Argia astekaria
1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko Argian argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza.“Argazkiak ikaragarriak ziren, munduari buelta eman zioten, arazoa baitzen torturatzen zela jakin arren ezin genuela frogatu. Irudi hura harrapatzeko irrikaz geunden, egoera aprobetxatu torturak salatzeko”. Egun hartan, Jesus Yabenek ez zuen dudarik izan poltsikotik ateratako kamera txikiari klik egiteko. Gaurdaino guztion begietan josita geratu diren torturaren argazki makurrenak atera zituen.
1976ko apirilaren 21a, arratsaldeko 15:00ak. Leitzako Sarrio paper lantegiaren atarian guardia zibilen jeepa Anparo Arangoaren zain dago. Kuartel-etxean galdera batzuk egin ondoren Tolosara eraman dute; zeregin maltzurretan trebatuta dauden bare beltzak topatuko ditu han. Zazpi-zortzi agenteren artean mila basakeria egin eta Leitzara itzuliko dute berriz, jadanik hilzorian. Gauerdian, guardia zibilen emazteak Arangoaz errukitu ziren eta herriko medikuari deitzean, bere egoera larria ikusirik Iruñeko Virgen del Camino ospitalera eramango du honek automobilean. Ospitalean ingresatzean idatzi zuten diagnostiko klinikoa da dugun dokumentu ofizial bakanetakoa: “Hematoma oso zabalak eta sakonak izterren gainaldean, azpialdean eta ipurmasailetan; giltzurrun-blokeoa eta heste-blokeoa”.
Torturaren Aurkako Taldearen esanetan urtebete baino gehiago daramagu Euskal Herrian tortura salaketarik gabe, inoiz ez da halakorik gertatu. Izan ere, Anparo Arangoak esan zuen gisan, berea “kasu bat gehiago da beste gehiegikeria askoren artean”. Ia berrogei urteotan, emakume hark jasandako tratu berdina jaso dute milaka lagunek ziega ilunetan. Arangoari gertaturikoa, oraindik gaurko errealitatean ikus dezakegun orbana da.
Anaia-arrebak tortura salan
Arangoaren infernua bezperan hasi zen. Ilunabarrean, kalez jantzitako guardia zibilek hainbat lagun atxilotu zituzten Tolosan pintadak egiten. Segurtasun indarrak azti zebiltzan egun horietan. ETAk Angel Berazadi enpresaria bahitu eta hil zuen, eta apirilaren 18an poliziak gogor zanpatu zuen Iruñeko Aberri Eguna.
Tolosan atxilotuetako bat Anparo Arangoaren anaia zen, Pako Arangoa. “Gauean Anparo etxera etorri zenean oso urduri zegoen, bazekien hurrena bera edo ni izan gintezkeela”, dio beste anaia Juantxo Arangoak. Ez zebilen oker. Hurrengo egunean Anparo atxilotu zutenean, ama konbentzitu zuten kuartelera joateko informazio eske. Juantxo amari laguntzen ari zela, etxeko eskaileren behealdean botak eta uniformeak ikusi zituen: “Hemen dira nire bila”, pentsatu zuen.
Juantxo ez zuten jo. Leitzako kuartelean giltzapetu zuten beste hainbatekin eta galdeketak egin zizkieten. “Bederatziak aldera kristoren soinuak entzun genituen ondoko garajean”. Segituan, guardia zibil batek “zu etxera joan zaitezke” esan zion, horrek zeharo harritu zuen Juantxo: “Anparo izan behar zuen, Tolosatik oso gaizki ekarri zutenean”.
Hurrengo egunean medikuaren ahotik jakin zuten ospitalean ingresatu zutela. Iruñera joan eta hainbat erizainen laguntzaz nola-hala sartu ziren ospitalean: “Txikituta zegoen. Orduan ile luzea zuen eta gogoan dut ile mordoak nola zituen, tiraka ibili eta gero, soilguneekin eta zintzilik”. Ahizpa zaharrenak lagundu zion argazkitarako apaintzen.
Argazki horiei esker ezaguna dugu Anparo Arangoari egindakoa, baina igualeko torturak jasan zituen bere anaia Pakok. Hiru egunez, epelak hartu zituen eta aurpegia guztiz belztuta azaldu zen auzitegian. Tolosan atxiloturik zutela, lurrean botata herioan zegoen arrebarengana eraman zuten: “Begira nola dagoen zure erruz!” esaten zioten, tortura psikologikoa ez baita herenegungoa.
“Guk bagenekien inplikatuta zeudela –dio Juantxo Arangoak– Anparo beti ibili izan zen langile mugimenduan; baina hala ere ikaragarria izan zen”.
Herri gazteditik ORTra
“Garai haietan Leitzan jendea Francoren kontra hasi zen mugitzen eta gogoan dut Herri Gaztedin ezagutu ginela”. Geroztik, Txomin Olaetxeak eta Anparo Arangoak ibilbide politikoa eta pertsonala elkarrekin egin zuten. Euskara lantzen hasi zirenean atxilotu zituzten lehen aldiz 1969an. Hasieran ETA VI. inguruan ibili ziren, gero zatiketak etorri ziren minoritario eta maioritario-en artean, eta azkenean ORTn (Organización Revolucionaria de Trabajadores) amaitu zuten: “Militantzian eman genituen denborak eta diruak”, dio Olaetxeak.
1975-1977 artean ORT alderdi maoistak indar handia izan zuen Nafarroan, baita Gipuzkoako Tolosaldean ere. Donostiatik Tolosan barrena autobuskadak joaten ziren Leitzako paper lantegira, eta horrek guztiak langile borrokarako nolabaiteko giroa sortu zuen. Anparo Arangoa buru-belarri sartu zen mugimenduan, Olaetxearen esanetan “bera zen asanbladetan hitz egiten zuena”. Nafarroako Langileen Kontseiluan ere aritu zen leitzarra, Javier Yaben presidente zen garaian.
Yabenek baldintza bakarra jarri zuen kargua hartzeko, kanpoan gera zitezkeen hainbat talde (CCOO sindikatua, ORT alderdia...) bertan izatea. Halaxe izendatu zuten Anparo Arangoa kontseilu hartako bokal, papergintzako ordezkari gisa. Erakunde hori sindikatu bertikalean zegoen integratua, eta eztabaida ohikoa zegoen antifrankisten artean: Sindikatuari boikota egin behar zitzaion? Ala diktaduraren kontraesanak barrutik azaleratu behar ziren?
Nafarroan bigarren aukera gailendu zen sektore obrero guztien artean eta Langileen Kontseiluak sekulako indarra hartu zuen. 1976ko udaberrian lan-baldintzen gutxieneko hitzarmenaren negoziazioa hasi zen. Iruñean 50.000 lagun bildu ziren “Gora Nafarroako Konbenio Orokorra!” oihukatuz eta lehen aldiz publikoki amnistia eskatuz: “Oroitzen naiz manifestazioaren ondoren polizia beldurtu egin zela, eta urte hartako Maiatzaren Lehena debekatu egin zuten”, dio Yabenek. Hilabete eskasera Langileen Kontseilua bera ilegalizatu egin zuen aparatu frankistak.
Testuinguru horretan, langileen kontrako errepresioa oso bortitza izan zen, Gasteizen martxoaren 3an egindako sarraskia adigarri. Kalea eurena omen zen, eurenak ziren borrak eta biolentziaren patentea.
Anparo Arangoa atxilotu zutenean Txomin Olaetxeak arratsaldeko txanda zuen paper lantegian: “Etxera itzuli nintzenean nire bila etorri ziren, atzeko leihotik salto eginda ihes egin ahal izan nuen”. Ez zen inoiz gehiago Leitzara itzuli eta ezkutuan izan zuen neskalagunaren torturen berri. Ospitaletik irten arte ezin izan zuen ikusi.
Argazkiak mundu osora
Javier Yaben eta Patxi Zabaleta –herrikidea eta abokatua– euren karguaz baliatu ziren ospitaleko gelara sartzeko, dena poliziaz josita baitzegoen. “Torturatu askok denbora batez ez dute eurei gertatutakoaz hitz egin nahi izaten, pertsona umiliaturik geratzen da. Anparok pauso hori emateko ausardia izan zuen” dio Zabaletak. Indarrak atera eta zehazki kontatu zien dena: kolpeak, bainera, toalla bustia, biluztea, makilakadak… Orduan jabetu ziren argazki horiek behar zituztela: “Bera erabat ados zegoen”.
Baina arazo bat zuten, gela barruan guardia zibil bat zegoen zaintzan. Ospitaletik irtendakoan plan bat asmatu zuten: kamera txiki bat poltsikoan eta maletatxo bat eskuan zutela itzuli ziren. “Guardia zibilari esan genion faborez ateratzeko momentu bat, gauza pertsonalez hitz egin behar genuela, eta atera zenean aprobetxatu genuen argazkiak ateratzeko. Ez dakigu gero zer gertatu zitzaion guardia zibilari…”, azaldu du Zabaletak.
Lehenbailehen bobina errebelatzera eraman zuen Yabenek: “Lagun bati esan nion, Pepe mañoari. Negatiboa alderantziz atera zuen, horregatik jende askok ez dio ospitaleko gelari antzik hartzen”. Bitartean, Patxi Zabaleta Zeruko Argiako lehendakari Kaietano Ezeizarekin harremanetan jarri zen argazkiak publikatzeko; eduki oso arriskutsua zen arren, baietz esan zuen. Cambio 16era ere bidali zituzten irudiak, Arangoak ORTrekin zuen harremanagatik: “Argitaratu zituzten, baina ez Zeruko Argiak bezala, txikian baizik”, dio Zabaletak.
Maria Amparo Arangoa Sastrustegui, zauritua dio euskal prentsan lehen aldiz koloretan argitaratu ziren argazkien goiburuak. Makinetan justu antzean sartu ahal izan zituzten, horregatik agertu ziren eranskin moduan. Kalean ere foileto hori hainbat bider banatu zen geroztik: “Inork ez zuen zalantzarik, torturen testigantza gezurta ezin bezala geratu ziren urte askorako”.
Argazkiak ziztu batean zabaldu ziren. The Times egunkariak maiatzaren 13an lehen orrialdean publikatu zituen eta Amnesty Internationalek “Anparo Arangoa buruzagi sindikalistaren kasua” aipatu zuen espresuki urte hartako txostenean. Veneziako Artearen Biennale ospetsuan ere oihartzun handia izan zuten torturaren irudiek; han izan ziren Telesforo Monzón eta Joxe Mendizabal, Txikiaren aita, egitarau ofizialetik kanpo argazkiak nazioarte osoari erakusten.
Torturen inguruko lehen txosten zehatza
Kasu hark Euskal Herrian eta Espainian torturen gaia azaleratzea lortu zuen. Garai haietan torturatzaileak sofistikazio gutxirekin aritzen ziren, Xabier Makazaga ikerlariaren arabera 1986. urte inguruan hasi ziren atxilotuei tortura zantzurik ez uzteko kontsignarekin. “Izugarria izaten zen –dio Yabenek–, Atarrabian bazen guardia zibilen kuartel bat eta hor sekulakoak egin zituzten, akordatzen naiz Super Ser fabrikako Jaime Azkona erabat beltz atera zela handik, berogailu batekin jo zuten”.
Lazkaoko Beneditarren artxiboan badago txosten bat 1976ko erdialdekoa; baliteke torturaren inguruan izen-abizenak eta testigantzak eskaintzen dituen lehen txostena izatea. Madrilgo Justicia y Paz erakundeak zabaldu zuen, Elizaren altzoan legalki jardun zuten talde antifrankistetan beste bat. Azken hilabeteetan torturatuak izan ziren 115 lagunen kasua aipatzen du txostenak, horietatik 82 Euskal Herrikoak dira. Askori “bainera” egin zieten, beste askori “kirofanoa”, jipoiak, deskarga elektrikoak... Anparo eta Pako Arangoari egindakoak hortxe daude zehaztuta, baita egun horietan atxilotu zituzten beste askori egindakoak ere, esaterako, 16 urteko Itziar Izagirre urnietarrari: Donostiako Antiguako egoitzan torturatzen ari zirela “te vamos a poner como a la Amparito” esan zioten, argazkiak bolo-bolo zebiltzan unean.
Hain justu, txosten hori osatu baino aste batzuk lehenago Punto y Hora aldizkaria erreportaje bat kaleratzekotan zen azkenaldian izandako torturez, baina Espainiako Informazio Ministerioak eduki hori “erreserbatua” zela esan eta zenbakia atzera bota zuen.
Basakeria muturreraino iritsi zen eta zenbait erakundek ere publikoki salatu zuten egoera. Nafarroako Langileen Kontseiluak Arangoaren torturen xehetasunak eman zituen eta gogor gaitzetsi zituen biharamunean kaleratutako komunikatu batean. Apirilaren 28an –Arangoa oraindik ospitalean zenean– Tolosan ehunka herritarrek idatzi bat eman zioten Udalari, euren haserrea adieraziz “errepresioak gora egin duelako”. Bestalde, Arkitekto Euskal-Nafarren Elkargoak jakinarazi zuen leitzarraren kasua ez zela “bakarra izan” eta beste 37 pertsonen testigantzaren berri izan zutela hainbat abokaturen eskutik. Gipuzkoako parrokietaraino ere iritsi zen torturen salaketa, Donostiako gotzainak tratu txarren aurka idatzitako pastorala irakurri zuten elizkizunetan.
