Argia.com :: Inma Errea
        <language>eu</language>  
	2011ko uda honetako oporrek ez dute arindu egunerokoa bilakatu zaigun kezka: krisialdia. Premia bihurtu zaigu ekonomiarekin zer gertatzen ari den jakiteko mina: jakin nahi dugu zer diren arrisku-primak, kalifikazio-agentziak edo finantza-merkatuak, zergatik diren hain erabakigarriak eta nola eragingo duten gure etxeko ekonomietan. Badakigu egoera ekonomikoa kili-kolo dugula, baina ez ditugu ezagun arrazoi zehatzak.
	   <description><![CDATA[Prostituzioak pagotxa du Nafarroan. Inkesta baten emaitzek etorkizun oparoa iragartzen diote sektoreari. Prostituzioaren bezeroen multzoa dezente gaztetu omen da hemen. 1990eko hamarkadan, 45 urte ingurukoak ziren prostituzioaren erabiltzaileak. Orain, 30 urtean da batezbestekoa, eta 20 eta 25 urte bitarteko gazteak ere ugariak omen dira, jarduera horretan. Bezero berriak, baina ohiturak, zahar: 20 urte inguruko neska gazteekin nahi dituzte harremanak, eta harreman horiek, arriskutsuak nahiago: kondoirik gabe nahi dituzte.
Datuok leituta, ziztada bat sentitu dut sabelean, Yamiled Giraldo eta Nagore Laffageren hilketekin sentitutakoen pare. Aitzinamendu gutxi, gizon eta emakumeen arteko harremanetan. Pertsonen askatasuna eta begirunea oinarri eduki beharrean, harremanek mendetako desorekari eusten diote, eta batzuei plazerra eta besteei atsekabea ekartzen segitzen dute sarri.
Nafarroako prostituzioaren inguruko inkesta zekarren erreportajean itaundutako prostituten erantzunak adierazgarriak dira. Batek dio mutil gazte askok asteburuetan jotzen dutela harengana, ligatzea lortzen ez dutenean. Beste batek, berriz, larrua jotzeko baino ez direla hurbiltzen, ez dutela hitz asko egiteko ohiturarik. Baina asaldura handiena hirugarren batek dioenak pizten du: “Batzuek uste dute dena ordain daitekeela”.
Kezkagarria da hori guztia, baina, batez ere, beldurgarria. Betiko jokamolde trakets eta mingarriek dirautela frogatzen du, batzuetan itxura modernoen gibelean gorderik. Gizon batek nahi duena egiten ahal du, emakumearen borondatearen eta desiren gainetik. Gizon batek bortxa edota poltsa erabiltzen ahal ditu, nahi duena lortzeko. Gizon batek emakume bat hiltzen ahal du, nahi duena lortzen ez duenean.
Gazte nintzenean, mutilek proposatutako harremanei neskok ezetza emanez gero, zergatik ez genuen nahi galdetzen ziguten behin eta berriro. Oro har, gure erantzunak ez ziren oso argigarriak izaten. Sarri, isiltasunean tematzen ginen, arrazoirik gabeko ezetzetan gotortuta. Segur aski, nire belaunaldiko mutil asko gelditu ziren arrazoiak jakin gabe. Pitin bat pentsatuta, kasu gehienetan ukoaren zergatia –edota zergatia argi ez azaltzeko arrazoia– ez zen soilik orduko jendartean oraindik tinko zirauten arau moral estuen ondorio. Baziren beste zio pisuagoak, ilunagoak, eta guretako aitortzeko zailagoak. Horien artean, beldurra zen, hain segur, nagusietako bat. Beldurra, gure desirak eta bestearenak bat ez etortzeari. Beldurra, bestearen nahiei gure desioen araberako muga paratu ezin izateari. Beldurra, gure nahiak ezin adierazteari. Beldurra, finean, gure borondatea bestearen menpe gelditzeari.
Beldur hura psikologikoa zen, eta fisikoa ere bai. Zoritxarrez, errealitateak eten gabe segitu du frogatzen emakumeek beldurrez jokatzeko arrazoiak ez direla funtsik gabeko asmazio hutsalak.
