Argia.com :: Iñaki Mendiguren
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[Azkenaldi honetan asko idatzi da prentsan erlijioaren irakaskuntzaz ikastetxeetan, Estatuaren laikotasunaz, eta abar. 
Espainiako Konstituzioak ideologia, erlijio eta kultu askatasuna bermatzen die gizabanakoei eta elkarteei, ordena publikoaren muga bakarrarekin (16.1 art.); beraz, eliza katolikoa, beste kristau-elizak, gainerako erlijio-elkarteak... aske dira nahi dutena sinetsi eta adierazteko, eta hori beren jarraitzaileei irakatsi eta ezartzeko; aske dira, adibidez, beren kideren bat abortu-egile edo homosexual praktikantea baldin bada, elkartetik bota edo infernuko –ez mundu honetako– sutara bidaltzeko... eta aldi berean Irakeko gerraren arduradunak amultsuki beren altzoan hartzeko... Bidegabekeria onartezina da, ordea, beren ikuspegiak gizarte osoari ezarri nahi izatea, inor behartu gabe bide berriak ireki eta eskubideak hedatzen dituzten legeak eragozteko presio egitea, eta abar. Eta are bidegabeagoa da Espainiako eliza katolikoaren jokaera, frankismo osteko trantsizioan Estatuak berretsi zizkion pribilegioez baliatzen baita horretarako.
Gero eta gehiagoren ustez, eliza katolikoak uko egin beharko lieke pribilegio horiei, sinesgarritasun espiritualik nahi badu... edo Estatuak kendu egin beharko lizkioke, bere laikotasun-aldarrikapenetan sinesgarritasun politikorik nahi badu. Beraz, ikastetxeetan Estatuak ordaindutako irakasleekin erlijioa irakastea exijitu ordez –eta horretarako epaitegietara jo beharrean–, hobe litzateke eliza katolikoak, ikastetxeetatik kanpo, bere eraikinetan bildutako kideei bere irakasleak erabiliz erlijioa irakastea edo doktrina ematea edo... beste kristau-eliza batzuek egiten duten bezalaxe.
Gero eta gehiagoren ustez, eliza katolikoak uko egin beharko lioke Errenta Aitorpenaren eta abarren bidez Estatuak biltzen eta ematen dion diruari. Bidezkoagoa litzateke bere elizkideek zuzenean emandako diruaz bizitzen hastea –beste erlijio-elkarte batzuek egiten duten bezalaxe–.
Jakina, bi neurri horiekin eliza katolikoa kinka larrian sartuko litzateke Espainian, bere kideen benetako kopuruaren eta egiazko konpromisoaren aurrean aurkituko litzateke eta. Baina krisialdi horretatik pasa beharra dauka noizbait, “ez baldin badu guztiz galdu nahi nahiko eskas duen fama” (Xabier Lete dixit), edo era positiboan esanda, Ebanjelioaren arabera bere burua eraberritu eta Jesusek nahi zuen bezalako Eliza izan nahi badu egunen batean. Horretan lagungarri gertatuko litzaioke noizean behin G. Lohfink biblista katoliko alemanaren La Iglesia que Jesús quería liburua irakurtzea (DDB, Bilbo 1986).
Hego Euskal Herrian ere kontraesan handi samarrak ditugu, gizarteko aldaketa lasterrekiko koherentzia handirik gabe iraganari eta tradizioei atxikiegi jarraitzen dugu eta. Nafarroan inon baino beharrezkoagoa dirudi gizarte zibilaren eta erlijioaren eremuak ongi bereizi eta banatzea. EAEn, xehetasun txiki bat izan bazen ere, niri ondo iruditu zitzaidan Patxi Lopezek lehendakaritza hartzerakoan Biblia eta Jainkoa bakean uztea. Biblia irakurri eta hausnartzeko baita, ez gainean zin egiteko. Eta Jainkoaren izena, berriz, “ez da alferrik erabiltzeko” (Ir 20,7), eta ez dut esan nahi aurrekoek hori egin zutenik. Baina behin hasita, ona litzateke aurrerantzean lehendakaria ez ikustea Donostiako Salbean, edo Loiolako, Arantzazuko, Armentiako, Begoñako... erlijio-ospakizunetan, ez behintzat ofizialki euskal herritar guztion ordezkari gisa. Edo eraikin publikoak bedeinkatzeari uztea, eta beste ohitura asko eta asko serio aztertzea.
