Argia.com :: Oier Araolaza
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[San Antonio egunez Urkiolan adina erroskila salduko zituen bere garaian “munduko musikak” zigilua asmatu zuenak. Orain berriz, kexu dira ez dela disko alerik saltzen, ezta etiketa guaiena jarrita ere. Salmentak urri izan arren markak bide egin du eta “munduko musikak” etiketak funtzionatzen jarraitzen du –mundukoa ez den musikarik ba ote dagoen argitu ez badigute ere–.
Dantzariak hor gabiltza, munduko musiken ustezko arrakastaren aparretan igeri egin nahian. Modernotasunaren aitzakian etxeko ateak ireki ditugu, eta flamenkoa zein sabelaren dantza zortzikoa baino “gureago” ditugu orain. Garaikidetasun lasterketetan homologazio bila gabiltza eta break-dancean ere doktoratzeko puntuan gaude. Baina, dantza tradizionalak ia disimuluan lurperatzekotan gauden honetan, modernoetan-modelnoenak esandakoekin hankaz gora etorri zaigu estrategia osoa. 
Cesc Gelabert, abangoardiako dantzari eta koreografo katalanak esan digu garrantzitsua dela munduko bazter batean txokoa hartzea, horixe baita unibertsal egingo gaituena: gure txokoko berezitasunak besteei erakusteak. Alegia, euskararen inguruko diskurtso soziolinguistikoetan entzuten genuena, euskara zela Babelgo dorrean sartzeko giltza, eta euskara bezala jalgi behar  dugula dantza munduko plazara.
Aniztasuna bakoitzaren abiapuntuarekiko fideltasunean oinarritzen dela gaineratu digu Gelabertek. “Baina erne! –gaztigatu digu sortzaile katalanak–, inoiz ere ez ezjakintasunetik!”. Beste toki batzuetan zer egiten den ezagutu eta gure beharraren arabera erabiltzeko jarrera irekia izan behar dugu dantza garaikideko guruaren esanetan.
Mundu oso bat dugu klik batera. Sukaldea egurasteko leihoa ireki eta urakanak airean garamatza. Beraz, hautatzen jakitea, –kriterioa esaten dioten hori–, omen da munduko (Ilargia eta Marte barne) musika eta dantzen ozeano honetan ez itotzeko arraunik eraginkorrena. Input uholde horren aurrean irizpide sendorik ez badugu, modaren eta azken joeren sarean galdu eta arrunt bihurtuko gara. Mundura homologazio bila ateratzen garen bakoitzean homogeneizatuta eta pasteurizatuta itzultzen gara. 
Ez dugu dantza pururik, kanpotik jasotako ekarpenak bertako tenperatura eta hezetasun baldintzetan irabiatutako pureak baizik. Baina errezeta propio horiek dira gure unibertsaltasunaren froga agiri, eta horiek beharko genituzke dantzaren mundurako, munduko dantzetarako zein munduaren dantzarako gure ekarpen zintzo.]]></description>
	   <description><![CDATA[Artikulu hau entregatu behar nuen goizean, abenduaren lehenean, iritsi zait Mikel Laboaren heriotzaren abisua. Zirriborratuta neuzkan lerroei azken errepasoa eman eta bidaltzea baino ez zitzaidan geratzen, baina albiste mingarriaren argira hain ergelak gertatzen zitzaizkidan aurretik idatzitakoak, dena ezabatu eta dokumentua zuri-zuri utzita “gorde” klikatu dudala azken orduko damuei atea itxiz. 
Abenduaren bigarrenean Mikel Laboaren bizitza, ibilbide, ekarpen, izaera eta bertuteak goratzen dituzten orrialdez beteta argitaratuko ziren egunkariak. Hirugarrenean ere izango zuen oihartzunik, baina gutxiago ziur aski. Lerrook inork irakurri orduko astebete pasako da gutxienez. Gehiegi gaurkotasuna segundotan neurtzen duen komunikazio erritmorako. Horregatik hain zuzen erabaki dut Mikel Laboa izango dudala hizpide, jenialtasunak ez duelako iraungitze datarik, eta Mikelen musika betiko gurekin izango dugunez, ernaltzen dizkigun sentipenek abendu hasieran zein abendu bukaeran berdin balio dutelako.
“Tradiziotik edan eta tradizioa egin du Laboak” idatzi dut Dantzan posta zerrendara bidali dudan mezuan. “Inor gutxik bezala uztartu zituen herri tradizioa eta modernitatea” idatzi du Aitor Zuberogoitiak Sustatun. Azpimarratzekoa iruditzen zait kanta zaharrak bildu eta bere ahotik berriz zabaltzeko egindako lan horretan bere nortasuna ezkutatu gabe egin zuela Mikel Laboak. Maiz, herri-musikatzat aurkeztutakoaren zilegitasuna indartzeko norbanakoa disimuluan iragaten ahalegintzen gara. Horrelako tentaziorik ez da antzeman Mikel Laboaren lanean. Umiltasuna nork bere lanaren ardura hartzearekin uztartzen zuen. Mikel Laboa lan horretan ikusita Etxahun Iruri datorkit gogora, biak ala biak maisu kanta zaharrak eta sorkuntza berriak baratze berean ereiten.
Bere kantu-bidean bide-lagun, kantu-gai eta esperimentaziorako ongarri izan du herri-musika Mikel Laboak. Kanta zaharrak kanta berri bihurtu dira beren interpretazio pertsonal, ausart eta zintzoan, eta kanta berriak berehalakoan ondu eta errotu dira kanta zaharren ondoan. Doinu xaloena ahots dardartiarekin kantatuz bizkarrezurra hotzikaraz dantzan jartzeko grazia zuen. Kanta zaharrak zein poesia berriak, testu argiak zein ulertezinak, hitzaren eta ahotsaren dantza hezur-mamiraino sartu dizkigu.]]></description>
	   <description><![CDATA[Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ingeles ikastaro berezirik antolatu beharko, eta Elton John beti dago prest bere betaurreko berriak mundu osoari erakusteko. Baina zer dantzatuko dute hasiera eta bukaerako zeremonia horietan? Horrek piztu du eztabaida Ingalaterran.
Olinpiar jokoek uzten duten irudi nagusietakoa da zeremonietako dantza. Azken batean txotxongilo kontua da. Milaka bolondres bildu eta hara eta hona joanarazi behar dituzu, denak batera, ondo sinkronizatuta eta momentu bakoitzari dagokion koloreko kapusaia atera eta ezkutatuz. Ordenagailuz diseinatutako mugimenduak izaten dira, eta gero “dantzari” bakoitzak bit-arena egiten du 0 1 0 0 1... 
Txinatarrak dira onenak txinatarrarena egiten, eta olinpiar zeremonien txotxongilo dantza txinatarrek asmatu ote zuten –Made in China omen da hori ere– susmoa zabaldu da Ingalaterran. Ikusi ditugu milaka dantzari txinatar ikuskizun harrigarria egiten eta orain urduritasunak Londresen. Zenbaitek dio Royal Ballet-aren esku utzi behar dela kontua, beste zenbaitek dio hobe dela break dance erakustaldi bat egitea, baina askok eta askok morris dantzariengan jarri dituzte begiak. Milaka morris dantzari bildu eta ikuskizun erraldoia egin behar dela diote.
Euskal ezpata-dantzarien parekoak izan litezke Ingalaterrako morris dantzariak. Baina badago alderik. Adibidez, adinean –dantzari helduak izan ohi dira morris gehienak– eta dantzari buruzko jarreran. Morris dantzariek ez diete batere sinpatiarik dantzari pilaketei. Dantzari eta talde bakoitzaren nortasun bereizian eta dantzakera propioan sinesten dute, eta futbol zelai batean milaka dantzari gauza bera egiten aritzea erabat zentzugabekoa iruditzen zaie. Horregatik oso uzkur ageri dira Olinpiar ekitaldian milaka morris dantzarik batera dantzatzeko proposamenen aurrean: “Gainera –gehitzen dute kritikoek– saiatuta ere, ez ginateke denok batera dantza egiteko gai izango! Ez gara ez robotak ez txinatarrak!”.
Lau urte aurretik eztabaidarako, eta ez justu amore emateko. Morris dantzariek ohore olinpikoari uko egiten badiote, haien irudiak ordenagailuz sortu eta klonatzea proposatu du batek. Ez dago ihesbiderik. Eskerrak Bilbok ez duen –oraingoz– olinpiar ametsik.]]></description>
	   <description><![CDATA[Zumarragara ezpata-dantza egitera azkenekoz gonbidatu zutenean, 61 urte zituen. Azkenekoz diot, baina ez dakit aurretik gonbidatu ote zuten, dakidana da gehiago ez zutela gonbidatzerik izan. Jose Antonio Olanok Antioko baselizan egin zuen bere azken dantza saioa. Iztuetaren ikasle izana, gaztetan airean bi buelta egiteko gai omen zen. Ezpata-dantza egin eta Olanok berak izan zuen soka-dantzan bakarlari aritzeko ohorea. Parean Francisco Olaran zuen, dantzari bikaina eta… bera baino dezente gazteagoa. Aurreskuaren eta atzeskuaren arteko desafioan bere onenak eman zituen Olanok. Barruak hausteraino itxura denez. Dantza bukatu eta gaizki sentitu zen, etxera joan, ohean sartu eta bederatzi egunen buruan, 1882ko uztailaren 11n hil zen Jose Antonio Olano.
Marc Hanssens Antwerpenen bizi da. Ondare historiko-artistiko aberatsa, portu erraldoiaren inguruko merkataritza eta modako azken joerak biltzen dituen hiri ederrean hiritar arrunta da Marc Hanssens, baina badu ohitura berezi bat. Urtero, garizuma erdian izaten da. 1971n egin zuen estraineko saioa, eta ordutik 36 urtetan ez du kalerik egin Der Antwerpener Schwerttanz delakoan. Orain egun batzuk egin du berriz. Inauteri eta Aste Santu bitartean, garizumaren ziabogan izaten da data.]]></description>