Argia.com :: Joxemari Carrere Zabala
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[Arantzazu gogoeta lekua da, batzuentzat behintzat. Leku magikoa ere, bere edertasunean. Galeusca egiteko aproposa beraz. Idazle mordoa gogoeta literario espiritualak egiten Oteizaren gorputz hustuen pean. Hiru hizkuntza ezberdinetan genero ezberdinetako idazkiak egiten dituzten sortzaileak, kezkak, ideiak, galderak eta zerbezak elkar banatzen. Eta Alfonso Sastreren hitzak etorri zaizkit burura: “Ni idazleentzat antzerki mundukoa izan naiz, eta antzerkigintzarentzat idazlea, ezinezko definizio horretan ibili naiz beti”. Eta zioen antzerki idazleak esateko idazten duela ez irakurtzeko. Izan ere antzerki testuaren liburua eskenatokia baita. 
Idazle galego batzuekin hizketan antzerki literatura gailegoaz galdetzen diet. Eta ez didate panorama polita azaltzen. Lehiaketa batzuk ba omen daudela, sustatze aldera, baina ez gehiegi. Gurean ere ez da eremu oparoa. Lehiaketa batzuk egiten dira ere, testuak idazteko bekak; gero, ordea, non daude lan horiek? Zein eskenatokietan ikus daitezke? Edizio galdu batzuetan argitaratuko dira batzuk, liburu denden hautsen gordelekuan ahaztuak izateko. 
Susa argitaletxeak saio polita egin zuen, aspaldi, euskaraz estreinatutako antzerki lanak argitaratzen, batzuk jatorriz euskaraz sortuak, beste batzuk itzuliak. Eta bitxikeria gertatu zen lan argitaratu horiekin, jende gehiagok ezagutu baitzituen eskenatokian paperean baino. Eta hau da antzez literaturari gertatzen zaion gauzarik ederrena. Antzerki idazle batek zenbat irakurle izango ditu? Bere lana eskenaratuz gero, ordea, zenbat jendek ezagutuko du lan hori? Orain ulertu dugu Sastrek esandakoa, alegia, ikus/entzuteko literatura dela antzerkia, irakurtzekoa baino.
Eta Galeuscara itzuliz, beharbada heldu beharreko gaia da hau. Gure hizkuntza txikientzat sekulako garrantzia dauka antzerkiak, ez bakarrik kultur ekintza gisa, baina baita ere idazlearentzat bere sormen lana zabalkunde handiagoa izateko. Zaila da egun, liburu baten mila ale saltzea, ez ordea, behin eskenaratzerakoan mila lagunek idazlan hori ezagutzea. Noski, antzerkiak ez ditu gure literatura txikiak salbatuko edo antzekorik, baina tresna liluragarria izan daiteke euskal letrak eta autoreak ezagutarazteko. Elkarlanerako bideak zabaldu eta sendotzea baino ez zaigu gelditzen.]]></description>
	   <description><![CDATA[Aspaldi zaharrean, desiratzeak balio zuen garaian, antzerki biltzar bat egin zen Zarautzeko aterpetxean. Bertan ikusi eta entzun nuen lehen aldiz Helder Costa antzerkigile portugaldarra. Bilkura hartatik dudan oroimenik garbiena da Costak bere hitzaldia nola hasi zuen: “Ni marxista-leninista naiz”; eta handik aurrera antzerkiaz mintzatu zitzaigun. 
Jakina gaur egun halako sarrerarik egingo duenik ez dugu topatuko, baldin eta pertsona zaharkitutzat hartzea nahi ez badu behintzat. Eta beharbada normala izango da. Halakoak bestelako foroetan entzuten genituen, beti ere ideia ideologikoen aldarrikapen foroetan, ezkerreko mugimenduetan eta langile eta ikasleen proklametan. Antzerki bilkura batean ordea... Jakina, baziren ideologi horretan lerratzen ziren hainbat eta hainbat antzerkigile eta antzezlari. Izan ere, kulturaren munduak ezkerrekoa baino ezin zuela izan zirudien; 68ko maiatzaren eraginak agian. 
Kontuak kontu, mintzaldi hartan interesgarriena izan zen bere antzerkigintzaren jarduna abiapuntu ideologiko batekin lotzen zuen bidea. Gogoeta sakon bat zegoen bere antzerkigintza eta jarrera ideologikoa lotzeko orduan, koherentzia mantentzeko garaian. Eta guzti hau etorri zait burura egungo egoera sozio-ekonomikoa ikusita. 
