Argia.com :: Ilazki Gainza
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA[“Garenak gara”, hori da behin eta berriz Altsasuko (Nafarroa) Kima Euskara Taldeko kideek esan digutena. Eurak ahalik eta gehien egiten ari dira Altsasun euskara ezagutarazteko eta zabaltzeko, baina gutxi dira eta euren baliabideak mugatuak.
Altsasuko euskarak bizi duen egoeraz jardun aurretik, herria eta inguruak azaltzeak lekua eta bertako egoera ulertzen lagunduko digu. 1984ko urtarrilaren 31n Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen mankomunitatea sortzeko. Gaur egun, honako herri hauek dira Sakanako Mankomunitatea osatzen dutenak: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun. Sakana Nafarroako mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. 305,5 km koadro ditu eta ia 20.000 biztanle bizi dira, horietako %37 euskaldunak –2001eko erroldako datuen arabera–.]]></description>
	   <description><![CDATA[1470. urtekoa da Atxulondo burdinolari buruzko lehenengo erreferentzia. Gipuzkoako     burdinola garrantzitsuenetako bat izan zela diote, hogeita bost langile inguru izan zituelako bere garai onenetan. Baina denborak eta herri guneetatik urruntzen zuen distantziak Zizurkilgo ipar-ekialdean galduta utzi dute. Urak, laharrak eta haranak berak garai bateko aztarnak desagerrarazi ditu ia. Gaur egun ingurunearen edertasunak horma batzuk besterik ez ditu zutik mantentzen, horiek ere ordea laster desagertuko dira. Bitartean, antzinako paraje hau bisitatzeak merezi du.
Zizurkil herri txikitzat dugu, baina lur sail handiak dauzka. Aiton-amonek bailaraz bailara egiten dute errepasoa eliza atarian igandeko meza osteko tertulian. Bost omen dira Zizurkil osatzen duten bailarak, baina denetan zabalena Mendi bailara dela diote, elizaldetik iparraldera gelditzen diren sail guztiak. Herri gunetik urrun geratzen dira lur hauek eta bertan gauza gutxi dagoela diote. Asteasu, Villabona, Anoeta, Aia, Usurbil, Donostia, Andoain eta Adunarekin egiten du muga Zizurkilek eta ipar ekialdean, Andoainekin muga egiten duen muturrean Atxulondoko Natur-Interesdun Gunea dago.]]></description>