Argia.com :: Itxaro Borda
        <language>eu</language>  
	Zuhaitz genealogikoa inarrosi eta 1643ko Aiherra hartan gure izenarekiko Jakob bat azaltzean, leinuaren lehen zurkaitzaz ametsez gabiltza. Gero eta iraganik gabekoagoak irudikatu gara. Ez da hala noski. Deituratik beretik lurralde honen historia anitzaren kide egiten gara, hemengoak, hangoak, inongoak eta euskal juduen patuaren ikerbidea hartzen dugu Baiona, Bastida eta Bidaxunen barna.
	Baiona, Capbreton eta Port d’Albret-eko jendeen artean, Aturri ibaiaz jabetzeko mendeetako borroka eraman zen. Jakina, baionarrek irabazi zuten, errekaren aho berria Bokalen finkatuz. Ondresko oinezkoen blog batean aurkitu genuen lehen aldiz ibilaldi harrigarri horren aipamena: arras zehaztua ez zen arren Bokaletik Ondresera joan zitekeen Aturriren ohe ohiaren aztarnetatik, Garros eta Turc deituriko urmaeletaraino.
	Rimbaudek zioen: “On est un peu fou quand on a dix-sept ans...” Agian hirurogeita hamazazpi urteetan Marianne Faithfullek laudatu Lucie Jordanen antzera hegaldatuko gara, axolagabe, biloak haizeetan. Bitartetan, bizi-aroak kopetan zimurrak eta bihotzean ubeldurak utziko dizkigu. Ez bakarrik amodiozko kontuengatik. Adinaren harilkak memoria harrotzen dit: hamazazpi udaberri genituen lehen aldiz décroissance elea entzun genuenean, Etxamendi irakasleak 1972ko Erromako Klubak ezagutzera eman ondorioak bihikatzen zizkigula. Ez zen arras décroissance, croissance zéro baizik.
	Bide handietarik bazter dago Oragarre. Bertara iritsi nahi duenak Bardozetik, edo Bidaxunen gaindi, Arrutako plaza baino lehentxoago eskuin hartuko du. Laborari eta artisau herri ezezaguna da. Bost auzo, lau ostatu, hiru eskola, bi saltoki eta ezantzategi bat baziren. Bartetan baseliza bada eta Zelai auzoan eliza nagusia. XX. mende hasieran mila oragartar kontatzen zitezkeen. Orain bostehun dira.
	   <description><![CDATA[Atenasen euria jaits ahala ari zuen arrastirian, Syntagma plazaren eskuineko karrika txikiko liburu-dendan aterbetu ginen alaba eta biok. Erakuts mahaietarik genbiltzan, nagi eta izpirituak behingoz huts. Saphoren olerki fragmentatuen oinarrizko hizkuntzazko bilduma bilatzen nuen nik, arrakastarik gabe. Ordez, jada noiztenka irakurtzen dudan Rea Galanaki poeta anderearen Poimata lana eskuratu nuen. Gustatzen zait arkeologo itsuen paragrafia zirilikoak deszifratzea eta erranahiak zinez zulatu baino asmatzea.
Halako batean azal leun tirriagarriarekiko liburu bat begimendu nuen. Egilearen izena iragartzen saiatu eta alabari harroki hurbildu nintzaion: “So’ixu, Simone de Beauvoiren 1964eko elaberriaren itzulpena’uxu, Une mort très douce preseski”. Soa uher beha zegokidan, normalean 1986an zendu idazlea ez nuela asko estimatzen erantsiz. Egia zuen, ezen duda-mudari nenbilelako bereziki Bigarren Sexua ikerketan edonori lesbiana izateko jaidurari xendra moztu ziolako. Baina Maulen emazte zainart eta hondarrean malerusaren autobiografia irentsi nuen, Atenasen ahurrean neukan greziarrezko dena dabil ongi mundurik hoberenean hau barne. Sartrerentzat nola, ederrena niretzat ere, agian gure ama ospitalean hiltzen zihoan hilabete apurretan leitu nuelako.
