Argia.com :: Ur Apalategi Idirin
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[Garena erakutsi behar al dugu ala gorde? Ondo erakutsi duzuen moduan, Juanjo eta Katixa, gizarteak zehazki arautzen du arlo hau. Normaltasunean kokatzen gaituzten ezaugarriak –heterosexualitatea, zuritasuna, hizkuntza dominantea menperatzea, eta abar– erakusgarritzat jo ohi ditu gizarteak, eta hain zuzen ere zerbait normaltasunaren bidean jarri nahi duenean etengabe –hedabideen bitartez batez ere– erakutsiz normaltzen du gizarteak. Aitzitik, anormaltasunean kokatzen gaituzten ezaugarriak gorde behar izaten dira, ordena publikoa ez uhertzearren. 
Araudi inplizitu bezain sinple honek izan dezake bere funtsean intentzio ona. Esaterako, laikotasunak suposatzen du desberdintzen gaituzten ikurrak espazio publikotik ezabatzea eremu pribatura mugatzeko. Horren abantaila zera litzateke, teorian inor ez dela baztertua sentitzen, ez baitu inork bere nortasun ezaugarriak besteei inposatzeko eskubiderik. Arazoa da, jakina, laikotasuna bera nortasun ikur bihurtzen dela oharkabean eta ustezko neutralitate horren izenean “beste” nortasun oro klandestinitatera kondenatzen dela. Desberdintasun sozialak sakondu baino egiten ez dituen sistema sasi egalitario honen aurrean, anormalitatea erakustea –espazio publikoan ozenki zabaltzea– izan da gutxiengo askoren jokabidea. Euskal prideak menderik mende izan dituen deklinazio ugariak lekuko. 
Baina nortasunaren erakusketa estrategikoki baliagarria dela ukatzea ezinezkoa bada, halaber ezin esan dezakegu ez dela une batetik aurrera kontraproduktiboa ere bihurtzen, eta apika etikoki eztabaidagarria. Esaterako, normaltasunetik egiten den erakusketa orok borondate jazarlea erakusten du, desbideraketa totalitarioa. Zentzu horretan eta muturrera jota, ez dugu ahantzi behar gizarte totalitario askok erakusketa izan dutela arau bakar. Normaltasunaren erakusketa ikuskizun bihurtua –desfile naziak, sobietarrak, frankistak eta beste–, baina baita anormaltasunaren erakusketa bortxatuak. Erregimen totalitarioek betidanik erabili dute outinga jende anormala bere anormaltasuna agerian mantentzera behartuz –hala nola homosexualak hiruki larrosarekin, juduak izar horiarekin edo traidore politikoak buru soilduarekin–, eta exekuzioak, erreketak eta autodafeak herriko plazan egin ohi dira, agerian. Neurri ez hain tragikoan, gizarte puritanoak ere egiaren erakusketaren aldeko amorratuak izan ohi dira. 
Alde horretatik begiratuta Euskarari bai bezalako kanpainek dudakor uzten naute. Irudika ezazue Homosexualitateari bai kanpaina bat, homosexualak beraien homosexualtasuna erakustera bultzatu eta gay friendly direnak publikoki sarituko lituzkeena? Nik ez daukat ezer euskara edo homosexualitatearen aurka, baina beharrezkoa al da, erosoa al da, garenaren erakusketa sistematiko eta antolatua?
Ez da erraza, ikusten denez, oreka aurkitzea neurri berean bortxatuak izan daitezkeen klandestinitatearen eta erakusketaren artean. Intimitatearen erotismoa dastatu duenak badaki zein den bere gozotasuna. Nortasun gordeak badu abantailarik, erosotasunik. Tamalez, askotan behartuta aurkitzen gara gure nortasuna exhibitzera, ezinbestean, bere biziraupena segurtatzeko bide bakarra delako. Anormalaren patua dateke.
Ez dakit Ttakun hauetan zenbateraino erakutsi dudan nor naizen… eta ez dizuet esango. Ondo jarraitu lagunok.]]></description>
	   <description><![CDATA[Benetan berdin zait Francisco, Patxi ala Hussein deitzea gure hurrengo Lehendakaria –“gure” diot, Juanjo, nahiz, ez den benetan EAEko periferian bizi garenona, baina, zer demonio, nireago dut Lehendakariaren figura Errepublika frantseseko Presidentearena baino eta mentalki bederen beti bozkatzen dut EAEn ere–. 
Berdin zait bere jaioterria, berdin ere bere erlijioa, bost axola zein arrazakoa den eta gauza bera gustu musikalei dagokienean ala bere joera sexualei. Ez ordea euskaldun izaera. Lehendakarigaiak euskalduna izan behar du, hitzaren zentzu lehenean, hau da, euskara hitz egin behar du. Eta ondo –gaztelera jakin behar duen moduan–. Hortik beherako Patxi bat ez zait inoiz Patxi 2.0 irudituko, baizik eta Patxi 0.2. Penatu nau, bidenabar, zure lovestory birtualaren amaierak, Katixa. Udazken euritsu hauek ez dute ezer onik ekartzen...