Guardia zibilaren zigorgabetasuna
Espainiako sistema politikoa ustezko erreforma baten atarian zegoen eta tortura salaketek Frankismo iluneneko garaiak gogoratzen zituzten. Gobernuak hitz eman zuen gertaera horiek argituko zituela, nahiz eta askorentzat garbi zegoen itxurakeria besterik ez zela.
Javier Yabenek Arangoari bisita egin eta hurrengo egunean, guardia zibilen koronelarengana jo zuen haserre: “Esan zidan bazutela medikuaren txostena eta arduraduna zigortua izango zela”. Juantxo Arangoak, bestalde, gobernadore zibilarekin hitz egin ahal izan zuen Sarrioko nagusien bitartekaritzari esker, hitz berak jaso zituen: hura egin zuena zigortzeko eginahalak egingo zituztela. Gobernazio Ministerioak ere ikerketa abiarazi zuela azaldu zuen prentsara bidalitako oharrean.
Anekdota batek oso ondo ilustratzen du goi esferetan kontuak zenbateko eragina izan zuen. Torturak gertatu eta gutxira Guardia Zibilaren zonaldeko buru Atares jenerala –handik urte batzuetara ETAk tiroz hila– helikopteroz iritsi zen Sarrioko lantegiaren aparkalekura eta hitz batzuk egin omen zituen Anparo Arangoarekin.
Baina hor bukatu ziren hitz goxoak. Senideek jarritako salaketa atzera bota zuen Iruñeko epaitegiak, arlo militarrera igorri zuelako auzia. Batek daki espediente hori –balego– inoiz desklasifikatuko ote den. Tolosako guardia zibilen kapitaina, Jesús Muñecas Aguilar, kargutik kendu omen zuten, baina egiaz kargu hobea eman zioten Donostian, Tejero koronelaren alboko gisa (ikusi 7. orrialdeko koadroa). Aldiz, Arangoari 5.000 pezetako isuna jarri zioten urtebete lehenago Txiki eta Otaegiren heriotza-zigorraren kontrako itxialdi batean parte hartzeagatik.
Torturatzaileen zigorgabetasuna bistan geratu zen, gerora ere hamarkada askotan indarrean egon den jokabidearen eta guardia zibilen boterearen erakusgarri. “Hemen badago galdera ikur bat zalantza asko sortzen dituena, zergatik eraman zuten Anparo Tolosara?”, dio Zabaletak. Leitzako kuartela Iruñekoaren menpe zegoen arren, Gipuzkoara eraman zuten: “Gure susmoak dira, Galindoren garaietan bezala, Guardia Zibila eremu administratibo ororen gainetik zegoela”.
Arangoa familiak ez du urte hauetan guztietan beste inolako jakinarazpenik izan Estatuaren aldetik. Berriki, Txomin Olaetxearekin harremanetan jarri ziren aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak sorturiko Biktimen Laguntzarako Bulegotik, salaketa jartzeko aholkatu zioten indemnizazioa jaso ahal izateko: “Hori da oraindainokoan instituzioetatik ailegatu zaiguna”.
Torturaren orban ezabaezinak
Giltzurrun artifiziala jartzeko zorian egon ziren arren, Anparo Arangoak ez zuen epe luzera ondorio fisikorik izan. Militantziari ekin zion berriro, alderdiak Madrilera joateko eskatu zien lehenik, eta gero Bilbora. ORTk lehenengo hauteskundeetan emaitza oso kaskarrak izan zituen ordea, eta beste asko bezala, politikaren lehen lerrotik aldendu ziren apurka. Azken urteak irakasle gisa egin zituen Arangoak eta mugimendu feministan aritu izan zen batez ere. Ez zuen sekula borroka soziala utzi.
Epe luzerako ondorio fisikorik ez, baina ez zuen sekula ahaztu Tolosan egin ziotena: “Hasieran kontatzen zuen jendeak galdetzen ziolako, baina urtebeteren ostean ez zuen deuserengatik horretaz hitz egin nahi izaten. Hori bai, aipamen guztiak gorde eta torturaren gainean ateratzen ziren liburuak erosten zituen, kezka hori bazuen”. Olaetxeak gogoan du auto txiki bat erosi eta behin Leitzara bisitan zihoazela gertaturikoa: “Kontrolak nola bizi zituen banekien, baina egun horretan oso urduri jarri zen, bere onetik aterata”. Larritasun horrekin bizi izan zen 1991n minbiziaren ondorioz hil zen arte.
Han goitik itsasoa ikusten da.Etapa hasiera lasaia izan zen zurea?
Haurtzaindegia herriko beste puntan zegoen, eta lehen egunean amarekin joan banintzen ere, hortik landa txirrindan! Ile-apaindegia zeukan amak eta ondoko lokalean bizikleta tailerra zegoen. Orduan heziketa orain baino samurragoa zen, ez zintuzten gurasoek hezten, herriak baizik, eta noiznahi ibiltzen nintzen tailerrean. Han ikusi nituen lehenengoz Hinault, Merckx, Anquetil, Perurena, Tarangu eta abarren argazkiak, han sartu zidaten harra. 6 urterekin lasterketetan hasi nintzenean, 120 haur genbiltzan Berako taldean, herriko haur guztiak. Gaur egun, ez dira dozenara iristen.
Gizarte aldaketa baten seinale da?
9 urterekin Beratik abiatu eta Irun sarreran zegoen Palmera fabrikarainoko joan-etorria egiten nuen arazorik gabe. Orain beldurra pasatzen dut. Trafikoa izugarri ugaritu da, autoaren kultura gailendu da, eta guraso naizen honetan, ni naiz lehenbizikoa alaba kotxe samalda horretatik babesten saiatuko dena. Teknologia berriek ere eragina izan dute. Trepeta onak dira berez, baina heziketa eskatzen dute eta oker erabiltzen ditugulakoan nago. Euren potentziala bezainbateko desoreka sortu dute gizartean. Haurren gizentasun tasari erreparatu besterik ez dago egunetik egunera gizarte sedentarioagoa garela ohartzeko. Atzerapauso bat eman behar genuke, txirrindulaz mugitzera itzuli, oinez ibiltzera bueltatu, gure gorputzari eta ingurumenari denbora gehiago eskaini. Gu, txikitan, amuarrain bila aritzen ginen, ondutako sagarrak begiz jo eta jaten genituen... Egun, nire ilobak naturatik aparte ikusten ditut. Naturatik deskonektatzea zure sustraiez beste egitea da, eta deserroturik errazagoa da bizitzaren norabidea galtzea.
Trafikoaren emendatzeaz ari gareno, Iñaki Lejarretaren heriotzak egunkarietako azalak bete zituen, noiznahi entzuten dugu auto batek zikloturista bat zapaldu duela... Zer egin liteke?
Alde batetik, auto eta zikloturista anitzez gehiago egoteak estatistikak tentatzea dakar. Bestalde, lehen gidariak gidatu egiten zuen, orain GPSari begira doa mugikorrera iritsi zaion azken WhatsAppa irakurri nahian, eta arreta desbideratzeak istripu aukerak biderkatzen ditu. Istripu gehienak atentzio eskasetik datoz, txoriburukerietatik. Alabaina, ezinbestekoa da gizarte aktiboa eta erakundeetatik hori bultzatu eta babesten saiatuko nintzateke. Gastu publikoaren ikuspegitik baino ez bada ere, mendian lasterka edo bizikletan dabilen norbaitek gizartearentzat gastu gutxiago suposatuko du beti. Horri kontzientziazio lana gehitu behar zaio, autoa hartzeak dakarren erantzukizuna etengabe azpimarratu, eta batez ere, erne ibili.
Gizarte aktiboa izateko lasterketa horretan, badirudi edonork korritu dezakeela maratoi bat, edonork hartu dezakeela parte Quebrantahuesos-en, edozeinek... Sanoa al da?
Obsesio horiek beste gabezia edo orban batzuen estaldura dira. Nola ulertu, bestela? Konprenitu dezaket kirola lanbide duenaren obsesioa, anitz dagoelako jokoan, baina kirol herrikoia heldu den obsesio mailak ez dauka ez hanka ez bururik. Nik tematze obsesibo hori urtero bizi izan dut profesional gisa, eta ziurtatzen dizut ez dela ona ez zuretzat, ez zure inguruarentzat. Niretzat kirola askatasuna da. Bizi dugun mundu hau ezagutzea gustatzen zait eta ez nuke nire gorputza ezagupen horren muga izaterik nahi. Kirolak aukera ematen dizu Hondarribiko hondartzan itsasoan sartu eta igerian auskalo noraino joateko, edo txikitako lagunekin Berako mendietan gora eta behera lasterka ibiltzeko. Horixe da askatasuna. Kirol bakarra egiteak askatasun hori izugarri mugatzen dizu, ordea. Pentsa, niretzat nire lanbidearen zatirik gogorrena kirol bakarra egitea zen.
Afizionatuaren obsesioa profesionaletan debutatzea izaten da. Zuk berandu eman zenuen saltoa. Hura ere ez zen samurra izango.
Txirrindularitzak nire beldur eta konplexuak gainditzen lagundu dit. 15-16 urterekin, nerabezaro bukaeran, hutsune edo gainbehera animiko nabarmenak nituen, eta bizikletak neuk bakarrik neure ondorioak ateraz neure neurak gainditzeko bidea erakutsi zidan. Afizionatuetan nortasuna anitz indartu nuen, eta profesionaletara igaro ala ez, zorretan nengoen txirrindularitzarekin. Ziklismoak pertsona gisa ziurtasuna eta oreka eman eta gaurko Patxiren lehen zirriborroa eginarazi zidan. Hori hala, argi neukan jauzia emateko nire esku zegoen guztia egingo nuela, baina ez nenbilen obsesionaturik. Are gehiago, egun-erdiz ezindu fisiko eta psikikoekin egiten nuen lan, eta lanean bizi nuenak izugarri laguntzen zidan errepideko gorabeherak erlatibizatzen.
Ordurako eskubaloian bigarren mailan jokatua zeunden, neguko triatloietako mundialean bosgarren eginda, diplomatura bat zeneukan patrikan... Askok jubeniletatik apustu itsua egiten du, eta gero?
Txirrindulariek euren formakuntza pertsonala garatzen segi behar lukete. Antolaketa kontua da. Profesionalak egunero hiru ordu eta erdiz entrenatzen du batez beste, zortzi lo ordu behar dira, eta gainontzeko orduekin zer? Zer gertatzen da apustu hori egin eta afizionatuetan ez aurrera ez atzera geratzen direnekin? Txirrindulari mordoa ezagutu dut, ni baino hobeak asko, profesionaletan debutatu gabe bidean geratu direnak. Zer egiten duzu 24 urterekin, zure garapen pertsonalerako ezinbestekoak diren sei-zazpi urte zakarrontzira botata, batxilergoarekin bakarrik bizitza berri bati heldu behar diozunean? Munduko onena izateko kasta duenak ere txikitu dezake belauna entrenatzen, eta bizitzan ez dizu inork deus oparitzen gaztetan munduko onena izan zintezkeelako bakarrik. Gainera, frakasoak, obsesioaren osteko frustrazioak, nortasun arazoak sortzen ditu. Afizionatuetara iritsi denak jubeniletan zerbait irabazi du, bere ingurunean garaile da, podiuma zapaltzen ohitua dago, baina bizikleta uztean, goizetik gauera, ez da deus eta bere burua frakasatutzat dauka. Horregatik, jende horri erreparatu behar diogu txirrindularitzaren funtzionamendua hobetu eta etorkizuna irudikatzerako orduan.
Zer saltzen du egungo txirrindularitzak? Zeintzuk dira bere baloreak?
Txirrindularitza, ezer izatekotan, kirol europarra da. Zibilizazio krisi baten erdian gaude, eta Europa zaharrean zeri heldu ez badago, txirrindularitzan ere ez. Egungo txirrindularitzak ez ditu bere berezko baloreak islatzen, globalizazioak ito ditu. Profesionaletara igo nintzenean zazpi-zortzi amerikar izango ziren tropelean eta egun 50etik gora daude. Australiar eta britainiarrekin gauza bera. Herrialde horiek oro euren nortasun zantzuak erantsi dizkiote tropelari, baina etengabeko talka dago, oso mundu eta balore desberdinak direlako. Hori homogeneizatzen denean agertuko dira txirrindularitza berriaren baloreak, baina oraingoz erreka eta itsasoa nahasten diren puntuan gaude, ur gazian edo ur gezan gabiltzan igarri ezinda. Txirrindularitzaren betiko baloreak desagertu eta berriak agertzeke daude.
Bitartean, dopin auziak dira etengabe agertzen direnak. Berdin ikusten dituzu gauzak zure positiboaren aurretik eta ondoren?
Txirrindularitzak dopinaren aurka zinez borrokatuko ez balu, ez Contadorrek ez nik ez genukeen positibo emanen. Beste kiroletan nirea ez da positibo, txirrindularitzan bai. Hori hala, hanka-sartzea nirea izan zen. Ni naiz agertu ezin zitzaizkidan substantzia batzuk agertu izanaren erantzule. Badakit hori ez dela momentuko bidesaria ordainduta konpontzen, orbana hor geratzen dela. Biok gaude mahaian eserita, zu zure zapatetan eta ni nireetan, eta bakoitzak daki bere oinetakoak nondik ibili diren honainoko bidean. Ni naiz gauero nire buruarekin lotara sartu eta bakean lo hartu behar duena. Zoritxarrez bizitzak makilakadak ematean ikasten duzu gehien. Haur bat ezezkoarekin hezten da, ez baiezkoarekin. Horregatik, positiboa positiboa izan da niretzat, eta ordaindu dudana txirrindularitzarako onuragarria izatea nahiko nuke.