Hiru aldiz gurutzatu genuen Grezian Castor-en itzala. Santorini uhartean, Sartrerekin egin zuen oinezko hauts-bide berdina zapaldu genuen Thiratik Oiara kaldeira bolkanikoaren gainaldetik. 1937an bela-ontziak Ammoudiko portuan abandonatu zituen eta zanpa-zanpa joan ziren ilunabarrez Thiraraino, han baitzuten hotela. Ukigarri zitzaigun eguzkipean pizti haien hatzetarik ibiltzea. Bigarren aldiz, Naxosen geundela TV5 katean ikusi genuen itunez finkatu bikote entzutetsuaz bildu telefilma. Nobel sariari Sartrek uko egin zionerainoko gertakariak herrokatzen ziren. Arratsaldeko alfertasunean, zer nahi pentsatu arren, gaur egun pertsonaia horien trakako zenbaiten falta nabaritzen zela nerasan neurekiko. Intelektualak neoliberalak dira gehienbat eta gobernuen ekintzak salatzen dituztenei pantailetako leihoak hersten zaizkie. 
Parosen ginelarik Le Monde egunkariaren lehen orrialdean Frantzian garatu polemikaren berri ukan genuen: Hortefeux Barne ministroaren deklarazio arrazistek sutzen zituzten bazterrak. Oroitu nintzen orduan Anne Marie Garat adiskideak izkiriatu eta kazeta berari bidali baina publikatu ez zioten artikuluaz. 2008ko martxoaren 9an Hortefeux-taz ari zen, itxura aimable, drôle, charmant baten azpian nolako immigrazio politika latza ematen zuen aztertzen. Jendarteak betazalak apaltzen dituenean galtzera uzten duena deitoratzen zuen, Hannah Arendt-ek zehaztu “gaitzaren osagarri arrunta” aipatuz testua bukatzean. 
Ez zen horrelakorik gertatuko Sartre eta de Beauvoiren denboran. Aho zabalak ziren eta engaiatuak, gabetuenen alde, doi bat naifak. Fillonek berak sostengatu Hortefeuxen kontra dagoeneko showbiz-eko izarrak baizik ez dira oldartzen, Guy Bedos eta Josiane Balasko adibidez. Isiltasuna dabil lerroetan, auzitara daramatzate ziberpaperak boterearekiko kritikoegiak direnean eta populuak larderiaz eta poliziaz setiaturik datxizkate. Politikaren zero gradura iritsiak garela lerrake Roland Barthes zenak.
Ikusgarria zen euria Plakako karriketan bezain Monastiraki zein Omonia plaza kosmopolitetan. Mirakulua. Simone de Beauvoiren eleberriarekin jalgi ginen, Saphoren eresia elebidunen obratxoa etxean neukala baimendurik, Sartre laster ahantziko eta Castor oraindik biziko zela segur.]]></description>
	   <description><![CDATA[Ahuzki peko harpe misteriotsuaren ilunetik ilki eta Gixunen Aturrira aurtikitzen den juntaraino, euskaraz Erreitia izena daraman –baina nehork ez dit horrelakorik segurtatu– Biduze ibaiaren oinez segitzea ukigarria da. Bizitza baten sortzea, garapena eta azkentzea irudikatzen du, harri lehorretan, eiherraz azpildu haranetan eta hirietan barna. Ostibarre eta Amikuze zoratzen dabil, Larzabale, Izura, Jatsu, Donapaule, Aiziritze, Gabadi, Labetze, Ilarre, Bizkai, Erriberri eta Aranku zeharkatzen ditu, Akamarren jada erreka irekia bihurtzen dela. Bidaxune eta Gixuneko portuak dauzka lehia hurbil. 
Akamarreko portua ikusgarria da. Elizaren maldako bidetik jaisten da eta hor dago lehen, marea goraz balia, Baionatik zetozen gabarren arrima lekua. Ardoa eta bihiak garraiatzen ziren denboran, egurrez eta Amikuzeko oihanetan haziriko urde oparoen haragiz kargaturik itzultzen ziren gero lapurdum ohiraino. Euskal Herri barnealdearekiko komertzio aberatsa imajina dezakegu oraindik Port Bidouze deituaren kaien hegitik ameslari gabiltzanean. Antzinako denboretan euskal hiztunak baziren Akamarren, halaber Portugaletik etorri judutar leinu osoak, Bidaxuneko israeldar hilerrian ikus daitekeenez. 
Akamarretik Gixunerainoko arto landen erdian sugetzen doa Biduze handia, borobilka, nagitasunez hantua, txoriek hegaletan itsas usaina dakarkigutela. 
Port Bidouze abandonatuak ezagutua izatea merezi du.
