Argia.com :: Mikel Garcia
Apendizitisa, atzerapenak eta polemika tarteko, iaz Aimar Olaizolaren kontra final kasik epikoa irabazi zuenetik buruz buruko azken txapelduna da Xala. Hitz egin zalea ez den arren, aurrez aurrekoan gertukoa eta atsegina begitandu zaigu aurrelaria, barrea beti lagun.
Planto egin dute Ipar Euskal Herriko gurasoek: hamabost egunez, eskolan seme-alabei etxerako agintzen dieten lanik ez egitera deitu du apirilean Frantziako Estatuko guraso federazio handienak (FCPE). Ez da eztabaida berria, Nafarroako Arartekoak gaia mahairatu zuen iazko ikasturtean, gurasoen kexek bultzatuta.
0-6 urte artean garatzen da burmuinaren %90a. Funtsezko adin tartea da eta horregatik, ugaritu egin dira garapen horretan laguntzeko arreta eta estimulazio teknikak. Bi esperientzia jaso ditugu hemen: Juana de Arco haurreskolarena eta Itsuentzako Baliabideen Zentrokoa.
Heziketa zurrun eta zorrotza jasan zuten guraso ugarik kontrako bideari heldu dio gaur egun: seme-alabak ez dezan minik hartu, ez dezan negarrik egin, ezerk ez dezan nahigabetu... gehiegi babesten dute, haren menpe geratzeraino. Haurtzaroan ezetzik jaso ez duen gaztea nerabezarora iristen denean, eztanda egin ohi du egoerak.
Moskuko taberna batean geratu gara talde irundarrarekin. Paretan zintzilik, Rockdelux musika aldizkari espezializatuaren azken azala, Lisaböri eskainia. Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz.
Europan eta AEBetan, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Zenbaki eskandalagarri hauek saihestu daitezke, ordea: legedia zorroztuz, jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz… eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.
Itzulpengintza eta Interpretazioa karrera deskubritu zuenean bere bidea argi ikusi zuen 35 urteko zaldibartarrak: “Hizkuntzen artean ibiltzea, hizkuntzekin jokatzea, hori zen nahi nuena”. Komunikazioa maite du Arregik, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesa dakizki eta 2000. urtetik Europar Batasunean egiten du lan, freelance moduan.
Ederki jateko, sektore ugaritako jendearekin elkartzeko eta giro epelean honetaz eta hartaz solastatzeko aukera aproposa dira Argia Sariak. Aurten, bereziki jendetsua izan da euskal komunikabideen lana saritzea helburu duen ekitaldia. Umorez, esker onez eta aldarrikapenez jantzitako mezuak utzi zizkigun egunak.
Gizakion garapen orekatua eta osoa lortzeko, ezinbestekoa da jarduera fisikoa. EAEko hezkuntza curriculumak berak hala aitortzen du… teorian, praktikan %40 murriztu baititu gorputz hezkuntzari eskainitako eskola orduak, beste hainbat ikasgairen mesedetan. Ikerketa batek agerian utzi du zenbateraino gutxitu den ariketa fisikoa ikastetxeetan, Euskal Herriko beste lurraldeekin eta Europako herrialde ugarirekin alderatuta.
Arriya, Urte berri on, amona!, Bertsolari, Bi anai, Azken bidaia, Gartxot. Denbora tarte laburrean, euskal ekoizpenek bete dituzte zinema-aretoak eta karteldegian lauzpabost aste irautea lortu dute filmetako batzuek. Ezohikoa den produkzio kopuruaz, lanen kalitateaz eta publikoaren erantzunaz galdetu diogu hainbat zinema zaleri.
Hipoteka ordaintzeko arazoak hasten direnetik, zein urrats emango ditu bankuak eta zein alternatiba ditu norberak, etxetik kaleratua izan baino lehen? Legeak konponbiderako bideak eskaintzen ditu, baina bankuak du azken hitza, bere esku dago negoziatzea, eta sarri ez du horretarako asmorik. Bankua beti da garaile.
Horixe Antxon Ezeiza zendu berriak Jexux Ijurkori Argian erantzundakoa, 1983ko elkarrizketa batean. Zinegileak argi zuen bere bidea: “Garbi dago egunen batean euskal zinema bat egoteko gaur egun egin behar dena gehiago izango dela azterketa, ekintza baino. Eta horrek momentu batean suposatu dezake tipo baten karrera izorratzea, baina hori norberak ikusi behar du”.
Zein unetan hasiko zinateke, heriotza usaineko bunker itogarrian giltzapetuta, erotzen? Zenbat iraungo zenuke, hasi arte biziraupenaren izenean albokoa zanpatzen, lagun-etsaia torturatzen, gizatasuna galtzen? Berdin dio ama prestu, suhiltzaile edo abokatu zaren zure egunerokoan, lurpeko bizilekuan sen primarioena gailentzen da, muturreko egoeran barru-barruko izaerak egiten du eztanda. Eta beldurgarria da emaitza. Beldurgarria delako The Divide, agonikoa, hertsia. Baina lehenbizi girotu dezagun filma bere ingurumarian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eskaini baitute pelikula, eta berezia, oso berezia da Donostian egiten den zinemaldi hau.