Susmo sendoa dut Jainkoa zeharo laikoa dela, “hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria” (Mt 5,45).]]></description>
	   <description><![CDATA[Ezagutzen ez duenari biziki gomendatzen diot Naomi Klein-en The shock doctrine liburua, luze samarra izan arren –ia 700 orrialde gaztelaniaz– argigarria eta irakurterraza baita. Baina zertaz da liburua? Shock-aren bi ingeniari aurkezten dizkigu hasteko: bat, Ewen Cameron psikiatra, elektroshocken, drogen, eta abarren erabilerak ikertu zituena, CIAk finantzatuta. Helburua? Gizakiaren gogoa eta nortasuna suntsitzea, pertsonaren oroimena ezabatu eta “garbi” uztea, gero hutsetik hasita “berreraikitzeko”. Tratamendurako teknika eztabaidatua psikiatrian, baina eraginkortasun handiz erabilia tortura-zentroetan presoarengandik nahi dena lortzeko.
Eta beste Shock doktorea? Ba, Milton Friedman. Eta liburuan azaltzen zaigu azken 30-40 urteotan muturreko liberalismo ekonomikoa nola zabaldu duten munduan haren ikasle sutsuek –The Chicago Boys– shock traumatikoen bidez! Normalean jendeak inola ere onartuko ez lituzkeen neurriak, shock egoerak –herrien gogoa eta nortasuna zeharo ahulduta uzten dituzten horiek– baliatuz ezartzen dira. Zer neurri? Merkatu hutsaren lege gordina, ekonomiaren erabateko arau-gabetzea, gizarte-babes guztien ezabatzea, herri-zerbitzuak pribatizatu eta multinazionalen negozio-iturri bihurtzea, sindikatuak indargabetzea... Eta hori era guztietako giza eskubideen urraketa eta itzelezko sufrimenduaren gainetik.
Shock egoera horiek izan litezke diktadura bortitzak (Txilen Pinochetena…), edo gerrak (Thatcherrek Malvinetako gerra erabili zuen nazio-sentimenduaz baliatu eta sindikatuak ahultzeko...), edo trantsizio-egoera zailak. Tristea gertatzen da irakurtzea ANCk Hegoafrikan edo Solidarnösc-ek Polonian, agintera iristean, nola ahaztu behar izan zituzten beren gizarte-programak, ekonomia aurrera ateratzeko ezinbestekoa zuten atzerriko laguntza eskuratzeko xantaiapean. Eta N. Kleinek kontatzen du Txinak –gogoratu Tiananmengo sarraskia– edo Errusiak nola lortu duten kapitalismoa ezartzea, izu-ikararen laguntzaz. Eta kontatzen du Asian eta beste hainbat lekutan nola ustiatu dituzten hondamendiak ere, batzuetan naturak eraginak –adib. urakanak New Orleansen, tsunamiak Indonesian...– itzelezko negozioak egiteko; horregatik deitzen du “desastrearen kapitalismoa”. Aztertzen du, halaber, Dorre Bikien (I-11) shocka nola erabili duten multinazionalek etekin lotsagabeak ateratzeko nonahi, terrorismoaren mamua eta segurtasunaren obsesioa xaxatuz. Eta ildo berean, aztertzen ditu Iraken, okupazioaren ostean, ezarritako neurri ekonomiko lizunak, Paul Bremen-en eskutik. 
Kasualitatez, Israelen azken erasoekin Gaza odoletan gorri zegoela irakurri nuen estatu juduari eskainitako atala. Batere ez bihotz-altxagarria! Ekonomiaren ikuspegitik Israelek bakerako interes guztia nola galdu duen adierazten du, eta nola segurtasuna eta gerra bihurtu diren hango ekonomiaren zutabe nagusi.
Liburuak zer pentsa asko eman eta aldika ilea lazten dizu. Baina azken atalak bidea zabaltzen dio itxaropenari:  “Shocka bukatzen ari da: herri-berreraikuntzaren gorakada”, eta Hego Amerikako zenbait herrialdek harturiko bide berriak sartzen ditu hor, baita Chicagoko Eskolaren tresna izan diren Nazioarteko Diru Funtsaren, Munduko Bankuaren eta Munduko Merkataritza Erakundearen gainbehera ere.
Eta liburu jakingarri hau aipatu nahi izan dut egungo krisia ulertzen laguntzen duelako, eta egungo krisiak baduelako shock psikologikotik dezente; beraz, komeni da azti ibiltzea, giro berezi honetaz baliatuz, berriro ere Chicago Boys-en errezeta ozpinak irentsi beharrik izan ez ditzagun, berdin da french, spanish edo basque bertsioan izan.]]></description>
	   <description><![CDATA[Lagunak lasaitze aldera, esan dezadan oraindik ez dudala inor garbitu edo zortzi urteko umerik bortxatu; baina lagun horiek beroriek kezkatze aldera, esango dut horrelakoak egin dituztenengandik hain-hain urrun ez naizela sentitzen, ikus dezakedala neure burua horiengan islatuta, eta senide sentitzen ditudala, “zaurituak” –nahi baduzue– baina senide. Eta ez naiz tolerantzia eskatzen ari!
Ez dut batere gogoko iritzi publikoan zabaltzen ari den giroa eta planteamendua arazo hauen aurrean; ez dut gogoko ez politikari askoren jokaera (PSOE+PP ituna Zigor Kodea aldatzeko); ez kazetari, iritzi-emaile, solaskide, blogari eta enparauetako askok esan edo idatzitakoak; ezta herritar xumeon artean gero eta zabalduago dauden jarrerak ere. 
Espetxean urteak eman dituen pederastak irten eta bi egunera beste haur bat bortxatzeak, edo tratu txar errepikatuen egileak bere tragedia hilketa batekin bururatzeak, edo… eskema asko apurtzen ditu, noski. Biktima izan denak edo izan daitekeenak babesa eskatzen du, eskubide osoz! Horrelakorik ez gertatzeko baliabideak jarri behar dira, baina edozerk –adibidez, zigorra gogortze hutsak– ez du balio. Horrelako neurriekin ez dago aldaketa kualitatiborik, eta bestela ikusi datuak. Genero-indarkeriaren (edo ahulenen –besteak beste, haurren– aurkako indarkeriaren) zaku zabal horretan sar daitezkeen delituak ez doaz gutxituz.
Izan ere, haurrak edo emakumeak behin eta berriro bortxatzen dituenari, edo emazteari 30 labankada sartu eta gero bere buruaz beste egiten duenari, edo... gutxi axola zaio 10 urte espetxean egon ordez 20 egotea. Horrek ez du atzera botako, ez duelako horrelako kalkulurik egiten piztia izutuak eta inguratuak –are gutxiago bere buruaren izu-ikaraz itsuturik dagoenak–.
Erlijioan oinarrituriko moral-sistematik ustez bestelako batera (sekularra, laikoa…) igaro gara, baina funtzionamendu-eskema berberarekin. Oinarrian, lehen bezala orain, pentsatzen da gizakion osagai bakarrak adimena eta borondatea direla, zentzua eta erabakimena: egiten dugun guztia zertan gabiltzan ondo dakigula eta askatasun osoz egiten dugula. Beraz, izugarrikerien egileari ondorioak zorrotz ordainaraztea besterik ez da geratzen: paga dezala betiko infernuaz lehen, bizi arteko presondegiaz orain...
Baina hori gizakion psikismoaz ezer gutxi jakitea da: ez jakitea askotan nahi ez dugun horixe egitera kondenaturik gaudela, jaio ginenetik egokitu zaigun guztiaren zamaz; ez jakitea gure jokabidearen erroak askotan inkontzientean galdutako motibazio ilunetatik elikatzen direla. Maltzur ankerrak baino areago gara “engainatu” hutsak sarri. Hobe genuke kondenak ezker-eskuin banatzen jardun gabe, gizaki matxuratua “konpontzeko”  sendabideak jarriko bagenitu, edo gizakion artean hainbeste gaixo sortzeko zer arraio gertatzen den galdetuko bagenu. Eraginkorragoa litzateke hori, espetxe berri erraldoiak azkar saturatzea baino!
Geure osasunaz –fisikoaz, gorputzarenaz– hain jabeturik bizi garen garaiotan, nola ez gara ohartzen geure arimaren, espirituaren, psikearen… osasun beharraz? Ala ez du horrek garrantzirik gizakiaren –eta gizartearen– osasun eta ongizate integralean? Gehiago aurreratuko genuke legelari, polizia, epaile... gutxiago, eta arima-ikertzaile, psikologo, terapeuta, osatzaile... gehiago bagenitu, gizakiari bizitzako eremu guztietan bere alde iluna, bere “itzala”, ongi kudeatzen laguntzeko. Horrela izango ahal da egunen batean!]]></description>
	   <description><![CDATA[Badirudi ekonomiari dagokionez –eta horren martxari estu, agian estuegi, lotuta ditugu geure ongizatea eta zoriona– garai ilun samarrak datozkigula… guri ere. Eta “guri ere” diot, zeren eta gurea oparotasunezko krisialditxoa baita, baina munduan askoz ere gehiago dira sekula krisitik irteten ez direnak, gure mahaitik eror litezkeen apurren zain hil ala biziko kinka etengabean daudenak.
Gizarte garatuotako ezaugarria da, dena kontrolpean eduki eta erabateko segurtasuna nahi izatea, eta ez gaude prestaturik gorabehera, ezbehar, zorte txar edo ezustekoetarako, ezta horiek berezkoak edo naturalak direnean ere. Ekonomiaren motelaldia dela, uholdeak direla… hondamendi guztien eragileak, erantzuleak eta errudunak aurkitu nahi izaten ditugu.
Baina egin ote zezaketen gobernuek eta administrazioek zerbait datorkiguna saihesteko edo arintzeko? Ba, ziur asko, egin duten baino gehiago bai; baina eskatzen diegun beste, ez. Garbi samar ari da geratzen gobernuek uste baino gutxiago agintzen dutela ekonomian, eta beste botere batzuek ezartzen dietela legea politikariei. Honetaz oso argi hitz egin izan du Ignacio Ramonet-ek (ikus Un mundo sin rumbo. Crisis de fin de siglo, Madril, 1997, edo Pensamiento crítico vs. pensamiento único, Madril, 1998).
Agintariak artista dira oparoaldietan merezimenduak berenganatzen, guztia gobernuaren errape agortezinetik baletorkigu bezala; eta estualdietan, berriz, ezin trebeagoak dira, hauteskunde aurretik, benetako egoera “apaintzen”, eta hauteskunde ondoren, egiaren erantzukizuna –eta batez ere ondorioak– herritarron artean diluitzen. Dena den, gobernarien alde aurpegia ateratzeko, esan behar da askotan gehiegi eskatzen diogula politikari, eta honek ezin duela dena konpondu. (Besteak beste, honetaz eta honek politikarekiko sortzen digun etsipenaz idatzi zuen Eusko Ikaskuntzak saritu berri duen Daniel Innerarity bilbotar filosofoak La transformación de la política liburuan).
Hori aurkia. Eta ifrentzua? Ba, beste zenbait kasutan gobernuei askoz gehiago eskatu beharko geniekeela, beren esku dutelako gauzak hobeto egitea. Horren adibide garbi bat da niretzat Abiadura Handiko Trenarena (AHT). Lehenago ere esan nuen hemen: trenaren alde nago, tren-sistema berri baten alde bere kostu guztiekin, baina trenbide-proiektu zehatz honen zeharo aurka ere bai, eta ez dut ulertzen nola eman zaion eredu honi gure artean lehentasuna. Halere, tripako min handiz, onartu beharrean nago proiektuak zilegitasun osoa duela eta oso demokratikoa dela, Eusko Legebiltzarraren ehuneko handi-handi bat (lau alderdi nagusiek osatua) bere alde duelako. Hori aitortuta, ez dakit zergatik ari diren gauzak hain gaizki egiten: alegia, zergatik jokatzen den oposizio minoritario –baina garrantzitsu eta kualifikatuarekiko– horrelako harrokeria, mespretxu eta lotsagabekeriaz; zergatik ez den Legebiltzarretik kanpo askoz eztabaida eta debate patxadazko eta lasaiagorik egiten; zergatik dagoen horrenbeste propaganda ofizial eta ez informazio zehatzik; zergatik hain gardentasun gutxi proiektuak ukituriko herri eta jendeekiko (eta Ezkio-Itsasotik idazten dut hau!).
Lemoizko zentralarekin eta Leitzarango autobidearekin gertatuaren ondoren, nik ez dakit zergatik berriz zulo berean sartu behar dugun hanka, zergatik ezin diren gauzak hobeto egin. Bai, badakit, erantzuna: hemen betiko fanatiko eroak dabiltzala setati beren bidean. Baina bada ordua galdetzeko ere, urtea joan eta urtea etorri, zer egiten dugun hain gaizki hemen “fanatiko eroek” hain lur ongarritua aurkitzeko…]]></description>
Josu Chueca ::Gurs. El campo vasco
Txalaparta
orrialdeak ::284
prezioa ::17€