Beste ihesaldi batzuk:
Lete (Nafarroa): Erromanikoa bere apalean (Patxi Larrion)
Larraine (Zuberoa): Pistako uren jauzi miresgarria  (Allande Sokarros)
Oto Goien (Araba): Bakarrik, ilunpean (Oihane Perea)
Donostia (Gipuzkoa): Uliaren bizkar ozeanikoa (Ander Izagirre)
Lizarraga (Nafarroa): San Adrian, Sakana gaineko balkoia (Gontzal Agote)
Dima (Bizkaia): Arratia oinpean, lamiak gogoan (Iban Gortazar)
Bidarte (Lapurdi): Gaztelupeko hondartza (Kike Amonarriz)
	   <description><![CDATA[Krisiak bazterrak larrutzen ditu. Ez du alabaina mundua kudeatzen dutenen multzoa ukitzen, egunero bizitzen dugun ekonomia erreala baino. Londresen hogei estatu puxanteenak dirua beraien alde metatzeko bildu zirela oroitzen gara eta denak pozik agertu zitzaizkigun, haur kapriziotsuarena egiten zuen Nicolas Sarkozy barne. Oro har, Londresen eta Estrasburgon asteburu berdineko NATOren bilkuran ez zen politika askorik aipatu, Michelle Obama eta Carla Bruniren arropak zein ibilmoldeak aldiz bai, kazetariei funtsezko arazoetaz aritzea subliminalki debekatua bailitzaien.
Berlineko hormaren erorketaren ondotik diskurtso neoliberalak jende harremanen zulotxoak oro emokatu zituen, amodioa bera kutsatzeraino. Guztiak nagusi txikiak bagina bezala mintzo ginen larderiatzekoak ziren gure auzoetaz, lankideetaz, maitaleetaz. Plan sozialak eta deslekutzeak sentimenduen alorrean erabiltzen genituen haize parpailen antzera eta ustezko irabazleak ginen, ideiaz ezkerrekoak suertatu arren. Egitura ekonomiko bakunaren araberako pentsamendu bakuna hedatu zen eta gorroto olde komunean laidozta genitzakeen terrorismoa, feminismoa, ekologia edo marxismoa, ahoan bilorik gabe eta zilegitasun ideologiko osoz. Krisiaren garatzearekin diskurtso ments gabiltzala konturatzen gara. Dagoeneko buklean entzuten dugu Kraftwerk taldearen radioactivity albuma sosegatuko gaituela esperoan.  
Gaztigu mehatxuengatik, langileek oinetan xinaurriak kilikari nabaritzen dituztela, buruzagiak bahitzen dituztenean, karrika izkinetan eske zinpurtzen direnean, herritarren morala maldan behera doanean kontsumitzea ahulduz, kideen solasa auhen elkor eta luzea delarik, ohartzen gara boteretsuen mintzaldiek jada krisiaren larritasuna eufemizatzen eta parabola ebanjelikoak baliatzen dituztela bake sozialaren mantentzeko, bake soziala baita lur honen parte aberatsenetan, dirua sakelaratzen jarraitzeko baldintza bakarra. Apokalipsia iragarria zutela dioten zenbait aditzen ditugu, baina gehienek, FMIko arduradunak kasu, sei hilabeteren epean zepotik sano jalgiko garela segurtatzen digute geroaz jakintsu bailiran. 
Mass mediek zabaltzen duten mezuak kezkatzekoa badu: krisia ez omen da benetakoa. Subjektiboa da. Sustrai zientifiko izpirik ez duen psikosia orokor bat izan daitekeela frogatzen digute psikologoz inguraturik pantailaratzen diren ministro eta berezilariek. Ez dute dramatizatu nahi eta lantegi bat hersten denean défaillance hitza ahoskatzen dute faillite edo banqueroute eleen ordez. Prekarietatea eta xomajearen espektroa haragitzen doakienen kasko zokoetan zalantza txertatzea lortzen dute, nolabait eroak direlako irudipena, arrazoirik ez duen beldur zozoak daramatzala hots. Krisiaren zama jasaten dutenek gogoetaren hutsalaz hobendun sentitu behar dute, barrikadak altxa eta suteak pitz ez ditzaten egoera horren zinezko errudunen atarietan. 