Txirrindulariak gaizkileen pare tratatzeak, Armstrong auzia orain haizatzeak... zer zentzu dauka?
90eko hamarkadan txirrindularitzak erabaki okerrak hartu zituen eta orduko lastreak arrastaka daramatzagu. Erantzule nagusiak gu gara, ez ditugulako gauzak ongi egin. Legeak lege dira eta argiak izan behar dute. Interpretazioei lekua uzten diezun momentutik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta makarroiak janda egitea. Jakina baietz! Arazoa da urtetan txirrindulariak super-heroitzat izan gaituztela, eta ez garela. Armstrongena logika horretan kokatzen dut. Dena den, zer konpontzen da hamar urte beranduago trapu zaharrak astinduta? Noraino egin behar dugu gibelera? Zer dakigu sailkapenean bere atzetik geratu zirenei buruz? Dakigun bakarra da orduan denek kontrol guztiak pasa zituztela eta ez zituztela harrapatu, eta gerora batzuenak berriz analizatu dituztela eta besteenak ez. Tamalgarria da. Ez da ezer konpontzen, pasatako urei gaurkotasuna ematen zaie, dena kakazten da, eta kolektibo bezala bide onetik jotzeko esfortzu guztiak pikutara bidaltzen dira. Ez gaitezen engaina, egungo txirrindularitza ez da inondik inora orain hamar urte zena.
Txirrindularien arteko elkartasunak etapa irabazteko bakarrik balio du?
Egungo txirrindularitzan, oso lasterkari onak daude baina oso lider txarrak. Garai batean, lider gutxi batzuek erabakitzen zuten txirrindularitzaren nondik norakoa, bazegoen denen onura zaintzeko kontzientzia bat. Orain, hori galdu eta dena zapuztu da. Esaterako, profesionaletara pasa nintzenean tropeleko txirrindulari guztiak nituen lankide, gaur maillot batekin eta bihar beste batekin, baina tropela zen lan-esparrua. Egun, taldekidea baizik ez da lankidea, ez tropelkidea, eta hori hagitz muga handia da elkartasunez jokatzeko tenorean. Kolektibo bezala dena galtzen ari gara.
Egungo txirrindularitza ez bada orain dela hamar urtekoa, nolakoa izanen da hemendik hamar urterakoa?
50 urte betetzen ditu aurten Portugaleteko Asti-Leku ikastolak, mende erdi ezkerraldea euskalduntzen. Maiatzaren 26an ospatuko den Ibilaldia antolatzeaz gain (1982koa ere eurek prestatu zuten), egitasmo berria dute esku artean: ogibide ezberdinetako gurasoek euren lanaren berri emango diete etorkizuneko bidea aukeratzear diren Batxilergoko ikasleei.Ibar ezkerreko ikastola sendo bat egiteko asmoz sortu zen orain mende erdi Asti-Leku ikastola. Inguru horretan hezkuntza ziklo osoa eskaintzen duen ikastola bakarra da eta Portugaletekoak izan arren ikaslerik gehienak, Sestao, Santurtzi, Muskiz, Trapaga,  Barakaldo eta Castrotik etorritako ikasleak ere badituzte; eskuinaldeko ibarretik datorrenik ere bada. Guztira 1.200 familiaren seme-alabak hezten ditu hiru eraikinetan, 1.619 ikasle inguru Portugaleteko Grumete Diegoko instalazioetan.
Ikastolak herri ekimenetik sortutakoak izanik, hortik ere badu Asti-Lekuren asmo pedagogiko berriak. Gurasoen kooperatiba da ikastola, eta hezkuntza komunitatea sendotu asmoz, gurasoak eta ikasle ohiak inplikatuko dituzte proiektu horretan. Iñaki Vazquez ikasketa buruak dioenez, “ikastolaren azpiegituren %25 erabiltzen da eta gehiago aprobetxatzeko arratsaldez EGA ikastaroak eta aisialdikoak ere antolatzen dira, baina zer gertatzen da giza baliabideekin? Zergatik ez gurasoen lan esperientzia baliatu gure ikasleei errealitatetik gertuago dauden esperientzien berri emateko?”. Hala, helburua da Batxilergoa amaitzera doazen ikasleek, euren etorkizuneko ogibidea aukeratzeko orduan, “benetako esperientziak jaso ditzaten, bizi dezaten ogibide baten atzean dagoen lan egoera”. Horretarako, ikasle horiei eman ohi zaien orientazio programatik harago jotzea erabaki dute eta ziklo horretako bi ikasturteak barne hartuko dituen esperientziari ekingo diote.
Ikasleak ere, beren bizitza markatu duen hautua egiteko sasoian, benetan inplikatzea beharrezkoa dela dio Vazquezek: “Dena ez da informazioa jasotzea, ikasleek izango duten etorkizuna eraikitzeko hautu horretan komeni da ezagutzea euren aukera profesionalaren egunerokoa. Eta horri erantzuteko zer hobe, arlo horretan lan egiten duten profesionalekin aritzea baino?”.
Halaber, ikasleek dituzten aukeren ezagutza zabaltzeko asmoa du egitasmoak. “Betiko titulazioetatik harago, profesional baten lan esparrua askoz ere zabalagoa da: Zuzenbide ikasketak ez dira abokatu izatera mugatzen, prokuradore edo epaile ere izan daiteke Zuzenbidea ikastera joaten dena”. Beraz, alde batetik, hezkuntza komunitatea osatzen joateko lehenengo pausoak ematea da bilatzen dutena, aurrera begira gainerako ikasketa zikloetara zabaltzeko aukera ere emango dielako. Eta bestetik, Asti-Lekuren “marka” sortu nahi lukete, hau da, “egunerokotasunetik gertuago egongo den orientazio aktiboa lantzea, ikastolaren ezaugarri gisa”. Azken batean, ikastola kooperatibaren formakuntza eskaintza osatzera datorren egitasmoa dela dio ikasketa buruak: “D ereduan, ikaskuntza kooperatiboan eta IKT-en inplementaziotik harago, gure ikasleei zerbait berezia eskaini gura diegu, beste lekuetatik bereiziko gaituen zerbait, alegia”.
Bost lanbiderekin abiatu dira
Esan eta egin. Bost bat lan arlo profesionalekin hasi dira lanean, eta datorren ikasturtetik aurrera, eskola-orduetatik kanpo, mintegietan parte hartu beharko dute ikasleek. Gurasoak eta ikasle ohiak izango dira hizlari eta aldez aurretik aholkularitza jasoko dute, 16-17 urteko gazteei nola zuzendu behar diren jakin dezaten.
Gainerakoan, eta ikasleei begira, hiru hilero antolatuko dituzte Batxilergoko lehenengo mailakoentzako mintegiak (Zuzenbidea, Ingeniaritzak, Enpresa Zuzendaritza, Magisteritza eta karrera puruak). Ikasleek, gutxienez, horietako bat aukeratu beharko dute eta ikasturtearen amaieran, ekainean, egiten duten aukeraren arabera tutorea izendatuko zaie. Batxilergoko bigarren mailako lehenengo hiruhilekoan aurkeztu beharreko txostena osatzen lagunduko dio tutoreak ikasleari. Bigarren fase horretan, tutoreak lana baloratuko du eta ondoren, ikasleek ikaskideei aurrez aurreko aurkezpena egin beharko diete, “nahi duten hizkuntzan eta formatuan”.
Hortaz, Batxilergoko bi ikasturteak barne hartuko ditu orientazio aktiboaren proiektuak: ikasleak lehenengo informazioa jasoko du, horren arabera aukera egingo du eta amaitzeko, tutorearen laguntzarekin lana osatu eta ikaskideen aurrean aurkeztuko du, tribunalak balora dezan. Azken xedea, esan bezala, ikasle horiek laguntzea izango da, Batxilergoa amaitzerako egingo dituzten goi mailako ikasketak ahalik eta egokien aukera ditzaten. Aurten 227 ikasle ari dira Batxilergoa egiten Asti-Lekun eta hurrengo ikasturterako antzerako kopurua espero dute.
Aurrekariak
Unibertsitateko ordezkariak ikastolara joaten hasi aurretik, Asti-Lekuko ikasle ohiez baliatzen ziren Batxilergoko ikasleen orientazioa errazteko. Ikasketa unibertsitarioak egiten ari ziren ikasle ohiek ematen zituzten azalpenak, baina egutegi arazoak izaten zituzten eta egitasmoa bertan behera laga zuten azkenean. Gaur egun, unibertsitateetako ordezkariekin egiten dituzte orientazio bilera informatiboak, baina “modu pasiboan egiten da orientazio edo aholkularitza hori eta harago joan nahi genuen”, diosku Vazquezek.
Beste hainbat lekutan (Kanadan, Frantzian eta euskal ikastetxe pribatu batzuetan) antzeko egitasmoak egiten diren arren, Asti-Lekukoek Katalunian jarri dute fokua. “Treball de recerca” esaten zaio han, hots ikerketa lana; curriculumaren barruan dagoen ikasgaia da, Batxilergoko ikasle guztiek duten derrigorrezko ikasgaia. Ikerketarako gaitasuna lantzea du helburu ikasgai horrek eta han ere eskola-orduetatik kanpo egiten da, ikasleek tutore baten aholkularitza izaten dute eta Batxilergoko azken nota osoaren ehunekoan eragiten du.
“Nik erabakiko dut zer-nora
bota, ta zein den ordena”,
“zaborra nik sortzen dudan arren,
hau ezta nire problema!”.
“Erosoa bada bost axola
nola biltzen duten dena”,
jendartea da zabortegi bat
gainezka egin duena,
zein da bidea, sistema?
Zaborrik onena izan dadin
inoiz sortuko ez dena!
Kontsumo eredu basati bat
eskuinaren eskuetan,
interes, negozioak nonahi,
kontzientziak errautsetan,
ez dugu nahi soilik birziklatu
zaborra bere horretan,
jar dezagun eredu oso bat
zintzilikarioetan,
ez gaitezen egon bertan,
iraganetik jasoa hustuz,
geroarekin zorretan.
Egungo Hernani ezin zuen
irudikatu Txirritak:
asteartetan organikoa,
asteazkenetan brikak,
aldaketek beldurtzen gaituzte
nahiz izan moderno, chic-ak,
har dezagun arnas, aire garbiz
bete ditzagun birikak,
gaur akabo polemikak,
emaitza positibo berberak
Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) munduko bigarren gerran garaile izan ziren nazioen babespean sortu zen, 1944. urtean, ideologia liberala indarrean zegoenean.
NDF ikuskatze erakundea legez jaio zen Amerikako Estatu Batuetan (AEB). Bere helburu garrantzitsuenetako bat nazioarteko diru kooperazioa sustatzea izan zen diru aldatze egonkor baten bitartez, horien arteko komertzioa indartu eta sustatu zedin, baita ordainketa balantzan arazoak zituzten herri partaideei laguntzearren.
Erakuntza hau nahiko ondo ibili zen, munduko ekonomia berrastea lortu baitzuen. Hala ere, 1970. urtean, Milton Friedman AEBetako ekonomialariak beste ideologia ekonomiko bat proposatu zuen sistema kapitalistaren barruan, neoliberalismo izenarekin ezagutzen eta sufritzen duguna.
Ekonomialari horrek planetaren ekonomiak korporazio handien eskuetan egon behar zuela zioen. Estatuak ez zuen ikuskatzaile bezala jokatu behar, kapital handien legez, araupean bakarrik mugituko zen mundu osoko merkatua. Gaur egun multinazionalek planetaren edozein lurraldetan beren etekinak bakarrik kontuan izanda jokatzen dute. NDF instituzioak bere hastapenak alde batera utziz neoliberalismoaren ildotik jo du.
Andre boteretsuak ideologia ekonomiko horren defendatzaile sutsuak izaten dira, horietako bat Christine Lagarde da, 2011ko maiatzaz gero Nazioarteko Diru Funtsaren lehendakari gerentea. Forbes aldizkari ospetsuaren iritziz, munduko hamazazpigarren andrerik boteretsuena da. Christine Lallouette Parisen sortu zen duela 57 urte, gaur egun Lagarde senar ohiaren abizenarekin ezagutua. Bere herrian bigarren hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren, AEBetara joan zen ikasten jarraitzera beka bati esker. Nanterreko unibertsitatean burutu zituen zuzenbide ikasketak. Lanerako lehen pausoak AEBetan eman zituen hala ere, herri horretako Kapitolioan lan egin zuen kongresista baten laguntzaile bezala.
UMP frantziar alderdi politikoak zuzendutako zenbait gobernutan ministro izan zen; Sarkozyren garaian finantza ministroa. Christine Lagarde, Angela Merkel edo zendu berria den Margaret Thacher bezala, Milton Friedmanen jarraitzaile sutsua da.
Lagardek hainbat herriren industria suntsitzeko, langabezia sakontzeko, emakumeena bereziki, soldatak murrizteko, emakumeenak batez ere, lan baldintzarik okerrenak inposatzeko, ondare publikoak pribatizatzeko, eta diru publikoa esku pribatuetara pasatzeko erabili du bere adimen bikaina. Ez da nahikoa emakumea izan eta boterea hartzea, ez badituzu sustraitik egoera berriak sortzen. Lagarde andrea sozietate aita-eragile eta patriarkal honen zutabe bat besterik ez da.