Arte eszenikoetan, jendartean bezala, badirudi ideologiak desagertu egin direla. Kezka dut ez ote garen buru belarri sartu kultur alienazioaren atzaparretan. Jakina, gauza ez da eskenatokia bandera gorriz estaltzea, baina Marx irakurrita zerbait ikasi banuen izan zen langileak duen gauza bakarra bere lan ahalmena dela eta hori defendatu beharko duela eroslearen aurrean. Arte eszenikoetako langileok zer dugu saltzeko, edo “eskaintzeko” nahi bada, gure sormen ahalmena ez bada? Horretan ez gara beste edozein langileren ezberdinak. Jendartearen gorabehera sozialak eta ekonomikoak guregan badute eraginik, are gehiago kulturgileen lan prekarietatea kontuan hartuta. Zergatik orduan ez zaigu kolektibo gisa ikusten halako egoerak salatzen eta bestelako antolamendu sozial zein ekonomikoa aldarrikatzen? Komunikatuak sinatzen ditugu, hango eta hemengo aldarrikapenak sustatzen, geure izena eta aurpegia erakusten, baina sektore dinamikoa ote gara jasaten dugun antolamendu ekonomiko-sozial honen salaketan? Orduko hartan Helder Costak zioen marxista-leninista zela, eta nik... nik gustukoa dut oso Helder Costa.]]></description>
	   <description><![CDATA[Kultura askotan kulturismoarekin nahasten da. Eta astakeria dirudi lehenengo kolpean. Jakina, nola nahas dezake norbaitek, neurona bere lekuan edukita, arimaren elikatzailea omen den jarduna, giharrak puztea besterik bilatzen ez duen ariketa fisiko sortarekin? Astakirtena behar da izan gero! Graziosoa da ordea –niretzat behintzat–, kulturan ibilita norbere burua kulturistatzat izendatzea. Izan ere, ez dut uste halako kirtenkeria denik. Zintzoak bagara, kultur jardunak gero eta antza gehiago baitute kulturismoarekin. 
Zintzoak izan gaitezela nioen, ezen, zer bilatzen baitute gaur egun antolatu ohi diren kultur ekintza gehienek? Zein irizpide daude horien atzean? Ikus dezagun aipatu kulturismo zalea. Bere helburua izango da gorputzeko giharrak ahalik eta ederren agertzea gorputza tenkatu ahala. Horretarako hainbat ordu emango ditu zama astunenak altxatzen –tira, eta orain aipatuko ez ditugun bestelako “lagungarriak” ere–. Zertarako? Zer ekartzen dio horrek kirolaren onuratik? Agian ezer gutxi, baina beharbada, ospea lortuko du bere gorputzarekin, edo besterik ez bada, itxura, ustez, hobeagoa izango du besteen begien aurrean. Gorputzari kultua deitu ohi zaio horri. Modu berean begiratzen badiogu kulturari, asko aldenduko ote da? Ikus dezagun. Kultur ekitaldi bat antolatu da. Garrantzitsua. Hainbat ordu eta diru inbertitu dira hiriko aretorik entzutetsuenean eskaintzeko. Jendeak egun asko aurretik erosi ditu txartel garestiak. Eguna heldu eta aretoa lepo. Arrakastatsua izan da kultur ekintza. Norentzat ordea? Zer ekartzen dio horrek kulturaren onurari? Agian ezer gutxi, baina, beharbada, ospea eta eskerronak lortuko ditu horren antolatzaileak, kultur ekintza hain garrantzitsua hirian antolatzeagatik. Kulturari kultua deitzen zaio horri.
Kultua ere jainkoei omen zaie. Kirola bezala kultura jainkotzen den jendarte honetan, ahaztu egin dira jardun horien benetako helburua, alegia, pertsonen hazkunderako tresna direla. Aitzitik, barrunberik gabekoak bihurtu ditugu. “Jendeak antzerkira joaten denean, bere arazoak ahaztu nahi ditu”. Halako esaldiak udal kultur programatzaile garrantzitsu baten ahotan, berak bezain beste garrantzia dauka, ez da esaldi soila. Esan nahi du bera arduratuko dela jendeari arazoak ahaztarazten. Ahantz ezazu zure bizitza, zatoz antzerkira. Eta zer eskaintzen da eskenatokian? Gihar eder batzuk, besterik ez.]]></description>