Zientzia ere jakin-mina dela ulertzen badugu, zientzia erantzunik ematen ez duen artea dela esan dezakegu. Irakasle batek zerbait galdetu eta ikasleak erantzun bat ematen duen unetik, erantzunean jakin- mina badago bederen, ez dago okerreko erantzunik. Esan dezakegu bilakaera bat gertatu dela....
Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.
Edertasunaren subjektibotasuna aldarrikatzeko asmoa dauka The Nu Proyect egitasmoak. Matt Blum argazkilari estatubatuarra dago liburu forma hartu duen egitasmo honen atzean: Amerikako ipar zein hegoaldeko 12 urtetik gorako emakumeren argazkiak jaso ditu. “Glamour, makillaje eta (ikuspegi ekonomiko batetik) profesionaltasunik gabeko” 150 biluzte boluntario.
Sare sozialek duten indarragatik heldu da Ion Markel Saez de Urabain argazkilaria (Lazkao, 1970) Donostiako Okendo Kultur Etxera. Interneten, Flickr-en eta antzeko galerietan lan ugari duen arren, lehendabiziko erakusketa fisikoa du Kalekumeak deiturikoa. Iphonography munduak jarri du bogan. Iphonekeriez mintzo da bera.
Lagun bat liburu-joslea zuela esan zidan behin aitak, eta etxean barreiaturik zebiltzan Argiak josi eta azaleztatzeko emango zizkion. 18 edo 19 urte izango nituen eta artikuluak idazten nituen lantzean behin Zeruko Argian. Argia lurrekoa zen jadanik, Zeruko hura izenburuan eta Mikel Atxagaren...
Heriotzaren hamargarren urteurrenarekin batera jarri ziren martxan artistaren handitasuna nabarmenduko zuten gorazarreak. Ederrenetako bat, iazko ekainean Villabonako Udalaren ekimenez antolatu zitzaion erakusketa, Etxe ondotik. 50 piezatik gora bildu ziren, artistak Villabonako Etxe Ondon eman zituen 30 urteetan (1970-2001) sortuak, bizitzan landutako teknika ugarien ispilu. Egunotan Donostiako Koldo Mitxelenara ekarri dute Villabonakoa. Berritasuna: Zeruko Argia aldizkarian egindako azalak laminatan argitaratu dituzte Argiak eta KMk, eta artistaren logotipoaz apaindutako karpeta batean bildu.
Bixente Ameztoy margolari donostiarraren pintura eta obra grafikoak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango dira ikusgai martxoaren 23ra bitartean. Erakusketaren harira, Ameztoyk 1978an Zeruko Argiarako egin zituen 36 azalak plazaratu ditu ARGIAk.
Edozein aitzakiak balioko liguke Eric Dicharryri atea jotzeko, hainbeste ertz baititu sortzaile honek. Arlo ugaritan aurkitzen ahal da bere aipamena. Antropologo eta ikerle lanbidez, artista gustuz, Baionako Euskal Museoan eginiko performanceak eta ikusgai jarritako instalazioak eman ziguten horretarako bidea.
Abenduko erauntsian heldu zen aurkezten ari garen perla, Durangoko Azokak zenbait egun lehenago sortzen duen motroiloan.
Haurrentzako gida dela nabarmentzen du azalak, arte garaikidea ulertzeko eta identifikatzeko metodo modukoa dela. Eta hauxe irakurrita produktu pedagogiko baten ...
Mugetaz erakusketa kontzeptuala eta inaugurazio ekitaldiko performancea pista-joko baten jitean osatu ditu Eric Dicharryk. Etapaka egiten da espazioetan aurrera. Lehena gaindituta errazago ulertzen ahal da hurrengo erronka.
Bigarren espazioa ontzeko, kasura, Maiatz aldizkarian lehenagotik...
Larunbat honetan inauguratuko dute Gernika-Lumoko Astra berritua. Programa zabala prestatu dute horretarako, urtarrilaren 5era arte iraungo duena. Arma fabrika zaharra “kulturarako fabrika soziala” bihurtu dute Gernikako herritarrek.
Estreinatu aurretik, inork ikusi aurretik, Barrura begiratzeko leihoak kriminalizatu nahi dute, presoei ahotsa ematea argudio. Donostiako Udala salatu nahi izan zuen Espainiako Barne Ministerioak (zehazki Bildu legez kanpo utzi nahi izan zuen), proiektuari diru-laguntza emateagatik. Azken...
Jorge Oteizaren kaleko eskulturetan oinarritutako dokumentala grabatu dute ikus-entzunezko teknologien graduondoko ikasleek. Hogei minutu irauten duen dokumentala artistaren kaleko eskulturetan oinarritu da. Maiatzean aurkeztea espero dutela adierazi dute, eta Irudi eta Soinu eskolaren web gunean...
1940ko abenduan Alsina baporea Frantziako Marseilla hiritik abiatu zen ehunka errefuxiatu zeramatzala, tartean zen 16 urteko Nestor Basterretxea mutikoa. Ia bostehun egun geroago iritsi ziren Argentinara, itsaso zabaletan eta basamortuetan oinazea jasan ondoren.
