Argia.com :: Samer S. Hassan
	   <description><![CDATA[Pasa den martxoan, Irakeko inbasioaren lau urte bete zirenean, kronika bat jaso genuen Bagdadeko hiritar baten eskutik. Samer S. Hassan gerraren kaosaren erdian bizitzeaz mintzo zen, eta “ihesa amets” hitzekin bukatu zuen kronika gordin hura. Oraingo honetan dioenez, Iraketik alde egiteko ametsa gero eta eskuraezinago bihurtzen ari da.
Martxoaren 18an nire lankide bat hilik azaldu zen lantegi ondoko kale batean. Bere delitua, sunita izatea auzo xiita batean. Hamidek bi egun zeramatzan lanera etorri gabe eta bere hilketak ez gintuen ezustean harrapatu. Handik bi egunera, Khalid beste lankide baten gorpua aurkitu zuen poliziak; Hamid azaldutako kale berean, hain justu. Oraingoan, biktima xiita zen, eta borreroak, mendeku bila zebiltzan sunitak. Katua eta saguaren joko amaigabea da hau, baina rolak etengabe trukatuz. Honi “biolentzia sektarioa” deritzo orain.]]></description>
	   <description><![CDATA[Hil honetan lau urte beteko dira amerikar tropak Iraken sartu zirenetik. Lau urteotan, Irakeko gerrak ohiko hedabideen albisteak ireki ditu ia egunero: Abu Graibh, Faluja edota bonba autoen irudiak, besteak beste, gure egunerokotasunaren zati bihurtu dira jada. Irudiak irudi, nekez iristen zaigu kaleko jendearen testigantzarik, gerra honen amesgaiztoa bizi duenaren ahotsik. Datozen orrietan duzuen kronika 26 urteko xiita bagdadar batek idatzitakoa da, Samer S.Hassanek.
Bagdadeko zuhaitzak desagertu egin dira negu honetan. Kerosenoaren prezioa berriro igotzean, jende asko ibili da aizkorekin kalean, kozinatzeko edo etxea berotzeko egur bila. Izan ere, bizitza asko garestitu da gerra hasi zenetik eta jada 10 dolar balio ditu bi egunerako behar diren 10 litro kerosenok. Beste gauza batzuk, ordea, biziki merkeagoak dira orain. Adibidez, 10 dolarren truke mertzenario batek norbait bahitu edo hil dezake. Egia esan, bizitzaren balioa asko merkatu da gerra hasi zenetik.]]></description>