Ezkio-Itsasoko itzultzaileak 25 urte daramatza ETBrako eta zinemarako ingelesetik –noizbehinka frantsesetik– euskarara itzultzen. Etxeko txikienak ohituta daude marrazkiak euskaraz ikustera, baina horri segida emateko ETB1ek nerabeentzako eskaintza duina falta duela uste du Idiakezek.
Krisi ekonomikoa langabeen zakua puzten eta lan-baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira, zenbat kobratzen dute? Funtzio publikoaren benetako dimentsioari egin diogu errepasoa, hobetu beharrekoan arreta jarriz.
“Zure baimenarekin, etxera noa, bihotzekoa izatera”, dio John Travoltak Pulp Fiction komedia beltzean. Sarkasmo iluna maite duen generoak ibilbide oparoa egin du pantaila handian eta azken emaitza etxean bertan dugu: Telmo Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona!
Zinemaldian zer ikusiko dugun eta zer geratu den kanpoan José Ángel Herrero-Velardek erabakitzen du, beste sei pertsonarekin batera. Horretarako, jaialdiaren barrunbeetan 30 urte baino gehiago daramatzan 66 urteko donostiar honek bost hilabetetan 500 film inguru ikusi ditu, egunean hiruzpalau; onartu digunez, batzuetan asmatu egiten du aukeraketan, bestetan ez.
Herrialde arabiarretako iraultzak eta haserretuen kanpaldiak izan dira azken adibide garbienetakoak. Interneten zabalkunderako gaitasuna eta Twitter eta Facebook bezalako sare sozialen bultzada aprobetxatuz, aldaketarako gogoa duen jendea aktibatzea lortu dute teknologia berriek. Zibermugimenduen eraginkortasunaz iritzi guztiak ez dira baikorrak, ordea.
HABEko hizkuntza probetan epaile lanetan harrapatu dugu Jokin Melida euskara irakaslea. Mahaia ondo ezagutzen du beste aldetik ere 34 urteko irundarrak, euskaldun berria baita, euskaltegian eta barnetegian ikasia. 16 urtera arte, bere giroarekin zerikusirik ez zuen “mundu paraleloa” zen euskararena.
Bildu Gipuzkoan, EAJ Bizkaian, PP Araban. Horra EAEko Batzar Nagusietan garaile irten diren alderdiak. PSEk boto galera handia jasan du eta txikiak (Aralar, EB, H1!, UPD) desagertu edo ia desagertu egin dira diputazioetatik. Garaipenak, ordea, ez dira erabatekoak, itunak beharrezkoak izango dira hiru lurraldeetan, eta jokoan dauden interes desberdinak kontuan harturik, ez dirudi batere erraza izango denik.
Selektibitateak Hegoaldean, Baxoak Iparraldean, goi mailako gradu bat egin nahi duten milaka ikasleren etorkizuna baldintzatuko dute egunotan. Egun gutxitan egiten diren azterketa masiboak dira, aldaketarako tarte mugatua uzten dutenak eta Europako herrialde askotan egiten dituzten errebaliden antzekoak. Bi norabidetan baldintzatzen du hautaprobak: aurretik, Batxilergoko ikasketak azterketa gainditzera bideratzen dira; ondoren, karreratarako hautaketa azterketaren irizpideen arabera egiten da. Beraz, hautaprobak batez ere edukiak neurtzen dituela kontuan hartuta, konpetentziek apenas duten lekurik Batxilergoan. Ordea, horiek aintzat hartzen dituen bestelako ikasleak demandatzen ditu unibertsitatean Boloniaren etorrerak. Nola egin aurre kontraesan horri? Mahai-inguruaren abiapuntua dugu. Osatzeko, unibertsitatea euskaraz egin nahi duten Iparraldeko herritarrek dituzten zailtasunez artikulua idatzi du Gillermo Etxebarriak, eta nazioarteko unibertsitate prestigiotsuek darabiltzaten hautaketa irizpideez Ramón Flechak.
“Giza-ekintzaileen kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobe baten minean”. Horrela aurkezten du bere burua Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak. Hamabost urte daramatza etorkizun hori eraikitzen, kultur eta gizarte ekintza orotarikoen aterpe.
Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe, protagonista rolak harilkatu ditu zineman, Ander filmeko baserritar homosexualaren antzezpen ederraz geroztik: Camera obscura-n, errodatu berri duen Telmo Esnalen Urteberri on, amona!-n eta laster, Los tontos y los estúpidos komedian.
Gai politikoek gertu izan ohi dute beti polemika, baita zineman ere. Ama Lur-etik hasi eta Euskal pilota-raino, Euskal Herria eta bereziki euskal gatazka mintzagai izan duten hemengo filmek zentsura, boikota, eztabaida eta iskanbila izan dituzte bidelagun.