Hauxe da artista ezagunaren testigantza.
5.000 biztanle inguru ditu Senperek, baina arlo kulturalean tamaina handiagoa duten herri asko baina bizkorrago dabil azken urteotan. Andoni Iturriozek zaharberritutako Larraldea etxeak badauka horrekin zerikusirik; erakunde publikoen sostengurik gabe, etxea erabiltzen dutenen arteko harremanak zainduz, zenbat gauza eta zein ongi egin daitezkeen erakusten du egunero-egunero Larraldeak.
Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoan eskultorearen bi pieza ezezagun jarri dituzte ikusgai. Orain arte partikularren eskuetan izan dira, eta estreinekoz erakutsi dituzte jendaurrean. Oteizak "bere lehen sormen-garaian" sortutako obrak dira, museoko arduradunen hitzetan. 1939koa da...
Hemen ez du balio “izan zirelako gara” gisako esaera eginak. Hemen aurrekoek egindakoa bazter utzi behar da, lehendik datorren haria eten, beste bat non edo nondik sortzen asmatu, eta egin. Arte garaikidea da.
Jorge Oteiza artistaren Ejercicios espirituales en un túnel saiakeraren edizio kritikoa argitaratu du Oteiza Museoak. 1965ean idatzi zuen Oteizak saiakera hori, Quousque Tandem…! (1963) lanaren jarraipen gisa, baina 1983 arte ez zuen argia ikusi, zentsura frankista zela-eta....
Altzuzako Oteiza Museoak bere webgunean jarri du Jorge Oteiza eskultorearen artxibo dokumentala. 44.000 fitxa dira orotara: argazkiak, bideoak, liburuak, prentsako artikuluak eta Oteizak eskuz edo idazmakinaz idatzitako 9.000 eskuizkribu. Dokumentu horiek guztiak jarri dituzte Interneten baina,...
Homo ludens, artista jolasaren aurrean izeneko erakusketa paratu dute Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoan. Jolasak gizartearen garapenean duen garrantziaren, eta jolasen eta artearen arteko harremanaren isla dira bildutako obrak. Otsailaren 13ra arte ikusgai egongo dira hamaika artisten 75 lan;...
Donostiako Kubo-Kutxa aretoan Jai alai. Euskal pilotaren edertia erakusketa izango da ikusgai datorren urteko urtarrilaren 6ra bitartean. Euskal pilota ardatz duten 150 artelan bildu dituzte: margolanak, eskulturak, argazkiak... Aurelio Arteta, Gustavo de Maeztu, Jorge Oteiza, Mari Puri Herrero,...
San Telmo museoak hitzarmena sinatu zuen atzo goizean Jorge Oteiza Fundazioarekin. Donostiako museo eraberrituan artista oriotarraren zazpi obra erakustea adostu zuten. Euskal Herriko sormenean mende bateko ibilbidea atalean joango dira obra gehienak. Museoa oraindik eraberritze lanetan dago, eta...
Abuztu osoan Azkoitian eta Azpeitian Oteiza anaien aztarnak ezagutzeko bisitak egingo dira. Ostegunetik larunbatera izango dira eta egunean lau txanda egingo dira, guztiak doan. Jose eta Antonio Oteizaren bizitzak eta Azkoitiko alde zaharra eta Azpeitiko parrokia ezagutzeko aukera egongo da...
Jorge Oteiza artistak egindako 25 obra bildu dituzte Gernikako Euskal Herria Museoan. 1942tik 1987ra bitartean egindako lanak dira, Gernika erreferente sinboliko gisa hartu dutenak. Jorge Oteizaren Gernika erakusketa uztailaren 25a arte izango da zabalik.
Pamiela argitaletxeak Jorge Oteizaren Quosque tandem...! liburu ezagunaren seigarren edizioa plazaratu du. Oteizak berak zuzendu zuen bosgarren edizioaren berdina da.
Hustubetehustu leloa izango du larunbat honetan Donostian ospatuko den Bertso Eguneko saio nagusiak. Izan ere, Jorge Oteizaren irudi, esaldi, ideia eta ekarpen nagusietan oinarrituta arituko dira Unai Elizasu eta Andoni Egaña gai-jartzaile lanetan. Kantuan, berriz, Igor Elortza, Iñaki...
Oteizaren itzala 50 urteetako Espainiako artean erakusketa zabalduko dute gaur Altzuzako Oteiza Museoan. Angel Ferrant, Nestor Basterretxea, Andreu Alfaro, Eduardo Chillida eta beste hainbat artistaren lanak ere bilduko ditu erakusketak, Oteiza beraren lanez gain. Guztira 48 obra izango dira...
Gasteizko Artium museoak Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Richard Serraren hainbat lan bildu ditu Elkarrizketak izeneko erakusketan. Ostiralean (museoa berriz irekitzen den egunean) zabalduko da, eta hiru artisten 26 eskultura, pintura, belaki eta grabatu izango dira ikusgai. Egun berean...