Marie France Hirigoyen eta Christophe Dejours azterleek duela hamarkada bat finkatu harcellement moral edo zirika moralaren ezaugarriek kolektiboki ere operatzen dute, ez soilik lantegien eta sukaldeen intimitatean. Jendailaren suntsiketa masiboaren helburuetarik bat norberak desiratu ez duen errealitate eman batekiko duda eta kulpabilitatea haztean datza. Politikariek, kazetariak meneko dauzkatela, komunikazio baliabide indartsuak jarriak dituzte horretarako eta Baionako xingar feriako euskaldun andere delizios batek balizko erosleak moltsa uzkur duela erran dezake erdi kexu, krisiaren eragina ukatuz.]]></description>
	   <description><![CDATA[Amikuzen Betiri Santz Barbari Baubau bezain ontsa ezagutzen genuen haurrak ginenean. Mehatxu bat zen. Betiri Santz ikustean edo haren sabel usteleko korrokak entzutean, bazekien batek azken beltza hurbiltzen ari zitzaiola. Gaurko denboretan, nehork gutxik imajina lezake laborantza mailan itxuraz hain oparo dabilen Amikuze aldea, iragan mende erditsuraino, mestura soilez asetzen zen gosaio andana etxetiarrez osatua zela. Baina, jadanik paradoxala dirudien arren, nekazaritza industrializatu horrek gosete latza barreiatzen du denetan, hurrengo kraska janarien mailan agituko dela diotela pantailetan sekula agertzen ez diren berezilariek.
Eguberriak badoaz bata bestearen ondotik, gero eta ankerrago. Urriko nahasmendu finantziariaren ondorioak, gobernuen sosa erdietsirik ez bankeroek alabaina, baizik eta jende xehek dute pairatzen. Karrikatik telebistetara eguneroko ogia eskura ez dezaketen hiritarrak dakuskigu: gazteak, ama familiakoak, erretretatuak, baserritarrak. Herrialde garatuetan orain, behiala Somalia edo Etiopian bezala, borondatezko urriki-oldeak antolatzen zein mediatizatzen dira, neoliberalismoaren eredua nehoiz galdekatu gabe. Den mendreeneko bazkari edo afari opulanteetan, gonbitak bat-batean mundua larrutzen duen goseteaz kezkatzen dira, kulpabilizatzeraino. Urte oroz hogeita bost miliar euro aski litezke lurreko herrialde gehienetan janarien aldetikako nahikotasunaren segurtatzeko. Jakinean gaude zenbat eman zaien banku eta enpresei hondar hilabete hauetan.
Europan dagoeneko jendea ez da asaldatzen, pobreziaren errudun gisa aurkeztuak direlako: merezimenduaren arabera kontzebituriko gizartean, indarrik egiten ez duena gaztigatzen du sistemak, herenegun jainkoak hutsean zebilena punitzen zuen bezala. Baina heren munduan gosearen jazarraldiak hedatu dira aurten, Afrikan barna, Hego Ameriketan, Mexiko tortilaren krisiak bortizki inarrosi zuelarik. 2008ko ekainean Erroman fiat pannis lematzat daukan FAOren bilera egin zen, debaldetan, estatu puxantenek ez zutelako ogi, arto, irris edo soja bihika apurrik ere justiziaren balantzan ezarri. Normalean sei hilabeteko erreserbak badira. 2007an lurra berrogeita bost egunekoekin konpondu zen. Hortik manifestaldiak eta jada ohikoak zaizkigun irudi kezkagarriak kazetetan. 
Iraultza berdeak hirietara metatzera zihoazen nekazari umeak merke haztea zuen helburu. Gurasoen antzera, haietarik izan ginen. Laborantzari jadanik petrolioaren ordezkatzea dagokio, Europa, Kanada eta Amerikako Estatu Batuetako gobernuen diru-laguntzak biokarburanteei doazela. Soberakinekiko ekoizpena lantzen den bitartean hiru miliar kide gaizki aseak dabiltza munduan, egun oroz dakuskigunak barne, eta miliar bat gosez, erdiak laborariak beraiek direlarik. Behiak, urdeak eta alorrak anitzez hobekiago tratatuak dira nolabait. 
Abiadura erraldoian eta arima estirarik gabe garatzen ari den Txinan, Argentinan eta beste hainbat lekutan aberatsen kotxeak ibilarazteko OGMekiko uztatzea praktikatzen da, Monsantoren pozerako. Lur lanen norabidea erabat aldatua suertatzen da, politikariek ahoak eman ahala salatzen duten immigrazioa bultzatuz, mugak giltzarrapoz hertsaraziz eta biolentzia erabiliz paperik edo arditik ez duten herbalen kontra. Monopoli joko horretan hasierako gunera gatoz, Betiri Santz bermatzen dela larderiatsu eta humanitatea bultzatu zuen nola jan arrangura berriz ernatzen zaigula.