Tarteka ordea, kontzientzia txarrak jota bezala, “unibertsalak” diren horiek irakurri, entzun eta ikusteko ariketa egin ohi izaten dut. Dela musikan, zinean, literaturan, artikuluetan.
Antzeko zerbait pasa zitzaidan, hemen aipatuko ez dudan aldizkari batekin. Izan ere, Ikatza Liburugunean, hilero liburu, aldizkari edo filmetan dirutxo bat inbertitu ohi dugu. Hilabete batean proposamena “ezkerreko” umore oso kritikoa zuen aldizkari alternatibo batean inbertitzea izan zen.
Ondo iruditu zitzaigun denoi, eta hala egin genuen harpidetza. Onartu behar dut, saiatu banintzen ere, ez nuela lortu barre gehiegirik egitea “satira” haiekin –eta aurreratzen dizuet, oso barre errazekoa naizela–.
Hala, hilero pilatzen joan da ditxosozko aldizkaria, egia esan, gure artean jarraitzaile gehiegi lortu gabe.
Hara non, aurreko astean ikusten dudan, irakurle batek aldizkariari iradokizun bat egin ziola, karta bat bidaliz. Bertan zioenez, deserosoa egiten zitzaion erabiltzen zuten (batetik) lengoaia sexista eta (bestetik, ez ditzagun nahastu) maskulino generikoan idaztea. Hala eskatu zien, beste eragile sozial askok egiten duten bezala, emakumea kontuan hartzea dauden mila aukeren bidez.
Erantzunak azken egunetan sarean eztanda egin du. “Ezkerreko umorea” badakizue, oso sofistikatua izan ohi da. Baina kasu honetan, umorea ezker-eskuin ordez, zuzenean matxista denez, erantzuna, laburbilduz, honako hau izan zen: “Gure zuzendariak dio zakila jan iezaiozula”.
Hau azken finean gustatzen ez zaidan aldizkari pseudo-progre-matxista batean gertatu da. Eta pentsatu dut, euskaldunak zorteko garela, genero markak, hutsean, ez dugulako asko, nahiz hauek birsortzeko joera gainetik kendu ezinean ibili ohi garen.
Bada, ordea, harri kozkorrik paperen artean; frankotan atera eta irakurri izan arren, erantzunik gabeko galderaren batekin topo egitea suertatzen zaiolarik. Asmatutako metodo bitxi hori gero eta erruleta errusiarrago bihurtzen ari da. Horrek ematen dio, nonbait, jokatzeko txirrinta berezia.
Eta orduan gogoratzen naiz kanpora alde egin behar izan duten lagunekin. Eta une batean kontatzekotan nago, bat etxea atzean utzita Espainiako beste mutur batean dagoen hiri batera joan dela bizitza berriz hastera. Berrogeita hamar urteren bueltan, berriz edo... Eta laster beste batek gauza bera egingo duela burura datorkidanean berak zera bota dit: “Atzo Mikel ikusi nuen eta curriculuma Miamiko gaztelerazko telebista kate batera bidali du, han bere lagun baten lagun batek lan egiten omen du. E-maila eman zioten, bidali eta erantzun egin omen diote. Klaro, berak ez dauka umerik zuek bezala”. Hor buruarekin baiezkoa egitea besterik ez zaizu geratzen. Eta orduan esku artean dituzun egitasmoak aipatzen dituzu, ilusio izpiz mozorrotuta, baina azkar bukatzen duzu.
Ekonomia bultzatzeaz eta euskararen erabilpena sustatzeaz gain, herri osora irekitzea ere badu helburu Tolosako Laskorain Ikastolak antolatu duen Kilometroak 13k. Hori dela eta, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean Ahora! astea prestatu dute maiatzaren 19tik 25era. Txistulariak, tabernariak, kantariak, patinatzaileak, gazteak, txaranga, hizlariak, idazleak, dultzainariak, zine-kluba, artistak, dendariak… denak agertu dira Kilometroen alde.“Kultur eta festa astea izango da, Kilometroak 13 egunaren aurrerapen modukoa”, adierazi du Irati Hartsuaga KMKko Ikuskizunak batzordeko ordezkariak. Duela hilabete batzuk KMK13ko antolatzaileak herriko eragileekin jarri ziren harremanetan eta hau izango da erlazio horren emaitza. “Era guztietako harremana sortu da: batzuengana gu hurbildu gara, eta beste zenbait kasutan berriz, haiek eskaini dituzte beren aleak”, gehitu du Hartsuagak. Adin guztietako partaideek eskaintzaren bat izango dute astearen barruan.
Irristaka hasiko da astea maiatzaren 19an, igandean. Haur, gazte eta helduentzat hainbat ibilaldi, lasterketa eta erakusketa izango da patinaje taldeekin elkarlanean, Trianguloan goizean. Gurpil gaineko kirolak indartzen ari direla ikusita, skatea praktikatzeko aukera ere izango da arratsaldean, Usabalen.
Astelehenean, hilak 20, eta asteazkenean, hilak 22, hitzaldi bana izango da Kultur Etxean. Lehena Kike Amonarrizek “Tolosa, euskararen irriburu” izenburuarekin, eta bigarrena, alkohola eta beste drogen kontsumoaren prebentzioaz, urte barruan hainbat eragilerekin lantzen ari den gaia baita. Asteartean, 21, Udal Txistulari Bandak bere urteurrenean atera duen diskoa aurkeztuko du Topic-en, kontzertu baten bidez. Ostegunean, 23, Palestinari buruzko 5 bideo-kamera apurtuta filma eskainiko da Leidor antzokian, zine-klubean, aurkezpena eta azpitutuluak euskaraz direla.
Aste osoan, Tolosako euskal idazleen lanak ikusgai egongo dira Haur Liburutegian eta Ahora! pintxoa dastatu ahal izango da herriko tabernetan, batez ere larunbatean. Ostegunetik ostegunera, 23tik 25era, sardina-jatea izango da gauetan Zerkausian, “asteari lotura eman eta giro polita sortzeko formula merkea” delako, antolatzaileen esanetan. Bertan, ostegunean, ikasleek antolatutako Bide Lehiaketako lanak jarriko dira ikusgai eta larunbatean Ze suma taldeak kontzertua eskainiko du.
Asteburuan kontzertua eta Txapin festa
Astearen bukaeran, ostiralean eta larunbatean, bilduko dira ekitaldirik garrantzitsuenak Ahora! astean: batez ere gazteak mugituko dituzten Bonberenea txaranga eta lagunen kontzertua, eta Txapin festa. Ostiralean iluntzean, maiatzak 24, Zerkausiko sardina-jatetik txaranga aterako da kalejiran Sakramentinoetara, Laskorain Ikastolako eraikin batera (bertan dago egoitza berria, KMK13ren helburu ekonomiko nagusia). Gauean Bonberenea txaranga eta lagunen kontzertua izango da. “Elkarlana aspalditik dator Bonberenearekin eta herrian emanaldi berezi hau egiteko ilusio handia zuten, kantari ezagunen laguntza izango dute gainera”, dio antolatzaileak. Kontzertuaren aurretik, Ikasle Batzordeak antolatutako Bideo Lehiaketako lan finalistak ikusi eta sari banaketa egingo da.
Egunik luzeena, larunbata
Larunbata, maiatzak 25, ekitaldiz beteta helduko da. Goizean, Argitxoren bila jolasa antolatuko da haurrentzat, herriko denda batetik bestera. Box A arte taldearen eskutik murala pintatzeko aukera ere izango dute Trianguloan. Eguerdian Tolosa Kantari aterako da Giro arte dultzainari taldearekin batera. Eta orduantxe hasiko da Txapin festa, urtero gazteen lokalek antolatutako ekimena, aurten KMK13ren egitarauarekin bat eginda. “Jai honek ez du egun finkorik, baina astea antolatzen ari ginela jakinda, hor sartzea eskaini ziguten eta onartu egin genuen”, azaldu digu Irati Hartsuagak, “Urtero gazteak lokaletatik atera eta elkarren artean erlazionatzea izan dute helburu. Aurten adin guztietara zabaldu nahi dugu eskaintza eta partehartzaile kopurua handitzea espero dugu”. Baltsa jaitsierarekin hasiko da Txapin festa, eguerdian bazkaria plaza Berrian, ondoren jolasak, Ahora! mosaikoa, kalejira, eta eguna bukatzeko, Ze suma taldearen emanaldia izango da Zerkausiko sardina-jatean.
Maiatzaren 16tik 19ra bitartean, diziplina eszeniko ugaritako artistez beteko dira Leioako kaleak. Umore Azokak eramango ditu, Euskal Herrian egiten den handienetakoa da, eta 14. edizioa du aurtengoa. 54 ikuskari erakutsiko dira lau egunetan. Horietatik 14 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 5ek, lehen erakustaldia izango dute plazan. Euskal Herriko 12 konpainiak hartuko dute parte.14 urte dira Leioako Umore Azoka antolatzen dela. Duela 18 urte sortu zen, ordea, “umore jaialdi gisa”, ekimen honen zuzendari Ana Lopezek azaldu digunez. Halabaina, bertako taldeei begira egiten zen hasieran, eta areto itxian. 2000 urtean, publikoaren harrera beroa eta euskal antzerkien eskaera zabala ikusita, gaur egun ezagutzen den dimentsioa eman zitzaion. Urteak joan ahala kale arteetako eraskusleiho bihurtu da Umore Azoka. Alde batetik umore jaialdia da. Bestetik, eta azoka edo merkatua denez, ikuspegi komertziala ere badu, hainbat programatzaile bertaratzen baita preseski. Halaber, mundu honetako profesionalen topagunea ere bada, esperientzia eta informazioa partekatzeko gunea.
Leioako Umore azokak kale arteen erakusleiho handia izan nahi du, euskal taldeentzat ez ezik, nazioarteko kale sortzaileentzat ere. Aurten erakarriko dituzten artistek disziplina ugari plazaratuko dituzte: antzerkia, dantza, musika, zirkoa, klownak, txontxongiloak, instalazioak, performancea… Eta denek bat egingo dute Leioako kaleetan. Aurtengo bereizgarria Pinosolo parkea izango dute halere, zenbait proposamen asfaltutik atera eta hango zelaietara eramango baitituzte. Besteak beste, zirkoa.
Ana Lopezek dioskunez, egun seinalatuak dira Leioan: “Urtez urte hezitu den publiko aditua dugu dagoeneko. Jendeak ondo ezagutzen du gure funtzionamendua eta programazioa, beharala daki zer duen gustuko”. 30.000 ikusle espero dituzte guztira.
Euskal konpainiei dagokienez, antzerkia eta dantza lantzen duten taldeak bertaratuko dira batik bat. Antzerkia baliatuko duten sormen lanen artean, Gaupasak eta Nacho Vilar Produccionesek ondu duten Typical obra ibiltaria dugu, topiko zaharrak berreskuratu eta agerian utzi asmo dituen saioa. Ipso Facto taldeak Auzokideak baino + eszenaratuko du, auzo berri batera aldatutako familia baten gorabeharak azaltzen dituen lan umoretsua.
Deabru Beltzak taldeak Drumbreak estreinatuko du azokan. Perkusioa eta Breakdancea ditu ardatzak. Taldeko zuzendari Garbitxuk esplikatu digunez, ikuskizun honetan estiloa aldatu dute, sua izan baitute betidanik perkusioaren lagungarri. Bestalde, ez da ikuskizun ibiltaria izango. Hiru dantzari eta perkusionistak arituko dira, beraz, emanaldi estatiko honetan. “Muntaia berri honekin –azaldu digu Garbitxuk–, Euskal Herrian barrena arituko gara lehendabizi, eta gero atzerrira atera nahi genuke”. Aurrekoetan bezala beste herrialde batzuk bisitatuko ditu Deabru Beltzak taldeak. “Drumbreak krisi garai hauetara egokitutako lana da”, jarraitu du zuzendariak, “taldea murritzagoa da eta katxea ere merkeagoa”.
Breakdance edota hiri dantzan oinarritu du Alegiko Ertza taldeak ere 4x4 ikuskaria. Ezberdina izateko eskubidea aldarrikatzen du lan honek. Ertza dantza taldea 2004an sortu zen. Asier Zabaleta zuzendariak kontatu digunez, Suitzako Alias konpainian 5 urte egin eta gero, Euskal Herrira itzuli eta bere proiektuak aurrera atera ahal izateko sortu zuen Ertza. Ordutik, 10 aretoko obra eta 6 kale ikuskari ondu dituzte, eta 20 herrialdetan erakutsi dituzte. Ertza ez da konpainia finkoa. Proiektu bakoitzeko, lan horretara egokitzen den jendea bilatzen dute. Zabaletaren hitzetan, “4x4 ikuskari freskoa da, oso bizia. Hip hop eta breakdanceko 4 dantzarirekin sortua. Benetan izugarria da dantzari gazte hauek egin dezaketena. Erritmo zoroa dauka eta arnasa galdu arte jarduten dute laurek”.
