Argia.com :: Pello Zubiria
Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak duela gutxi arte herrialde txiroetako jendeak zukutzen zituzten zintzurretik estututa. Orain Europa da politika berdinen laborategia: estatuak argaldu, zor publikoa aitzakiatzat hartuta. Altermundialistek proposatzen dute erakunde publikoen zorrak auditatu eta bidezkoak ez direnak ez pagatzea.
Mediku asko botiken hornitzaile bihurtu dira, osasun sisteman espezialista larregi eta jeneralista gutxiegi da, doktoreek teknologia asko darabilte baina denbora laburregia daukate gaixoentzat, familiako sendagileei sistemak arreta gutxi eskaintzen die garrantzitsuenak izanagatik... Mediku kritikoak dira horrela mintzo.
Britainia Handian bapore txikietan ari diren arrantzaleei laguntzaile bikaina atera zaie: naturari buruzko telesaioek famatu egin duten Monty Halls. Urtebete eman ondoren haien ofizioa ikasten, kontserbazionista ezagunak hobeto ulertu du baxurako itsasgizonen gaurko bizimodua eta biharko arrainaren zaintzaile onenak direla dio.
Maiatzaren 11tik 13ra Donostian bilduko da Zero Waste Europe (ZWE) koalizioaren batzarra. Aukera baliatuko du bere atxikimendua azaltzeko Gipuzkoan hondakinen gaikako bilketa orokortua sustatzen duten talde eta erakundeei.
50 urte bukatu zela Aljeriako gerra odoltsua, Parisko Gobernuak eta FLN-k Eviango ituna sinatuta. Baina mende erdiz sendatu gabeko zauriek zornetuta diraute. Hainbeste odol eta basakeriaren egiak ez dira azaleratu oraindik. Aldiz, beren hogei urteetan gerra hartan soldadu ibilitako frantses gaur jubilatu batzuek lehen urrats ausarta eman dute.
“Zuen bekokiko izerdiz eskuratuko duzue eguneroko ogia” kondenatu omen zituen Yavehk Adan eta Eva. Geroztik, goldea eta aitzurra izan dira laborantzaren ikurrak. XX. mende bukaeratik, ordea, mundu osoko ortuzain eta lurginen artean bestelako ikusmoldea ari da zabaltzen: lurra irauli gabe haztea barazki eta laboreak. Lurrik ez urratu. Asko baratzegintza ekologikoan ari dira, baina horretara jotzen dute soro handien jabe makinadunek ere.
Gezurra da Fukushima Daiichiko zentral nuklearraren hondamendia dagoenekoz kontrolpean dagoela. Intelektualak, komunikatzaileak, zientzialariak eta gero eta herritar ugariago ohartu dira Japoniaren izatea bera jarri dutela arriskuan nuklearrek. Oraindik ezin da baztertu Tokyo bera hustu behar izatea, tamalez.
AEBetako Oregon estatua da gaixo terminalei suizidioan laguntzea legez zigorgabea den leku urrietako bat. Heriotza duinaren aldeko militanteentzat aitzina-pauso handia den hori aurrera ateratzen protagonismo berezia izan zuen Peter Goodwin medikuak. Sei hilabeteko agonia zetorkiola eta, martxoaren 11n berak erabili zuen legearen baimena.
2009an Nobel saria hartzerakoan, Barack Obamak esan zuen: “Gerra beharrezkoa da batzuetan, eta hein batean gizakiaren sentimentuak adierazten ditu”. Hori gezurtatu nahi du John Horganek The End of War liburuarekin. Alegia, biologiari dagokionez, gizakia badela gerrazale bezain baketsua, gerra saihesten ahal dela.
Maurizio Lazzarato soziologo eta filosofo italiar Parisen bizi denak plazaratu berria du La fabrique de l’homme endetté (Gizaki zorpetuaren sorrera). Le Monde Diplomatiquek otsailean hautatu ditu zatietako batzuk, eta guk hemen horiek ipini ditugu euskaratuta. Besteren artean zorrarena ere baden krisi handiari argi berezia ematen diolako.