Gizarte honetako emakume asko –eta, zorionez, gizonetan ez gutxi– egoera horren aitzinean matxinatzen gara, baina ez dugu asmatzen bidearekin. Segur aski, gakoa ez dago legeetan, pertsonen hazieran eta hezieran baizik, adimena eta emozioak batera landu beharko lituzketen estrategietan. Besteekin harreman egokiak eta gogo-betegarriak izateko gauza izateko, gure sentipenak, desirak, beldurrak eta itxaropenak zein diren jakiteko, inkomunikazioaren hesiak gainditu eta ideiak eta emozioak besteei adierazteko. Horrela, agian...]]></description>
	   <description><![CDATA[Bederatzi urterekin herritik hirira bizitzera joan nintzenean, espazio gehiegi okupatzen nuela sentitzen hasi nintzen.
Herrian nahi beste espazio nuen, nahi bezala mugitzeko. Etxea handia zen, larreak eta zelaiak eskura ziren, saltoka eta korrika ibiltzeko, malda eta aldapetan gora eta behera abiatuta. Herriko kale ia araugabeetan auto gutxi ibiltzen ziren. Eskolan, hamar bat ikasleendako toki nahikoa zegoen, ikasgela bakarrean.
Iruñean, pisua askoz txikiagoa zen, eta kaleetan kontu handiz ibili behar izaten genuen trafikoarekin. Ikastetxeko ikasgeletan berrogeina neskak ikasten genuen, eta patiora edo gimnasiora joateko, lerroka eta isilik mugitzen ginen, zigorraren mehatxupean.
Han espazio gehiegi okupatzen nuela sentitzen hasi nintzen, eta sentipen horrek sorbaldak uzkurtzera behartzen ninduen. Orain, batzuetan, estresak hartuta nagoenean, sorbaldak uzkurtuta harrapatzen dut nire burua.
Iruñeko kaleak zapaltzean konprenitu nuen herriko eskolan ulertu gabe ikasitako trafiko seinaleen misterioa: semaforoen eta zebrabideen funtzionamendua.
Iragan udazkenean, Felix Ortega pintore iruindarraren Corazón de Tokio izeneko erakusketara joan nintzen. Ortegak zebrabideak margotzen ditu. Hobe esanda, Ortegak ikusleoi oinezkoen pasabideak gogora dakarzkigun ezinezko zebrabideak margotzen ditu. Pintoreak hiria hartu du gogoetarako gai. Hiria, eta hiritar-herritarrak. Hiria aldi berean publikoa eta pribatua den eremutzat hartuta, eta hiritarrak, gu, hiriak hiri izateko ezinbestekoa duen osagai gisara.
Ziudadelako erakusketan, Felix Ortegak benetako pasabidea margotu zuen koadroen arteko korridorean, erakusketaren erdi-erdian. Ikusle gutxi ausartu zen hura zapaltzen. Jendea ertzetatik abiatzen zen margoak ikustera, apalki.
Iruñean, Ortegak erakusketa egin zuen garai bertsuan, bi agure hil ziren, bi emakume, zebrabide banatan auto banak harrapatuta. Zebrabideak benetan al dira oinezkoen pasabideak?
Iruñean –eta Bilbon ere bai, ikusi berri baitut–, semaforoak saski-baloiko partida desorekatuak dira: 87 eta 23 markatzen dute bide printzipaletan, 87 segundo, autoendako, 23, oinezkoen alde. Oinezkook multzo handitan egoten gara, gure hogei segundoen zain, eta elkarri bultzaka aritzen gara batzuetan, argi berdearen kontrako lasterketa zoroa irabazteko. 
Herri txikienetan ere, auto ugari ibiltzen da orain, herritarrek autoa behar baitute, lanera abiatzeko, seme-alabak garraiatzeko, erosketak etxeratzeko. Nire txikitako herrian, Zilbetin, magnesita-harrobi bat zabaltzeko asmotan dabiltza. Herrikoei, harrobia irekitzen utziz gero, errepide berri on bat agindu diete. Eta hainbat lanpostu. Herri txikiek zebrabideak eta semaforoak baino ez dute behar, hiri bilakatzeko.
Iruñean, eta berdin gainerako herri eta hirietan, ezinezko manikiek begiratzen digute hala kaleetako erakusleihoetatik nola etxeetako telebista-pantailetatik. Manikien neurriak eta tamainak ezinezkoak dira, oro har irrealak, baina oso egokiak, hirietako espazio gero eta estugarriagoetarako. Herritarrok gure espazioak bestek –agintariek?– zedarritzea txintik esan gabe onartzen ikasi dugu, baita gure gorpuzkerak besteren –noren?– interesen arabera moldatzen ere.
Nolako herriak, halako agintariak omen. Nolako agintariak, halako espazioak... Nolako espazioak, halako gorputzak?]]></description>
	   <description><![CDATA[Espainiako Gerra Zibileko gertaeren inguruko memoria historikoa berreskuratzen ari garen honetan, hainbat kontu –albokoak, baina ez muntarik gabeak– ia aipatu gabe pasatzen ari dira.
Urbasako leizeetan amildutako lagun batzuen ondorengoek haien ahaideak hil zituztenen jarrera ideologikoekin bat egin zuten, halako punturaino non ondorengo horietako baten batek kargu politiko eta guzti eskuratu baitzuen, haren senidearen hilketa gaitzesteari uko egin dion alderdi baten eskutik.
Pentsatzekoa da inoiz bortizki zapaldutakoek bizirauteko abiarazten dituztela halako defentsa-mekanismoak, non lehenik eta behin zapaldu dituztenenganako beldurra, gero kritikarik egiteko gogorik edo indarrik eza, eta, azkenik, atxikimendua sentitzeko gauza izatera irits daitezkeen, tratu txarrak pairatzen dituzten emakume asko haien jipoi-emaileak behin eta berriro haien ondora onartzeko gai diren ber.
Gerra hartako galtzaileen aldeko hautu ideologiko edo etikoa egina dugun gure arteko asko ere, Nafarroan batez ere, Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu ziren soldaduen seme-alabak gara. Kasu askotan euskaldun edota euskaltzale, ezkertiar eta euskal abertzale izaki, gure baitan sor daitekeen pitzadura are deigarriagoa bilakatzen da –kontraesana, mingarriagoa– soldadu haietako asko euskaldunak zirela kontuan hartuta, Nafarroako Pirinioetako ibarretakoak, eta espainiar zein euskaldun ezkertiarren aurka aritu zirela.
Aita erreketeekin izan nuen nik borroka hartan. Inoiz ez nintzen ausartu ikertzen hiru urteko soldadutza ohiz kanpokoa egiteko haren boluntariotasunak noraino hartzen zuen –gerrak soldatu joateko adinean harrapatu baitzuen–. Ez nion galdetu –eta hark ere hitz gutxi egin zuen gerran bizi izandakoaz–, nahiz beti argi utzi zigun gerra osoa ofizial baten zerbitzari egin zuela eta, beraz, tiro gutxi eginda, eta ohartua zela gerra ororen zentzugabekeriaz.
Bizitzako errealitate bereziki bortitzen artean, beste norbaiti atzera bueltarik ez duen kaltea eragiten dion pertsona baten senideek, hiltzaile batenek, kasu, pairatu beharreko sentipen-nahasmena jotzen dut gogorrenetako bat. Baina muturreko egoera horretara iritsi gabe ere, deserosoa da maite duzun norbait errotik arbuiatzen duzun eta berez arbuiagarria den zerbaitetan aritu dela jakitea. Are deserosoagoa, hori jendaurrean aitortzea.
Komeni da gerra zibilaren inguruko argi-ilun guztiei erreparatzea, komeni den bezala, emakume jipoituen kontuari aurre egiteko, halako gertaeren inguruko sentipen jasangaitz eta bihurrienak ere poliki aztertzea.