Kalean edo areto itxi batean izan, dantza moldea arras aldatzen dela argitu digu Zabaletak: “Batetik espazio fisikoa bera aldatzen delako eta bestetik dantzari eta ikuslearen artean sortzen den erlazioa ere bestelakoa delako. Kalerako sortzen den ikuskizunak zenbait elementu berezi izan behar ditu kontuan. Hau da, ikuskariak egokitu behar du kalera eta ez alderantziz. Kalean ez dago dantzaria goratuko duen oholtzarik eta ondorioz ikuslea dantzariaren mailan kokatzen da, aurrez aurre. Eta interesgarriena, antzokira inoiz joango ez denik ere topa dezakezu. Horixe du garrantzitsua nire ustez, dantza zaleak ez direnei gure lana helaraztea, haiengana jo behar baitugu ikuslegoa zabaldu nahi badugu”.
Umore hutsa
Trapu Zaharra antzerki taldeak aski ondo ezagutzen ditu kale antzerkiaren nondik norakoak. Aurtengo Umore Azokan lan berri bat estreinatuko dute: Gezurtiak. Euskarazko bertsioa Mikel Laskurainek eta Javi Barandiaranek antzeztuko dute.
Taldeko zuzendari Santi Ugaldek 30 urte daramatza lan honetan jo eta su, eta ibilbide luze honetan kolore guztietako garaiak bizi izan dituztela dio: “Ezkontza zahar baten antzekoa da, hasieran dena dago egiteke, garai apasionatuak bizi dituzu. Bestetan, kritikoagoa zara, garai nahaspilatsuak datoz, egiten duzuna kolokan jartzeko aukera duzu. Nire ustez, ofizio honek duen pozoia barruan daramazu. Batzuei beste batzuei baino gehiago eragiten die”. Umorea baltsamoa da Santi Ugalderentzat. “Umore naturala, bazkari on baten osteanlagun talde batekin senti dezakezuna, bizirauteko ona da. Fabrikako umorea, guk egiten duguna, libragarriagoa da, baina behin-behinekoa”.
Kaleko antzezlanei 30 urte eman eta gero, Santi Ugalderentzat ez dago antzerkirako leku aproposagorik kale izkina baino. “Dekoratua ezin da hobetu, eszenografia bizia da, zer esanik ez dago bertatik igarotzen diren aktoreei buruz, egia dario leku guztietatik. Kale izkinaren literaturarik apenas dago, bizitza bera da. Luxua da sortzaile artifizialarentzat”.
Horregatik, kaleko arteetan publikoarekin sortzen den harremanari ere ezinhobea deritzo Ugaldek: “Kalea espazioa publikoa da, doakoa, aterik gabekoa, eskuragarria da nornahirentzat, auzotarra izan edo kanpotik etorri, baita animalientzat ere. Kalea, oraindik ere, topaketarako gunea da. Espazio honetan, ikuslea zutik dago, irekita, parte hartzen du, biribilean, txistu egitez batzuetan, kolaboratu besteetan. Kalean denak bat egiten du eta horrek ematen dio berezitasuna”.
Euskadiko Filmategiak ohar kezkagarria plazaratu zuen 2006an: Ama Lur, Euskal Herriko zinemagintza modernoaren abiapuntu eta lehen urratsa, galzorian zegoen, lanaren kontserbazio egoera kaskarragatik. Filma zaharberritu eta digitalizatzea lortu zuten ordea, eta horri esker bizirik dirau Fernando Larruquerten eta Nestor Basterretxearen elkarlanetik jaiotako obrak. Filmategiak berak, erakundearen 35. urteurreneko ekitaldien baitan, pantaila handian eskainiko du orain.
Lau urtaroetan barrena, Euskal Herriaren puzzlea osatzen du pelikulak, 103 minututan: mendiak, ibaiak, itsasoa, euskal dantzak, idi-demak, zezenketak, meatzeak, Labe Garaiak, baserriak, arrantzontziak, erlijioa, folklorea, tradizioa, jaiak, bertsolariak, artistak, nabigatzaileak, diaspora, historia, euskara… jartzen dizkigu begien aurrean, galdera bati erantzuteko asmoz: “Zer da Euskal Herria?”. Naturarekin eta ingurunearekin harreman estua duen herria ageri da dokumentalean, idealizaturik hainbatetan, baina bere testuinguruan ulertu behar da, frankismoak suntsituriko Euskal Herri mitikoaren berreskuratze lan gisa.
Hain zuzen, Euskal Herriaren berezko izaera goraipatzea eta pasarte batzuetan euskaraz aritzea ez zen lan makala izan Francoren diktadurapean. Filma kontrol zorrotzen jomuga izan zen eta zentsurak hainbat irudi jan zituen, tartean Picassoren Guernica koadroa edota Gernikako arbola elurtua –zuhaitza loretan agertzea nahi zuten zentsoreek, Espainiaren barnean zoriontsu zen herrialdea islatu zezan–. Hein batean zentsurari aurre egiteko, sinbolismo handiko imajinak erabili zituzten Basterretxeak eta Larruquertek, arroken kontra lehertzen diren zazpi olatu adibidez, zazpi herrialdeen ordezkari.
Crowdfunding-aren aitzindaria
Egun bogan dagoen crowdfundingaren aurrekaria ere badugu Ama Lur. Andoni Esparzak eta Jose Luis Etxegaraik abiatu zuten estrategia ekonomikoa: 100 pezetako akzioak jarri zituzten pelikula diruz lagundu nahi zuen edonoren eskura. 2.200 akziodun eta bost milioi pezeta inguru lortu zituzten eta bultzada garrantzitsua izan zen proiektuaren alde.
Azkenean, zailtasunak gainditu eta argia ikusi zuen filmak, 1968an. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan, harrera ezin hobea izan zuen lehenengo emanaldiak; jendez lepo, ikusleek hunkituta egin zuten txalo. Hala gogoratzen du Basterretxeak: “Zentsura eta oztopo guztiei aurre egin ostean, pelikula Donostiako Astoria zinema-aretoan estreinatu genuenean eta jendearen erantzun aparteko hura ikusi nuenean, ‘Fernando, irabazi dugu’, esan nion”.
Arrakasta ez zuten hain ongi hartu Espainia aldean eta filmak hautsak harrotu zituen zenbait agintariren artean, hain juxtu helburua bete zuelako. Basterretxearen beraren hitzetan, “uste zuten euskal abertzaletasuna amaitua zegoela, zapaldua, eta bat-batean bi tipok pelikula sutsu bat egin zuten; ‘baina hauek nondik atera dira?’… Euskal herritarren protesta itzela izan zen Ama Lur, Espainiako diktaduraren aurkako aldarria”.
Ama Lur. Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert.
Saioa ::Natura
Moonplace, 2013Saioaren ahotsak, bere abesteko moduak erraiak mugiarazten dizkit, oilo-ipurdia jarri, eta bihotza ukitzen dit. Oso bereziak eta hunkigarriak dira bere kantuen bitartez sortzen dituen giroak.
Leun abesten du gehienetan, baina beste batzuetan ez hainbeste. Bere aieneak entzuten ahal dira, bere samina sentitu, eta bere arima urraturik dagoela sumatzen ahal da.
Saioa Garin, Legorretako (Gipuzkoa) bakarlaria, folk-rock kantari bat baino gehiago da. Estilo horien aireak bere doinuetan sumatzen ahal dira, baina bere kantuak hain erraz sailkatzea oso zaila egiten zait, Saioak estilo propioa baitauka.
Diskoz disko urratsak aurrera egiten ditu. Ñabardura, xehetasun, ukitu eta apaindura desberdinak aurkitzen ditu bere kantuak janzteko. Natura lanean hori guztia ederki egin du, eta oso disko ona osatu du, borobila.
Natura-n, 11 kantu berri ditugu gozagai. Kantu bakoitza hasi ahala, bere ahotsak, gitarraren akordeek edo gainerako musika tresnen notek berehala harrapatzen gaituzte, eta gure arreta osoa bereganatzen dute.
11 istorio, 11 bizipen daude diskoan. Doinu edo giro batzuk oso intimoak dira, beste batzuk alaiagoak –melodia polit sorta bat entzun daiteke diskoan–, baina denek Saioaren barne mundura eramaten gaituzte.
Desoreka lehenengo kantua oso polita da, eta bere sentipen eta kezken berri ematen digu jadanik. Higadura ere ederra da, eta Unean uneko kantuak kutsu alaia dauka. Gainerakoak lasaiagoak dira, oro har. Besteak beste, Dar-dar, bor-bor abestian elektronikoaren ukituak entzuten ditugu, eta Natura kantuko koruetako ahotsak aipagarriak dira.
Kantuak grabatzeko garaian, Joseba Irazokiren languntza estimatzekoa izan da. Gitarra akustikoa, 12 sokako gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, banjoa, lap steel-a, Q Chord-a jo, eta koruak egiteaz gain, bera izan baita ekoizlea. Lan ederra egin du, eta Saioari oso ongi lagundu dio kantuak garatzen eta janzten. Josebak, eta grabazioan parte hartu duten gainerako musikariek ere, ederki ulertu dute Saioaren kantuen mamia, eta kantu bakoitzak eskatzen zietena egin dute.
Saioak berak abestu, eta gitarra akustikoa eta pianoa jo du grabazioan. Diskoan parte hartu duten gainerako musikariak hauek dira: Felix Buff (bateria eta perkusioak), Jaime Nieto (baxua), Txus Aranburu (pianoa, Hammond organoa, Wurlitzer piano elektrikoa eta akordeoia), Igor Telletxea (tronboia), Mikel Xedh (elektronika ukituak), Iñigo Irazoki (grabazioa eta nahasketak) eta  Jonan Ordorika (masterizazioa).
Irene Némirowsky ::Odolaren sua
Alberdania, 2012Némirovskyren lan gehienak bezala, paper artean galduta agertu zen Odolaren sua. Dirudienez, 1942an, idazlea atxilotua izateko zorian zegoela bere argitaratzaileari “landa giroko tragedia” hau eman zion. Paper artean eleberri oso bat zegoela ohartuta ere, XXI. mendera arte literatur munduak ez zuen aurkikuntza garrantzitsu honen berri izango.
Kontatu nahi izan den istorioaren garapen prozesuari erreparatuta, eleberria hiru zatitan bana daiteke.
Lehen zatia deskriptiboa da, tonu erraz eta naturalista batean garatua. Narratzailea, lekua (Errota Berri), garaia (1930eko urteen hastapenean) eta pertsonaiak kokatzeaz arduratzen da. Lehen pertsonaren erabilerak irakurketa norabide desberdinetara bideratzen du: baliteke, narratzaileak berak ikusi eta gogoratzen duenaren lekuko zuzena bilakatu nahi izatea irakurlea, besterik gabe, gu eta istorioarekiko urruntasun maila txikitu nahian. Baina, zilegi izan daiteke ere, narratzailearen teknika honek istorioaren garapen prozesuan ustekabeko eragina izatea. Hauxe bera, amaiera arte argituko ez den misterioa izanen da. Edozein kasutan, narrazioaren erritmoa motela da. Landa munduari eta, hortaz, ziklo naturalei lotutako kontakizun lineala izango da lehen zati honetan aurkituko duguna.
Bigarren zatian, Jean Dorin ehortzi zuten martxoko “egun hotz eta euritsu hartan” kokatzen gaitu (52. or). Momentu horretatik aurrera hastapeneko linealtasuna desagertuko da, landa giroko Frantzia tradizionalaren barne hipokresiari bidea zabaltzeko.
Pertsonaien arteko erlazioa konplikatzen hasiko da eta, orduan, ulertuz goaz zein den hainbeste deskripzio eta iraganeko oroitzapenen arteko nahasketaren funtzioa; garaiko panoramika bat eskaintzeaz gainera, “errautsen azpian ezkutaturik” (148. or) eta pertsonaientzako mingarriak izango diren gaztaroko konfesioak azaleratzea, narratzailearenak barne.
Horrekin eusten diogu eleberriaren hirugarren zatiari. Hemen erabateko analepsia egiten da pertsonaien gaztarora; I. Mundu Gerrako pasadizoak, maitasun ezkutuak, senar-emazte bilakatu dituzten gogoz kontrako ezkontzak eta, nola ez, ustekabeko amaiera.
Richard Leaky, Roger Lewin ::Seigarren iraungitzea
Gaiak, 2013Pentsamendu obra garrantzitsua ipini digu eskuartean Gaiak argitaldariak. Bizitzaren jarraibidea eta gizadiaren etorkizuna ditu gogoeta gai, eta estreinakoz plazaratu zenetik –dagoeneko badira ia 20 urte–, zeresan franko eman du.
Egileen ustez suntsiketa orokor baten baitan gaude, gure planetan gertatutako seigarrena izango litzateke –bosgarrena orain dela 65 milioi urte gertatu zen, eta beste zenbait espezierekin batera, dinosauroak desagertu ziren–. Aurreko bost aldietan ez bezala, gizakia genuke iraungitze orokor honen errudun. Zenbait kalkuluren arabera, 30.000 espezie leudeke etorkizun ez oso urrun batean galtzeko zorian.
Seigarren iraungitze-aldi hau duela 100.000 urte hasi zela argudiatzen zaigu. Esan nahi baita, lehen gizakiak planeta osoa kolonizatzeari ekin ziotenean, eta bidean, bizi-mota ugari suntsitu zituztenean, gizaki-espezie batzuk tarteko. Geroztik, joerak okerrera egin du eta horrela jarraituz gero, Homo sapiensaren patua ere berbera izango da.
