Argia.com :: Xabier Zabaltza
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[Hebreera ez da "berpiztu" nahi izan den hizkuntza bakarra. Latina, greko klasikoa eta koptoera berreskuratzeko alfer-saioak aipa litezke. Manxera eta kornubiera, Erresuma Batuko hizkuntza zeltak, arrakastatsuagoak izan dira. Baina hebreeraren kasua bakarra da munduan bere lurraldean hizkuntza nagusia delako. Sionismoaren alderdirik harrigarrienetariko bat bada ere, euskaldunendako guztiz ezezaguna da hebreeraren pizkundea. Hego Euskal Herriko hizkuntzetan ez da monografiarik argitaratu gai honetaz (bai, ordea, frantsesez). Artikulu honen bidez hutsune hori betetzen saiatuko naiz eta honen pizkundean ustez ardura gehien izan zuena ezagutarazten ere bai: Eliezer Ben Yehuda (1858-1922).
	   <description><![CDATA[Leninek herrien homogeneizazioa defendatu eta langileriak garaipena lortuta, errusierak nagusitasuna eskuratu behar zuela aldarrikatu zuen.Agustin Xaho atharratzearrak euskara gomendatu zuen 1856an mintzaira komun gisa. Proposamenak asko dira, baina elkar ulertzeko hizkuntza bakarra hautatu behar al da? Ala gizateriak eleaniztuna behar du izan?