Argia.com :: Iņaki Iturain
        <language>eu</language>  
	Milla bederatzi eun ta lenengo urtean, maiatzaren amalaugarren egunean, Oriyoko erriko barraren aurrean, balia agertu zan beatzik aldean… Horixe dio sorta luze bateko aurreneko bertsoak. Orion oraindik ere ospatzen segitzen dute duela 110 urteko balearen harrapaketa. Aurtengoa hirugarren edizioa dute. 2001ean mendeurrena ospatu zuten; handik aurrera bost urtero errepikatzen dute balearen festa. Aurten, berriro, maiatzaren 14an.
	   <description><![CDATA[Lehen eta orain, izenean eta izanean, batak besteari hainbeste zor dionez ezin konpreni genezake herria erriorik gabe; ezta errioa herririk gabe ere. Biak ezagutzeko modua da honoko proposamena: Triatloia Oriak Oriorekin bat egiten dueneko eremua ezagutzeko, errioa eta herriaren arteko maitasun istorio bat airetik, lehorretik eta uretatik ikusteko. Parapentean, bizikletan eta arraunean.
Kukuarri mendiko tontorra da herriko punturik altuena. Talaia ederra dago hango gurutzetik, Oteizaren Ama Birjinaren ondo-ondotik. Eguraldi garbiarekin eta prismatikoak hartuta, iparraldean itsaso zabala ageri da, ekialderantz Landetako hondartzak sumatzen dira mugan, eta mendebalderantz Matxitxakoko lurmuturra. Primerako tokia baleak zelatatu eta abisua herritarrei emateko. Gaur, halere, itsasoari bizkar eman eta Ernio aldeko mendiek markoa jartzen dioten koadro ederrari begiratuko diogu. Orio herria eta Oria errioa azalduko zaizkigu oinen pean. Ausartenentzat aukera ederra dago biak, herria eta errioa, txorien ikuspegi berberaz gozatzeko, hegalari, parapente batetik.]]></description>