Argia.com :: Urko Apaolaza
Uztailean bostehun urte beteko dira Albako dukearen tropek Sakanako pasabidetik barrena Nafarroako erreinuaren inbasioa hasi zutela. Hainbat urtetan erasoak, kontraerasoak, negoziaketak, estrategiak, errepresioa, erresistentzia, traizioak, amarrua eta balentriak ekarri zituen konkistak, eta ondorio politiko bat: Nafarroak independentzia galdu zuen.
Hastapeneko kronista ofizial gaztelarrek, Correa eta Nebrija gisakoek, konkista justifikatu zuten; zorrotz bete zuten agindu zitzaien mandatua. Nafarroako erreinuko kronistek, Moret edo Alesón modukoek, paktismoaren teoriak zabaldu zituzten. Arnaut Oihenartek ere Notitia Utriusque Vasconiae lanean ematen du bere iritzia, bidegabekeria salatuz. Garaian garaiko prismatikoekin egindako lanak dira, garaian garaiko interesen zerbitzura osatuak.
Aitzitik, duela mende eta erdi historiologiak tokitxo bat eskatu zuen zientzia erlatiboen etxean, eta orduan hasi ziren ikerleak konkista hartan gertatutakoaren egiak bilatzen.
Errepublikako urteetako aparraldiaren ondoren, urte luzez isilpean ospatu zen. Duela mende erdi, ordea, Itsasutik Euskal Herri osora salto egin zuen. Ospakizuna eta borroka, aldarrikapena eta eztabaida. Abertzaletasunaren beroaldiak eta izotzaldiak neurtzeko termometro politiko bilakatu da Aberri Eguna.
Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan erreformak ondorio ikaragarriak ekarriko dizkio langileriari. Euskal Herrian jada hasi dira kaleratzeak enpresetan, eta lan baldintzak kaskartzeko patronalaren presioa nabarmena da. Mobilizazioa beste tresnarik ez zaio geratzen herritarrari, eta sindikatuek martxoaren 29an deitutako greba orokorra gorriz jarri du askok egutegian.
“Nafarroa oinarrian espainola da” baina “Konkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun”. Halaxe adierazi zuen María Puy Huici Goñi historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita. Huici Goñiren idazlanak ederki astindu zuen historia ofiziala, eta ederki ordaindu zuen atrebentzia.
Gipuzkoako ia 300.000 biztanlek atez ate bereiziko dituzte euren hondakinak 2013tik aurrera, 34 udalerritan sistema hori ezartzea erabaki baitute. Atez atekoaren inguruko galdera mordoa datorkio herritarrari, aldaketa oro gertatzen denean bezala, eta badago zalantza handiak dituenik. Ea kronika umoretsu honekin gauza batzuk argitzen ditugun
Olatzagutiko Cementos Portland Valderrivas-en hondakinak erretzeko proiektuak hautsak harrotu ditu Sakanan eta inguruetan. Zementuaren sektorea krisi gorrian dago eta langileek kezkaz bizi dute egoera. Testuinguru horretan, enpresak honako ekuazioa erabili du bere egitasmoaren alde: hondakinak errez CO2 gutxiago isuriko da, lehiakorrago izango gara, eta lanpostuak mantenduko dira. Horrela al da?
Mr. Basque (Pamiela) liburuan William A. Douglass (Reno, AEB, 1939) antropologoaren biografia atondu du Miel A. Elustondok. Hamar urteko joan etorrien emaitza da. Kazetariarekin aritu gara Douglassen bizitzaz, pentsaeraz, jarduera akademikoaz eta euskal diasporaz oro har.
Alderdi abertzaleek emaitza historikoak lortu dituzte: hamairu diputatu izango dituzte Espainiako Kongresuan. Amaiurren sarrera indartsuak eta EAJren eta Geroa Bai-ren emaitza onek agerian utzi dute abertzaletasunak Euskal Herrian izan dezakeen potentziala. Txanponaren beste aldean, alderdi sozialistaren deskalabrua dago.
Azaroaren 20an Espainiako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira. Asko dago jokoan, balizko gobernu aldaketa Madrilen, abertzaletasunaren nagusitasuna Euskal Herrian... Hori guztia inoiz ezagutu gabeko testuinguruan gainera: ETAren jarduera armatua desagerturik eta krisi guztien aitak ekonomia irentsi nahi duenean hain zuzen.
Hasiko al ditu Espainiako Gobernuak ETArekin elkarrizketak? Galdera horixe dabil denen ahotan. Nazioarteko ordezkarien deklarazioei eta PSOE eta PPren jarrera nagusiari erreparatuz, badirudi baietz. Baina zein arlotan has daitezke neurriak hartzen? Kartzeletako eta auzitegietako egoera gainbegiratzea nahikoa da, jabetzeko terreno aski zabala dutela Rubalcabak zein Rajoyk jokoan sartzeko.
Langabeziaren gorakadak eta langabezia saria agortzeak, milaka herritar administrazioaren laguntzen menpe utzi ditu. Baina laguntza hori jasotzeko baldintzak gogortu nahi dituzte gobernu autonomikoek. Eztabaida segituan piztu da, oinarrizko errenta eskubidea den arren, eskean ibili behar izango baitira asko eta asko.
Donostiako Bakearen Etxean nazioarteko sei pertsona esanguratsuk egindako adierazpenak ez du inor hotz utziko. Mugarri garrantzitsua da Euskal Herrian bizi izan den gatazka konpontzeko bidean. Hemen duzue Aieteko Jauregian bizi izandakoaren zazpi orduko kronika.
Sortu alderdia legeztatzearen inguruko erabakia gero eta gertuago dago. Konstituzio Auzitegiari dokumentazio gehiago helarazi dio defentsak, tartean, Eduardo Vírgala (Donostia, 1959) katedradunaren artikulu bat. Sortuk ez lukeela legal izateko arazorik izan behar azaldu digu.
Lizarrako San Pedro de la Rua elizan zabaldu dute Nafarroako mariskalen kripta, hiru mendez “galduta” egon ondoren. Bertan omen dira Pedro II.aren hezurrak. Omen.
Daewoo Electronics-eko 147 langileak kalean geratu dira oporretatik bueltan. Krisiak deslokalizazioak larriagotu ditu; enpresa korearrak Gasteizko lantegiarekin egindako sarraskiak iragartzen du lan gatazka odoltsuen garaiak hasi direla.
Gipuzkoako Aldundiko eraikinaren atea itxita dago. Larunbata da. Barruan baina, Martin Garitano (Bergara, 1963) ahaldun nagusi berriak elkarrizketak eskaintzen dihardu: “Atzo etorri ginen lehenengoz etxe honetara, astelehenean hasiko gara laneko martxan”. Herritarren parte hartzean sakontzea eta bake prozesua bultzatzea izango ditu zeregin nagusienak.
Donostia, 1952. Ingeniari elektrikoa. Zentral nuklearren kontrako borrokan engaiatua ibili zen 1970eko hamarkadan. AEBetako Harrisburgen izan zen 1979an Euskadiko Ezkerra alderdia ordezkatuz, istripuari buruzko informazioa jasotzeko. Eusko Legebiltzarreko parlamentari eta Donostiako zinegotzi izan da hainbat urtez. Egun, abokatu lanetan dihardu.
Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zeresan handia ematen ari dira, batez ere orain arteko makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak.
Bilduk udal hauteskundeetan sortutako olatuaren tamainaz jabetzeko nahikoa da Gipuzkoako mapa ia monokromoa ikustea. Bilduren gorakadaren ondorioz, EAJk herri askotan hegemonia galdu du, paradoxikoki honek ere bototan gora egin duen arren. PSOE krisiak zigortu du, Ezkerraldeko herri garrantzitsu batzuk galtzeraino. Nafarroan, PPk UPNri egindako koskada oso arina izan da. Eta herritar gehienek txikira paso egin dute partida honetan.
Joseba Tapiak Eta tira eta tunba diskoan Bigarren Gerra Karlistako bertsoak musikatu ditu. Ganbaran aspaldi ahaztuta zeuden koplak dira:  “XIX. mendeko gertakari garrantzitsuenetakoaren lekukotza ezinbestekoa”, trikitilariaren esanetan.
Maiatzaren 22an, instituzio hurbilenetan garatuko diren politiken norabidea erabakiko da: herri bakoitzeko etxe bakoitzeko sukalde bakoitzean izango du eragina bozketak.  Hauteskunde kanpainako kinielak albo batera utzi eta bost gai giltzarritan jokoan dagoena aurkituko duzu hemen: hondakinen kudeaketa Gipuzkoan, euskararen plana Araban, lurralde garapena Urdaibain, udalen zorpetzeko eskubidea Nafarroan eta aurrezki kutxen etorkizuna Hego Euskal Herrian.
Joan den otsailean jakin zen Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak kontratua sinatu zuela Europako Inbertsio Bankuarekin eta beste bi banku pribaturekin erraustegia finantzatzeko. Kontratu horren edukia tantaka ari gara ezagutzen, eta badirudi, hartutako konpromisoak urte askotako eta baldintza gogorretako hipoteka ordaintzera derrigortzen dituela gipuzkoarrak.
Iberpapel euskal enpresak hezegune bat deuseztatu du Argentinako Entre Ríos probintzian, Caraballo errioan. Iberpapelek Hego Amerikan 19.331 hektarea lur ditu eukaliptotarako, eta hezegune horretan zortzi kilometro luzeko lubeta eraiki du. Herritarren protestaren ondoren, Entre Ríoseko Gobernuak parajea lehengo egoeran uzteko agindu dio enpresari.
Gure jauregian txanpon ugari ez duzu aurkituko, baina bai urrea balio duten alabastrozko sariak. Gure jauregia txikia da, baina ez du dar-dar egiten trumoiak jotzen duenean. Gurean, kanpoan hotza denean, epeltasuna dakar barruko suak. Ogi goxoa jango duzu gure jauregian, Antton Mendizabal eskultoreak labetik atera berria.
Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auziari emandako absoluzioak interpretazio ugari izan ditzake. Askok egun bizi dugun momentu politiko bereziaren parametroetan kokatu du. Iraganari begiratzen badiogu, badago arrazoirik hori pentsatzeko, eta logikak ere hori dio: jatorri politikoa duten auzi judizialak testuinguru politikoaren menpe daude.
Beatriz Martxueta LABeko Politika Sozialeko arduraduna da. Espainiako Gobernuak bultzatu nahi duen pentsioen erreformak eskubide soziala “merkantzia” bihurtuko duela dio, eta horregatik daudela errotik kontra. Elkarrizketa hau egiteko unean, CCOO eta UGT negoziatzen ari dira Moncloan, eta erretiroa 67 urtera atzeratu ala ez dute ardatz: “Ez dugu ulertzen, erreformaren beste neurriek de facto ekarriko dute erretiro adina atzeratzea”.