1.700 polizia agentek "Pizzeria Anarchia" Vienako azken zentro soziala hustu dute

"Pizzeria Anarchia" izeneko etxe okupatua hustu du astelehenean polizia austriarrak Vienan. 1.700 agentetik gora joan dira, Austriako hiriburuko azken Zentro Sozial Okupatua hustera. Ur kanoiak, ibilgailu blindatuak, eta komando bereziak bertaratu dira, argazkietan ikus daitekeenez. Hiru lagun atxilotu dituzte. Mobilizazioak deitu dituzte.

Azidoa bota diote LGBT mugimenduaren alde lan egin duen Austriako europarlamentari bati

Ulrike Lunacek eurodiputatu austriarrari azidoa botaz eraso diote Vienako Lesbiana Gay Bisexual eta Transexualen Harrotasun Egunaren karietara antolatu zen martxan.

Kartzela zigorra Austrian, eskupekoak onartu zituen eurodiputatuarentzat

Eskandalu berean inplikatuta zegoen Pablo Zalba PPko eurodiputatu nafarra. Lau urteko kartzela zigorra jarri diote Ernst Stasser politikari austriarrari eskupekoak onartzeagatik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys