Argia.com :: Izaskun Jauregi
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[Ezkongabeak beti egon dira, edozein familiatan. Neskazaharrak eta mutilzaharrak nonahi eta noiznahi. Baina dirudienez, edo komunikabideek diotenez, inoiz ez dira orain beste egon. Eta inoiz ez dute oraingoa bezalako bizimodu aske eta erosoa izan. Lehen baztertuak eta kritikatuak, orain askotan goraipatuak. Euren bizimodua ezagutu nahi izan dugu.
Argitu dezagun ezer baino lehen: ezkongabeez ari garenean ez gara ezkontzaz ari, bikotekidea izateaz baizik. Jakina baita gaur egun ezkonduak ez dauden bikote asko etxe berean bizi direla. Bakarrik bizi diren eta bikotekiderik ez dutenei buruz mintzatuko gara hemen. Bridget Jones edo Sex in New York bezalako film eta telesailek erakutsi dizkiguten gazte-heldu independente horiei buruz. Klase sozial berri bat sortu dela diote batzuek: singleak, banakakoak edota bakoitiak deiturikoa. Estatistiketan, bakarrik bizi diren 25 eta 60 urte bitarteko pertsonak sartu ohi dituzte zaku horretan. Horien artean, hala ere, mota askotakoak daude: bananduak edo dibortziatuak, alargunak eta ibilbide luzeko ezkongabeak.]]></description>
	   <description><![CDATA[Emakumeek urteak daramatzate elkartzen, antolatzen, beraien rola aztertzen eta sexismoaren aurka borrokatzen. Orain, gizonen txanda ere iritsi dela dirudi. Sexismoak, orain elkartzen eta antolatzen hasi diren gizonezkoen talde hauen arabera, emakumea zapaltzeaz gain gizona ere baldintzatu eta zapaltzen du. Historikoki izan dituzte gizonek sistema patriarkalari esker emakumeek izan ez dituzten zenbait pribilegio. Kontua da pribilegio horiek nolabait gizonak eurak ere kaltetzen dituela. Dirua, askatasuna eta erabakiak hartzeko aukera dute. Baina aldi berean horrek, lehiakortasuna ezarri die, autoestimu falta eragin eta afektibitatearen mundua itxi. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteaz gain, gizonak beraien bizitza kalitatea hobetu nahian, duten alde femeninoa landu nahi dute. Gizonen krisia eta gizonen aldaketa aipatzen da nonahi azkenaldian, baina gutxiengo batean eta modu partzialean ematen den zerbait da oraindik. Hala ere, eta beraiek oraindik modu publikoan egiten ez badute ere, merezi du gizonei zer gertatzen ari zaien eta zertaz hitz egiten ari diren jakitea. Euskal Herrian urteak dira zenbait gizon biltzen hasi zirenetik. Urtxintxa eskolako gizonak dira adibidea. Beraien lantegira sartzeko aukera izan dugu eta hona hemen gizonez eta gizonei buruz ikasi ahal izan duguna.
	   <description><![CDATA[Denok ezagutzen dugu gaitz mentalen bat duen edo izan duen norbait; familiar bat, lagun bat, ezagun bat, gu geu... Ez dakigu gaitzok ugaritu diren edo ez, baina bistan da geroz eta presentzia handiagoa dutela kalean eta komunikabideetan. Mahaian bildu ditugun kideak ez dira ados jartzen: urteroko gaixo berrien kopurua mantendu egiten da batzuen ustez eta kasu gehiago dagoela diote besteek eta bizi garen gizarte honek horretara bultzatzen gaituela. Argi dago, denboraren kontra bizi garela, bakoitzak bereari begiratzen diola geroz eta gehiago eta horrek ez dio gure osasunari laguntzen. Patxada gehiago behar dugu bizitzeko, bidea egiteak garrantzia handiagoa izan beharko luke helmugara iristeak baino, gure osasunaren onerako. Erraza da esatea, lortzea ez ordea. Psikologia eta psikiatria adituengana jo dugu aholku eske.
	   <description><![CDATA[Soinujolearen semea Bernardo Atxagaren liburuak arrakasta handia izan du: hiru edizio daude kalean eta hainbat sari eskuratu ditu. Irailean gaztelaniaz eta katalanez argitaratuko da. ARGIAk datorren astean liburuan sartu gabe geratu zen ipuinetako bat eskainiko dio bere irakurleari: Teresaren istorioaren jarraipena.
	   <description><![CDATA[Zain geunden eta azaroan iritsi zen azkenean Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea lana. Zazpi urteren ondoren, idazleak liberazio handia sentitu du. Eta irakurleak gogoz erantzun dio, inoiz baino iritzi gehiago jaso baititu Joseba Irazuk. Hemendik aurrera bera izango omen da bere idazkietan agertuko dena, Atxaga pertsonaiari nolabait amaiera emanez. Itzulpena prestatzen ari zela aurkitu genuen Zalduondoko bere etxean, liburuaren bigarren edizioa kaleratzear zegoela.
