Argia.com :: Miel Anjel Elustondo
Euskararen inguruan ari eta “asko egin da, gutxi egin da…”. Duela 25 urte baino askoz euskara gehiago entzuten dela Gasteizen eta gainerako erretolikak. Euskara entzutea deigarri da oraindik Arabako hiriburuan. Eta ezagutzen ez duen kalean gora, kalean behera, errotulazioa euskaraz duen botikaren ondotik igarotzean, geratu eta sartzea erabaki du.
Hedabide asko kinka larrian direnean, asmo berri bat sortu da Arabako hiriburuan. Orain ele bitan diharduen Gasteizko Hala Bedik euskara hutsean hasi nahi du bigarren emisioa.
Bat baino gehiago dira azkenaldian generoa aztertzera hurbildu direnak, linea ofizialetik kanpoko begirada eskaini nahian, azterketa sistematikoagoa egiten edo gai zehatz batean sakontzen. Haur eta gazte literatura zeresana ematen ari da gurean.
Josetxo Goia-Ariberen disko berrian, ahots bat, Nafarroako jotan. Atea jo, eta kantari hartu gaitu. Jotaren muin betikoa, azal berrituan, beti eder, jolasti eta gustagarri.
Euskararen ezagutza datuak gora egiten ikustera ohitu gara, erabilerari aldiz, kosta egiten zaio goranzko pausoak ematea. Bada, Laudion, hamar urtean %3,69tik %9ra igo da erabilera. Arabako herri honetan duela mende bat galdu zen euskara.
Erlea aldizkariaren 5. alea ilustratu zuen Marta Cardenas margolariak. Madrilen bizi den arren, Bilboraino egin zuen zenbaki haren aurkezpenaren karietara. Oholtzara igo eta euskaraz hasi zen, Bidegoiango hizkera jatorrean, beraren lanaren berri herdoilik gabe ematen.
Ireki hiztegia eta irakurri: “Tortura. Iz. Zuz. Pertsona bati, gehienetan harengandik aitorpen edo informazio jakin bat lortzearren edo zigortzearren, tresna eta modu ugari erabiliz egiten zaion min fisiko edo psikologiko larria”. Definizioa gogoan, hitzak bere baitan gorderik duen errealitatera jo dugu Jorge del Cura (Burgos, 1956) ekintzailea lagun harturik.
Galbidea zekarren azalean aurkibidearen ordez, hara noraino zen heterodoxoa Igela aldizkaria. 50 urte joan dira Parisko Saint Germain bulebarreko 15.ean erredakzioa jarri eta aurreneko aldiz publikatu zenetik. Txomin Peillenen eskutik berreskuratu dugu kli-klu bihurriak egin zituen argitalpenaren historia.
Pailazoa. Definizioa. Gainontzeko kideentzat umore iturri agorrezina. Definizioak errealitate harrapagaitza harrapatu nahiko luke. Ezin 40 urteko jarduna definizioan bildu.
Dekretu zirriborroa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak joan den udazkenean. Euskara ziurtagiriak aurkeztetik –eta horiek lortzeko azterketak egitetik– salbuetsiko ditu ikasle asko. Ikusi dugunez, dekretuaren kontrako ahots eta iritziak bat baino gehiago dira.
Afganistan, 2010. Helmand herrian, ospitale batean sartu da Karlos Zurutuza. Haurren negarra: besamotz, eskumotz, aurpegiak erreak… Piztu du pilotu automatikoa. Honen hitzak bildu ditu, haren argazkiak. Osagaiak ditu, erreportajea idatzi du. Etxera itzuli da, igaro da denbora eta, halakoan, krak egin du haren barruak negarrez. Afganistango garrasi mina Donostiaraino dakar gerrako kazetariak.
Bi urte igarotzeko asmotan heldu zen Oiona Andoni Landa Arozena (Nuarbe auzoa, Azpeitia, 1966). Hogei urte baino gehiago joan dira ordudanik. Euskara irakasten hasi zen, eta horretan ari da gaur egun ere, IKA euskaltegian. Urteen joanean ikusi eta bizi izan duena erakutsi digu.
Hurkoa identifikatzeko dugun beharrak sortu zuen izena. Joanes Etxebarriak badu izena, badu titulua: Iparraldeko bertsolari txapelketaren finalean kantatu duen lehen zuberotarra dugu. Izenaren atzean, izana: kazetari eta argazkilari, “jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorra” lagun.
Santiago Txileko Euzko Etxeko arima da. Hanka bat du Txilen, bestea Euskal Herrian. Hogeita lau joan-etorri ere egina da handik hona, hemendik hara. Txileko euskalduna. Izan nahiaren indarra.
Mundua. Bertan den askotariko ondarea. Bertan hitz egiten diren hizkuntzak. Munduko hizkuntza ondarearen UNESCO katedraren arduradunarekin mintzo gara, gure hizkuntzaz.
2008ko apirilaren 14a Irunen. Espainiako Errepublikaren Egunaren ospakizunak. Ereserkia jotzen ari da Hiriko Banda. Bandera jaso du emakume zahartuak. Amaia Tello da, Tellito, Tellin… Espainiako Gerra Zibilaren garaian.
