Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Sorturen idazkari orokor kargua hutsik geldituko da Otegi preso dagoelako

2013-02-14

Lide Hernando

EH Bilduko parlamentari Hasier Arraiz da Sortuko presidente izateko hautagai nagusia, alderdiaren prozesu eratzailean parte hartzen ari diren kideek hala erabakita. Logroñoko kartzelan preso dagoen Arnaldo Otegik, bestalde, bermerik handiena lortu du idazkari nagusia izateko. Kargua hutsik geratuko da.

Otegi proposatu dute Sorturen zuzendaritzarako, nahiz eta ezingo duen kargu hori bete

2013-01-21

ARGIA

Sorturen eratze prozesuan parte hartzen ari diren ezker abertzaleko kideek Arnaldo Otegi proposatu dute alderdia zuzentzeko, beste hainbat hautagairekin batera. "Modu sinbolikoan" proposatu dute haren izena, preso dagoen Otegik ezin izango duelako kargu hori bete, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak nabarmendu duen moduan. Otsailaren egingo dute bozketa.

"Desobedientzia zibila gehitu behar diegu gure egungo borrokei"

2012-07-08

Lander Arbelaitz

Elgoibar, 1958. Ezker abertzaleko kidea. Logroñoko espetxean dago. Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko zigorra berretsi dio, Bateragune auzia dela-eta. “Ezker abertzalea aldarrikapen fasetik egikaritze fasera pasatu da” erran digu gutun bidez egindako elkarrizketan.

"Rajoyk borondatea badu, PPren gehiengo osoa abantaila izan daiteke prozesuan aurrera egiteko"

2011-11-28

null

ETAk bere ekintzak uztea erabaki zuenetik Arnaldo Otegik emandako lehen elkarrizketa plazaratu dute El Diario Vasco eta El Correo egunkariek gaur. 2009tik darama kartzelan Otegik Bateragune kasuagatik eta Logroñoko kartzelatik erantzun du hedabideak bidalitako galdetegia. Ezker abertzaleko kideak uste du, ETAK, bere garaian IRAk bezala, eragindako mina aitortuko duela. Hona hemen elkarizketako pasarte batzuk.

Otegi kanpainan: barrutik ala kanpotik?

2011-11-06

Xabier Letona

ETAren amaierak hartu du euskal politikaren ardatza, normala den moduan eta, apurka, borroka armatuaren ondorengo lerro nagusiak marrazten hasi dira.

"EAJk indar erregionalista bilakatzeko apustu egingo du"

2009-06-07

Mikel Asurmendi

Elgoibar, 1958. Ezker abertzaleko kide esanguratsua da. Abertzaletasunak bizi duen krisi politikotik ateratzeko politikari eraginkortzat jotzen du askok. Arnaldo Otegik makila magikorik ez duela dio. Ezkertiar independentisten ekimen bateratua egituratzea lehenesten du blokeo egoera gainditzeko.

Arnaldo Otegi: «EAJren helburua ez da gatazka gainditzea, beste estatus bat lortzea baizik»

2004-02-22

Mikel Asurmendi

Eusko Legebiltzarrean bildu gara EAEko Sozialista Abertzalearen eledunarekin. Batasuneko mahaikide honen esanetan Batasuna Bergarako Proposamenarekin aurkeztuko da martxoko hauteskundeetara. Proposamena ez da martxoko hauteskundeetan bukatuko. Proposamenak gainontzeko alderdi abertzaleen onespena jaso ez arren, herri sektore askoren harrera beroa jaso duela eta aurrerantzean indarrean izango dela adierazi digu. Arnaldo Otegiren hitzetan ûhitz baikorrak beti ereû, gatazka politikoaren parametroak aldatzeko, lehenik nazio ordezkaritza bat osatu beharra dago eta ondoren Espainia eta Frantziako Estatuekin hitz egin.
Multimedia

2007-06-05  |  Arnaldo Otegi

ETAk su-etena hautsi du. Prentsaurrekoa

ETAk su-etena hautsi berritan Batasunako Arnaldo Otegik emandako prentsaurreko jendetsua.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys