Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu diote Espainiako multinazional bati. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du horrek ez diola batere mesederik ekartzen arrantza jasangarriari.
Gipuzkoako Kofradien Elkarteak hegalaburraren edo atungorriaren kuota Murtziako enpresa multinazional bati saldu dio (zeharka), bost milioi euroren truke. Multinazional horrek hegalaburra loditzen egiten du lan, Mediterraneo itsasoan. Eguzki talde ekologista erabakiaren kontra dago, erabat.
Lehen sektoreko 12.852 lanpostu galdu dira Euskal Herrian 1999tik hona. Arrantzan, basogintzan, nekazaritzan eta abeltzaintzan enpleguak %33,4 egin du behera urte horietan, eta beherakada bortitzagoa izan da azken urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz.
Donostiako Arrantzale Kofradia hilaren 31n itxiko dute diru sarrerak gutxitu direlako eta, kofradiako kideek diotenez, Jaurlaritzak hartu zuen konpromisoa bete ez duelako. Itsasontziek ezingo dute arrantzatutakoa saldu, beste portuetara joan beharko dira. Horrez gain, turismoan negatiboki eragingo duela gaineratu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak.
Europako Parlamentuko Arrantza Batzordeak bozketa garrantzitsua izan du berrikitan: 2015 urterako gehiegizko arrantzarekin amaitzeko eta 2020erako arrain-populazioak berreskuratzeko neurriak hartzea onartu dute.