	   <description><![CDATA[Euskal kulturaz hitz egiten dute batzuek eta besteek, baina zeri deitzen diogu euskal kultura? Horixe argitu beharko litzateke, besteak beste, azken aldian hizpide izan den Kulturaren Euskal Planaz jarduteko. Planaren zirriborroa irailean aurkeztu zenetik, ikusmina sortu da kulturgintzako eragileengan. Kultur eragile ugarik hartu zuten parte bere osaketan eta orain zuzenketak egiteko garaia da, urte amaierarako aurkezteko asmoa baitu Eusko Jaurlaritzak dokumentu definitiboa. Azken batean, gurea dugunari nola eutsi delako aurrera begirako estrategia. Alde ditugunak (sortzaile ugari, erroekiko loturaà) eta kontra egin diezaguketenak (globalizazioa, eragile eta administrazioaren arteko elkar ulertze eskasaà) bidaide izanik, gure kulturaren egoeraz aritu gara, pausoak norantz luzatu behar ditugun jakite aldera.
	   <description><![CDATA[Lotsatia dela diote. «Musikak sendatu eta osatu» egiten duela esan digu Ruper Ordorikak ordea. Eta zinez frogatu digu. Hogei urte baitaramatza eszenatokietara igoz, lotsari aurrea hartuz. Azken diskoaren aurkezpenen atarian, patillak, pastazko betaurrekoak eta jantzi ia guztiz beltza ekarri zizkigun elkarrizketara. Betiko legez. Berak aukeratuta joan ginen Oñatiko gazte lekura, tartean kalean topatutako guztiak agurtuz. Galdera bakoitzaren erantzuna kantua sortzen ariko balitz bezala pentsatzen du, patxadaz, denbora hartuz eta borobilduz. Horrelakoxeak dira emaitzak.
	   <description><![CDATA[Adikzio hitza entzun eta alkohola, tabakoa eta bestelako drogak datozkigu gehienetan gogora. Baina badira substantzia kimikoen beharrik gabe sortzen diren menpekotasunak ere. Adikzio sozial edo psikologikoak esaten zaie eta kontsumo gizartearekin harreman estua dute. Orriotan, Internet, telebista, sexua, lana, jokoa eta erosketekiko jarrera konpultsiboetaz jardun dugu.
	   <description><![CDATA[besterik ez da. Edonola, honelako kasu gutxi ezagutzen dira egun. Oraindik nahikoa ikertua ez dagoen arren, hona hemensexu adikzioa (existitzen bada behintzat) atzemateko pista batzuk.
	   <description><![CDATA[Antzerkia krisian dagoela entzuten da noiznahi eta nonahi. Baina garai okerragoak izan dira. Duela 30 urte, Euskal Herrian ez zegoen inolako azpiegiturarik. Ez zegoen ez antzerki konpainia profesionalik, ez programazio finkorik, ez antzoki sarerik. Gauzak aldatu dira eta herri ekimenetik sortutako antzerki taldeak, komerianteak eta antzerkigileak dira nagusiki horren erantzule. Eurak hasi ziren obrak sortzen eta hiri nahiz herri txikietako plazetara edota frontoietara ikuskizunak eramaten. Lan eskerga eginda, eta sosik ere kobratu gabe. Zorionez, gaur egun  antzerkiaren osasuna hobea da, baina gauza asko dago eztabaidatzeke: programazioa, eskola ofizial baten beharra, ikuskizunetako euskararen kalitatea, publikoa, autoreak, etorkizuneko erronkak... Guk taula gainean jarri ditugu gaiok, metodoa eta inprobisazio hutsa tartekatuta.
	   <description><![CDATA[Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ospakizunetan murgildu dira aurten. Batak laurogei urte egin ditu. Hogei bete ditu besteak. Zein da bietan errepikatzen den eta Iruñeko Pablo Sarasate Orkestran, Baionako Kostaldekoan eta Euskal Herriko Gazte Orkestran ere ematen den ezaugarria? Musika eta musikariak. Azken hauek gabe ez legoke musikarik, eta musikaririk gabe zail da orkestrarik irudikatzea. Hain zuzen azken horiei erreparatu diegu hurrengo lerroetan. Entsegu orduak, zuzendariekiko harremanak, euren arteko gorabeherak eta sentipenak jorratu ditugu, musika notarik gabe ordea.  
	   <description><![CDATA[Kantua: hitza eta melodia hiruzpalau minutuz uztarturik. Uztardura hori egiteko, ordea, modu desberdinak daude. Mahai baten inguruan bildu ditugun musikariek euren esperientziak eta hausnarketak eskaini dituzte. Tradizioak eta, bereziki, bertsolaritzak gure kantugintzan eragin handia izan du. Baina kanpoko berrikuntzei ateak behar bezainbeste zabaldu ote dizkiegu? Kantua behar bat da, kantugileak barruan duena kanporatzeko hizkuntza. Baina hartzailerik gabe ere ez legoke kanturik. Barruko beharra negozio bilaka daiteke askotan. Gurean ez dira horrelakoak hain erraz gertatzen, hizkuntza gutxituan kantatzeak, zoritxarrez edo zorionez, negozioari mugak jartzen baitizkio. Teknologia berriek muga hauek hautsiko al dituzte etorkizunean?
	   <description><![CDATA[Aitzakiarik ez da behar bera elkarrizketatzeko, baina bat bilatzekotan idatzi duen azken liburua, "Eterno retorno", izan daiteke. Aktore izateagatik ezaguna den ameslari honek bi antzezlan idatzi ditu eta beste bat du buruan. Beste gauza asko gordetzen dituen leku berean.