Argia.com :: Santi Leoné
        <language>eu</language>  
	Eugène Garay de Monglavek Altabizkarko Kantua argitaratu zuenean, duela ia bi mende, euskaldunen herri poesia epikoa “aurkitu” nahi izan zuen. Kantuaren faltsutasunaz asko eztabaidatu izan da, ez hainbeste faltsutasun horren intentzioaz: euskal gogoak behar zuen iruditeria sortzea.
	   <description><![CDATA[Dogmaz ari delarik, Aita Sainduak ez du behin ere hutsik egiten, Espiritu Saindua baita haren ahotik mintzo dena. Gurean ere, nafar dogmaz mintzatzen hasi bezain fite, Miguel Sanzen espiritua jabetzen da Roberto Jimenez PSNko idazkariaren mingainaz eta, hortaz, hark zuzen eta egoki azaltzen du beti nafar esentzia ukiezinari dagokion guztia. Jakina, espirituen munduko mugimendu esplikagaitz horiek eragina izan dute beheitiko mundu honetan ere. Bertzeak bertze, UPNren hautesle kopurua biderkatu dute, anitzek oraindik jakin ez, edo jakin nahi ez arren, gaur egun, PSNren boto-emaile guziak UPNrenak baitira. Oinarrien bat-bateko zabaltze horrek, hala ere, zenbait itxuraldaketa egitera behartu du Miguel Sanzen etxean, adixkide etorri berriak eroso senti daitezen.
Izan ere, nire ustez, egunotako nafar eskuinaren barneko kalapitak haren indarra erakusten du gehiago, haren ahulezia salatzen baino. Sozialistek katixima navarristek berek baino hobeki dakitela erakutsirik eta, ondorioz, mendebaldeko arriskua betiko lekuturik, erregionalistek zorrak kitatzeari ekin diote. Hori baita azpian dagoen bakarra: etsaitasun eta ezinikusi pertsonalak. Edo, nik, behinik behin, ez dut hori bertzerik ikusten UPN eta PPren arteko muturtzean. Funtsean, pastela berena baino ez dela ziur daudelako hasi dira labankadaka, pasteletik puskarik handiena nork hartuko. Botere nahia da dantzan dabilena, ez ideologia. Horri dagokionez, denak ados: gu gara Nafarroa, eta Nafarroa geurea da, bertze inorena ez. Eta Nafarroa definitzeko, Wittgensteinen logika ostentsibleaz baliatuz, behatza mugituz alegia, beren burua seinalatzen dute.
Bertze aldean ere, gutarron artean, nolabait azaltzeko, ez da Wittgensteinen jarraitzailerik falta, baina goitian aipaturiko logika gordin hori erabili beharrean, hizkuntza filosofiaren adarretan galtzeko joera dugu. Beharbada, oraindik geurea zer den ez dakigulako izenen labirintoetan erraturik gabiltza: Euskal Herria, Nafarroa Osoa, Euskadi edo, berriki proposatu bezala, Euskal Herria-Nabarra edo, are, Euskal Herriak (pluralean). Haurra sortu baino lehen, haurrik izaten ahal dugun jakin baino lehen, etsaiturik gabiltza izenaren kontura. Joan diren asteetan, euskal selekzioaren inguruan piztu den eztabaida horren adibide ederra dugu.
