Argia.com :: Jon Abril
	   <description><![CDATA[Datorren larunbatean, martxoak 15, 17:00etan Elizondoko Lur aretoan izendatuko da aurtengo Nafarroako txapelduna. Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Migel Mari Elosegik jokatuko dute finala.
Mailan, oihartzunean eta entzule kopuruan jauzia eman du aurtengo txapelketak. Horren klabeak azaltzeko bildu ditugu finalean arituko den Erika Lagoma, urte askotan erreferentzia nagusietakoa izan ondoren aurten parte hartu ez duen Estitxu Arozena eta Jon Abril epailea, hirurak ere bertsolaritzan urte askoan lanean ari direnak.
Bertsoa.com-ekin elkarlanean egindako lehen mahai-ingurua duzu hau, bi medioetan aurkituko duzuna.]]></description>
	   <description><![CDATA[(Bera, 1975). Kazetaritzan eta herri mugimenduan aritua. Aralarreko koordinatzaileordea eta Berako alkateordea da: “Udal kudeaketa esker onekoa da, polita, baina gogorra ere bai. Beran eta Nafarroan, oro har, ogasun arazoen ondorioz udalen egoera ekonomikoa txarra da. Politika nahi bezala garatu ahal ez izateak herritarrekin konfrontazioa sortzen du batzuetan, eta gogorra da hori” adierazi digu. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeaz jardun dugu bereziki: NaBai-z eta EB-Berdeak-Aralar koalizioaz. Normalizazio politikoaz ere ikuspuntu interesgarriak eskaini dizkigu. 
Ez zaio samurra izan ia lau urteko udalgintza Jon Abrili, gustura dago haatik: “Kritika politikoa jasotzea normala eta beharrezkoa da. Gogorrena, adibidez, herritarrek –auzokoek eta lagunek– egindako eskaerak ukatzea da. Bakoitzak berea ikusten du, baina udal funtzionamendua barnetik ezagututa bestela ikusten da”.
Kanpaina gogorra jaso zuen hasieran Jon Abrilek ezker abertzalearengandik, Aralarren aurka bereziki eta bere kontra ere bai: “Denboraren poderioz giza harremanen parte bezala hartzen duzu politikagintza. Egoera normalduz doa poliki-poliki, hala ere”. Ibilbide horretan Kotto herrikide presoaren heriotza ezagutu zuten beratarrek: “Horrelako egoerak mikatzak dira, baina Beran ‘ongi’ moldatu ginen une mingarri hartan”.]]></description>