Nolako Lehendakaria behar genuke guk Obama efektu bat sortzeko? Horra nire buruari –eta zuei bioi– egiten diodan galdera. Inoren baitan zentralismo edo periferismo susmorik sortuko ez lukeen hautagaiak, Obama lez, erresuminik gabea izan beharko luke batez ere. Hots, aurretik baztertuta geratzen dira presondegian egondakoak edo hurbilekoren bat izan duten guztiak, torturatuak, atentatuz hildakoen ahaideak, bahituak eta beren hurbilekoak, diskriminazio linguistikoen biktimak, karlistaden edo gerla zibilaren oroitzapen mingarria duten familietakoak… 
Onena, beraz, etorkin iritsi berri bat litzateke, aukeran urrutitik etorria –zeren, hurbilegiko herrietan gehiegi ezagutzen dute gure arazoa eta aurreiritzia izan dezakete– baina ez hispanoamerikako herri batetik, noski. Asiar bat, demagun. Horrek duen abantailetarik bat da asiarrek erraz ikasten dituztela hizkuntzak eta otzan-otzan egokitu ohi direla dauden tokiko lege eta ohituretara. Kontuz, halere, ez luke Asiako herri-inperio batetik etorri beharko –honek identifikazioa sor baitezake hemengo zentralistekiko–, ezta, jakina, herri menperatu batetik –euskaldunekiko identifikazioa ziurra bailitzateke orduan–. Herri ertain eta demokratiko batetik etorri behar luke beraz. Demagun… 
Beno, utz dezagun alde batera demokratikotasunaren irizpidea edo har dezagun zurruntasunik gabe, bestela ez dugu ezer aurkituko. Ea orain. Malasia izan liteke aukera polita. Formalki demokratikoa da, geopolitikoki nahiko autonomoa inguruko potentzia handiekiko, eta bai etnikoki bai erlijio aldetik anitza. Bestalde, ze kasualitate, ongi etorria, nazio malasiarraren definizio plurietniko baterantz bideratu da azken urteotan –oztopo zenbaitekin, hori bai– hango politika. Asiarren merkatari sena eta lanerako presdisposizioa gustatuko litzaieke hemengo bando bietako gorbatadunei, eta gorbatagabe guztien antikonformismo egarria asetzearren emakumezko bat ekarriko genuke, musulmana baina laikotasunaren aldekoa. 
“Euskaying, euskayang” izango litzateke bere hauteskunde kanpainaren lelo bateratzailea eta denoi batera lan egitea proposatuko liguke helburu berarekin: euskal gatazkaren inguruko merchandising eraginkor bezain emankorra antolatzea,  kontuan izanik hori dela nazioarteko merkatuari begira gure produkturik originalena. Euskara denok ikastea eta erabiltzea makro enpresa turistiko honen arrakastaren baldintza ezinbestekoa litzatekeenez, euskalgintza despolitizaturik geratuko litzateke, baina ez horregatik ahuldurik.
Zuen txanda orain, Juanjo eta Katixa.]]></description>
	   <description><![CDATA[Katixa, aitortzen dut Patxi Lopezek P. J. Harvey entzuten zuela errebelatu duzunean –Interneten irakurrita– nahasdura une bat izan dudala. Sexy-a eta guzti iruditu zait hautagai sozialista, Juanjo. Argitxo bat piztu zait garunaren zoko batean. Eta pixka bat kosta zait argitxo hori lokalizatzea, ulertzea zergatik piztu zaidan.
Garai ez hain urrun batean denek zuten erlijio bera, medikuntza mota bakarra zegoen, elikadura ere betikoa eta bakarra zen –zegoenarekin osatua–, eta eskaintza urria izanki aisialdiak ere berdintsuak ziren denentzat –kirol mota bera, filme eta liburu mota bera–. Maitasuna ere eredu bakarrekoa zen, noski, eta aurrekodifikatua. Besteengandik –banaka nahiz talde gisa– desberdintzeko zenuen modu bakarra, hortaz, ideologia zen. Politikoki desberdina izateko aukerarik egon bazegoen izan ere, artean utopiek zutik baitzirauten. Ismoak, asko izateaz gain, irmoak ziren (anarkismoa, karlismoa, nazionalismoa, komunismoa, kapitalismoa, troskismoa, antimilitarismoa, pazifismoa, katekismoa, frankismoa…). Laburbiltzeko, ondare kultural amankomuna genuen –beno, hain zaharra ere ez naiz eta ulertzen da “gu” hau erretorikoa dela, ezta ?–, baina ondare bakar horren interpretazio kontrajarriak genituen.
Orain justu alderantzizkoa gertatzen da. Politikoki denok gara... errealistak. Beste arloetan, aldiz, oparotasunak ez dauka mugarik, ez bada irudimenarena berarena. Izpirituaren bazka, esaterako, orotarikoa da. Hainbesterainokoa ezen katolizismoa classic etiketarekin aurkezten baitzaigu ondoan ugaldu diren aldakien oihanean ez gaitezen galdu: erlijio lighta (budismoa), “kafeina gabea” –katolizismoan erritoak bakarrik kontsumitzen dituena, morala bazter utziz–, cherry erlijioa –New Age-ak ekarritakoak–, “Zero” erlijioa... Eta gainontzeko arloetan beste hainbeste gertatzen da: edonork asma dezake terapeutika berri bat bost minututan, bi aldiz gauza bera jateak sakonki deprimitzen gaitu, eta Internetek Alejandriako liburutegia –eta Borgesena bera ere– txiki utzi ditu. Azkenik, sexu jardueren katalogoari dagokionean Kamasutraren ehun posturak aitzinsolas izatera igaro dira. 
Egoera honen aurrean, kontua ez da jada besteengandik desberdintzea –gure gustuek eta joerek uneoro desberdintzen baikaituzte arlo guztietan–, baizik eta besteekiko loturak aurkitzea. Eta aukera guztien sare erraldoiaren arlo batean edo bestean gure antzeko gustuak dituen norbaitekin topo egiten dugunean giza-lotura baten posibilitatearekin amets egiten hasten gara. “Azkenean aurkitu dut aldi berean Schoppenhauer eta M-ak taldearen lehen bi diskoak gustukoak dituen beste norbait”. Orduan kontaktuan jartzen gara, e-mail bat igorriz edo mezu bat utziz bere Facebook orrian, txateatzera pasatzen gara, telefonoz hitzordu bat jartzen dugu –aurretik argazkiak trukaturik zuhurrak baldin bagara, ala, emozio bortitzen adiktoak izanez gero, bestearen aurpegia ezagutu gabe–, elkartzen gara kafetegi batean, zinemara joaten gara bigarren aldian, afaltzeko geratzen gara hirugarrenean, zorte askorekin –edo benetan biok desesperatuak bagaude– larrutan egiten dugu, eta... ohartzen gara bestea bost axola zaigula eta pikutara bidaltzen dugu harremana –harreman deitu badaiteke hori–. Zeren funtsean gustatzen zaiguna ez da tipoa edo tipa, baizik eta Schoppenhauer eta M-ak.
Bada, niri ere antzeko zer edo zer gertatzen zait, Francisco Lopez. P. J. Harvey da gustatzen zaidana, ez zu. 
P. D.: A, portzierto, nickname polita aukeratu duzuna. “Patxi” horrek nire herria oroitarazten dit.]]></description>
	   <description><![CDATA[Bai Katixa, Sarah Palin beldurgarria da. Ez noski bere andereño bondage itxura horregatik soilik. Bai ordea betiko mentalitate inkisitzailearen apaindurak direlako bere ezpain koloretuak, takoi finak eta irribarre kokina. Apaindura diot eta ez mozorroa. Izan ere, Palinen figurari dariona erotismo kontraesankor gisa defini liteke,  baina ez da hori, erotismoa, hala eta guztiz ere, bere ideia atzerakoiak estaltzeko mozorroa da –ez al da kontraesan bat ezkontza aurreko sexu harremanen aurka aritzea zure gorputz hizkerak aurkakoa garrasi egiten duenean edota zure 17 urteko alaba ezkongabea haurdun agertzen delarik ezustean?–. 
Aitzitik. Palinek (Bushek eta Aznarrek egiten zuten moduan) bere ideiak ahosgora adierazten ditu, itzuli-mitzulirik gabe, behialako eskuin zaharraren diskrezio edo kontzientzia txarrik gabe. Palinen itxura erakargarria, bere erotismoa –hitzaren zentzurik zabalenean–, inposatu nahi dizkigun ideiak gustagarri bihurtzeko enbalajea da. Estrategia barrokoaren alde apustu egin du staff errepublikarrak Palin aukeratuz. Elizak ere antzeko estrategia erabili zuen XVI. mendetik aurrera protestantismo austeroak “desbideraturiko” ardiak berreskuratzeko nahiz kolonia urrunetako indigenak ebanjelizatzeko. Hots, urrez josi zituen elizetako erretaulak eta garai hartako “pop” musikaz ferekatu (matrakatu?) zituen sinesdunen belarriak mezaren sharea handitzeko. Garbi dago McCain jaunak ez daukala soinean glamour lagin bakar bat ere eta hori litzateke Palin bezalako lehendakariordegaia aukeratu izanaren arrazoi nagusia. Gauza jakina da euliak ez direla ozpinaz erakartzen.
Ez dut esango –gezurra bailitzateke– Obama ez dela glamourraz baliatu kanpainan zehar –ikusi besterik ez dago Hollywoodeko izarrak eta azken hauen dirua nola erabili dituen–, baina Palinen parean esan daiteke hautagai demokrata deszifratu beharra dagoela. Hautagai kriptikoa baita berau. Kripto musulmana alde batetik –gogoratu bere lapsus zoragarria elkarrizketa batean: “Nire fede musulmana... ejem, barkatu, nire fede kristaua”–, kripto beltza bestetik –zergatik mozten du ilea ezin laburrago ez bada kizkur afro salatarien agerpena galarazteko?–. Guztiz zuzena izateko aitortu behar dut Obamari benetako glamourra ematen diona bere maila intelektual eta humanoa dela. Tipo argia da, ageri da, eta bestalde beti gogoratuko da bere beltz nortasunaz egin zuen diskurtsoa. Begietara begiratuz asumitu zituen orduan militante beltz erradikalagoekin izan zituen harremanak, esaterako.
Esango didazue: ez al diozu Palin andereari horixe bera leporatu oraintxe bertan, bere ideiak ahosgora eta lotsarik gabe azaldu izana? Bai, hala da. Baina diferentzia handi eta funtsezkoa dago bien artean: Palinen ideiak gehiengo zuri dominatzailearenak dira eta Obamaren soslaia eta iragan politikoa gutxiengo persekutatu batena. Oldearekin oihu egitea ez da ausardia, larderia baizik. Gutxiengoaren ahotsa entzunarazteari berriz, benetako ausardia deritzo. Inork ez du Palin kartzelaratuko edo auziperatuko bere ideia horiek defendatzeagatik. 
Obamaren ausardiaren neurria hartzeko ez dago oso urrutira joan beharrik. Ondo dakigu hemen ere zein ideia ahal diren ahosgora esan eta zeintzuk eramaten zaituzten itzalera (barkatu Katixa eta Juanjo, ez zen nire asmoa gure ttakun light-ei dizdira postmodernoa kentzea…). Berriki Argentinako La Plata hiriko kafetegi batean tarta zati bana eskaini zigun zerbitzariak zera esanez: “Para mis amigos españoles”. Gutako inori ez zitzaion okurritu une hartan azalpenak ematen hastea ala ñabarduren beharra aldarrikatzea. Egia da tartak izugarrizko itxura zuela… 
Horregatik bakarrik bada ere, Obamak errespetua merezí du.]]></description>
	   <description><![CDATA[Harrigarria da zer aurrerakoiak garen besteen lekuan jartzen garenean. Kennedyz geroztik ez omen du halako entusiasmorik piztu amerikar politikari batek Europan. Obama Berlinen egon zenean hainbestekoa zen predikua entzutera hurbildutako jendetza ezen Aita Santu beltzaren bisita baitzirudien hark. Ez da oso irizpide zientifikoa baina nire intuizioan bermatu nahi dut pentsatzeko halako Obamania susmagarria dela, bereziki europarron artean.
Jakin nahi nuke alemaniarrek berotasun berarekin hartuko luketen Mehmet Suleyman bezalako izena luketen kantzilergaia. Ala guk, euskaldunok, Fernando Rubio izeneko bat, esaterako. Erraza da iparramerikarren arrazakeria-puritanismoaren gain ezartzea Obamaren balizko porrota (bidenabar, nire pronostikoa da galdu egingo duela azkenean). Baina begira ditzagun geure buruak zintzoki. Politikagintzan talde sentimentua da azkenean erabakien zolan dagoena. Kontua da zein talderekin identifikatzen garen (izan dadin etnikoa, linguistikoa, sexuala, ideologikoa edo beste), eta politika, funtsean, zera da: taldeen autodefinizio saio etengabe berritua. 
Iparramerikar guztiek lortuko al dute Obamaren taldekide sentitzea? Ez da erraza Obama gailentzea. Polita litzateke. Estetikoa. Eta baldin bada herririk halako zerbait egin dezakeena hori Amerikako Estatu Batuak (AEB) dira. Inmigrazioa delako beraien jatorri eta mito fundatzailea (biztanle aborigenen exterminazioarekin batera, baina hori ez da, noski, mitoan integratu). 24 hours telesail ezagunak Obamari eman dion laguntza erretrospektiboa ere ez da makala. Urteak joan, urteak etorri, telesail ikusienean presidente beltz bat ikusi dute iparramerikarrek, bihotz onekoa, Ipar Amerikarekiko leiala, irmoa. Lotura soziala hain lausoa, lighta, postmodernoa, den herrialde horretan, nortasun nazionala deritzoguna Europa zaharrean baino askoz gehiago oinarritzen da fikzio zinematografiko nahiz telebistakoan. Hollywood da kontakizun nazional handiaren autorea. Horregatik, nik uste XXI. mendeko AEBen historia idatziko denean, eta Obamak irabaziko balu, esan beharko litzatekeela David Palmer –telesaileko pertsonaia– izan zela herrialde horretako lehen buruzagi beltza.
Azkenaldion eztabaidatzen hasi den gaia da euskal idazleon erantzukizuna Euskal Herriaz ematen dugun irudia dela eta. Egia da, oro har, negatibotasuna dela nagusi hemengo idazleen artean (ni barne) –goi literaturaren estandarrek hala eskatzen dutelako XIX. mendearen erdialdeaz geroztik Europan. Eta ez naiz inplizituki esaten ari (Errealismo Sozialistaren garai ilunenetara itzultzea suposatuko bailuke, dudarik gabe), euskal idazleari “norabide” bat eman behar zaionik arazo hau konpontzeko, geure buruaren irudi hobea eskaintzeko gizarteari. Negatibotasuna liseritzeko gai den irakurleria masoka eta trebatua badaukagu, eta jarrai dezatela (dezagun) idazleek geure burua ahal bezain gupidagabeki kritikatzen, beste inork ez baitu egingo bestela, tamalez. Baina ausartuko naiz esatera behar bada goi-kulturatik kanpo –literatura komertzialean (halakorik existitzea posible bada hemen), telebistan, zineman– posible dela gustukoak ditugun ereduak, ez bakarrik maila politikoan, baizik eta maila guztietan, erakargarri egitea, iparramerikarrek hain ongi lortzen duten bezala. 
Beltz bat etxe zurian sarrarazteko gai badira Hollywoodeko spin doctor-ak, zergatik ez dugu lortuko guk ere, Juanjo, Katixa, nahi dugun oro fikzioaren laguntzaz?]]></description>
	   <description><![CDATA[Jakintza light baten nagusitzea deitoratzen zenuen, Juanjo, azken ttakunean. Arina eta batez ere sinplea, erabilgarria, errentagarria izan behar du gaurko jakintzak. Antzinaroko egipziarrek piramideen barnealdean margotutako irudien bitartez kontatzen zituzten kontatu nahi zituztenak eta, gaur ere, txinatarrek –agintariez ari naiz, noski– irudi soil batzuen bitartez kontatu digute beraien herrialde erraldoiaz kontatu nahi zigutena. 