Bitxia da, edonola ere, eleen esanahia batzuetan nazkatzeraino fintzen dabiltzanei –edo, akaso gabiltzanoi erran beharko nuke– nola atzendu zaizkien –edo zaizkigun– oinarrizko gauza batzuk. Duela aste batzuk, aldizkari honetan egindako elkarrizketa batean, Xabier Gantzarainek Humpty-Dumptyren esaldi bat ekarri zuen hizpidera: garrantzitsuena ez da hitzek zer erran nahi duten, garrantzitsuena nork agintzen duen da. Ezin erran Miguel Sanz, Santiago Cervera edo Jaime Ignacio del Burgo Lewis Carrollen irakurleak ote diren. Edonola den ere, argi dago ongi ikasiak dituztela haren lezioak. PSNren jarrera otzanari esker Nafarroa inoiz baino blindatuago dagoen honetan, hemengo jaun eta jabeak lasai aski ibil daitezke elkar mokoka. Definizioak argi baitaude: Nafarroa zer den eta, batez ere, norena den. Hori ikusita, beharbada estrategia politiko eta kultural batzuk aldatzen hasi beharko genuke. Bitartean, gure Humpty-Dumpty foralak hesitik erori eta hausteko beldurrik ez.]]></description>
	   <description><![CDATA[Bizitzan, orainera garamatzan osagaiak bilatu ohi ditugu iraganean. Bere oroitzapenen artean, txikitatik etxeekin jostetan aritzea gustatzen zitzaiola azpimarratuko du arkitektuak, eta aktoreak ikusi eta bereziki gozaturiko filmak ekarriko ditu gogora; euskaltzainak, apika, betidanik hitzekin izandako lilura nabarmenduko du. Aspaldikoa eta gaurkoa lotzen dituzten hari horiekin geure bizitzaren oihala ehuntzen baitugu, gure egoera, gaur egun garen hori, patuak markatutakoaren emaitza balitz bezala, zuzeneko ibilbide baten helmuga baitezpadakoa, eta ez kasualitatez josiriko bide malkartsu baten momentuzko hondar urratsa. Bizitzan hala egiten dugu, hala egin behar dugu noraezean, orainetik iraganerantz hariak bota, gutaz geure buruari kontatzen diogun narrazioa harilkatu ahal izateko. Nolanahi den ere, apurtu egiten dira, batzuetan, gure nortasunari euskarri ematen dioten hari horiek, eta jitoan gelditzen gara, geure istorioari zentzua emateko zeri heldu ez dakigularik. Orduan, gutienez bi estrategia ditugu eskuar. Lehena zailena da: narrazioari uko egin eta geure burua irudikatzeko bertzelako moduak xerkatu. Bigarrena hauxe izan liteke: hutsean, narrazio idealizatu bat egiteari ekin: gertatu zitzaiguna gertatu izan ez balitzaigu, gure gaurko egoera guziz desberdina izanen litzateke.
Bizitzan bezala, historian ere berdin jokatzen ohi da. Iraganean, historialariek gaurko loratzearen haziak aurkitzen dituzte, zailtasun handirik gabe aurkitu ere. Ez beti, jakina. Nafarroan, fite, 2012an, 500 urte beteko dira Gaztelak konkistatu zuela. Ez da ospatzeko moduko datarik, naski gure arteko anitzek ospatuko duten arren. Gure historiaren hariak gertakari batek apurtu baditu, konkista izan zen; iduri du, beraz, mendeurrenak horren inguruko gogoeta zenbait egiteko parada eman beharko ligukeela. Galdera da, beti ere, nolako gogoetak egin nahi ditugun.
Azken bolada honetan, oraina eta iragana uztartzeko hari bakarra Estatua dela erabaki da toki batzuetan eta, antza, hori da gure historiaren inguruko istorioari eta gure gaurko ekintza politikoari zentzua ematen ahal dion osagai bakarra. Historiari begira, arestian aipatu dudan bigarren estrategia hori da nagusi, Gaztelak konkistatu izan ez bagintu, gure egoera bertzelakoa izanen litzateke: gu independente, euskara bizirik, lurraldea baturik. Ez dakit, bada. Ez dut erranen aukera hori ezinezkoa denik; bai, aldiz, aukera posible bat bertzerik ez dela. Alegia, Nafarroak independentzia atxikia, neronek bertze bilakaera historikoak irudika ditzaket. Adibidez, agintariek euskara baztertu dutela imajinatzen ahal dut, eta gaur egun Belgikakoaren antzeko egoera dugula. Bertze adibide bat: XIX. mendean Espainian, Italian edo Alemanian bezala, mugimendu paniberikoa sortu da, penintsulako herri iberiko guziak batzera eraman duena. Gertatu ez denaren hutsunea betetzeko hainbat istorio asmatzen ahal ditugu, are gehiago idealizazio zozoa baztertzen badugu.
Duela aste batzuk, Urtzi Urrutikoetxeak Ibarretxeren galderez mozorroturiko labirintoak kritikatu zituen, eta Eskoziako nazionalismoa jarri zigun eredu. Aukeran, nik ere haren galdera (“Estatu independente gisa eratzea onartzen duzu?”) dut nahiago. Hala ere, profil eskaseko abertzale nafarra naizen aldetik, aitortu behar dut Estatuaren gaineko kalakarekin aspertzen hasia naizela. Ez baitut uste gure arazo guziak Estaturik ez izatetik heldu direnik, ezta Estatu bat izanda konponduko direnik ere. Are gehiago, ez dut uste Eskoziako Galdera Handi hura egitea (oraingoz) balio duenik, hemen erantzuna aldez aurretik ezagutzen dugunean. 28an bildutakoek barkatuko didate baina momentu honetan, Nafarroa (Osoa edo bertzelakoa) bizirik izan dadin, bada, nire iduriko, gure estatalitatearen aldeko manifestuak sinatzea baino bide emankorragorik.]]></description>