Argia.com :: Jon  Martin
I
Zu ez zarenean dena,
izan al ninteke ezer?
Ez nezakeenean uler
sentitzen ari naizena,
zer da egin behar dena
dena bukatu ondoren?
Erdibitzear zegoen
mundu batetik bi mundu
erditu, eta urrundu,
zatitan lehertu baino lehen?
II
Maiz negarretan leherturik,
babes pozoindu bat behar:
Besarkatzen dugu elkar
elkar ezin ulerturik
eta orduan, urturik,
biak haragi ta gezur
(bata bestearen beldur,
noiz ihes egingo digun…)
Noiz bihurtu zitzaizkigun
besoak galdera ikur?
III
Ustekabean leihotik
lapur isilen antzera
negua sartu ote da?
Ta sartu bada, zergatik
sartu den ere ez dakit.
Zure ta nire bihotzak
besarkatu ditu hotzak
sortzeko bihotzikarak
bihurtzeraino izarak
txikiegiak biontzat.
IV
Usoak hegan egin du.
Hoztutako izarekin
bandera zuriak egin
eta zeruan astindu.
Baina bihotz maitemindu
batentzat bake koldarra
beti izaten da txarra.
Ez dut nahi bakerik jada
zu-etena baldin bada
bake posible bakarra.
V
Jolas makabro honetan
nork mugitzen ditu fitxak?
Bolbora usaineko hitzak
burdinazko ezpainetan;
betiko elkarrilketan
zauri zaharrak zabaltzea.
Inork ez du nahi galtzea,
baina ez al da ankerra
galdurik dagoen gerra
batean borrokatzea?
VI
Zer egingo dugu orain
zauritutako soldadu
bat baino ez bagara gu?
Zer? Odoldutako lur-gain
honetan bala baten zain
itxarotea besterik?
Ez badugu, sentitzerik
gure loturatan aske
ta, gure munduaz beste
egiteko adorerik.
VII
Lehengo zeru orlegiak
daude itzalez sututa.
Zein tximistak itsututa
galdu ditugu begiak,
sentimenduak, egiak?
Zein harreman da gurea,
esperantzarik gabea?
Gurea bada maitea
trumoi bat eta bestea
lotzen dituen barea.
VIII
Trumoi ondorengo trumoi
hauetara errenditu
rutinak bihurtu ditu
aho hau eta ohe ohi
hura, ahazteko arrazoi.
Nahiz eta iragan eder
hura faltan bota laster,
onar dezagun azkena
ezer ez delako zena
dena ez denean ezer
Doinua: Dezima
Oharra: Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako XXIV. Basarri Sariko bertso sorta irabazlea.]]></description>
I
Dena kaosa denean
zu, mundua, mundua, zu
tarte bat hartu ezazu
eta lurraren gainean
eseri atsedenean,
zure gogoa itzali
betazalekin estali
begiak, sakon arnastu,
mundurik badenik ahaztu
eta begiak irauli.]]></description>
	   <description><![CDATA[Elikadura Subiranotasuna zer jan eta jana nork eta nola ekoitzi erabakitzeko herritarrok daukagun eskubidea da. Globalizazio neoliberalak elikadura merkantzia bihurtu du. Egoera horri aurre egiteko, otsailean Maliko Selingué herrian Elikadura Subiranotasunaren aldeko Mundu Foroa egin zen. Bertan bildu ziren kontinente guztietako nekazari eta arrantzaleak, martxa mundialeko emakumeak eta Amigos de la Tierra eta Via Campesina taldeak. Elikadura Subiranotasunaren inguruko helburuak eta politikak lantzeko agenda martxan jarri dute. Forotik etorri berritan elkarrizketatu dugu Paul Nicholson, EHNEko kidea eta Via Campesinako koordinatzailea.
Munduko herrialde boteretsuenak, Europa eta AEBetan biltzen dira munduko ekonomiaren inguruan erabakiak hartzeko. Baina Elikadura Subiranotasunaren inguruko erabakiak, Selinguéko lastozko txaboletan hartu dira. Foroak iraundako bi asteetan, Selinguén ez da Coca Cola bakar bat ere ikusi. Bertan bildutako eragile sozialak, Maliko herrixka horretako jendeak urtean zehar jaten duen janari berarekin elikatu dira. Elikadura Subiranotasunaren tesiarekin bat egiteko, goizean hildako animaliak eta bertan ereindako jakiak baino ez dira jan. Paul Nicholsonek azaldu dizkigu Foroko tesiak.]]></description>