“Emaiguzu gaur...”.]]></description>
	   <description><![CDATA[Ez dakit nori irakurri diodan eskubideak erdiestearekin, emazteok emakumeagoak bihurtu beharko genukeela. Baina nago ez ote gaituen bilatzen dugun hondar mugetaraino eraman feminitate horrek eredu maskulinoetan are gehiago gatibatzen eta halaz gizartearen bortitzaren menperago jartzen. Modelo orokorra alabaina gizonarena da, patriarkatuarena, oraindik aita, seme eta anaien hegalpean atxikitzen gaituena.
Ikusten ditugu telebistetan, berezitasun erraldoi direla, zurubi sozialean hupatzen diren emazteei buruzko erreportaiak. Emakume hauek aldi berean hiperfemininoak eta neoliberal gogorrak dira. Miresgarriak. Gizonen helburuak dauzkate, edozein baldintzetan aberastea eta boterera heltzea alegia. Lortzen duen gure ahizpa, gizonezko kideentzat subliminalki ehizi bat da etsaia ez denean, seduzitzalea, desiraren akuilatzailea, eskainia eta agitu litekeenarekiko konplize mutu. Eremu horretan ordea, nola daiteke emaztea gizonarekin konpetentzian, ahalmen eta kalifikazio maila berean, egiturak ardurenean gizonezkoa aukeratzen duenean?
Nehoiz ez dira agertzen pantaila koloretsuetan, maioria horrela doalarik, soldata anitzez apalagoekin, haurrak altxatzeko denbora erdi edo herenez lanean ari direnak. Esklabo gisa erabiliak hots, langile dretxo minimoekin, nagusien tiraniak gauzatuak eta umeak eritzen zaizkienean ere bulegoko atarietan kuzkurtzen direnak,  egunaren ez galtzeko. Eta ez du, Ingrid Betancourt anderearen libratzearen show mediatikoaren garaian, frantses parlamentuak aho batez bozkaturiko lanaren inguruko legedia antisozialak egoera hobetuko. Pobrezia berriaren ekileetan hiru ehun euroko erretreta eskuratzen duten emazteak azaltzen dira karriketan eske, edo zakar ontzietan jarri zahar karrakan. Telebistentzat ez bide dira hain glamurki femininoak.
Jendartearen maskulinizazio baten parean gaudela iruditzen zait. Gizon zuria, kristaua, klase ertainekoa eta heterosexualaren moldea dabil airean. Dagoeneko ez da tokirik inorentzat. Kristalizatze hori itxuratzen du ederki Sarkozy batek, Carla Brunirekin ezkondu aurretik, emezale arrabiatuaren potret-robota hedatzera uzten zuelarik prentsa peopletan.
Ez da harrigarria honenbestez, logikoa baino, genero biolentziak lau urteotan ehuneko hogeita hamarrez gora egin duela irakurtzea giza eskubideen lurralde ohian. Sozietatea da biolentoa, neoliberalismoak funtsean indarra goresten duelako ahulenak, mehatxu eta arerio erara seinalatu eta baztertuz. Gure hizkuntzen kasua da, atzerritarrena, emakume eta umeena. Erritualki egiaztatzen ahal ez den bortxa, etxeetako sukaldeen intimitatean garatzen da, haurren eta emaztearen kontra, biolentzia, alor askotako zerbitzu publikoak bezala, pribatizatua bailitzan.  