Tolosan hainbat ekintza egin dira 2011tik hona euskararentzat eta euskaldunontzat hain garrantzitsua izan zen Euskal Pizkundea gogoratuz. Proposatuko dizuegun ibilaldia aitzakia bikaina da mugimendu hura ez ezik Tolosa eta inguruko txoko ezkutuenak ezagutzeko.Honela laburbiltzen ditu Tolosako Euskal Pizkundea plazan ageri den testuak izen bereko mugimenduaren helburuak: “Euskarari prestigioa eman. Euskararen irakaskuntzaren oinarriak jarri. Ahozko literatura duindu. Literatura idatzia bide berrien arrastoan abiarazi eta noranahikoa egin. Antzerkia dinamizatu. Prentsa sortu eta suspertu. Dantza berritu, dantza modernoarekin joan-etorrian. Garaiko korronteen araberako musika bultzatu, eta musika tradizionala ikertu, baliatu, ezagutarazi. Arte plastikoak abangoardiarekin lotu, diziplina artistikoak elkarrekin harremanetan jarri... Euskarak inoiz ezagutu zuen mugimendu kultural bizi eraginkorrena protagonizatu zuten Pizkundeko gizon-emakumeek XX. mendearen lehenengo hamarkadetan”.
Euskal Pizkundea izena jarri zaio Oria ibaia, Aranburu Jauregia, Andre Maria eliza eta Errotak mugatzen duten Tolosako txokoari. Mugimenduko kideen zerrenda ere bertan dago ikusgai. Eta guk txoko horretan hasi eta amaituko dugu bederatzi kilometroko txango zirkularra. Ibilaldia maldan gora hasiko dugu, behin Zerkausia eta Trianguloa plaza atzean utzita. Trenbidearen gainetik pasa eta gogor zutitzen da malda, Monteskue auzoko baserriak helburu. Malaka baserriaren parera iristerako hauspoa bizkorturik izango dugu, eta Tolosa, dezente behean utzia, Oria ibaiaren alde banatan barreiatua. Altuera irabazten goazen neurrian asko zabalduko da paisaia, eta haranaren bestaldean ageri den Uzturrek, besteak beste, gure arreta erakarriko du atzera begiratuz gero. Otsabio, Buruntza, Belkoain, Adarra, Jaizkibel eta urruneko tontor gehiago ere begien bistan izango ditugu.
Ernioren maldetan
Ernioko mendiguneko gailurrik garaienetara doan bide klasikoa eta Urkizura doan xenda banatzen diren puntura helduko gara bizkor. Txangoa luzatzeko aukera paregabea da Erniora igo eta jaistea, nahiz eta kilometro aldetik jauzi handia dagoela kontuan hartzea komeniko zaigun: hogei kilometro inguru, bederatzi beharrean. Erniora igotzeak desnibel handiagoa gainditzea eskatuko digu, bestalde: Olamuñoko gaina eskuinetik inguratu –antena erraldoi bat dago tontor horretan–, eta Lizarbakarrako paraje zirraragarrira helduko gara, Erniozabalen oinean. Zuzenean Erniora joatea da lehenengo aukera, Basagainzulotako lepoa atzean utziz; bestea, Erniozabal igo eta gailurreria zeharkatzen duen xenda jarraitzea, Ubeltz eta Aizpeleko tontorretatik igaroz. Aukera ederrak, biak ere, Gipuzkoako mendirik bisitatuenetakoa eta maitatuenetakoa den honetara igotzeko.
Lizardi gogoan
Erniora igo ala ez, berriz ere Urkizurako bidean jartzea eskatuko digu ibilaldiak. Olamuñora itzuli eta erraz egingo dugu behera, margo ikur zuri-horiei segika, Urkizuko kaskoa menderatzen duen Gorostizu Goikoa baserriaren paretik igaroz. Bide historikoa modu zoragarrian mugatzen duen itxitura ederra dauka atarian baserri horrek.
Gauza jakina da isurtzen dugun CO2-aren zati handi bat itsaso eta ozeanoek xurgatzen dutela. Xurgatutako karbono dioxido horren parte bat azido karboniko bihurtzen da, baina itsasoko beste elementuei esker azido horren portzentaje handi bat neutralizatu egiten da, edo beste era batera esanda, ez du eraginik itsasoan.
Ozeano Artikoan ez da hala gertatzen, ordea. Batetik, ur geza asko isurtzen ari da izotza urtzearen eraginez, eta bestetik, uda partean, urtze horrek berak ozeanoaren tamaina handitzea eragiten du; ondorioz, karbono dioxido gehiago xurgatzen da.
Ugaztun askoren begiak lente batez osaturik daude, eta optikan garatu izan diren tresnetan eredu hori erabili da. Haatik, munduko animalia ugarienek, intsektuek eta artropodoek, begi konposatuen bidez ikusten dute.
Begi horiek milaka begitxo dituzte, eta begitxo bakoitzak eremu txiki bat baino ez du prozesatzen. Begitxo guztiak elkarrekin konektaturik daudenez, guztien artean lortzen duten ikusmena izugarria da, gurea baino askoz hobea.
Fruitua landarearen gailurra da. Sustraia, zuztarra eta hostoa bizitzeko nahitaez behar dituenak. Behar baino gehiago elikagai sortzen duenean erreserbak gizentzen ditu. Eta behin heldutasunera iritsita eskuera nahikoa elikagai badu ugaltzera joko du. Ugaltzeko landare gehienek lorea eman, hura ernaldu eta haziak helduko dituen fruitua onduko dute. Landare bati kendu nahi diogun mozkina lorea, fruitua edo hazia bada baldintza horiek bete beste aukerarik ez da: heldutasuna –inausketa askok galarazten duena– eta elikagaiak. Baldintza derrigorrezkoak, beti ez nahiko, ordea.
Lorea nahi izatera bai, baina fruituak edo haziak behar izanez gero jai. Horiek sortzeko lorea ernaldu egin behar, bi sexuak nahasi behar. Horretarako lankide beharrean dira landare gehienak: haizea, intsektuak... Azken horietan garrantzitsuenak erleak dira. Badu, bai, fruituzaleak haien premiaren berri.
Erleak erakartzeko trikimailuak dira loreak, batez ere. Kolorea, forma, egitura, jarrera, itxura, usaina, lurrina, nektarra, zukua, mugimendua, edozein joko on da lorearen helburua burutzeko. Bere burutu behar horretan landare askori burua joan egin zaie, zoratu eta zorabiatu, eta intsektu bakar baten gogara makurtu eta preso dira. Hark nahi duen itxura, usaina eta abar sortzeraino joan eta gero ezin buelta, hura behar sexurako, fruiturako, hazitarako. Intsektu horrena baino ez den edertasuna sortu du landareak, niretzat nahiko nukeen edertasun esklusiboa eraikitzeko gaitasuna... Intsektuei inbidia hartua naiz, bekaiztua.
Erleak bezala erlastarrak, kotxorroak... bakoitzak bere loreak ditu, zain ditu. Guk mozkin nahi ditugun horiek sortuko dituzten loreek zein hegalari behar duten jakitea komeni. Eta lagundu. Eta lagun egin.
Mozkin fruituez ari garela baratzera goazen. Oraintxe antolatzen ari da uda aldeko baratzeko lanen muina. Pentsa dezagun zein fruitu bildu nahiko ditugun: artoa, babarruna, leka, piperra, tomatea, alberjinia, marrubia, kuia, luzokerra, kornixona... Haien loreetara zenbat eta intsektu polinizatzaile gehiago erakarri, orduan eta fruitua oparoago.
Lieja (Belgika), 1180. Emakume talde batek lehen beginetxea eraiki zuen. Bertsio zabalduenaren arabera Lambert Le Bège apaizaren omenez hartu zuten izena, baina bada begina hitzak, besterik gabe, otoizlari edo eskale esan nahi duela uste duenik ere (aleman zeharrean beggen aditzak otoitz egin edo eskatu esan nahi zuen, eta hortik letorke komunitate horien izena).
Bi mendetan ia etengabe gerran aritu ondoren, XII. mendean emakumeen gainpopulatzea nabarmena zen Europan. Komentuak ezkontzerik ez zuten andrazkoz gainezka zeuden. Hala, gizarte estamentu orotako hainbat emakume komunitateetan biltzen hasi ziren. Talde espiritualak izan arren, laikoak ziren; hau da, jainkoaren izenean egiten zuten lan, baina elizaren hierarkiatik eta gizonezkoen kontrolpetik at. Erabakiak demokratikoki hartzen zituzten, autarkikoak ziren eta karitatezko hainbat lanetan aritzen ziren: baliabiderik gabeko gaixoak zaintzen zituzten, neskato pobreei hezkuntza ematen zieten... Beginek nahi zutenean utz zezaketen komunitatea, ezkontzeko, eta emakume ezkonduek beginetxeetan laguntzeko aukera zuten, kanpoan bizi arren.
Las beguinas: libertad en relación lanean Elena Botinas eta Julia Cabaleirok honela deskribatzen dituzte komunitate berezi horiek: “Guneok ez ziren ez domestikoak, ez klaustralak, ez heterosexualak. Emakumeek ahaidetasun patriarkalaren sistematik at partekatzen zituzten espazioak ziren, espazioaren eta komunikazioaren zatiketa gainditu zituztenak, inguruko gizartearen errealitatera zabaldu zirenak”.
Sortu eta berehala beginetxeak emakume aberatsen oinordetzak eta emaitzak lortzen hasi ziren. Horri esker, komunitate berriak sortu ziren Flandrian, Brabanten eta Renanian. Baina hierarkia katoliko hertsiaren arreta ere piztu zuten. Elizari zegozkion ondasunak “desbideratzen” ari ziren, eta heresia salaketak erabiltzen hasi ziren beginen hedapena geldiarazteko. 1310ean, esaterako, Marguerite Porete poeta sutan hil zuten “gizonezkoak seduzitzeagatik”. Gizonezkoak baino gehiago, emakumezkoak seduzitu zituen bizimodu alternatibo hark, eta gizonak kezkatu, “emakumeei, emazte edo moja izan gabe, gizonezkoen menpekotasunetik libre bizitzea proposatu zielako”, Régine Pernoud historialariaren arabera.
1628an, García de Góngora goitizena zeraman idazle batek Historia apologetikoa argitaratu zuen, Nafarroara tubalismoaren mitoa hedatuz. Aragoik eta Gaztelak nafar erresumaren gainean zituzten ustezko eskubideei aurre egitea zen asmoa, eta ez, egungo navarrismoak defendatzen duen gisan, Nafarroako eta Gaztelako batasunari gorazarre egitea.XVI. mendean, Nafarroan ez zen erresumako historiarik inprimatu. Idatzi bai, batzuk idatzi ziren, batez ere mendearen lehen berrogei urteetan: hortxe ditugu Juan de Jasoren eta Sancho de Alvearren liburuak, biak Genealogía de los Reyes de Navarra izenburukoak, edo Diego Ramirez Avalos de la Piscinaren Crónica de los muy excelentes Reyes de Navarra; mendearen bigarren erdian, Reta lizentziatuaren Sumaria relación de los apellidos dugu aipatu beharra. Bakar bat ere ez zen inprimatua izan: guziak eskuizkribu forman hedatu ziren. XVI. mendean inprimatu zen Nafarroako historiarik inportanteena gipuzkoar batek idatzi zuen, Esteban de Garibaik hain zuzen ere, 1571n kaleraturiko bere Compendio Historial-en.
XVII. mendean, berriz, Nafarroako historia franko dugu: Prudencio de Sandovalen Iruñeko apezpikuen katalogo-tik (1614) Jose de Moret erresumako kronikagile ofizialaren lan oparoraino, Pedro de Agramont Historia de Navarra mardula atzendu gabe –azken hau ere inprimatu gabe gelditu zen arren–. Eta, segur aski, XVII. mendeko nafar historiografiaren berritze hartan, toki berezia merezi du Nafarroako historia apologetikoak. 1628an Garcia de Góngora y Torreblanca goitizena erabiltzen zuen egile batek argitaratua, mendebaldeko probintzietan hedatuak ziren mito batzuk (tubalismoa, kantabrismoa) ekarri zituen Nafarroara, eta konkista azaltzeko –edo, hobeki erranda, hura saihesteko– eta Gaztelan eta Aragoin zabaltzen ari ziren teoria batzuei buru egiteko, estrategia berria proposatu zuen. Bitxia bada ere, zenbaitek navarrismoaren aitzindari bat ikusi dute Nafarroa euskal historiografiaren eremuan kokatzen duen Garcia de Góngoraren lan honetan.
“Jende barbaro eta ezezaguna”: euskaldunak eta godoak
Garcia de Góngoraren Historia apologetikoa liburu militantea da, polemikoa, inguruko historialari guziekin eztabaidan aritzen dena. Liburuaren onespenean, Pedro de Monreal lizentziatuak erraten zuen “erresuma honetan gertatua zela zenbait aduanetan gertatzen dena, ez baitute zaindaririk, haien eskubideak ebasten dizkietela”; eta galdutako eskubide horiek aldarrikatzeko idatzi zuen bere liburua García de Góngorak. Eta hori egiteko, ordura arte Bizkaian eta Gipuzkoan hedatuak ziren zenbait teoria historiko ekarri zituen Nafarroara; horietatik bat interesatzen zaigu orain: tubalismoa.
