Argia.com :: Gorka Bereziartua
Nostalgia kutsua hartzen ahal diozu duela 25 urteko ikuskizun bat berriz eskaintzeari, baina askok hartu dute pozez Henry Bengoa Inventarium maiatzaren 31n Hendaiako Varietés antzokian berriz ikusteko aukera. Efemerideak aitzakia paregabea ematen du Bernardo Atxagak, Jimu Iturraldek eta Ruper Ordorikak sortutako artefaktua zaharberritzeko.
Protesta globala egin du M15 mugimenduak maiatzaren 12tik 15era. Milaka lagun batu dira munduko 50 hiri baino gehiagotan, Euskal Herrian barne. Ez du arrakasta bera izan leku guztietan baina Espainiako Estatuan arnasa hartu du berriz; protestaren epizentroa Madrilgo Sol plaza izan da.“Mantso goaz, urrutira goazelako”, diote han bildutakoek.
Egunez Berriako kazetaria da Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) eta gauez poeta bihurtzen da. Susa argitaletxearekin 'Baita hondakinak ere' liburua argitaratu du, Peicovichen plagioetatik Li Bairen soiltasunera, idazlearen espazio intimoetatik pasaz bide egiten duen poema bilduma.
Elkar argitaletxeak iazko azaroan Urrezko Biblioteka saila jarri zuen martxan, 1990eko hamarkadatik Literatura Unibertsala bilduman publikatutako liburu deskatalogatuak berriz ere merkaturatzeko. Jarraian kontatuko duguna joan den mendeko argitalpen politikaren historiatxo bat da.
Paisaiak, koadernoak eta Internet, hiru osagai mugimendu bat definitzeko. Artistek euren kaieretan egindako lanak inoiz baino bizkorrago zabaltzen dira gaur egun sarearen bidez. Urban Sketchers mugimenduak lan horiei marko bat eman die.
Pelikula zubereraz grabatu dute eta berezitasun hori azpimarratu dugu kazetariok estreinatu aurretik Xorari buruz hitz egitean, horrelakorik egiten den lehenbiziko aldia delako, baina behin filma bukatu eta ikusgai egongo den honetan, ez dut uste bidezkoa denik ezaugarri horrekin tematzea, Peio Cachenautek zuzendutako lanaren alderdi esanguratsuenez ahaztea litzateke eta.
Zazpi urtean egindako bidea bukatutzat eman dute Musikherria kolektiboko kideek martxoaren hasieran. Euskal Herri osoko talde hasiberrientzat sortu zen plataforma eta 82 lan eman ditu argitara, denak autoekoiztuak eta lizentzia libredunak. Baina egitasmoaren sua itzaltzen joan da urteekin. Zergatik?
ETAko kideek amets egiten dute nobeletan, baina Markos Zapiain horretara jarri den arte, inork ez dio erreparatu azken hamarkadetako narratiban egoskor, zerbait adierazi nahian bezala, behin eta berriz errepikatu den ezaugarri horri. Etakideen ametsak (Elkar) liburuan amets horien interpretazio zorrotz bezain freskoa egin du Bermeon laketutako irundarrak.
Poloniako Wroclaw-ekin batera Donostia izango da 2016ko Europako Hiriburu Kulturala; izendapena eta Gipuzkoako hiriburuko Udaleko gobernu aldaketa bateratsu etorri ziren iazko ekainean eta horrek ateak zabaldu zizkion, hein batean, egitasmoaren izaerari buruzko eztabaidari. Artikulu honek debate hori modu eraikitzailean egiten lagundu nahi luke.
Urtebete joan da herrialde arabiarretan matxinadak hasi zirenetik. “Udaberri arabiarra” deitu zion prentsak, baina 2011k aurrera joan ahala zimelak hartu ditu herri matxinada haietako asko. Goizegi izango da, ziurrenik, iraultza horiek ekarriko dituzten ondorioak zehazteko. Bat izan ezik: arabiar herrialdeetako arteek aspaldian ez bezalako arreta berenganatu dute Mendebaldeko hedabideetan.
Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria.
Mila deabruren urtea izan da 2011, matxinada, istilu, murrizketa ugariren lekuko. Proiektu berriak jaio dira baita, tamalez, batzuk lurperatu ere. Albiste handiena politikoa izan da, seguruenik: ETAk ekintza armatuak behin betiko eten ditu. Horiek denek izan dute eta izango dute kulturan eraginik. 2011-2012ko Euskal Kulturaren Urtekarian esplikatu nahi izan dugu zertan eta nola, gertaeren labirintoan gal ez zaitezen.
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, 2012ko urtarrilaren 14an hil zen. Berarekin desagertu da Euskal Herriaren azken mende erdia ulertzeko ezinbesteko pertsona. Zenbaezinak, sailkagaitzak dira hark egindako lanak. Hil da idazlea, politikaria, pentsalaria, hizkuntzalaria. Txillardegi asko joan zaizkigu Txillardegi bakarraren azken arnasarekin.
Krisi ekonomikoak eragindako egonezinek ez dute, beste herrialde batzuetan gertatu den bezala, atzerritik etorritakoengan bilatu pagaburua. Datuek diote ezetz, ez dela larritzeko moduko motiborik gurean, koadroa osorik ikusiz gero. Etorkinei buruz ditugun pertzepzioak estandarren barruan daude. Arrazakeria izan bada, ordea, orokortuta ez dagoen arren.
Eraikin txirtxilatuaren irudirik ez da faltako urtea errepasatzeko argazki-galerietan. Kukutza III, 1998tik 2011ra Bilboko Errekalde auzoaren birika kulturala izandako gaztetxea, indarrez hustu zuen Ertzaintzak aurtengo irailean; presaz aritu ziren hondeamakinak edifizioa lurrera eramateko, auzotarren oihuak eta polizia autonomikoaren pilotakadak soinu banda. Errekaldeko gaztetxearekin gertatutakoa osotasun baten parte gisa ulertuz baino ezin daitezke atera ondorio sakonagoak ordea; hori eginez soilik uler daiteke nola dauden gauzak krisi garaiotan, erakunde publikoek, azpiegitura kulturalek eta herritarrek osatutako hirukian.
5.000 biztanle inguru ditu Senperek, baina arlo kulturalean tamaina handiagoa duten herri asko baina bizkorrago dabil azken urteotan. Andoni Iturriozek zaharberritutako Larraldea etxeak badauka horrekin zerikusirik; erakunde publikoen sostengurik gabe, etxea erabiltzen dutenen arteko harremanak zainduz, zenbat gauza eta zein ongi egin daitezkeen erakusten du egunero-egunero Larraldeak.
Joseba Sarrionandia “garbi” dago eta jaso ditzake Euskadi Saria irabazteagatik dagozkion 18.000 euroak. Hala esan du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak joan den astean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren bedeinkazioa jaso ondoren. Baina aurtengo edizioko polemikatik landa, ondorio zabalagoak ateratzeko balio beharko luke gertatutakoak.
Ezpainak beti bustita dituen gizona Espainian jaun eta jabe egin denez, atzeratu erlojuak, ez udazkenean bezala ordubete, atzeratu hamaika urte. Aznarren 2000. urteko garaipena dator memoriara PPren gehiengo absolutua ikusita. Bitartean, hemen dago optimista izan nahi lukeen bat teklak jotzen, pentsatu nahian Marianismoa ez dela izango Aznarismoaren kopia berritua bakarrik.
Ia bi hilabete Venice Beach-en (AEB), Ross Robinsonen estudioan grabatzen pasa ondoren bueltan dira Berri Txarrak, Haria diskoa besapean. Aspaldian baino metaleroago, inoiz baino poperoago, kontrastea bilatu dute estudioko zazpigarren lanean. Aste honetan aurkeztu dute eta hurrengo otsailetik aurrera ekingo diete kontzertuei berriz ere.
Salmenta errekorrak, urrezko disko bat, prentsa espezializatuaren eta entzuleen gorak eta bibak. Katalanez abesten den pop musikan ez zuten halakorik ezagutu aspaldi, Manel taldea agertu arte. Bai, fenomenoari eman diezaiokezu garrantzia; baina handia izanik ere, puskaz interesgarriagoak dira haien kantak. Eta horiek erakustera datoz Donostiara, Bilbora eta Iruñera azaroaren 15ean, 16an eta 18an. Funtsean, Manel musika egiten duten lau gazte baitira, foku guztien argipean dauden arren.
Abizenarekin sinatu du Borja Estankonak bakarka atera duen lehen diskoa. Arean taldeko ahots eta gitarra-jotzaile ohiak ondo umotutako hamar pop-rock pieza ekarri ditu eta ez dira azkenak izango, dagoeneko poltsa bete kanta berri zuzenean probatzen ari baita. Horien berri ordea, izango dugu aurrerago; oraingoz, aurten Baga Bigarekin atera duen diskoaz jardun da gurekin.
Beñat Fuentes mungiarrak eta Xujun txinatarrak jende askoren arreta berenganatu dute Txinan, pop-rock dantzagarria oinarri hartuta hainbat estilotara zabalduz. The Tree du izena taldeak eta ekainean argitaratu dute lehen diskoa. Irailean ekialderako bidea berriz hartu aurretik gitarra jotzaile gaztea Euskal Herrian dela probestuz, harengana hurbildu gara.
Nork ez du inoiz egosurfing pixka bat egin Interneten? Norbere buruaren izena bilatzaile batean sartzea jende askoren zaletasuna da baina, sarritan, pantailan agertzen zaigun informazioa ez genuke mundu guztiaren esku egoterik nahi. Eta zer egin jakin gabe geratzen gara, antza denez, sareak memoria amaigabe eta ukiezina baitauka. Baina badago alternatibarik: ahanztura digitala.