Trucker bat baizik ez eta feminitateaz mintzatzeko gaizki plazatua naiz, baina uste dut feminitaterako eskubidea xuxurlatzen dugun oroz, zapalduagoak suertatzen garela, maitatuak izan nahiaren auhen soilaz maskulinitatea kultura bakun finkatzen eta onartzen dugulako. Gizarte bat ezin da ibili bakarrik arrakoi, botere, diru eta lehiaren ondotik, justiziaz eta berdintasun ezberdinaz amestu gabe. Menturaz, feminitatearen ordez neutraltasuna aldarrikatzekoa genuke, ez gaitzatela emakumetzat har dretxoak eztabaida eta banatzekotan, soilik jendetzat: jendea jende zioen aita zenak ironiaz auzoarekin kexatzen zenean. Bestela agudo, lanaren eta kulturaren sozializatze zurrunbiloetarik kanporatuko gaituzte, emekerien miraila hautsien aitzinera zorrimin kalitzera igorriz.]]></description>
Europa neoliberala osatzen duten jakintsuak, kazetariak batez ere, hondar urteotako Frantziako gatazka sozialetaz handizki burlatzen omen dira. Ez bat ez bi, politika erabaki batez kontent ez baldin badira, frantsesak, euskaldunak barne, karrikara jaisten dira, herria grebaz blokeatzen dute, grebalarien taldea, prentsak dioenez, minoria bekaitz bat baizik ez delarik: lan zaleek grêvistes egoïstes oihukatzen dute, ezpainak ezkel, grebalariak sekula gurutzatzen balituzte, arrabiaz kalituko lituzketela erantsiz. Mukitsu neoliberalek zuzentasuna eta Konstituzioan bereziki idatzi lanerako eskubidea non dauden galdatzen dute, steadycam gosetien aitzinean.]]></description>
	   <description><![CDATA[Mexikotik itzuli naiz eta ez nago segur oinak arras lurrean dauzkadan oraindik. Josiren [Jose Inazio Basterretxea] zutabea irakurtzean, iruditu zait aipatzen duen martiztarra naizela Euskal Munduari berriz hurbiltzen saiatzean: arrotzago sentitzen naiz hemen ezen Reforma paseoan. Eman dut astea ordu aldaketarik iratzartzen eta lekuan lekuko notiziak onartzen. Egunkaririk ez dut ireki. Doi-doia ikusi dut Arturo Ripsteinen Un Lugar Sin Limites, David Lynchen Mulholland Drive izugarriaren ondotik. Biek amerikar (in)kontinentean mentalki geratzen lagundu naute.
Ordea, harriturik, jakin dut Iparraldean alderdi politiko berri bat sortu zela eta prentsaurrekoan agertzen ziren Iparretarrak talde ohiko buruzagi jubilatuak: hiru zartagailuk agurtu dute bazko gauerdi ondoa. Gehienetan desira izpirik pizten ere ez duen gure The E World zurrunbilotsuan, borroka armatuaren folklorea indarrean dabilela jagoitik argi dago. Jendeak erakartzen ditu eta sinestera uzten, ongi ziblaturiko bortizkeriaz dela euskal gauza aitzinatzen zein euskal arazoari aterabideak aurkitzen. Zergatik hain urrun gaude Nezahualcoyotl eta Chalcotik?]]></description>
	   <description><![CDATA[Euskaldunak oro, Angel, berriak gara, berriak izatea erabakitzen dugun unetik. (Euskaldun) zahartzeak ezer onik ez dakarrela entzun dut ardura Zuberoako eta barnealdeko haran hertsietarik nenbilen garaietan. Egia erran, ez dut gaur idazteko gogo handirik eta txantxa poetiko soinuarekiko Ttakun [h] errenka bat ekarriko dut orrialdeotara, Inaziok laster abiatuko eta bukatuko den KORRIKA 15ean bezala, Josiri lekukoaren makila pasatzen diola. Mozkor nahi nuke nik ere, mozkor udaberriz, mozkor musikaz, mozkor bake lehiaz, mozkor gure hizkuntzako ele eztiz, ez burua apalik eta murruak arrasatuz etxeratzeko, baina harro bezain jabal. Euskaldun berria horrela irudikatzen baitut, alabaina.
Oporretan nago azkenean eta bakantzetan naizen lehen egun guztietan, Madonnaren Confessions On A Dance Floor behatzen dut, buklean. Gustatzen zait Madonnaren ibilbide artistikoa, Mirwaisekin kolaboratzen duenez geroztik gauak alegeratzen dizkigula, nota bakoitza izar iheslari bihurraraziz. Datozen asteetan Mexiko DFen aurkituko naiz, arto irinez kozinatu taloak eta matahameak milikatzen, tekila hurrupatzen eta Tijuana In Blue talde nafarrak belarrian ohiko txertatu zizkigun melodia mejikanak gozatzen. Agian Madonnaren ahaide bat edo beste hautemanen dut aireportuetan eta orduan, ondorioz, munduan arrotz ezagun sentituko naiz. Maite dut arrotz izatea, ene herriaren muinean berean.]]></description>