Espainiako Estatuko 70 oligarka handiren zerrenda argitaratu dute Eslabones Perdidos del Sistema blogean. Horietatik zortzi Hego Euskal Herrikoak dira. "Sarri frankismoaren babesean eta pribilegioen bidez lortutako diruari esker" aberastu direla diote. Bertako informazioa ekarri dugu hona.
Espainiako Estatuak 680 milioi dolar (530 milioi euro inguru) bideratu ditu S-80 itsaspekoa diseinatu eta eraikitzera. Azaldu zutenez berrikuntza tekniko ugari ditu, baina “akats teknikoak” direla eta, behar baina 100 tona gehiago gehitu dizkiote eta beraz, baliteke behin urperatuta itsaso hondotik ezin urgaineratzea.
Antolatzaileek armagintzan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko lantegiak industria sozialeko enpresa bihurtzeko eskatuko dute bihar, apirilak 6, bizikleta martxan. Bilbon hasi eta Barakaldo eta Getxotik igaroko da bizikleta martxa. Bi herri horiek aukeratu dituzte, izan ere bietan daude arma industrian aritzen diren enpresak.
Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi Joel Witek Foreign Policy aldizkarian idatzitako artikulua berreskuratuz.
Bere neutraltasunagatik da ezaguna Suitza. Hura da, ordea, biztanleko armarik gehien duen Europako herrialdea: 46 arma 100 biztanleko. Mundu osoan, soilik AEBek eta Yemenek gainditzen dute ehuneko hori, Small Arms Survey erakundeak jakinarazi duenez.
Jarrera bakezale eta antimilitarista erakusten ez duen krisiaren aurkako politika oro, herren ibiliko da hasieratik, Rafel Poch La Vanguardiako kazetariak Diario de Berlin blogean idatzi duenez.
Orain arte egindako hirugarren murrizketarik handiena izango da eta 2017rako orain dauden 102.000 soldadutik 82.000ra jaisteko helburua dute, XVIII. mendetik armada horrek eduki duen soldadu kopururik txikiena AFP agentziak dioenez. Estatuak 38.000 milioi libra (45.000 milioi euro baino gehiago) aurreztuko lituzke.
Azken egunotan, Espainiako Zerga Agentziak salaketa larria egin du Durangoko familia abertzale bati loturiko makina erremintako enpresa baten kontra. Telebistek, irratiek eta egunkariek –nazioartekoak barne– handitasunez zabaldu dute albistea, argazki eta guzti. Baina hedabideak...
Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen besteak beste.
Espainiako Defentsa Ministerioak armagintza enpresekin dituen zorrak kitatzeko, alegia, kontuak "egunera jartzeko", Kongresuak 1.783 milioi euroko aparteko kreditua ematea erabaki du, PPren eta UPNren aldeko botoekin.
Larunbatean armagintza eta militarismoaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute Bilbon Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, Kem-Moc eta Komite Internazionalista elkarteek.
BBVAk 1.824 milioi euro inbertitu ditu armagintzan. Hura azaltzen da SETEM taldeak eta Bakearen aldeko Delas Ikasketa Zentroak plazaratu duen zerrendako lehenengo postuan. Bosgarrenean ageri da Banca Cívica (34 milioi euro), eta bederatzigarrenean Kutxabank (9,3 milioi euro). CAF enpresan dituen partizipazioek eraman dute Kutxabank postu horretara.
Bada krisialdiaren eraginik nozitu ez duen sektore bat Espainiako Estatuan: armagintza. Aitzitik, aurreko urtearekin alderatuta arma esportazioak ia bikoiztu egin ditu, marka historiko guztiak hautsiz.
Medikuntza ikasten hasi eta kazetari lanetan bukatu…
Mediku semea nintzen, eta familia ugaria ginenez, unibertsitatean deskontu handi samarra geneukan. Anaia zaharrenak nahiago izan zuen ingeniaritza agronautikoa egin, eta hori ikusita, nik medikuntzari ekin nion. Dena den, ez dakit bata zuriarekin lanean bukatuko nuen, ez dut irudikatzen nola sentituko nintzatekeen gaixoak artatzen. 20 urte nituela, ordea, aita hil zitzaigun, etxean panorama patetikoa utziz. Pentsa, hamahiru anai-arreba ginen, eta gazteenak hilabete baizik ez zeukan. Lan bila hasi nintzen orduan. Irrati batera jo nuen, eta froga batzuk egin ostean, Luis Del Olmo izeneko batek nahiko azkar fitxatu ninduen. Lanak hala aginduta, 1975ean, berak zioen gisan “maritxuen talde bat” ikusteko bi sarrera eman zizkidan, eta hantxe lur hartu nuen Beatles-en prentsaurrekoan. Egun hartan jabetu nintzen Espainiako kazetaritzaren mediokritateaz. Lotsagarria zen, barregarria. “Paella gustatzen zaizue?”, “zer dakizue flamenkoari buruz?”, “egingo zeniokete kanta bat Osborneko zezenari?” bezalako galderak pausatzen zituzten. Hori ikusita, eta ingelesa ikasteko aukera neukanez, musika arloa jorratzea erabaki nuen, 1977an irratian plaza irabazi nuen arte.
Eibarko Armagintzaren Museoa ireki zutenean ohartu ziren bisitarien gehiengoa gizonezkoa zela: “Armak beti erakarri izan dituzte gehiago gizonezkoak emakumezkoak baino”, dio Nerea Alustiza museoaren udal arduradunak. Duela urtebeteko handitze lanekin, museoak norabide berria hartu eta...
Energia berriztagarrietan oinarritutako mundu berria iragartzen zaigu, petrolioa urritzen hasia delako. Baina hartara iristeko trantsizioa gogorra izanen dela diote adituek. Inork ez duenez hasi nahi gehiegizko energia kontsumoa txikiagotzen, latzak izango dira borrokak.
Irak bonbardatzen hasi aurretik, 2003ko martxoaren bueltan, Pentagonoaren kezka nagusietako bat soldadu estatubatuarrak eraso biologiko eta kimiko hipotetikoengandik babestea zen. Besteak beste, babes bereziko jantziak egiteko agindua eman zuen eta horrek agerian utzi zuen armagintzaren esparruan...