Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Maien piramide bat suntsitu du eraikuntza enpresa batek Belizen

2013-05-21

Lide Hernando

Maien piramiderik garrantzitsuenetariko bat suntsitu du aurreko astean hondeamakina batek Ertamerikako Belize estatuan, Karibeko kostaldean. Piramidetik ateratako hartxintxarra errepideak eraikitzeko baliatu dute.

Kulturaz, baina kulturarik gabe

Guggenheim Urdaibai: Marka baten apologia, edo zergatik esaten diogun “kultura” “turismoa” esan nahi dugunean.

Arkitektura industrialari gorazarre

2013-01-27

Myriam Garzia

Tximini Kolektiboak 2010eko udan ekin zion bideari, Ibai Etxezarragak eta Beñat Guarrotxenak arkitektura ikasketaren amaierako proiektuari heldu ziotenean. Beraien asmoa birgaitze industrialean murgiltzea zen, eta Sefanitroko fabrikaren inguruneak erakarri zituen. Nerbioi ibaiaren ezkerrean dago, Lutxanan (Barakaldo). Hainbat ate jo eta gero, fabrikako eguneroko bizitza gertutik ezagutzeko gonbitea jaso zuten. 2012an eraitsi zuten eraikina, baina Tximini Kolektiboak Kea film laburrean jasoa du esperientzia.

Astra “kulturarako fabrika soziala” larunbatean inauguratuko dute Gernikan

Larunbat honetan inauguratuko dute Gernika-Lumoko Astra berritua. Programa zabala prestatu dute horretarako, urtarrilaren 5era arte iraungo duena. Arma fabrika zaharra “kulturarako fabrika soziala” bihurtu dute Gernikako herritarrek.

Oscar Niemeyer arkitektoa hil da

2012-12-07

Josu Urtubia

Oscar Niemeyer arkitektoa hil da 104 urterekin. Planaltoko Jauregian jarri dute beilatokia, berak eginiko eraikuntza eta gaur egun Errepublikako presidentearen egoitza ofiziala dena. Ez zuen bereizgarri eta ohorerik nahi, baina Brasilgo gobernuak bere egoitza utzi dio beilatokirako.

Abandonatutako fabrikak biziberritzeko ahaleginetan

Erdi Aroko burdinoletara atzera eginez gero, mendeetako tradizioa du industriak Euskal Herrian. Gainera, XIX. mendeko industri iraultza inflexio-puntu erabakigarria izan zen eta lantegi eta hirigune berriak sorrarazi zituen. Urtetako bizimodua fabriketakoa izan ostean, industri eraikin handien...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys