Argia.com :: Tere Irastortza
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[Desagertu egiten dira toki batzuk eta beste batzuk habitatu, orain esan dezakegu habilitatu eta habitatu: luberri, borda-berri eta etxe-berri. Edo kabi-tu. Tokiekin batera baita bertan egoteko eta sentitzeko moduak ere: jarleku eta eserleku, lo-gela, egongela eta jangela.
Azkenetako aldaketa, uste dudanez, sukaldea izan daiteke, familia askok heziketaz gain zaintza ere ikastetxeen gain utzi dutenetik, eta Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetarako sukaldeen ordez jangelak hobetsi dituenetik, endemas, lan-tokietan ere jana ematen denetik, eta zaharrak ere etxetik kanpo ateratzen direnetik. 
Horregatik, egunen batean hitzaren etimologia berreginez igarri beharko dugu sukaldea, su-aldea zela eta etxe guztiek ez zutela surik... edo behintzat sua zutenek bakarrik ordaintzen zutela zerga. Eta sutondoan esaten eta izaten zirela kontuak eta konkortzen zirela sukaldariak, janaz gain sua ere zaindu egin behar zelako eta pikotxetan zela bizia eta itzal-festan sortzen zirela atsotitzak.
Eta orduan irudikatu egin beharko da etimologiatik eratorriz sutondoko bizimodua, orain atsotitz hitzaren etimologiarekin atsoei buruzko begirada ezkorraren ordez errespetuzkoa izan zen garaia begitantzen dugun bezalaxe. Litekeena da, orduan, irudikatzea noizbait atsotitzetan jasota geratu zirela emakume argi haien hitzak, zeintzuk bere bakantasunean desagertu eta hitz horretantxe utzi zuten kimagarri jakinduria bat labur esatekoa, mintegi batean, esate batera; hori bai, edozein gizon nor eta jakintsu bihurtzeko lain plantatutako jakinduria edo jakia –Oihenart atsotitz-biltzailearengandik hasi eta Azkue edota Barandiaran kontu-zaharren biltzaile bitartekoa–.
Hitzak, hitz-zahar eta berriak. Tokiak, zaharren gainetan berriak. Jauregietako salarentzat pisuetako egongelak, egoteko denbora bat ez-ezik leku bat ere behar dela adieraziz eta aulkien ordez jarleku eta eserlekuak izendatuz.
Eta sukaldean sua ez baizik eta  hotza nagusi, sua ez baino hozkailua bihurtu baita altzairu garrantzizkoena eta suan pil-pil ontziak maneiatzen jakitea bezain garrantzizkoa baita hozten eta izozten ikastea.
Eskerrak baina ez diren hitzak gauzen eta bizimoldeen abiadan desagertzen. Sukaldeek gordetzen dute, oraindik bere izena, sutondorik ez badago ere, atsotitzek eta kontu-zaharrek bere egien beroa gordetzen duten bezala.]]></description>
	   <description><![CDATA[Afrika bezala paperera ekarri mundua eta han banatu, sailkatu, neurtu. Gero etxe bat zegoen tokitik bi nazioen arteko muga pasatzen bada etxearena da okerra; geroago etxe hartakoak handik joaten ez badira ez dira izango besteentzat ez hango eta ez hemengo, bere jaiotetxeari atxikitzen zaizkienak identitate arazoak izango dituzte, edo izango da basa direlako edo ez aski unibertsal. Izan ere, paperetan gorde baita egoera bakoitza sailkagarri bihurtzen duen kasuistika bat, eta sailka ezin dena... ba horixe, halako salbuespenen poltsara sartu behar da. 
Afrika bezala paperean marraztu ideia eta baloreen mundua. Jakintza guztia hipotesiak baieztatzeko eta arazoak bertan ebazteko metodologian zentratu eta makro-pentsamendu orojakile eta oro-suntsitzaile bat  sortu eta egituratu, errepikatu han eta hemen, ikasleak hezten dituzten unibertsitateetan erakutsi, hango unibertsitarioak jakintsu bihurtu eta komunikabideetan makro-pentsamendu horrekin denean argi ematen saiatu, eta azkenean jokamoldeak eta pentsamoldeak, errepikapenaren poderioz, unibertsaldu, lehen zen guztia ahaztuz. 
Gero bi mundu geratzen badira izango dira: bata, makro-pentsamenduaren araberakoa eta bestea, beste modu batean arautu beharrekoa, behar bada zigortu beharrekoa arrastora sartu arte. Bada aski baliabide horretarako. Esate batera, 2001eko Ekonomiako Nobel Sariak Joseph E. Stiglitzen arabera urte batzu barru AEBetan diru gehiago beharko da ziurtasunean (Barne-Ministeritzetan eta gerletan) hezkuntzan baino. Izan ere, kartzelan pasatzen den urte batek Harvarden pasatzen den urtebetek baino gehiago balioko omen du eta.
Baina, hara nola... baina papera galdu egin dugu! Eta non da baino beste mundu hura? Oh... barkatu, pentsamendu hori aldendu egin da eguneroko bizimodutik, bakarren batek ondo baizekien xehetasun horiek teoria orokorra baieztatzeko bakarrik zirela. Ah... eta gero krisia etor datorrela! Lasai oraingoz. Makro-pentsamenduak oso argi utz dezake nondik eta nola sortu den, zein faktoreren ondorio den, baina ez zer egin hortik alde egiteko. Bat-batean ekonomiaz zekiten guztiek ez dakite ezer, eta ezer ez zekitenei zertan galdetu? Galdera ez da zer egin behar dugun? Galdera bihurtzen da zer egin behar dute estatuak, enpresariek? Zer egin behar dute besteek? Zer egin dute gaizki beste guztiek?
Gu zera... eguneroko biziaren gaineko erabakimenaz gabetuak ginen, eta orain makro-pentsamendu gabe etortzen zaigu burura Marik zioena: ezari emana ezak eramana dela.]]></description>
	   <description><![CDATA[Gai bat behar duzunean hitz edo esaldi batekin etortzen da, eta bestela egunkariek emandakotik abiatzen gara sarri, garela idazle, ama, edo adiskide. Izan ere, hitz egitearen edota idaztearen egiteko bakarra ez baita informazioa ematea; izan ere, hitz egitean besteekin egon eta beste batzuk amultsuki goza gaitzaten nahi izaten baitugu. Gai batek, ordea, batzuetan, behartu egiten du gizakia. Obsesiboki sartzen da bere larrupera eta beste ezer egiten ez dio uzten.  Batzuek esaten dute gaixotu egiten duela gizakia. 
Halakoxe zerbait gertatu zitzaion, sobra ere, Christian Karl Gerhasrtsreiterri. Alemanian jaio zen 1961ean. Bere alaba bahitzeagatik atxilotu zuten aurrena eta azkenean hainbat hilketa leporatuko omen diote. Baina, funtsean, bere gaitza, bere obsesioa, aberats izatea zen. Eta, hala, bere burua beti aberats familiako kidetzat pasatuz eman du. Gaztetan aristokraten pertsonalitatearekin jolas egitea gustatzen zitzaiola eta aberats izateko aberatsak bezala bizitzea erabaki zuen. Hartara, bera baino gehiagotzat zeuzkanen familietara sartu zen eta aberats familiako kidetzat pasatuz bizi ahal izan da han eta hemen. Azken aldian  Rockefeller abizena erabiliz.
Rockefeller abizenarekin bizitzeko, ordea, pentsatzen dut nik, talentuak beharko dira: ez daukazun diru baten erabilera iruzurtia egiteko, ez duzun familia bati buruzko jakintza erakusteko, ez dituzun harremanei jarraipena emateko. Horretarako, noski, bizimolde bat jokatu, antzeztu eta bizitu behar da eta, noski, baita norbere nortasuna ahaztu ere.
Baina eta besteak? Besteen ahazturagatik bizi al gara beste norbaiten larruan sartuta? Non daude, non egon dira umetan eta gaztetan ezagutu ditugunak. Ez dugu hainbeste urtetan ezer galdetu, ezer sumatu? Edota noraino iristen da beranduago ezagutzen dugun jendeari buruzko informazio-sarea, gizarte globalizatuan. Inork ez du ezer susmagarririk topatu bere iraganean? Ala aberats eta boteretsuei ez zaie esan nahi ez duten ezer galdetzen? 
Gerhasrtreiterrek bezala, nobelako protagonistak inguruko guztiak liluratzen zituen Henry Jamesen nobela batean, bere hitz jarioaren arintasunaz eta ematen duenez, neurri handian, denek nahi zuten gezurra egia izan zedin. Iruzurgileak ezezik bere inguruak ere ez duenez xarma apurtu nahi izaten, iruzurgilearen jokoa besteoi jaso nahi dugun irudia emanez gauzatzen da. Suertatzen baita, denok gozatuak eta xarmatuak izateko dugun premia ez dela fikziozkoa!]]></description>
	   <description><![CDATA[Bart esnatu eta Marina Tsvietaievak kontatzen duen pasadizoa irakurtzen aritu naun, berriro. Parisen eta 1934an gertatua, posta-bulego batean, nahiz eta hementxe bertan, Beasainen edo Tuteran edo Miarritzen gerta zitekeen –edo gertatuko dun– gaur bertan: maketo bat, txinatarra edo magrebiarra, errumaniarra agian… beste atzerritar baten hizkuntz-gaitasunaz baliatu beharrean, esate batera, familiari dirua bidaltzeko.
Eta Marina Tsvietaievak, 1941ean berriro Errusiara itzuli ondoren bere buruaz beste egin behar izan zuenak, bestelako lurralde bat bilatuko bazuen, bere jaioterrian ere atzerritar izatera itzuli baitzen; eta Marina Tsvietaievak alde guztietan atzerritar izan zenak galdetzen zinan: “Zergatik maite ditut honenbeste atzerritar guztiak, bereizketa gabe?”.]]></description>