Santiago Compostelako Unibertsitateko katedradun eta Galiziako Hizkuntzaren Institutuko kide da. Galegoaren atlasaren lehen alea ondua zuen duela hogeitaka urte, Euskal Herrian gure hizkuntz atlasaren egitasmoa aurkeztu zuteneko. Harrezkero, joan-etorri franko egina da Galiziatik euskararen herrira, galegoaren dialektoez eta hizkuntza estandarraz gogoetan.
Poeta plazaratu zen lehenengo. Argiaren barne-distantziak argitaratu zuen 1989an. Poema bilduma hark, ordea, margoa zuen ezaugarri. Izan ere, margolaria da Imanol Irigoien, poeta baino lehenago. Lanbidea, berriz, enpresa mundua izan du. Horixe koktela. Edan edo klik.
1960ko ekainaren 27an bonba leherketa Donostian, Amarako tren geltokian. Sei lagun zauritu zituen lehergailuak. Hurrengo egunean hil zen haietako bat, Begoña Urroz, 22 hilabeteko haurra, Lasarte-Oriakoa. Espainiako politikari interesatu askoren aho interesatuagoetan “ETAren lehen biktima”. Ikerketa egin eta pekoz gora jarri zituen hitzok Ainhoa Oiartzabal kazetariak. Rikardo Arregi sarietan epaimahaiaren sari berezia jaso zuen haren Nork hil zuen Begoña Urroz? erreportaje bikainak.
EAEko hezkuntza sisteman, eleaniztasunari buruzko ikerketen emaitzak eta metodologia aztertu eta Towards Multilingual Education: Basque Educational Research in International Perspective lana argitaratu zuen iaz EHUko Hezkuntza Zientzietako katedratiko  Jasone Cenozek (Iruñea, 1960). Aurten, Hizkuntzalaritza Aplikatuko Espainiako Elkartearen (AESLA) ikerketa saria jaso du liburuak.
Uda atarian liburu-dendara. Honako hau eta harako hura. Norberarentzat eta besterentzat irakurgai bila. Horretan, liburu eder handi bat, ezinago eder, etxeko neskatikoarentzat. Mitxitxi marriau. Egilea: Begoña Durruty. Idazlea, ilustratzailea. Eta nor da delako
Begoña Durruty? Bila abiatu zara…
Juan Kruz Igerabide dute aitzindari. Berak, ezetz, bera baino lehen ere haikuak idatziak direla Patri Urkizu, eta Joseba Sarrionandia. Haikurik idatzi ez bazuten, haiku tankerako testuak baietz. “Haikuak idazten lehenengoa, behintzat, ez naiz. Eta, lehenengoa edo azkena izanda ere, berdin zait!” Igerabide bera, Josetxo Azkona, Josu Jimenez Maia eta Karlos Linazasoro lagun hartu eta abiatu gara, haikurik haiku.
Horra kazetaria, horra idazlea, horra bisitari irlandarra… sobera ez ezagutzeko moduan Euskal Herrian barrena ibili eta liburua ingelesez idatzitakoa. The Basque Country. Francoren heriotza urtean gurera heldu eta harrezkero lotura eten ez duena.
Apeza, Herria astekariaren zuzendari izana, euskaltzaina, idazlea… Hamaika lan eta bat gehiago egina da Emile Larre. Piarres Lafitte, Piarres Larzabal, Teodoro Hernandorena… Mundu bat, mende bat kasik, bizi izana da. Historia bizia Euskal Herrian.
Argazki bat. Neskatila gaztea du ageri. Atzeko aldean, guraso batek entzun litzakeen berba ederrenak, alabak amari bidalitakoak. “Maitasunaren erakusgarri, zure alabak. Maite zaitut benetan. 1938-VI-6. Wight”. Rosario Beaskoetxeak Ingalaterrako kanpamenduan zegoela bidali zien gurasoei. Egun ez du beste oroigarririk, oroitzapena da osterantzean.
Ipuinetan zaildutako idazleak musikara jo du beste behin. Oraingo Biodiskografiak (Erein, 2011) liburuan, aitzitik, mozorroa erantzi du, eta gaztetan barrura sartu zitzaizkion pop-rock diskoak besapean harturik datorkigu. Disko azalez horniturik datorren lanak, dena den, Iban Zalduaren beti-betiko egitekoa dakarkio irakurleari: ipuina. Musikaz blai izanagatik ere.
Gotzaina da Kubako Holguin eskualdean. Erbesteratze politikoaren ondorio da, aitak atzerrira bidea hartu behar izan baitzuen Espainiako gerra inzibila eta gero. Bost anai-arrebaren artean, kubatar hazi zen, baina ez ditu saltzekoak aita-amak erakutsitakoak.
2003an izan zen. Euskaldunon Egunkaria itxi zuten. Eusko Jaurlaritzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren balorazioa egin zuen, eta III.aren atarikoak aurkeztu. Lakuako administrazioko zenbait langilek Tiraka bloga osatu zuten. Tartean, Zelai Nikolas legelaria.
Hemen ez du balio “izan zirelako gara” gisako esaera eginak. Hemen aurrekoek egindakoa bazter utzi behar da, lehendik datorren haria eten, beste bat non edo nondik sortzen asmatu, eta egin. Arte garaikidea da.
Euskararen aldeko eragileen zerrendan da Adrian Zelaia Ibarra, Andres Urrutia euskaltzainburuak iaz Bidegileak bilduman ezarri zuenetik. Alabaina, legelari eta irakasle izana da Zelaia, aipu eta sona handikoa gure zuzenbidea xehe aztertu zuenez gero.