Joko Olinpikoek eskaintzen zieten eszenatoki mundiala ederki baliatu dute Txina berriaren kondaira (ala betiko Txinaren kondaira berria?) irudi single bezain ederrak uztartuz taularatzeko, uztai olinpikoak bailiran. Kaligrafia, inprenta, su artifizialak, astronautak, danborrada (Marco Polok ekarria Txinatik Donostiara, ala alderantziz ote?), eta horra, irudi horiekin nahikoa omen Txina berria ulertzeko. Falta zen gauza bakarra espagetien aipamena zen, horiek ere beraiek asmatua baitira. Baina behar bada ez zitzaien itxurosoegia irudituko estadio olinpikoa milaka espageti fluoreszentez apaintzea. A!, beste zerbait ere falta zen irudi katea limurtzaile horretan, xehetasun ezdeus bat, hauts ale ñimiño bat, Txina zahar-zaharraren historia luzea aintzat hartuz gero, baina halere... komunismoa. Maoren hilobitik aldarri itoak jalgi ziratekeen zeremonia famatuaren gau hartan. Baina horrela da. Ez dira gauzak sobera konplikatu behar, jendeari istorio sinpleak gustatzen zaizkio, eta ongi amaitzen direnak, aukeran. Izan ere, egipziarrek ere ez ziguten utzi margoturik piramideen eraikuntzaren azalpena –odoltsuegia, ziurrenik–, nahiago izan zuten gauza dotoreagoak uztea posteritaterako.
Olinpiaden aurrean deseroso sentitu naiz abuztu osoan. Alde batetik guztiz lotsagarria iruditu zaidalako mendebaldeko agintarien jokamoldea. Txinari presioa egiteko aukerarik bazegoen giza eskubideen errespetuaren alde, horixe zen aukera handia. Alferrikaldu da. Ondo dakigu Berlineko 1936ko jokoetan parte hartzeak ez zuela Hitlerren erregimena “normaltzen” lagundu. Aitzitik, nazioartean eta bere herritarren aurrean zilegitasun gehiago eman zion. Txinarekin ere hori bera gertatu da. Bestalde, nola uka ezin izan diodala eutsi kirol lehiaketa zenbait ikusteko tentazioari? Tortura txinatarra kirolzalearentzat.
Frantziako hedabideetan Olinpiaden kontrapuntua Dalai Lamaren inguruko polemika izan da. Dalai Lamak hamabi eguneko bisita egin du Frantzian, hain zuzen Joko Olinpikoek iraun duten bi aste horietan. Eta, jakina, larru-bizitan eta zer egin ez zekiela utzi du frantses gobernua. Sarkozy Pekinen, eta Dalai Lama... Parisen, ezein ministrok ez ziolarik harrera ofizialik egin nahi... Harik eta Carla Bruni bidali duten arte... Ikonoari ikono t’erdi.
Baina, eta hori da azken aldion ikasi dudan gauza interesgarrienetakoa, tibetar guztien izenean mintzo ei den Dalai Lama nor da benetan? Sorbonako irakasle espezialista bati sinetsi behar badiogu behintzat, Dalai Lamaren figura politiko-erlijiosoa mantxu dinastia mongoliarrak –zeina Txinaren buru baitzen garai batean– sortu eta ezarri zuen indarrean. Hots, Dalai Lama erakunde heteronomo bat da tibetarrentzat. Eta antza, tibetarren gehiengoa ez dago ados nazioartean Dalai Lamak defenditzen duen tesi autonomistarekin. Tibeten independentziari aspaldi egin baitio uko Dalai Lamak. Azkenik, Dalai Lamak ustez ordezkatzen duen Tibet, egiazko Tibet geografikoaren adabaki bat baino ez omen da. Askoz zabalagoa baita Tibet, izatez (hainbat zati ditu beste estatu batzuen menpe daudenak, edo burujabe direnak beste izen baten pean). Hor ere, sinplifikazioa nagusi, irudi edo ikonoak nahiago diskurtsoa baino, azalpena baino, ulermen historikoa baino. 
Jakintza lighta, bai, Juanjo. Kung Fu panda ikusi al duzu Katixa?]]></description>
	   <description><![CDATA[Mongoliako bizileku tradizionalari yurta deritzo. Oihaletxe borobil handi samarra da bere erdian sua edukitzen duena. Mongoliarrak, beraz, ibiltariak dira eta yurta desmuntatu eta nonahi jar daitezke bizitzen. Yurtaren barnealdearen egitura oso kodifikatua omen dago. Esaterako, familiaburua atearen parean jarri ohi da eta sexu bakoitzari yurtaren alde bat (ezkerra ala eskuina) dagokio. Hainbat debeku eta arau errespetatu behar ditu, bestalde, yurtan sartzen denak: erdialdean dauden bi zutabe nagusien artetik ez da igaro behar, ezin daiteke luzaz zutik egon, eta, batez ere, erdiko sua ez da ukitu behar, su hori, mongoliarrentzat, unibertsoaren erdigunean baita. Eta ez naiz orokortzen ari, edo modu abstraktuan hitz egiten: yurta bakoitzaren erdialdeko sua da unibertsoaren gunea. Hots, yurtak beste unibertsoaren erdigune daude.