Espainiako historiografian, hainbat idazlek Erdi Aroan defendatua zuten penintsulako lehen biztanleak Tubalekin zirela etorriak, Babelgo dorreko hizkuntzen nahasmena gertatutakoan. Tubal, Bibliako kontakizunean, Jafeten bosgarren semea zen, eta Noeren biloba. XVI. mendean, Iberiar penintsulara lehen leinuak Tubalek ekarriak zirelako tradizioari bertze osagai bat gaineratu zioten Juan Martinez de Zaldibia edo Esteban de Garibai bezalako historialari gipuzkoarrek: Tubalek euskara ekarri zuen, eta hizkuntza horrek frogatzen du euskaldunak direla Espainiako biztanlerik antzinakoenak. XVII. mendean, García de Góngorak Nafarroara aldatu zuen teoria hori: “Bi hizkuntza mintzatzen dira erresuma honetan”, dio García de Góngorak, “euskara eta erromantzea, baina euskara da bertan jatorrizkoa eta lehena, Tubal patriarka erresumaren sortzaileak ekarri baitzuen”.
Tubalismoa ez zen soilik jakintsu batzuen josteta. Ondorio politikoak ere bazituen. Nafarrak Tubalen oinordekoak zirela aldarrikatzen zuelarik, García de Góngora erresumaren antzinakotasuna aldarrikatzen ari zen, eta, bidenabar, zilegitasuna kendu nahi zien Gaztelan eta Aragoin 1512ko konkista justifikatzen zuten teoriei.
Gaztelan, XVII. mendean, indarra hartzen ari zen gotizismoa izeneko azalpen historiko zaharra. Erdi Aroan osatua, teoria horren arabera, godoek, erromatarrak lekutu ondoren, historian estreinako aldiz Espainia osoa batzea lortu zuten. Musulmanen konkistaren ondorioz jatorrizko batasun gotiko hura galduta, soilik Gaztelako errege-erreginei zegokien penintsulako lurralde guztiak birkonkistatzeko eskubidea, errege-erregina gaztelarrak baitziren godoen egiazko oinordeko bakarrak. Musulmanen kontrako borrokan Nafarroako edota Aragoiko erresumen eginahala eta laguntza eskertzekoak ziren, baina godoen herentzia Gaztelako errege-erreginei zegokien. Beraz, Fernando katolikoak ez zuen Nafarroa konkistatu, baizik eta, Gaztelako errege zen heinean, zegokion godoen ondasun haren parte bat berreskuratu.
Bertze alde batetik, Aragoiko historialariek, aspalditik, bertzelako narrazio historiko bat zuten osatua, Sobrarbeko erresumarena. Narrazio horretan, musulmanak etorri ondoren, kristauek Sobrarbeko erresuma sortu zuten Pirinioetan, eta, denboraren poderioz, erresuma horretatik Aragoi eta Nafarroa sortuko ziren, baina hau beti haren menpe egona zen, eta jatorrizko Sobrarbeko erresuma mitiko horren parte zen. Nafarroako konkistaz den bezainbatean, Gaztelako gotizismoa eta Aragoiko teoria hau antzeko ondorioetara iristen ziren: Fernando katolikoak ez zuen Nafarroa konkistatu, baizik eta, Aragoiko errege zen neurrian, Sobrarbeko erresumak galdua zuen zati bat birkonkistatu, Sobrarbeko errege-erreginen herentzia berriz ere bereganatu.
XVII. mendean boladan ziren bi teoria horien aitzinean, tubalismoak bi osagai zituen nafar historialariak erakartzeko. Alde batetik, erresumari antzinakotasun berria ematen zion: bazitekeen Sobrarbeko erresuma zaharra izatea, baina ez euskal jendea –Tubalengandik heldu baitzen– baino zaharragoa. Eta, bertzetik, euskaldunen jatortasuna ziurtatzen zuen: euskaldunak, godoak ez bezala, penintsulako jatorrizko biztanleak ziren. Tubalen leinukoen ondoan, godoak, azken batean, “jende barbaroa zen, eta ezezaguna”, “Gotia probintziatik” etorritako “jende arrotza”. Antzinakotasunari inportantzia handia ematen zion kultura batean, Aragoiko eta Gaztelako ustezko eskubideak berri-berriak ziren, jatorria Tubalengan zuen herriaren aldean.
Borondatezko errenditzea
Berriki arte, uste izan dugu García de Góngora goitizenaren gibelean Juan de Sada izeneko idazle bat zegoela. Azken urteetan, Isabel Ostolazak, gaia ikertu eta gero, proposatu du segur aski Historia apologetikoa talde lana dela. Ekarpen interesgarri horrekin batera, García de Góngoraren liburua navarrismo aldera lerratzen saiatu da, gaurko zenbait jarreraren aitzindari bihurtzeraino. Historia apologetikoan, egileak edo egileek defendatu baitzuten konkista ez zela, berez, konkista: nafarrek borondatez eman zuten amore, eta, horren ondorioz, dinastia aldaketa gertatu zen Nafarroan. Ostolazaren ustez, interpretazio horrek “gaurko navarrismo foruzalearendako oinarri den ildo historiografiko jakin bati hasiera eman zion”. Ostolazak aurrekariak bilatu nahi izan dizkio franko berria den interpretazio historiografiko bati, hari duintasuna emateko asmoz. García de Góngoraren interpretazioa bere testuingurura eramanez gero, ordea, ondorioa nahiko diferentea da.
XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, historialari nafarrek, oro har, ez zuten onartu nahi izan konkista konkista izan zela. Konkistak errege-erregina berriei eskubidea emanen ziekeen foruak deuseztatzeko eta Nafarroan nahi zuketen gobernu forma ezartzeko. Eta hain zuzen ere hori saihesteko, erresumako historialariak bertzelako azalpenak asmatzen ibili ziren: errestaurazioa, XVI. mendean; zuzenbidearen kontrako okupazioa, XVIII. mendean –Francisco Aleson kronistaren eskutik–. XVII. mendean, Gaztelatik eta Aragoitik errestaurazio arriskutsu batzuk proposatzen ari zirela, García de Góngorak borondatez amore ematearena proposatu zuen. Konkistaren izaera ukatzearen ondorioa argi zegoen: errege-erregina berriek “aitzineko errege-erreginek bezala, nafarren foru eta askatasuna errespetatu behar dituzte”. Historia apologetikoarena, tubalismoaz ari zela edo konkistaz ari zela, diskurtso politikoa baitzen, helburu politikoak zituena. Asmoa ez zen, Ostolazak uste duen bezala, Nafarroaren eta Gaztelaren arteko batasunari gorazarre egitea; asmoa zen, batetik, Gaztelaren eta Aragoiren ikuspuntutik konkista justifika zezaketen narrazio historikoei buru egitea, eta, bertzetik, konkista horretatik etor zitezkeen ondorio txar batzuk saihesteko argudio historikoak eskaintzea.
Azkoitian (Gipuzkoa) hamar herritarretik zortzi euskaldunak dira. Hizkuntza natural darabilte azkoitiarrek, hizkuntza eskubideak edo euskara galtzeko arriskuaren kezkarik izan gabe. Hala ere, “bertan goxo” geratzeko arriskua ikusita, Maxixatzen euskara elkarteko kideek ikerketa egin dute euskarak herrian duen egoeraren argazkia ikusteko.Kezka batzuk eraginda abiatu dute ikerketa. Herriko rock talde batzuek ingelesezko kantuak sortzen dituzte, helduek liburutegian hartzen dituzten liburuen %80 gaztelaniazkoak dira, tabernetan ez da euskarazko musika askorik entzuten... Horrelako kontuak ikusita, azkoitiarrek euskara egunerokotasunean nola bizi duten jakiteko egin dute ikerketa.
Batxilergoko ikasleei zuzendutako galdetegia eta eztabaida taldeak izan dira ikerketa egiteko bideak. Eztabaida taldeetan 60 bat lagun elkartu ziren zortzi taldetan; etxeko hizkuntzaren arabera eta adinaren arabera banatuta. Jasotako emaitzak liburuan bildu dituzte, eta aurkezpena ere egin dute herrian. Ondoko hau da liburuaren izenburua, eta www.maxixatzen.com webgunean aurki daiteke: Euskararen hautematea Azkoitian XXI.mendean. Hiztuna, gizartea eta hizkuntza.
Pitzadurak jarreretan
“Inoiz ez gara egon gaur bezain ondo”, azaldu dute Maxixatzeneko kideek; Karmen eta Mailu Irizarrek eta Naroa Olaldek. Kaleko elkarrizketetatik %77 euskaraz dira Azkoitian. Herritarrek euskararekiko jarrera oso ona dutela agertu da eztabaida taldeetan, baina egunerokoan “traba txikiek” gaztelaniarako saltoa egitera daramatzate.
Lehen hitza euskaraz egiteko ohitura gazteek gehiago daukate adinekoek baino. Askok esan dute: “Ezin dugu inposatu, ezin dugu gaztelaniarekin egin diguten berbera egin”. Euskaraz ondo ez dakienari edo euskaldun berriari gaztelaniaz egitea, lagun-taldean erdaldun bat badago hizkuntza aldatzea... horrelako jarrerak ugariak dira. Askotan, ezezagunekiko aurreiritziak daude, herritik kanpora joaterakoan, edo bertan bizi diren kanpotarrekin, euskaraz ez dutela jakingo pentsatu ohi da.
Kultur erreferenteak
Hamar azkoitiarretik hiru hiztun osoak dira. Euskara erabiltzeko gai izateaz gain, formazioa euskaraz jaso duten herritarrak dira hiztun osoak. Multzo horretan gehienak eskolan euskaraz ikasi duten gazteak dira. Gertuko harremanetan euskara erabiltzen dute, baita etxean euskara jaso ez dutenek ere. Bizitzako esparru guztietan euskaraz jardun dute gazteok, baina, lan arloan edo kultura kontsumitzeko orduan ez dute euskaraz egiten.
Euskal kulturaren ezagutzak arduratzen ditu Maxixatzeneko kideak: “Euskarazko kultur produkzioa ez da herritarrengana heltzen, eta ezagutzen ez dena, ezin kontsumitu”. Adinekoen eztabaida taldeetan euskarazko produktuak “zailak” direla esan da, eta gazteen kasuan, mundu erreferentziala anglosaxoia eta gaztelaniazkoa da: “Etorkizunean trakzio lana egingo duten horiek hizkuntzarenganako zer diskurtso edukiko dute?”.
Komunikabideen arloan ere, antzera: Irratia ez beste komunikabideak, gehienbat gaztelaniaz kontsumitzen dira Azkoitian. Horrek ere kezka eragin du: “Mundua euskara ez den beste hizkuntza batetik interpretatzen da”.
Kulturgintzaren transmisioan, soziolinguistikako ezagutza transmititzearen beharra nabarmendu dute: “Euskaraz gain, euskaldunoi gertatzen zaigunaren formazioa jaso beharko lukete eskolan”. Azpimarratu dutenez, azkoitiarrek oro har hizkuntza ez dute eskubideekin lotzen, komunikazio beharrarekin baizik.
Azkoitiko hizkera
Azkoitiko hizkera “zaila, takarra” dela iruditzen zaie azkoitiar batzuei. Hala ere, herriko hitzei balio handia ematen diete, eta kezka dago, ea umeek eskolan esamoldeak galduko ote dituzten. Maileguak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta hitz berriak sortzeko gaitasuna galtzen ari dela sumatzen dute. Hitanoa ere gero eta gutxiago egiten da gazteen artean.
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea.Areto bete samartu bati aritu zitzaion Florian Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. “Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia” izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Berria egunkarirako Samara Veltek egin dion “Eskuineko populismoari aurre egiteko, Europarekiko kritika argi azaldu behar da” elkarrizketan bilduta daude Wildek esandako ideietako asko.
Funtsean, Alemaniak 1990eko hamarkadatik hona bere langileei ezarritako estrategia neoliberalak gaur oker “austeritatezkoak” deituak sartu nahi dizkiela orain bortxan Europako beste guztiei; eta Die Linken bildu diren mugimendu eta jendeak, SPD sozialdemokratatik eta liberalismoaz gain gerra ere onartu duten Berdeetatik ezkerretara egonik azken bi hamarkadotan talde berri horretan batu direnek, Europako erresistentzia mugimenduekin bat egin nahi dutela.
Bere hitzaldia Euskal Herriko langileei loreak botaz hasi, ongizate gizartea eraisteko politiken kontra Europan gehien borrokatzen dutenetakoak omen direlako, eta greba orokor politikoaren aldarria eginez bukatu zuen.
Aitorturik Alemanian 1920 urrun hartatik ahaztuta dauzkatela horrelako grebak, Wildek azpimarratu zuen azken urteotan garrantzi berezia hartu dutela Europako hainbat lekutan behin eta berriro egiten diren greba orokorrok, nahiz eta orain arte horiek sinbolotzat dauzkaten mugak gainditu beharra ere azpimarratu.
Kapitalistek sututa daukate klase gatazka berria, dio Wildek, aspaldi ahaztu zituzten langileekin elkarlanean aritzea eskaintzen zuten kantak, sindikatu nagusiak ere ohartuta daude gerra osteko klase elkarlana aspaldi joan zela pikutara.
Oraindik sindikatu batzuk eta alderdi erreformistek jarraitzen duten arren mezu berarekin, eta agian Alemanian udazkeneko hauteskundeen ostean Merkelekin Gobernu bakarra osatzen saiatuko diren arren, gero eta herritar eta talde gehiago omen dago ohartua kapitalistei eta hauek gatibu hartuta daukaten Estatuari hortzak erakutsi behar zaizkiela.
Mezua gustura entzungo zuten gurean hurrengo greba orokorra antolatzen ari diren ELAk eta LABek.