Oraindik alkate den Futaba herritik urrun bizi da Katsutaka Idogawa Tokioko ikastetxe batean aterpeturik 500 erkiderekin batera. Berlingo zinemaldian aurkeztu duten Nuclear Nation. The Fukushima refugiees story filmaren protagonistetako bat da. Fukushimako hondamendi nuklearraren biktimak ez ahazteko erregutzen du.
Mundua giza-kate, kanpaldi, bilkura eta meeting antinuklearrez beteko da martxoaren 11n, Japoniako Fukushiman egun horretan hasitako triskantza nuklearra oraindik pozoi-dariola dagoela oroitarazteko. Nahi balu ere ezingo genuke ahaztu, 25 urte lehenago Txernobylen gertatua ezin dugun moduan: bizi-bizirik darraite tamalez.
1970ko hamarkadan zabaldu diren arren, Ekaingo harpeetako haurrek ere soinean zeramatzatela iruditzen zaigu. Pixoihalak dira, pamperrak, dodotisak, fardelak, paketeak. Horiei esker lehorrik dauzkagu umeak modu errazean. Baina orain hasi gara ohartzen zein neurritako zabor pilak oparituko dizkiegun.
Orain arte ez da jakin urtarrilaren 24an Suitzako Lausanne hirian Nestléren aginduz Attac erakundeko militanteak espiatu zituztenen kontrako epairik. Baina frogatuta dago 2003 eta 2008 artean Securitas segurtasun konpainiak bi sator infiltratu zituela erakundean, justu hauek Attac contre l’empire Nestlé liburua prestatzen ari zirenean.
Esan Pitrau eta txapela erantziko dizu askok Zuberoan bezala Nafarroa Beherean edo Lapurdiko mendialdean. Johañe Pitrau Erbin, XX. mendeko euskaldun inportanteenetako bat dela esatea ez da esajerazioa: hiru mende lehenago Bernard Goihenetxe Matalaz deituak Zuberoako jendeak aginte zentralaren aurka armatan jaikiarazi zituen gisan, Pitrauk mendialdeko nekazariak engaiarazi, konprometituarazi, zituen beren etorkizunaren alde borrokatzeko jakintza, eskuzabaltasuna eta autoeraketa astinduz armatzat.
Antolatzen ari zen Europa osoan bezala etorkizuna industriaren eta hiritartzearen gainean oinarritu nahi zuen Frantzia hartan, 1950-1960 hamarkadetan, nekazariak ziren progresoari sakrifikatu beharreko jendeak; eta hauen artean hutsaren hurrengo utziak ziren eskualde menditsuetakoak. Ziutateak eta usinak haragi beroz hornitzeko, baserriek hustu behar zuten estraina, bertan heriotzaren zain zaharrak abandonatuta, beranduago eremu haiei turistei paisaia liluragarritzat saltzeko.
Ez zen Johañe Pitrau Erbin izango mugitu lehen nekazaria, are gutxiago bakarra. Baina marka berezia utzi zuen laborari menditarren bizimodua duintasunez tratatua izan zedin borrokatu ziren ehunka milintateen artean. Sasoi betean hil zela laster 35 urte eta zuberotar haren irudia ez da lausotu.
Zuzeneko erasorik ez da gertatu oraino, azken urteotan behin eta berriro iragarritakoa gezurtatuz. Aldiz, AEBak eta Israel gerra sekretuan ari dira Iranen kontra, uranioa aberasteko programetan buru diren zientzialarien hilketak lekuko. Gerra ez da osorik lehertzen baina bakerako edozein urrats deusetan geratzen da nahasmenean korapilatuta.
Munduko gerra ageriko eta ezkutukoen zerrenda luzean gehitu ezazu honakoa: lur arraroena. Eskandioa, prometioa, neodimioa, samarioa, galioa, telurioa... izen xelebreko mineralak baina egunero darabiltzagun tresnen bihotzak mugiarazten dituztenak. Arraro deitzen zaie urri daudelako baino, eskuratzen zail eta garestiak direlako.
iPhone iraultzailea da. Iraultzarik ez, ordea, liskarrik gabe. Urtarrilaren 13an Pekinen iPhone berri-berriak erosteko irrikaz ilaratan zain zeudenek arrautzak jaurti zizkioten dendari, denentzako adina ez zeuzkalako; poliziak zituen sakabanatu. Egun berean bukatu zen greba gogorra Wuhan hirian, Apple-rentzako lanean ari den Foxconn erraldoian.