Beti interesgarria iruditu zait yurtaren sinbolismoa, bere tradizionaltasunean postmodernoa baita erabat, unibertso polizentrikoaren ideia bermatzen duenez gero. Gainera, espiritu kolonizatuaren kontrako irudia eskaintzen digu: hots, ez nago inoren menpe, ez nago inori begira jakiteko nor naizen edo nolakoa izan behar dudan, ni neu naizelako –edonon nagoela ere– nire munduaren erdigunea.
Halere, ideala ez da errealitatea. Gure mundua, oso postmodernoa dela egunero kontatzen zaigun arren, ez da yurta buruaskien sare zabal bat. Gure mundua –bai maila geopolitikoan, bai maila sozialean– betiko mundua da, botere kontraesankorren lehiak egituratzen duen xake taula bat, zeinetan bakoitzak bere funtzioa eta mugak dituen. Erregeak, erreginak, alfilak, dorreak, zaldiak… eta peoiak. Eta xake taula mundialean nahiz sozialean nola mozorrotu egia bakar eta krudela? Erregeak erakarri egiten gaitu beste guztiok, eta oro har gure gainetik dagoenak erakarri egiten gaitu, limurtu egiten gaitu.
Jakina, inork ez du halakorik onartzen: “Burges handiak, ze jende degeneratua eta miserablea!”. “Amerikako Estatu Batuak, ze herri degeneratua eta miserablea”... Baina ikusi besterik ez dago prentsa larrosaren arrakasta edota hollywoodiar zinemak nola moldatzen dituen gure bizimoduak ohartzeko (inkontzienteki) eredu horiei begira bizi garela. Eta kontra-ereduen bila dabilenak (mobida alternatiboetan dabilena, herri txikietan ekoiztutako filmak baino ikusten ez dituen zinefilo esnoba), nahigabeko aitortza edo omenaldia egiten die uneoro eredu haiei, zeren, funtsean, haien arabera hartzen ditu erabakiak eta norabideak, haien aurka joateko bada ere. Laburtzeko: inperioak erakarri egiten gaitu.
Nire ideala yurta da. Nire errealitatea, berriz, inperioaren menpe bizitzea. Honek ez nau, haatik, ezkorra izatera eramaten. Idealaren yurta mentala beharrezkoa dut inperioan peoi gisa egunero bizitzen jarraitzeko. Inperioa exzitaturik eta aldi berean frustraturik mantentzen nauen desiraren objektu iheskorra da, nire ezina gupidagabeki oroitarazten didana. Neronek uneoro berrasmatzen dudan yurta, aldiz, duintasuna eta kontsolamendua dakarzkidana. Gezur osasungarri eta eraikitzailea. Yurt, sweet yurt… 
Baina ezin gaitezke yurtan zerraturik bizi behor esne fermentatua edaten. Zeren gu ere bagara inperio mota bat, azken finean. Gure azken asteetako eztabaidarekin lotura egiteko, Juanjo eta Josi, gure kulturarekin munduan bizitzeko ditugun zailtasunak deitoratu eta negarrari ematea baino hobe genuke onartzea guk ere gureak baino kultura ezdeusagoetatik ala gure inperiotxoaren barne periferietatik datozen liburuez paso egiten dugula, lasai asko. Denok gara norbaiten peoi… eta norbaiten errege.]]></description>
	   <description><![CDATA[tradizioa egunero hasten delako… esan genezake, neronek aurreko artikuluetan beatifikatu dudan idazlearen izenburu bat berreskuratu eta aldatuz. Bai, Juanjo, tradizioa eta kanona ez datoz zerutik, guk geuk eguneko beharren arabera sortuak dira, eta esku artean daukagun indar sozial, ekonomiko eta faktikoak ahalbidetzen du tradizio horren indarrean ezartzea. Eta, jakina, tradizioaren bertsio ezberdinak egongo dira lehian, tradizioak beti interes batzuei mesede egiten dielako, eta beste batzuei kalte. Josi, esaten zenidan ez zela kontua Axularri kendu eta Saizarbitoriari ematea, baina uste dut neurri batean badela bai hori kontua, bortitza iruditu arren. Kontua ez da behar bada Axularri kentzea, baina bai Axularri eman izan zaiona berrebaluatzea eta “produzitu” nahi dugun tradizioaren arabera banatzea zor zaion hori. Axular asko daude, eta niri neure literaturzale beharren araberako Axular hori interesatzen zait, ez besterik.
Ni ere, Juanjo, gure testu klasikoen irakurketa post eta trabesti guztien aldekoa naiz, kasu askotan ez dagoelako berauek irakurgarriak bihurtzeko beste modurik. Haatik, ariketa horrek baditu bere mugak. Izan ere, Garoa bera baino gusturago irakurriko baitut, finean, liburuaren zure interpretazio queer-a. Hots, nire ikasleei nekez emango diet irakurtzeko testu bat bere gaininterpretazioak plazera eman didalako bakarrik. Ez da justifikazio aski indartsua, ez da aski intrintsekoa.
Uste dut bagarela orain aski osasuntsuak, garatuak, eta testu irakurgarrien altxor “nazionala” nahiko handia dela dagoeneko ekumenismo kulturalaren aizto kamutsa baztertu eta harakin aizto ongi zorroztuarekin mozten hasteko tradizioaren xerrak. Bestela haragi puska informeak ezin murtxikatuz itoko gara halako batean, jakitera iritsi gabe zer zen gihar eta zer gantz ala zain.
Gaizkiulertu batzuk gainditu beharko ditugu harakin lan horretan. Lehenik, filologia eta literatura ongi bereizten hasi beharko dugu, behingoz. Axular filologoentzat solomiloa izango bada (eta bejondeiela, zinez), literaturzaleontzat, berriz, zehazki definitzeke dagoen beste zerbait izango da. Literatura eta (euskaraz) “ondo idaztea” bi gauza ezberdin direla onartzen hasiko gareneko aurrerapausoa ez da txikia izango. 
Bigarren gaizkiulertua larriagoa da, sistema literarioaren egoera orokorrarekin zerikusia duelako, baita euskal gizartearen egoera orokorrarekin. Izan ere, kanonizazio prozesu literarioaren atzean beti baldin badago indar bat bultza egiten, egungo egoera literario nahasia ulertu nahi badugu hasi beharko genuke ere galdekatzen zein indar dagoen kanonizatzeko bidean dauden gure idazle potoloenen atzean bultzaka? Hau da, gure sistema literario nerabea ote da idazle hauek kanonizatzen dituena ala beste nonbaitetik (gurea ez den sistema indartsuago batetik, espainiar sistemaz ari naiz, noski) dator bultzada? Nik uste lehia bat dagoela arlo horretan eta askotan kanpoko bultzada barnekoa baino indartsuagoa dela, hots kanpokoen ikuspegitik irakurtzen ditugula gure autoreak, geure epaitzeko ahalmenean sinetsiko ez bagenu bezala, geure behar literarioen kontzientzia garbirik ez bagenu bezala. Beste kontu bat da jakitea geure legitimazio zirkuitu propioak ondo funtzionatzen duen.]]></description>
	   <description><![CDATA[Oraingoan gure txalaparta errelebo honi laugarren kide bat arrimatu zaio –Pedro Alberdi– eta bisitari soila bada ere ongi etorria eman nahi nioke. Josi eta Juanjo, onartzen badidazue, Pedrori ere erantzutea gustatuko litzaidake hemendik. 
Jakina nik ere “gozatu” dudala inoiz Axularren prosa irakurriz. Nork ukatuko dio bere “kolorea”, bere periodo luze bezain malgua, eta abar? Eta Bilboko Arriaga Antzokian egingo den irakurketara hurbiltzeko aukerarik banu joango nintzateke, kuriositate hutsagatik bada ere. Haatik… 
Esaten duzu lurralde berria aurkitu zenuela euskal klasikoak irakurtzean. Kontua da, behar bada, ez garela belaunaldi berekoak eta nik hogei urte nituenean zuk adin bera zenuenean baino aukera gehixeago ematen zizkidala, jada, euskal literaturak nire irakurketa gosea asetzeko –bereziki prosaren arloan. 
Iban Zalduak berriki Renoko unibertsitatean eman duen hitzaldi batean zioenez (ez da itzulpen zehatza): “Gure literatur tradizioaren ahuleziak pertsonaia literario sasi historiko zein testu zahar apokrifoz osaturiko sare bat osatzea eragin du. Gure tradizioak ez gaituenez asebetetzen, idazleek, Borges imitatuz, amestuko luketen tradizio bat asmatzeari ekin diote”. 
Horren adibiderik argiena Joseba Gabilondok ipuin batean asmaturiko autorea litzateke (Martín Benítez de Cearreta), zeinak idatzi balituzke –euskaraz, noski– gerora Shakespeare-enak bezala ezagutuko ziren testu guztiak.
Benetako galdera hau da, Axular baten irakurketak euskaraz literatura idazteko gogoa piztu ahal dezake? Nago ezetz. Klasikozalea izan arren, Arestik berak ez al zuen aitortu Miranderen irakurketa egin ez balu ez zatekeela euskaraz idazten hasiko? 
Ni ere banaiz irakasle, eta Axular irakasteari behar-beharrezkoa deritzot, euskal prosagintza modernoaren erro linguistiko-estilistikoak hor baitaude, dudarik gabe. Eta historiazale gisa ere gomendatuko nuke Axularren irakurketa. Baina literaturzale gisa gutxi esan dezaket bere alde. Arriagan antolatuko den irakurketan deseroso jartzen nauena, funtsean, ez da Axular irakurraraztea, baizik eta ekintzak daukan Don Kixoteren irakurketa jarraikiarekiko antzekotasuna. Axular ez baita, tamalez, gure Cervantes.
Esaten da norbaiti hanka bat mozten diotenean jarraitzen duela eskas duen hanka hori sentitzen, bere tokian jarraituko balu bezala. Bada, euskal literaturzaleoi are gauza bitxiagoa gertatzen zaigu, inoiz izan ez dugun gorputz atalean –literatur klasiko unibertsala– min dugula. 
Baina zer egingo zaio, min horrekin bizitzera kondenatuak gaude. Ez dakit inoiz autore benetan unibertsalik izatea lortuko dugun, baina klasiko “nazional” duinak lortzeko bidean gara. Pena bakarra zera da, oraindik berriegiak direla biharko gure klasikoak, eta bizirik dirautela berauen autore gehienek. Lehenbailehen hil daitezen itxarotea baino ez zaigu geratzen. Esaterako, berak eskatu moduan lurpean gordeko dugun egunean bertan proposatuko diot Euskaltzaindiako literatur batzordeari Txomin Agirre eleberri sariari Ramon Saizarbitoria izena jartzea.
Erredakzioaren oharra: Artikulu hau Pedro Alberdik 24. orrialdean idatzitakoa irakurri ostean egina da.]]></description>
	   <description><![CDATA[Bartzelonatik bueltan zenbait gogoeta egin nahi nuke gure kultur sistemaren osasunaz. San Jordi eguna bizitzea tokatu zait bertan eta, jakina, ezin zitekeen egun hoberik –txarragorik?– aurkitu, konparaketak egiten hasteko hemen dugun giroarekin. Rambletako liburu erakusketa erraldoia bada ikusgarria eta zer den irudikatzea kostatzen bazaizue has zaitezte bisualizatzen Herri Urrats bat, baina tabernen ordez –eta beraien inguruan pilaturiko jendetzaren ordez– liburuz estalitako mahaiak eta irakurle armada bat.
Ez naiz bereziki agorafoboa, baina jende oldeaz aspertzen hasia nintzen une batean bururatu zitzaidan liburuak lasaiago ikusi ahal izango nituela liburudenda batean, ustez eta jende guztia kalera irtenda zegoela. Intuizio okerra. Sartu naiz, bada, liburudenda handi batera, eta zer ikusten dut hango bazter batean? Ehun bat pertsona metaturik norbaiten inguruan. Oihuak: “No te vayas!” Hamar bat beso gutxienez altxaturik argazkiak hobeto ateratzearren, bultzada urduriak. Segituan pentsatu nuen musikari bat izango zela metaketaren zioa, ala aktore bat. Baina ez zen hala. Idazle bat zen istiluaren arrazoia. Eta guztiz ezezaguna literatur kontuetan informatuxea nabilen honentzat. Hogei segundo pasa nituen informazio bruto hura asimilatzeko. Obszenoak eta guzti iruditu zitzaizkidan hasiera batean irakurle sutsu haien oihu emozioz kargatuak, onartu arte halako obszenitate apur baten behar beltza dugula hemen.
Argia itzali aurretik berriak ikusi nituen telebistan egun hartan. Cervantesen Kixotearen irakurketa jarraikia aipatu zuten, erreleboka egiten den hura. Biharamunean nire posta elektronikoa begiratu nuen, egunero lez. Sorpresatxo bat neukan zain: Euskal Idazleen Elkartearen email batek abisatzen ninduen hiru euskaltegik halako irakur-maratoi bat antolatu berri zutela zein obrarekin eta… Axularren Guero(sic)-rekin .
Barkamena antolatzaileei baina ezin naiz isilik egon; arnasa moztu dit berriak. Bakar-bakarrik oroitarazi nahi dut gure Gero famatua Kontra-erreforma katolikoak utzi digun euskarazko aztarna –edo zauri– biziena dela. Hots, lehenik bokazioz ez dela obra literario bat. Bigarrenik, gure herri historian gutxienez eztabaidagarria den papera jokatu zuen mugimendu ideologiko baten erakusgarria dela –Axularrek paso egiten du ziurrenik bere begiez ikusi zuen “sorginen” erreketa masiboaz eta ordena katoliko hertsienaren defendatzaile sutsu gisa ari da–. Hirugarrenik, gizakiaren ikuspegi desolagarria –dena da bekatu eta hobe duzu lehenbailehen bide zuzenean jartzea ez baduzu infernuaren sua dastatu nahi, laburbilduz– aurkezten digula doinu ezin moralizatzaileagoaz. Azkenik, liburuaren eduki horrengatik, euskara ezin politagoan idatzita egon arren pairaezina dela irakurketa, dosi homeopatikoetan ez bada.
Gure literatura berriegia da, nonbait, Kixotearen baliokide zahar bat edukitzeko. Konforme. Juanjok aipatzen zuen Hamaika pausoren irakurtaldi jarraikia zoragarria litzateke niretzat, baina uler dezaket halako altxorrak beste ehun bat urte beharko duela –eta ETAren desagerpena?– behar bezala lixeritua izateko. Eta egia da, beharbada, deprimigarriegia litzatekeela Saizarbitoriaren opera magna halako liburuaren festa baterako. Iradokizun bat beraz: zergatik ez dugu, adibidez, Joxan Sagastizabalen obra konpletoaren irakurketa jarraikia antolatzen?
Euskarak eskertuko digu, eta horrela Axularrek ere agian bere hilobitik irri batzuk eginen ditu. Post mortem bada ere, badu beharra gizajoak.]]></description>
	   <description><![CDATA[Zoriontsuak al dira mugaz bestaldeko biztanleak, alegia? 
K. hizkiaren inguruan ari garenez, Josi eta Angel, nik ere letra honekin hasten den beste hitz bat bihurtu nahi nuke giltzarri: Kuriositatea, hots, jakinmina. Azken aldion gure auzoko herrira –hemengo idazleen jargoian territorio enemigo litzateke– asko bidaiatzeko aukera izan dut, literatur kontu batzuk direla-eta. Ez nuke, jakina, antropologo bidaiariarena egin nahi, bertan bizi izan dudan esperientzia exotikoa xehetasun guztiekin kontatuz. Barregarria litzateke kontuan harturik beste mundu hura hain hurbil daukagula, bai fisikoki, bai informazio ugari iristen zaigulako egunero “handik”. Eta alta… Ba al dago gauza urrunagorik, ulergaitzagorik gure auzokoa baino? Iskanbila eta herra handienak hurbilekoarekin izaten dira.]]></description>