Espainiako Gerraren herentzia jaso duen gizarte honetan klase askotariko oinordekoak bizi gara, gerrako galtzaileen eta irabazleen seme-alabak, haien arbasoen jarrera ideologikoen kontrako zein aldeko hautuak egin dituztenak, nor bere senideak 
galtzaile edo irabazle edukitzeak eman dizkion desabantaila edo pribilejioekin bizi ere.
Haien ahaideak ezta lurperaturik non zeuden ere jakin gabe, edo haien ondasunak bortxaz beste batzuen eskuetan zirela jakinik, isilik eta burua makurtuta bizi behar izan dutenek urteetako sufrimendua azaleratzearen ordainbidea behar dute jaso, gutxienik, baina guztiok, haiek eta gainerakook, gure beldurrak eta lotsak uxatu eta kontuak argitzea merezi dugu. Nahikoa izan daiteke tabu jo ditugun errealitate horiek hizpidera ekartzea, lagunartean ez bada ere, betiere ahaztu gabe nor bere egintzen jabe eta arduradun izan badela, baina ez, besteek egindakoen erantzule, beste horiek hurbil-hurbilekoak eta maite-maiteak izanda ere.
Oraingoa aukera ona dugu, historia hurbileko kontu ilunak egunaren argitan aztertu eta hainbat itzalen zama astuna arintzeko. Ez ahal dugu galduko isiltasun errudunen putzu sakonean edota biktimekiko gupida lausoen desertu antzuan.]]></description>
	   <description><![CDATA[Miguel Sanzek Nafarroan egonkortasuna bermatu behar dela esan du. Hori dakarte egunkariek.
Larrialdietako zerbitzuan, Ana irakasleak eta Sara informatikariak ez dute egunkaria irakurri oraindik, eta hizketan hasi dira, pasabidearen hormetako eskudelen kontra bermaturik, medikuek haien amek partekatzen duten gelan bisita egin bitartean. Hamar minutu lehenago, logelan zirela –Sara, aldi berean almandrogilak egiten, aitaginarrebari pixoihala aldatzen, ikuzgailutik arropa ateratzen eta beste hainbat zereginetan aritzeko gauza den Valentina etxekoandreari buruz Jon Alonsok idatzitako Eulia azaroan istorioa (Erretzaileen eremua) leitzen, eta Ana, Bilbon bizi den ahizparekin telefonoz mintzatzen–, ez zuten elkar ezagutzen, baina orain aspaldiko adiskideen antzera ari dira. Sarak alargundu berria den Carmen amaren historia laburbildu dio Anari. Oinaze handiak eragiten dizkion gaitz batek joa, seme epileptikoaren pilulen gaindosia hartu zuen bezperan, etsialdi batean. “Anaiarenak beharrean bereak hartu izan balitu, dosi horrekin hila egongo litzateke orain”. Anak ere badu zer kontatu. Aitak ikastetxera deitu dio larriturik, amak bat-batean arnasa hartzeko zailtasunak zituelako]]></description>
	   <description><![CDATA[Zer da euskara guretako? Galderak euripean harrapatu ninduen, Korrikaren azken metroak egiten ari ginela, Gazteluko plazara sartu baino lehentxeago, Nafarroako Jauregiko kamerei erreparatu eta –Korrikan gindoazenon mugimenduei segika ari zitzaizkiela– haien mugimenduak zuzentzen gibelean izanen zituztenei irribarre batez agurtzea erabaki nuenean.
Kamera-gidariek ikusten eta agian grabatzen ari zirenaz pentsatzen hasi nintzen –hizkuntza baten alde korrika milaka zorok egiten genuen ikuskizun harrigarriaz–, eta agian horregatik etorri zitzaidan galdera burura. Zer da euskara guretako? Zer da euskara niretako?
Jabetu nintzen une hartan Korrikan ari ginenok –eta ertzetatik txaloka ari zirenak ere– euskara pertsona baten antzera kontsideratzen ari ginela, pertsona kuttuna, eta aldi berean ahula, gure aldetik babes berezi baten premia duena, eta, ume edo eri baten antzera, ohi baino maitasunezko erakustaldi gehiago eta sutsuagoen beharra ere. Pitin bat aztoratu nintzen.]]></description>