63ak hartu du parte. Horietatik %99,32 proiektuaren aurka azaldu da.

Errausketaren kontrako manifestaldia Donostian larunbatean

2013-06-14

ARGIA

“Birziklatzeari bai! Errausketarik ez! Ez hemen, ez inon” aldarrikatzeko manifestaziorako deialdia egin dute Errausketaren Kontrako Plataformen Gipuzkoako Koordinadorak, Eguzkik, Ekologistak Martxanek eta Greenpeacek.  Deialdiarekin bat egin du Gipuzkoa Zero Zabor koordinadorak ere. Atxikimendua azaldu dute CCOO, ESK, STEE-EILAS, Ezker Anitza, Ezker Batua, Erabaki, Gorripideak eta Sortuk. Gipuzkoako herrietako kaleetan azaldutako afitxetan irakur daitekeenez (“Incineradora de Zubieta: carpetazo definitivo“), ekitaldiaren antolatzaileek  Zubietako errauskailuaren proposamena betirako erretiratzea esijitzen dute. Manifestazioa ekainaren 15ean burutuko da Donostiako bulebarrean, arratsaldeko 17:30etan.

Lasarte-Oriako EAJ eta PSE Zubietako errauskailuaren alde?

Sortu berria den Lasarte-Oria Zero Zabor taldeak salatu du, larunbaterako (ekainak 15) Donostian errausketaren kontra antolatuta dagoen manifestazioarekin bat egiteko agirian, Zubietako errauskailua ondoan daukan herri horretako udalean EAJk, PSEk eta PPk errausketa babestu dutela.

Bilbao Ria 2000 ixteko asmoa azaldu du Bizkaiko Aldundiak

2013-06-13

Xuban Zubiria

Bilbao Ria 2000 enpresa publikoaren defizitak finantza “crack” bat sortu aurretik neurriak hartu behar direla esan du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak.
BEC

BECek enplegu erregulazio txostena aurkeztu du

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokak enplegu erregulazio txostena aurkeztu du 2013. urteko bigarren seihilekorako.

494 lagunek lurrak erosi dituzte AHTren lanak oztopatzeko

2013-06-06

Lander Arretxea

Lapurdiko AHTren ibilbidea oztopatuko duten lur sailak erosi ditu CADE Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldeak Kazeta.info webguneak argitaratu duenaren arabera.  494 lagunek hogeina euro jarri dituzte, Mugerre eta Hiriburuko 860 metro koadro lur erosteko.

Casado da Rocha Atez Atekoaren etikaz mintzatuko da Hernanin 11n

2013-06-03

ARGIA

Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta, ekainaren 11an, 19:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean Antonio Casado da Rocha mintzatuko da gai honen inguruan: “¿Es el ‘Atez- Ate’ un sistema más ético de gestionar los residuos? ¿Por qué?”.

Esaren handitze lanen aurkako dokumentala finantzazio bila

2013-05-28

Jon Torner Zabala

Zer ari da gertatzen Esa urtegian? Handitze lanek zer-nolako kalteak eragin dituzte? Lur mugimenduek zenbat herritar kaltetu dituzte? Nortzuk ateratzen diote etekina makro-proiektu honi? Galdera horiei erantzutea du xede René Petiten amesgaiztoak dokumentalak.

AHT: beste Lemoiz bat?

2013-05-26

Juan Mari Arregi

Inolako herri kontsultarik gabe Euskal Herrian eraikitzen ari diren AHTa, azken egunotan albistea izan da bi arrazoirengatik. Alde batetik, Euskal Y delakoaren –EAEko AHTren– obrak kasik geldituta daudelako, eta trena martxan jartzeko data behin eta berriz atzeratzen ari direnez,...

Esako presaren inguruko "alarmismoaren" aurrean "lasaitasun mezua" zabaldu du Nafarroako Gobernuak

2013-05-23

Jon Torner Zabala

Antonio Casas geologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslearen hitzetan, Esa urtegiaren presa "arriskuan" dago, handitze lanen eraginez. Hala, alboko herrietako biztanleak ebakuatzea komeni dela esan du, Zangozakoak tartean. "Sortutako alarmismoaren" aurrean, "lasaitasun mezua" helarazi du Nafarroako Gobernuak.

Bilbok sarbide berria izan arren, Errekaldek erdibituta jarraitzen du

2013-05-20

Lide Hernando

Errekalde auzoko ehunka lagunek manifestaldia egin dute larunbatean bertatik igarotzen den AP-8 autopistako zubibidea eraitsi dezaten eskatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak 2008tik 2016ra bitartean eraitsiko zuela hitz eman zuen.

Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak

2014ko urtarriletik aurrera jakingo da -mankomunitateek informazio hori ematen baldin badute, ez baita beti gauza ziurra- herri bakoitzak zenbat errefus nahasi, hots, zenbat benetako zabor, entregatu duen Gipuzkoa osoak bere gain har dezan 2013an, eta zenbait pila berri metatuko duen urte berrian.

Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu

2013-05-15

ARGIA

Txingudiko mankomunitateko presidente Jose Antonio Santanok (PSE) eta bere ondoko Aitor Kerejetak (EAJ) prentsaurrekoan azaldu dituzte Txingudiko hondakinen zenbait ezaugarri.

Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz

Hondakinak biltzeko hautatu duten sistemaren arabera, Gipuzkoako herriak sailka litezke sei taldetan. Atzoko sailkapen ahalegina zehazten saiatuko gara gaur.

Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)

Eta nire herria zein taldetan egongo da 2014ko urtarrilean hondakinen kudeaketari dagokionez? Hona hemen inbentario oso bat burutzen hasteko sailkapen ahalegin bat, irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako...

AHTk Nafarroan 70 kilometroko tarte bakartua izango du

2013-05-13

Martin Vicioso

Iruñea eta Castejon arteko trenbidea izango du AHTk Nafarroan, EAEko ‘Euskal Y’arekin eta Aragoiko bidearekin lotura izan gabe. Hala azaldu du Herri Lanetarako kontseilari Luis Zarraluquik. Nafarroako Gobernuak kreditua eskatu zuen 2010an obrei aurre egin ahal izateko eta oposizioak salatu duenez, esfortzu hori ezerezean geratuko da.

25,5 milioi euroko kostua du Bilbok Iberdrolarekin adostutako hitzarmenak

2013-05-13

Martin Vicioso

2005ean Bilboko Udalak eta Iberdrolak hitzarmena adostu zuten, konpainia elektrikoaren egoitza Abandoibarrara lekualdatzeko. Bilduk galdetuta, Udalak jakinarazi du 25,5 milioi euroko kostua izan zuela.

Azpeitiko akordioaz balorazioak

Azpeitiko udalean (Bilduk agintzen du gehiengo osoz) hondakinen kudeaketan Bilduk, H1!ek eta EAJk lortu duten akordioaren ondoren lehenbiziko balorazioak irakur daitezke.

Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea

Legazpiko alkate Kepa Urzelaik han azken hilabeteotan jokatu den soka-tiraren hurrengo kapituluaz esango zuenaren zain zegoen mundu guztia. Gipuzkoa eta Euskal Herriko begiak Legazpira so zeuden, aste luzez Legazpi Garbia plataformak antolatutako firma bilketa, boikot, manifestazio eta azkenik herri galdeketaren ondoren. Asko harrituko ziren Bilduko alkateak jakinarazi duenarekin.

Rossano Ercolini ‘Rifiuti Zero’ren bihotzak jaso du Nobel berdea

Italian hondakinen errausketaren kontrako eta Zero Zabor ereduaren aldeko militante ezagunena den Rossano Ercolinik jaso du Goldman Environment Prize sarietako bat, “Nobel berdea” ere deitua.

Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez

2013-04-25

ARGIA

Oxel Erostarberen (Aralarretik ateratako independienteak) udal gobernuak, Bilduk eta EAJk adostu dute  herriko hodakinen gaikako bilketa %70-80era jasotzea bermatuko duen sistema berria, tartean herri galdeketa aurreikusten duena.

Astigarragan Atez Atekoa oso ondo hasi dela dio udalak

2013-04-18

ARGIA

Astigarragako udalak esan du izugarri ondo hasi dela Atez Atekoa herrian, herritarrak zorionduz beren konpromisoagatik.

Ormazabali bankuak ohartarazi omen zion ez zela egokia 120 milioiko zorra sinatzeko

Gara egunkarian Imanol Inziartek sinatu duen “Ormazabal firmó una operación de 120 millones pese al aviso de La Caixa” kronikaren arabera, 2011ko urtarril-otsailetan Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen diputatua zen Carlos Ormazabalek eta orduan GHK partzuergoaren zuzendari zenak, Joxi Etxezarretak, ez bakarrik sinatu zituzten 120 milioi euroko balioa duten produktu espekulatiboak, gainera ez zituzten kontutan eduki horrelako finantz produktuak erabiltzeko zeukaten ezagutza urriaz La Caixa bankuak aurretik egindako ohartarazpenak.