Haitin 2010eko urtarrilaren 12ko lurrikara hain hilgarri suertatzea hango hazkunde ereduak eragin zuen: berrehun mila hildako (edo gutxiago, edo 300.000... oraindik datu argirik ez da) eta herrialde osoa txirtxilaturik. Baina potentzia handiek laguntza hazkunde eredu oker berarekin antolatu dutenez, Haitik okerragorako bidean darrai.
1945etik gaurdaino 2.400 leherketa nuklear militar jasan ditu munduak. Gehi 5 eta 6 mailako istripu bana Britainia Handian eta Sobiet Batasunean 1957an, 7koa Txernobylen, 7ko hiru adinakoa Fukushiman... Atomo militar zen zibil horien ondorioak ez dira kontabilizatu, ordea. Ez baita azterketa epidemiologiko txukun bakar bat egin gaur artean.
Ekonomistek diote ekonomia finantzarioaren azpian benetako ekonomia dagoela. Ekonomia ekologikoa lantzen dutenek, aldiz, hirugarren geruza sakonagoa aztertu beharra aldarrikatzen dute: materiazko baliabideek, funtsean energiak, osatutako ekonomia bene-benetakoa. Pedro Prietok grafiko batean laburtu du munduaren ikuspegi hau.
Munduaren Ipar aberatsak urtean 362 milioi tona esne ekoizten du eta Hego txiroak 337. Iparreko esne ia guztia kontrolatzea erdietsi ostean, multinazional erraldoiek orain Hegokoaren jabe egin nahi dute. Taktika guztiak dauzkate haizu horretarako: esne konpainia txikiak erosi, prezioak hondoratu, osasun estandarrak manipulatu...
‘Uteroko minbiziaren kontrako txertoa’ deitu arren, beste zerbait da: kantzer mota hori –eta ez beti– eragin dezakeen birusaren askazietako batzuen kontrakoa da. Gardasil eta Cervarix markekin masiboki merkaturatua, haren alboko kalteen albisteak ugaritu ahala pizten da txertoaren onuren eta kostearen arteko egokitasunaz eztabaidatu beharra.
Urriaren 17an bete dira 50 urte Parisko kaleetan polizia frantsesak herritar aljeriarrak masakratu zituenetik. Garai hartan honakoa idatzi zuen Seine bazterrean norbaitek: “Ici on noie les algeriens”, hemen ito egiten dituzte aljeriarrak. Orduan gertatuak erabat argitzeke daude oraindik. Mende erdi igarota, memoria osatu ezinik.
Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.
Ez bakarrik polizia eta jendarmeak, Frantzian segurtasunik eza salatzen duten jendeak oro dabiltza asaldatuta: Didier Fassin soziologoak La force de l’ordre ikerketa liburuarekin erakutsi du gaizkileak harrapatzen berezitutako poliziak okerreko taktikekin tematzen direla, azkenean beraiek direlarik auzoetako istilu askoren eragile.
Noizbait basoz beteta egon zen ludia berriro oihanez beztitu beharra dago, edonork dakienez. Itsasoaz gain, zuhaizpeetan datza bioaniztasuna, klimaren erregulazioa eta elikadurak ekoizteko beharrezkoa den lurzorua bera. Masanobu Fukuokak asmatutako “Nendo Dango” teknika gero eta gehiagok darabilte paraje elkorrak basoberritzeko.
Etorkizuna zein beltz datorren ohartu direnean, jendeak hasi dira norbere burua babesteko elkarri fidakaitz begiratzen, enplegu, etxebizitza eta eskola baten atzetik lehiakide direlakoan. Langileak sakabanatu, isolatu eta beren arteko txiroenen kontra haserrarazi, horra munduko nagusiek aspalditik arrakastaz landu izan duten estrategia.