Aurrera begirako hurrengo zita hau apuntatu: maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean bigarren aldiz burutuko da Frankfurten Blockupy eguna. Iaz lehenbiziko aldiz eginik, The Guardian egunkarian John Hollowayk idatzi zuen: “Blockupy Frankfort, itxaropen zirriztu bat austeritate garaiotan”.
Jesús Egigurenek argi iradoki zuen duela gutxi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean ETAk nahi duela bere bukaeraz berba egin, baina PPren Gobernuak ez duela halakorik gura. Eta bere emazte eta PSEko buruzagi Rafaela Romerok ere hala adierazi berri du: “Nik ez dut frogarik noski, baina, omen, ETA prest egon da armak entregatzeko, bere burua desegiten duela adierazteko, baina, omen, PP, eta Espainiako Gobernua ez dira eseri armak hartzeko. Ez dute eseri nahi izan” (Argiako kazetari Mikel Asurmendiren Katebegia blogean azaldua).
Horiek eta beste askok azken hamarkadetan basakeria ugari egin dituzte haien barne etsaiarekin. Espainia ez da konparagarria maila horretan estatu horiekin, ez du milaka hildako eragin ETAren militanteen artean edo haren ingurune zibilean; areago, hildakoei dagokienez, azken 50 urteetan ETAk Estatuak baino hildako gehiago eragin ditu euskal gatazka deituriko honetan. Baina izan dezake parekotasunik gatazkaren bukaera bideratzeko orduan: konpondu baino nagusitu, eta nagusitasunean, negoziatu baino, mendekatu. Ezin baita beste era batera ulertu PP ETArekin egiten ari dena, beti ere publikoki ikusten ari garena baloratuz. ETAk preso eta iheslariena negoziatu nahi du, erabat logikoa dena armak uzten dituen edozein erakunderentzat. Hori egin ondoren, armak entregatu, desegiten da eta kito. Nork ez zuen sinatuko hori duela hogei, hamar edo bost urte? Akaso PPk berak ez, beste guztiek bai.
Erabateko nagusitasunaren ikuspegitik eta Espainian hala komeni delako, PPri akaso ondo datorkio presoak espetxean izatea, ETA ez desagertzea eta atxiloketekin jarraitzea. Baina horrek zer mesede ekar diezaioke euskal gizarteari? Hutsa, bat ere ez. Kaleratze moldetan sartu barik, euskal gizarteari askoz gehiago komeni zaio presoak kalean izatea, elkarbizitza prozesu bat irekitzea, biktimei arreta jartzea, bizirik diren minak baretzea, gertatu denaz hitz egitea, berriro gerta ez dadin neurriez jardutea, gatazka hau elkarrizketaz konpontzea... Hau da, bake prozesua askoz gehiago interesatzen zaiola, geldi dagoen ETAren suntsitze prozesua baino, arazoa gizendu besterik egiten ez duen etakideen atxiloketa baino.
Horregatik, ulergarria da PP poztea atxiloketekin, baina ez da ulergarria EAJ ere publikoki berdintsu azaltzea, ETA desegiten ez den artean hori dela logikoena eta halako diskurtsoarekin. Eusko Jaurlaritza darama eta akaso egin beharko du gisako adierazpenik, baina bake prozesua elikatuko duten ñabardurak ere ezinbestekoak ditu, eta une honetan ez dira ikusten ari.
Lehen edozelako helburu politiko lor zitekeen bide politikoetatik, eta horregatik ETAri desegiteko eskatzen zitzaion. Ibarretxeri Madrilen emandako danbatekoak erakutsi zuen hori ez dela horrela. Egungo Kataluniaren egoerak are eta argiago erakusten du gauza bera. “Tira, utzi itzazue armak, presoak aterako ditugu eta bideratu zuen borroka armarik gabe”, esan ohi zaio ETAri, hau indartsu zenean erregu doinuz gainera.
Ulergarria da bere preso, iheslari eta militanteen etorkizuna bideratu barik ETAk ez desagertu nahi izatea. Erabat. Baina gaur egun, dagoeneko galdera airean dago: nola lortuko du helburu hori hobeto, deseginda ala bizirik jarraituta. Azken finean, hor egotea zerbait sinbolikoa da, arazo horiek konpondu ezean ETAk bizirik dirauela adieraztea. Presoak kaleratuko badira, ordea, bake prozesu baten testuinguruan izango da, eta hau gauzatzen bada herritarren presioagatik izango da.
Iruñeko euskalgintzak Aldatuko dugu! ekimena jarri du abian eta herritarrei eskatu die hizkuntza eskubideak betetzen ez dituzten paisaia linguistikoaren elementuei argazkiak ateratzeko. Euskalgintzak Udalean kexa moduan tramitatuko ditu argazkiok.
Udaleko azken ordenantza 2012koa da eta ondokoa dio: “Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan”. Alabaina, gauza bat da paperean jasotakoa eta bestea egunerokoan gertatzen dena.
Fukhushima Daiichiko zentral nuklearrak bere leherketan kutsaturik gizakientzako debekatutako eremuetan gizon bakar bat bizi da gaur egun, Naoto Matsumura. Antonio Pagnotta argazkilariak Le dernier homme de Fukushima liburua dedikatu dio eta Vice ekoiztetxeak Alone in the Zone 18 minutuko dokumentala.Antonio Pagnotta erreportari frantsesa oraindik emozionatzen da elkarrizketatzen dutenean Le dernier homme de Fukushima (Fukushimako azken gizakia) liburuaren protagonistaz oroitutakoan. 9 hilabetez ibili da Fukushimako paraje kutsatuenetatik Mediapart hedabidearentzako argazki portfolioak egiten. Orain liburu batean bildu ditu gizakientzako debekaturiko eremuan ezagutu eta bakarrik utzi duen Naoto Matsumuraren pasadizo eta esanak.
France Info irratiak elkarrizketatu du Pagnota apirilaren 11n, hondamendiaren hasiera dataren bigarren urteurrenean. Hona kazetariak esanen laburpena.
Ulertu behar da Matsumura gizon arrunta dela. Nekazaria da, bere ogibidea maite du, eraikinak bere eskuz altxatu ditu. 2011ko martxoaren 11n bera ere harrapatu du tsunami nuklearrak. Erradiazio tasa handiak jasango ditu, inguruko guztiek bezala, hilabeteren buruan ebakuatzeko agindua jasoko duen arte.
Militarrek etxetik kanporatuta, Iwakira joko du, familiari aterpe eske. Aitaren arrebaren etxeraino iritsita, izebaren aurpegian panikoa nabarituko du, 53 urteko Naoto eta berekin eraman dituen guraso zaharrak irradiatuta daudelako, lehengusuen balizko kutsagarri.
Ondoren errefuxiatuentzako aterpetxera jo eta gainezka. Shock egoera horretan ohartuko da Matsumura onena daukala etxera itzultzea, bere ohoreagatik.... eta aziendak goseak dauzkalako zain.
Japoniar laborarien atxikimendua lurrarekiko handiagoa da. Familiako hobiak, lagunak, dena dago sorterrian. Denborarekin Matsumurak arrazionalizatuko du bere erabakia esanez TEPCOren kontra borroka egiteko itzuli dela jaiotetxera. Mundualdi berria hasiko du.
Pagnottak lortuko du gizon isolatuarekin kontaktua. Errepide guztiak poliziek zorrotz zaintzen dituztenez, kazetaria trenbideari segituz sartuko da eremu debekatuan. Tunel batetik irtetetan, ezustean azalduko zaio gizon bat, zita-lekutik oraindik oso urrun. “Ni naiz Matsumura”. Nola sinetsi? Baina egia da: 10 kilometro egin ditu oinez kazetariari laguntzearren. Kazetaria babestera aurreratu da.
Ondoko egunak Pagnottak pasako ditu XVIII. mendera itzuli dela dirudien mundu batean. Denboran atzera eginda, bai, baina XXI. mendeko arrastoz beterik. Adibide ederra erakutsi du Un supermarché dans la zone interdite de Fukushima argazki sailean. Ebakuazioak martxan harrapatu zuen hipermerkatuan haragiak usteldu dira, manikiak lurrean dautza, ustelkorra den oro hondatu da, gainerakoak bere hartan daude, nork oratuko zain...
Tomiokako hipermerkatua da energia nuklearrarekin batera garatu eta kataklismo atomikoak eten duen oparotasunaren ikurra.
Bakardade osoan bizi da gizona. Haizearenaz gain ez da kasik hotsik, inoren solasik ez da aditzen, gutxiago kotxerik, ez telebista edo irratirik. Isiltasunezko itsaso bat
Matsumuraz hasieran irri egin zuten hedabideek, ero batez bezala. Bi urteko erresistentziaren ostean japoniarrek errespetua adierazten diote, jakintsutzat daukate, hein batean bere herriaren eta Japonia osoaren duintasuna salbatu dituelako, dio Pagnottak.
Zesioa jan edan arnastuz
Vice webguneko magazineak Alone in the Zone dokumentala eskegi du Interneten munduko katastrofe handienaren bigarren urteurrenean. Ivan Kovac and Jeffrey Jousanek inoiz 15.500 biztanle edukita gaur basamortua den Tomiokan bisitatu dute Naoto Matsumura. Irudiak bilduz, hizketan utzi diote.
Oraindik gogoan du erabat bakarrik zegoela ohartu zen eguneko zirrara. Ohitu da geroztik. Bromarako gogoa berreskuratu du. Kameraren aurrean jolas egin du zaintzen dituen bi ostrukekin. Hezita dauzka. Baten bizkarrean pausatuta kontatu du ebakuazio huts eginaren pasadizoa, eta nolaz berriz itzuli zen. Ezin zituen animaliak bakarrik utzi, norbaitek behar ditu bazkatu.
Naotoren kusia TEPCOn ari da, ondoan bizi. Leherketen biharamunean ikusi zuen etxetik gauzak ateratzen. Dena ondo ote zegoen galdetuta, lehengusuak baietz, bi egunetan konponduta zegoela dena. Familia hartuta ihes egin zuen, Natori gezurra esanda.
Horrela garbitzen diete burua TEPCOn langileei. Erlijioa bailitzan. Sinetsita daude zentralak seguruak direla. 4. erreaktorea lehertu zenean Naotok galdetu zien ea zer zen, eta haiek Ipar Koreak botatako misila behar zuela, zentral bat ezin zen lehertu.
Ebakuazioaren ostean, herri inguruetan mila behi baino gehiago hil ziren ukuiluetan lotuta, ehunka mila oilo. Lehendik zeuzkanaz gain mordoa gobernatzen ditu orain Naotok. Auzoko baserritarrek utzitako lasto eta gainerako jatenak ematen dizkie lasai. Hesiak zulatu ditu behiak aske ibili daitezen.
Ez dio gobernuari utziko abereok akabatzen, zertarako hil baina? Inor elikatzeko balira orduan bai, baina dauden moduan inori kalterik ez diote egiten. Gizakiak eta animaliak berdinak dira laborari xintoista honentzako.
Ihesetik itzuli zenerako azienda gehienak hilak ziren, ez denak. Bere ukuiluan azkenetan aurkitu zituen behia eta txekor txikia, hezurra eta azala, txahalak edoski nahi, amak esnerik ez eta ostikadaka gaitzetsi, behin eta berriro. Zapian bilduta bere hatza eskaini txikiari Naotok, titi gisan, kontsolamendu. Beranduegi. Milaka hil ziren inguruetan.
Erreportajean kazetariek elkarrizketatu dute eskualde beretik ebakuatutako beste laborari bat, Hasegawa Kenji, eta Nihei Masahiko doktorea ere bai, analisi erradiologikoak egiten dituen klinikako zuzendaria. Garbi diotse erradiazioek zelulak kaltetzen dituztela, baina azaletik erradioaktibitatea hartzea baino arriskugarriagoa dela elikadurarekin barneratzea. Jaki kutsatuetatik apartatu behar dela.
Naoto zesioz inguraturik bizi da, erradioaktibitatea arnastu, jan eta edanez. Hasieran kezkatu zen 5 edo 10 urteren buruan minbizia harrapatuko zuelako. Orain jada ez. Tokioko unibertsitatean ikertu zuten, “errauskailua bezalako tutu batean sarturik”, bukaeran doktoreak esateko Japoniako txapelduna zela erradiaziotan, baina ez dela gaixotuko 30 urte baino lehen. Ordurako hilik izanen da.
Gobernu guztiak, batez ere Europako hegoaldekoak –baita Hego Euskal Herrikoak ere–, arduratuta daude euren aurrekontuekin eta murrizketa antisozialak eginez ongizatea desegiten ari den krisi ekonomikoarekin. Badago formula bat zenbakiak koadratzen lagunduko lukeena: erreforma fiskal sakona egitea. Gobernuak, kapitalismoaren kudeatzaileak alegia, ez dira ausartzen aberastasun handiak ukitzera. Ez dira ausartzen paradisu fiskalak ezabatzera. Baina “paradisu fiskalak ixtea oso erraza da, borondatea behar da, Europak ‘amaitu da’ esan behar du eta dirua bueltan ekarri. Erraza da: herrialde horietan sinaturiko ekintza juridikoak onartzeari utzi behar zaio”. Halaxe adierazi zuen René Passet ekonomista frantziarrak, egungo krisi ekonomikoaz ohartarazi zuen bakanetakoa, ATTACeko batzorde zientifikoko lehen presidentea eta Pariseko Unibertsitateko irakasle emeritua.