Legorretako osabari

Esanda alferrik, tio. Ematen du ez zaretela sekula espabilatuko. Ez al genizuen esan hau ez dela Alardea bezala, urtean behin joan, plastiko beltzak zabaldu eta marikoiei eta feministei kristorenak esan. Hau tabakoarena bezalakoa da, alde nagoela, kontra nagoela, baina azkenean denak tabernatik kanpora zigarroa erretzera, jendea balkoietan ikusten duzu-eta etxean ez pipatzeagatik.

Peruarenak azaldu ditu Zubietako kontratuen okerren xehetasunak

Zubietan errauskailua eraikitzeko kontratuetan dauden irregulartasunei buruzko xehetasun gehiago azaldu ditu Berria egunkariak gaur. Egunkari horrek aurretik emandako eta blog honetan “Partzuergoa errauskailuaren eraikitzaileetatik birekin kontratua haustekotan” eta...

Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan

2013-04-16

Urko Apaolaza

Pasaiako portuko agintaritzak 137.000 euro inbertitu zituen txatarraren hautsa harrapatzeko balio duen “kutsaduraren kontrako sistema sofistikatuan”. Ez du negua iraun. Ezarritako bi sareetako bat jadanik ez dago (ikus. argazkia), eta bestea baxuegia da inguruko etxeak babesteko.

Pasaiako kanpo portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Departamenduak

2013-04-15

Urko Apaolaza

Jaizkibelgo super portuaren egitasmoari 600 alegazio jarri dizkiote Lapurdiko udal, enpresa eta talde ekologistek. Horiek guztiak aztertu ondoren, super portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Marie Thérèrese Arrieta komisarioak. El País egunkariak eman du irizpenaren berri.

Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak

2013-04-14

Urko Apaolaza

Pasaiako kanpo portua proposatzen duen dokumentuak hutsune tekniko larriak ditu. Hala jakin du Argiak Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan baten bidez. Dimentsioak eta trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa dagoela badia barruan.

Debagoiena ZZek sarean eskegi du “Errausketaren atzean dauden interesak” bideoa

2013-04-11

ARGIA

Debagoienako Zero Zabor taldeak “Errausketaren atzean dauden interesak” bideoa zabaldu du, aurretik argitaratu zuen “Errausketari ateak ixten” dokumentalaren atal hautatuak josiz.

Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik

2013-04-11

Martin Vicioso

Frantziako Gobernuak ez dio lehentasuna emango AHTren Hendaia eta Okzitaniako Tolosa arteko tartea eraikitzeari. Atzo Sud-Ouest egunkariak argitaratu zuenaren arabera, bitan zatituko dute Bordele eta Hendaia lotu behar zituen obra. Bordele-Tolosa linea egingo dute lehenik, besteak beste, Ipar Euskal Herrian “AHTak duen oposizio gogorragatik”.
Multimedia

2013-05-31  |  Azpiegitura handiak

Aitor Karasatorre

Lau hilabatez karabana batean Europan barrena ibili zen Aitor Karasatorre (Etxarri Aranatz, 1972), energia berriztagarrien inguruko proiektuak ezagutzen. Esperientzia horren ondorio da Arbizuko Eko Kanpina. Egun, Bilduko zinegotzia da Etxarri Aranatzen eta Sakanako Mankomunitateko lehendakaria....

2013-02-13  |  Azpiegitura handiak

Azpiegitura handiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean...

2013-01-18  |  Azpiegitura handiak

Lur gaineko meatzaritza

Hego Amerikan Europa zein Ipar Amerikako multionazionalak urrea eta bestelako harribitxiak erauzteko megameatzaritzaren bitartez kalte ekologiko handiak eragiten ari dira.

2012-12-21  |  Azpiegitura handiak

Goierrin goi tentsioko lineari ez

Dikaztelutik Ezkio-Itsasora Goi tentsioko linea bat eraiki nahi dute. Linea horren kontra plataforma bat sortu dute Goierrin. Dokumental bat egin dute, eraiki nahi duten azpiegiturak Goierrin sortuko dituen eraginen inguruan informazioa zabaltzeko. Iraupena: 20 min Egilea: Gattiken...

2012-03-31  |  Azpiegitura handiak

Hartu nahi dut arnas

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatutako dantza erraldoia, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren inguruan moratoria eskatzeko.

2007-07-01  |  Azpiegitura handiak

Harrobiak: makroobren eskari asegaitza

Autopista, portu eta trenbide berriak harri gose dira. Zenbait lekutan harrobi zaharrak berriz irekitzeko asmoz dabiltza, makroobrek behar duten kareharria lortzeko. Esplotazio hauek ingurumenari egingo dioten kaltea ezagutzeko Jose Angel Torres geologoarekin hitz egin dugu eta Zeanuriko...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys