Argia.com :: Fermin Etxegoien
        <language>eu</language>  
Kontzertu-promotore eta Brixton Records diskoetxearen jabea. Dena reggae-aren alde.
Brixton izan zen Londresko jamaikarren lehen auzo handia... nahiz zeu Getxokoa izan!
Bai, Getxoko jamaikarren auzokoa (Erromo), izan ere parekotasun handiak daude Londresen eta Getxoren artean; Bizkaiko Zubia genuke London Bridge; Areeta, city-a; Neguri, gune erresidentziala; eta Erromo, langile auzoa Karibeko etorkinekin.
Reggae-a benetan gustatuz gero, zure erresuma ez da mundu honetakoa...
Egia esan, reggaeak –beste musika batzuek bezala– mundu honetakoak ez diruditen sentipenetara eramaten zaitu, baina hitzak joan eta etorri dabiltza bai terrenalak bai espiritualak diren mezuekin. Babylonia litzateke gure planeta, eta askatasuna eta justizia gure helburuak.
Reggae onak “trantze”-ra zarama... edo jota aspertzen zaitu!
Ona den guztiak eragiten du trantzea; reggae onak, ardo onak, janari onak, bibrazio onek... Txarra denak, ordea, aspertu, sumindu eta erreprimitzen zaitu.
Xabi, zein gustura hartuko nuke zeu arduratzea hari musikalaz... zahar-etxean biziko garenean!
Gosariko pilularekin batera Angel of the morning, Joya Landis-ena; bazkalosteko pilularekin, Tamlins taldearen edozein kantu; afalosterako, Toots-en Funky Kingston; eta lo egin aurreko pilula, Alton Ellis-en Black on black.
Antolatzen dituzun kontzertuetan beti egoten da jendea, nahiz zure artistak ez ageri hedabideetan...
Gure publikoak kriterioa dauka eta gure lana estimatzen du. Guri dagokigu gero eta hobeto egitea. Bereziki etsigarria da ikustea hedabideek haien finantzazioa ordaintzen dutenei soilik laguntzen dietela. 
Esan ohi da jamaikar artistak eta ijitoak antzekoak direla. Gomendatzen al didazu neu bilakatzea flamenko promotore?
Sekula ez nuen halakorik pentsatu niretzat, hamaika nahaste-borrastetan erori arte. Gurea pixkanaka etorri zen, eta ez nioke inori gomendatuko bat-batean promotore bilakatzea, esker txarreko kontu gehiago dakartzalako esker onekoak baino.
Brixton izan zen Londreseko jamaikarren lehen auzo handia... nahiz zeu zuria izan!
Bertan eman nuen urtebete bizitzen inongo arazorik gabe. Bai istilu arrazialak bai 70eko hamarkadaz geroztik izan diren erakustaldiak, sekula ez ziren gertatuko bertako biztanle zurien laguntzarik gabe. Orain Londreseko auzo trendy bat bilakatu da, baina jarraitzen du izaten aktibismo aurrerakoiaren zein anti-sistemaren erdigunea.]]></description>
	   <description><![CDATA[Pásalo saioa aurkezten du ETB2-n Adela Gonzálezekin batera. Portugaleten jaioa. Musika zale porrokatua 
eta gaueko ostalaria.]]></description>
	   <description><![CDATA[Aurkezpenik behar ez duen oso aurkezle aktiboa. Kalaka saioa gidatzen du asteazkenetan eta pilota-partidak asteburuetan.
Susmoa dut Sorginen laratza aurkezten zenuenean aukerarik ñimiñoena baliatzen zenuela abesten hasteko.
Hainbeste antzematen al zen? Kantatzea maite dut, bistan denez. Bizitza erdia plazaz plaza kantari pasatu dut.
Kantagintza melodikoa, noski...
Sorginen laratza-koaz ari bazara, bai. Hori da gehien gustatzen zaidan musika. 
Aizu, “bote” esaten baldin bada “punpa”... “rebote” da “repunpa”?
“Bote” ez da “punpa” esaten, esan daiteke. Repunparena gidoigile barroko bati bakarrik burura lekioke.
Telebistako txoritxoak txibatu dit ez zenuela bereziki maite Wazemank-en egin ohi zuten zure imitazioa...
Txoritxoa ez zen izango, txorixoren bat akaso. Ez du arrazoirik. Imitatzaile bikainak dira eta gurea ere primeran egiten zuten. Hori bai, gehiegi luzatu zutela uste dut.
Nik ez dakit ezer bertsolaritzaz. Egia al da plazan agertzeari utzi behar izan zeniola Euskal Herriaren aurka zeundelako eta Espainiaren alde?
Oso ongi dokumentatu zara, ez da dudarik. Gaztelaniaz kantatzeko urratsa eman nahi izan nuenean, galarazi egin zidaten. Horregatik erretiratu nintzen, gainerakoak txoro-kontuak dira.
Esan didate sei urteko semea Mozarten pareko duzula bertsotan. Hasi zarete politikaz hitz egiten? 
Zaletasunez Amadeus bezain goiztiarra da, hori bai. Alde batetik poz hartzen dut, bestetik kezkatu egiten naiz. Ez dut nire zaletasun berberak izatera kondenatu nahi, politika barne.
Euskaltzain urgazle ere bazaitugu. Horrek zer esan nahi duen asmatzeko, gutxienez urgazle izan beharra al dago?
Urgazle ez naiz, Herri Literatura Batzordeko kide baizik. Hitzaren esanahia jakiteko, aski da hiztegi bat. Gure biltzarretan ikasten dena ikasteko bertara joan beharra dago. Gozatu egiten dut.
Orain Kalaka-n bezala galdetuko dizut: “Euskararen herria gero eta trinkoagoa da... ala Gruyère gaztak baino zulo gehiago ditu”?
Gruyère gazta zuloek bihurtzen dute hain berezi, haiek gabe ez litzateke Gruyère. Euskararen herria gero eta heterogeneoagoa da; ni gero eta baikorragoa.
“Kalaka” hitza zabaltzea lortu duzue, behintzat...
Hitza zabaltzea baino lorpen handiagoa da kalaka eragiten asmatu izana. Bukatzeko, azken kontsiderazio bat utziko?
Prefosta!
Elkarrizketa kabroi hau prestatu duena ez da deabruaren abokatua, abokatuaren bezeroa baizik.]]></description>
	   <description><![CDATA[Hainbat hilabetez telebistatik kanpo izan ostean,    itxura aldatuta berragertu da Teleberriko aurkezlea. Tartean bularreko minbizia gainditu du.
Alabengatik zaudela hemen entzun nizun eta negarra eragin zenidan... 
Ez nuen hori bilatu. Tokatu zitzaidan minbizi motari esker nago hemen –ez baitzeukan metastasirik–, baita tratamenduagatik ere. Egia da alabek, senarrak, familiak eta lagunek “eramangarriago” bilakatu dutela prozesua.
Gainditu al duzu... minbizia gainditu izana?
Beldur naiz “minbizia gainditu dut” esateaz. Badakit sendatu naizela, edo hala uste dut... Baina ez zait ahazten otsailean daukadala lehen errebisioa.  
Gaixo zinela gogoratu al zinen zure izena daraman ama-birjinaz?
Ez, aski arrazionala naiz. Ikerkuntzan ari diren edo aritu izan diren guztiekin gogoratu nintzen, haiei esker errazagoa baita minbiziaren ostean bizirautea. Baina badakit oso gertuko pertsonak “eskatzeaz” gogoratu direla eta dena da baliagarria. Nire ama, nire aita... Zama jasan behar izan dute hilabeteotan eta lagundu egin die beren ama-birjinaz gogoratzeak.
Esan diezazuket lehen zure telegenia “krispatu xamar” ageri zitzaidala oraingoarekin alderatuta?
Ez dut uste aldartea aldatu zaidanik; baikorra naiz eta biktimismoa gorrotatzen dut. Aitortuko dizut, halere, zuzen zaudela... baina agian ileari zor zaio aldaketa. Tratamenduaz erori egiten bada, moztu dezagun!
Egia al da ETB ez dela apenas mintzatzen Arabaz?
Askoz gutxiago gara, baita albiste gutxiagoren iturri ere, nahiz batzuetan aldarrikatu beharra dugun gehiago hitz egin dadila gureaz.
Espero al zenuen Iruña-Veleiakoa?
Ez. Sinesgaitza zait piezak arkeologoek marraztu dituztela. Are gehiago euretariko batzuen “bizitza osoko lana” izanik Iruña-Veleia. Gehien haserretu nauena tokiz kanpoko irain pertsonalak izan dira. Nola gustatzen zaigun “izen propioen” aurka egitea, aukera ñimiñoena aurkituz gero!
Bereziki kontuan hartzekoa iruditzen zaizu Araban euskaraz egin izana duela 2.000 urte?
Bai, latinez egin izana bezala... edota kultur oparoa zutela eta beste herriekin salerosketa harremanetan zebiltzala jakitea bezala. Baina galdera Iruña-Veleian aurkitutakoaz baldin bada, ez dut uste arkeologo batzuek Historia alda dezaketenik.
Kalean zoazela, zertaz hitz egiten dizu jendeak?
Batzuk berriro ikusteaz pozten dira, besteek azken urtean zertan aritu naizen galdetzen didate... Nire ile orrazkeraz mintzatzen dira ere, esanez “oso ausarta naizela horrenbeste mozteagatik”. Erantzuten diet aldatu beharra dagoela, beste barik...]]></description>
	   <description><![CDATA[Egunotan kaleratu du Euskaldun guztion aberria, bere lehen euskarazko eleberria, gure ipuingintzaren “apologeta” nagusia izan arren.
Borgesek ez bezala, ezin izan duzu ipuingile “soila” izatearen presioa jasan!
Aspaldi etsi nuen: Euskaldun guztion aberria ez da nire lehenengo nobela, aurretik Si Sabino viviría argitaratu bainuen. Beraz, bekatu beniala da honezkero, ez kapitala.
Pozik al daude papá eta mamá?
Egongo ez dira ba! Eta txantxa gutxiago gero, susmatzen dut Euskobarometroari aitortzen diotenak baino gehiago direla mamá eta papá erabiltzen duten euskal hiritarrak… Gure etxean beti mamá eta papá izan da, baina ez mami ez mamutxi ez mamacita…
Nobelagile bilakatu zarenez gero, aitortu egingo dizut nire betiko ustea: zailagoa da eleberri txarra idaztea edozein ipuin baino!
Luzeagoa bai, zailagoa ez dakit. Argi daukadana da nobela baino zailagoa izan daitekeela ipuin liburu oso bat idaztea. Eta, azken batean, nobela bat idaztea edonoren eskura dago, frogatu berri dudan bezala; ipuin liburu on bat osatzea, ordea, ez. 
Volgako Batelariez pentsatzen dudanean, pottokiak bezala imajinatzen zaituztet: pottoki marmartia, pottoki lumaduna, pottoki bekaiztia...
Hara, ez dut nik esango bakoitza zein pottoki den… Rol banaketarik ez dago gure artean behintzat. Uste dut, hala ere, pottokiak ez zirela gu beste libertitzen, askoz ganberroagoak garela gu. 
Zure Euskadi Sariagatik biziki poztu nintzen, baina onartuko didazu ezker abertzaleko idazleei sekula  ez dietela ematen.
Eta nork esan dizu ni ez naizenik? Egun batzuetan, non eta norekin nagoen, oso abertzalea eta oso ezkertiarra izan naiteke.
Bide batez: Gasteizen bizitzea zure pose bohemioaren zein parte da?
Horrek esan nahi du norbaitek “bohemio” ikusten nauela? Oso eskertuta nago, benetan. Ikusi beharko ninduke egunero gure alabak eskolara eramaten, bazkaria prestatzen, haientzat Alaitz eta Maiderren CDak pirateatzen… Baina irudiari dagokionez, ados, ziur aski ez naiz inoiz izan donostiar dotoreziaren ordezkaririk bikainena. 
Ez daukazu batere futbolari itxurarik. Hala eta guzti, Euskal Herria ala Euskadi nahiago?
Nik, horretan, Rikardo Arregirekin eta, oro har, post-independentziaren tesiekin bat egiten dut: Basque Country, edo, atxagatar jarriz gero, Basque City, inolako zalantzarik gabe. Nola izango da futbol taldearena ingelesez jarriko ez dugun gure sor-marka bakarra! 
Zenbat jendek esaten dizu irakurtzen dituela zure El País-eko euskarazko artikuluak? 
Gutxi gora-behera Nabarra aldizkari “jatorragoan” argitaratzen dizkidatenak irakurri dituztela esaten didatenen antzeko kopurua: batek edo batek ere ez.
Noiz eta nork –zuk zeuk, menturaz– idatziko du Euskal Eleberri Handia?
Nobela hori idatzita dago jada, kontua da desagerrarazi zutela, eta biltegi erraldoi batean dagoela, zazpi giltzaz hertsia, Aliantzaren Arkaren ondoan. Baina oraindik ez dut deskubritu nor izan zen ebaslea: Olivares Konde-Dukea, Agosti Xaho, CIA edo Petronor. Erantzuna topatzen dudanean esango dizut… Dena dela, eta ondo pentsatuta, nork behar du Euskal Eleberri Handirik?]]></description>
	   <description><![CDATA[Errekaldeberri auzoan jaio zen eta Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbidea. Hiru seme-alaba dauzka eta Ezker Batuako zinegotzia da Bilbon.
Bilbotar batzuei entzunez gero balirudike Euskal Herria Bilbon dela, kontrakoa baino.
Ezagun da hiriaz zein harro gauden bilbotarrok. Halere lotsarik ez daukat Kontxa, Gasteizko alde zaharra edota kostaldea gomendatzeko.
Nola imajinatzen dituzu zure botoemaileak?
Konprometituta eta lanerako gogoz, baita ondare komunaz arduratsu ere. Jende alai eta ekintzailea.
Errekaldeberri auzoan jaiota Hirigintza eta Ingurumen saileko zinegotzia zaitugu. Gran Vian jaio bazina, auskalo zer!
Ez dut uste norberaren gaitasuna sorlekuak ezartzen duenik. Garrantzitsuena beteta sentitzea da, eta horretan pozik nago bai abokatu, baita politikari gisa ere. Errekalden ehunka lagun topatuko dituzu edozein zinegotzi pareka dezaketenak. 
Bide batez, nor bizi da Gran Via kalean?
Ideiarik ez daukat. Ez dut bertan bizi den inor ezagutzen. 
Komunista zara edo zinen?
Gizarte mugimenduen eskutik sartu nintzen politikagintzan eta inoiz ez naiz alderdi komunistako kide izan. Egia da, halere, denok nahi dugula gizartea eraldatu. EPKrekin beti partekatuko ditugu oinarri ideologikoak.  
Esan didate oso ondo konpontzen zarela Azkuna alkatearekin...
Bai. Lanean gogor egin dezakegu eta garbi mintzatu, arazoak sortuz gero. Halere ez gara koadrila berekoak eta ez gabiltza elkarrekin poteoan.
Basagoiti ere urteotan lankide izan ondoren, ederki ondo jakingo duzu zertan den indartsu eta zertan ahul.
Indar-guneak: azkarra, langilea eta umoretsua da, eta ironia maite du. Ahuldadeak: fribolo xamarra da eta, inoiz, zorroztasun gutxikoa. A! Hedabideak maite ditu! 
Zer moduz zure Bilboko euskara?
Esfortzu handia egin dut euskalduntzeko, enpresa pribatuan neukan lana eta alfabetizazioa uztartuz. Baina euskaldun berrien beldur tipikoa dut, ongi ez mintzatzearena. Eskerrak seme-alabek –D ereduan dabiltza– bultzatzen nauten gehiago hitz egitera. 
Lo aurreko zure instanteen jabe ote da... milaka abertzale bilbotarren boto galarazia?
Lo aurreko instanteen jabe bakarra norbera da. Dena den, ideien ilegalizazioak ez dakar ezer onik eta ez dio normalkuntzari laguntzen. Halaber, bakegintzari laguntzeko ezinbestekoa da ezker abertzalea bortizkeriaren aurka mintzatzea. 
Lagun batekin geratuta nago Bilbon. Txoko xarmangarririk aholkatuko?
Laguna bilbotarra ez bada, lehenengo Artxandara joan eta gero Zazpi Kaleetara. Hitzordu erromantikorako, ibai ertzetan paseatu. Artea eta joera berriak maitez gero, duda barik Bilbo Zaharra. Laguna turista klasikoa baldin bada Guggenheim, Euskalduna, Arte Eder Museoa, Arriaga… Buelta tipikoa.]]></description>
	   <description><![CDATA[Belardian taldearen laguntzaz Pobre Gara diskoa grabatu zuen iaz, mugak gainditzeko moduko kantu-sorta bikaina. 
Zu ez zara Xabier Montoia! 
Ez, baina nire musikan harengandiik zerbait sumatzen ahal da. Bost urtez ibili nintzen berarekin eta normala da arrastoren bat gelditzea. 
Bitoriano Gandiaga poeta mistiko-naturalista musikatu duzu maiz, baina zure lanari buruzko loreak ez dira mendian aurkitzen, baizik eta sarean... 
Ba ez dakit, ez dut soberatan klikatzen nire izena Google-en, baina egia da ezin naizela kexatu ditudan kritikekin. 
Berako musikariak: amateurismotik bikaintasunera, eta berriro buelta? 
Musika proiektu interesgarriak ateratzen ari dira Beratik azkeneko urteetan. Dirudienez sorkuntza ez da gelditzen eta poztekoa da gure arteko kopiarik ez dagoela ikustea.
Zuretzat mugak non dira? 
Mugak bakoitzaren buruan daude normalean. Egon zen denbora bat ekoizpenak desberdin egiten ahal nituela, aurkeztuko nukeen lekua kontuan hartuta. Gaur egun ateratzen zaidana egiten dut eta kito. 
Maixa eta Ixiar bikotearentzat idatzi zenuen Mikele kantuak eman al zizun dirurik?
Pixka bat bai, oraindik ere urtero zerbait ailegatzen zait eta horri esker afari-omenaldi goxoa eskaintzen diot nire buruari.
Zer pentsa lezake Ohio-ko batek “euskal country alternatiboa” entzutean? 
Erotuta daude euskaldun hauek! Ez, pentsatzen dut arraro xamarra egingo zaiola... Baina musika hori gustatuta eta gure hizkuntza euskara izanik ez dago bertze aukerarik. 
Behin zure kantu bat entzun nuen Bizkaia Irratian. Melodia ona duen seinale, pentsatu nuen... 
Ba pozten naiz. Erran izan didate nire musika ez dela irratian jartzen den horietakoa, baina nik uste dut momentuak bilatzea dela, besterik ez.
Bide batez, triki-pop estiloa ez al zen euskal country alternatibo naturala? 
Alternatiboa baino gehiago, euskal countrya, baina bai izan zitekeen, zerbait berria izan zen trikiarentzat eta ongi egon zen.
Hitz egidazu hurrengo diskoak ekarriko dizun arrakastaz, mesedez.
Gustatuko litzaidake arrakasta edukitzea, baina ez dut uste. Gainera, nagoen egoerak askatasun handia ematen dit nahi dudana egiteko. Euskal countrya, inprobisazioa edo puzkerrak botatzea, gustuko badut ere.
Inoiz jaikiko al dira egiazko musika zaleak? 
Uste dut egiazko musika zaleak beti erne daudela. Agian festibal handi horietara joaten diren hainbertze zaleei kontzertu ttikiagoetara ere joatea gomendatuko nieke. Horiek dira jaiki beharrekoak.]]></description>
	   <description><![CDATA[Telebistan agertu aurretik ere, hamaika zezen-plazatan ibilitako auto-saltzaile Bergara-kua.
Ospatu al zenuen irabazitako lehen milioia?
Milioia? Gu oindik 1000 durokuekin ibiltzen gaitxuk.
Rally kopilotua ere izan zara. Hika hitz eginez Bergarako euskara oparoan?
Pertsona nagusixekin ez beste danekin, hikan eitxen juat. Baina rallyxetan desgrasiz erderia ibiltzen dok geixen.
Zenbat autografo sinatu duzu Kalaka saioan agertzen zarenetik?
Taloietatik aparte bat ez.
Joseba Arregi ala Markos Zapiain?
Ondo kontenplau ezkero asuntua, Markosekin hobeto konpontzen nok. Gertuaukua itxen jatak. 
Kalakan zu al zara herriaren ahotsa? 
Ahotsa neria dok. Pentsamendua, herritar askorena, edo behintzat hori adierazten jostek kalian gelditxutakuan.
Sokamuturra antolatzaile legez, behin batean quad batzuk sartu zenituen zezen-plazara.
Denborak modernizau in ditxuk, baserrixetan be mando edo idixak ibili biharrian traktoriak jabitzik. Hala be, quad-akin lagun bat irtetezen dok, baina nik behin Bergarako entzierruan ihes eindako zezen bat C-15 bati lotuta eruan najuan zezen plazaraino.
Amaia Artetxe ala Lierni Arrizabalaga?
Bixetatik nahi dokena apartau eta ni bestiakin konforme. Bixak ditxuk neska politx eta jatorrak. 
Hiri entzunez, nork pentsatuko “jok” garai batean batzuei “konplejua” sortarazten ziela bizkaieraz egiteak!
Uste juat badala konplejuak alde batera lagatzeko ordua. Bizkaitxar itxen juat baina gipuzkoarra nok. Etxaukat konplejoik.
Kalakan bizi izandako pasarte gogoangarriren bat?
Egun danak ditxuk bereziak, pasarteik gogoangarrienak Kalaka ondorengo egunekuak, kalian gertautakuak ditxuk.
Krisi honek amildegira eramango gaitu?
Amildegitxik gertu ibiltziak arrisku hori jaukak, baina krisiaren eragileei etzaie komeni gu erortzerik, ez behintzat zorrak pagau arte.
Iñigo Agirre ala Xabier Euzkitze?
Xabier-en lotsagabekeri eta ausardia Iñigoren gorputzarekin.]]></description>
	   <description><![CDATA[Euskal Herriko eta nazioarteko musikarien hitzak      erabiliz heldu dio galdetegi maltzurrari,                   halere erantzun zehatzak topa daitezke                     lerro artean irakurriz gero.
Euskadi Gazteari egiten zaizkion kritika latzen artetik –besteak beste, irrati hortera eta espainiarra dela, hala musika hautaketan nola esatarien hizkeran– zein iruditzen zaizu injustuena?
“Esaiguzu zein den zure ideia, ezberdinak izan gaitezen. Noren kontra zauden baino gehiago, zer egiteko prest”. (Berri Txarrak). 
Eta justuena?
“Palabras más, palabras más, es lo de siempre”. (Los Rodríguez).
Zure lanean aritzeko zenbateraino da komenigarria musika-gustua oso garaturik izatea?
“Kolore kolore ta gustu guztiak, denontzat denontzat ez dira berdinak”. (Zaldibobo).
Zurea nola aldatu da urte hauetan?
“Ikusi eta ikasi eta ondo entzun, hobeto heldu, hobeto heldu”. (Delirium Tremens).
Esadazu: lehen gustukoa ez zeneukan, baina orain maite duzun kantaria...
“Maite zaitut, maite maite zaitut, pila pila pila patata tortilla”. (Pirritx eta Porrotx). 
Telebistan ere aritzen zara bideo-klip aurkezle. Robot batek bezala besoak mugitzea, zertan da cool edo modernoa? 
“1, el breikindanse; 2, el crusaito; 3, el maikel jakson; 4, el robocop”. (R. Chiquilicuatre).
Gazte askorengan euskañola da nagusi. Euskara gaztea gero eta zulatuago, ala gero eta osatuago ikusten al duzu?
“Neure burua positive bomb, bilakatu nahi dut positive bomb, pentsatu nahi dut positive bomb, eztanda egingo dut positive bomb”. (Joxe Ripiau).
Euskal Musika Gaztea dela-eta, galdera bera.
“Zenbat arazo ditu gaur Euskal Herriak, asko xamar oraindik balitu erdiak. Zenbat galdera ditu gaur Euskal Herriak, nahiago nuke bihar balitu erdiak”. (Tapia ta Leturia).
Esadazu: oharkabean pasa den euskal talde edo bakarlari bat, gehiago merezi zuen arren...
“Xumea naiz itxuraz, xumea naiz egiaz, udaberriko gramin harrotuen antzera”. (Txuma Murugarren).
Jakin dut Lasarteko gazteek “pikadero” modura erabiltzen duzuen tokiari “hipodromo” deitzen diozuela! 
“Eta prakak ezin kendu, ezin izango dot inoiz ahaztu, ezin kendu alkondarie sofaren gainen etzunde”. (Gatibu).]]></description>
	   <description><![CDATA[Euskadiko soziologoen presidentea izan zen hainbat urtez, orain Immigrazioaren Euskal Behatokia zuzentzen du. Gero eta ikasle belaunaldi gehiagok bere baitan gordetzen duen unibertsitateko irakasle on eta jatorra.
Oraindik existitzen al da soziologia karrera?
Bai, zorionez, gaixorik dabilen arren. Besteak beste, elkarrizketa hau egitea ahalbidetu dizu. 
80ko hamarkadan modan egon zineten, sorbalda zabaleko jakak bezala.
Eta oraingo prakak bezala pixka bat laburtuta gabiltza gaur egun, gerria estali ezinean...
Zenbat etorkin gehiago behar ditugu benetan konproba dezagun arrazistak ez garela?
Horren harira, txiste austriar bat gogoratzen dut: “Zer da etorkin bat? Bitxikeria! Zer dira hamar etorkin? Aspergarriak, beti jatorriaz hitz egiten! Zer dira ehun etorkin? Gertatzen den guztiaren errudunak”. 
Zenbaki kontua, beraz...
Tolerantziak zenbakiekin zerikusirik ez daukala uste dut. Arrazista denari berdin dio batek edo milak... Gainontzekoak egokitu egingo gara, gaur arte egin dugun moduan...
Zeberion jaio izanak zertan bultzatu zintuen soziologiara?
Neure buruari sarri galdetu diot, baina ez dut erantzunik aurkitu. Nolanahi ere, Zeberion kalitate oneko soziologo kantitate esanguratsua dago.
Athletic atzerritarrekin osatzearen alde zaude. Etorkinen Behatokiko zuzendaria izateak behartzen zaituelako?
Ez, zoritxarrez! Futbolean, beste hainbat kontutan bezala, Xenpelarren Ia guriak egin du oso aproposa da, ez dago lehen mailako ekipo euskaldunik mantentzeko demografiarik. 
Alde, beraz…
Momentuko mirari engainagarrietatik at, etorkizunak atzerritarrak eskatzen ditu. Zorte ona izan dezala Errealak lehen mailara igotzen eta Athleticek bigarrenera ez jaisten. Gure herriaren egoeraren metafora bat dira talde biak.
Soziologo gisa posible al da, zer esango dizut... Euskal Herriko independentziaren aurka egotea?
Bai! Eta kazetari gisa ere bai! Beste kontu bat da soziologikoki independentziarako baldintza sozial eta politikorik dagoen. Gaurko zenbakiekin ezinezkoa da! Etorkizunean? Batek daki, baina hobe futurologoei galdetzen badiezu.
Borroka armatuaren alde? 
Bai, zergatik ez? Eta kontra ere bai, ni neu behintzat guztiz kontra nago! Baina zientzialari modura, oso soziologo txarra da borroka armatuaren bidez existitzen ez diren baldintza sozial eta politikoak sor litezkeela uste duena.
Benetan ahoskatzen duzu soziologia, eta ez soziolojia?
Nik -jia ahoskatzen dut, hainbat hizkuntza inkorporaziotarako berandu egin zait eta. Egia esan, gure garaikook arlo honetan makinatxo bat ahalegin egindakoak gara. Tragedia handia da hizkuntzalaria izan behar izatea ere. Gure aitak esaten zuen bezala: “Euskerarik onena? Berbaiten dana!”.]]></description>
	   <description><![CDATA[Eibartar sutsua, Egunkaria sortzen ibili ostean ziber-mundura pasatu zen eta susmoa dauka inor ez ote doakion atzetik.
Akordatzen zara mundua nolakoa zen Internet gabe?
Pittin bat aspergarriagoa. Mundu iletratuagoa zen, gutxiago idazten genuen (orain e-posta darabilgu). Argazki kamerekin kontu handiz jokatzen genuen, klik egitea dirua gastatzea zelako. Larousse-a sekulako gauza zela iruditzen zitzaidan. Gutxiengo sexualak isolatuagoak zeuden. ETBn astero zegoen Mister Bean, eta oso gutxi zen, ze orain Youtuben, nahi duzunean, bost minuturo nahi baduzu, barre egiten duzu Mister Beanekin. Musika “deskargatzeko” c-60 metodoa erabiltzen genuen, eta Discoplayren katalogoak gurtzen genituen. Gazteagoak ginen, tripa txikiagoa genuen. 
Independientea da sareko Euskal Herria? 
Erdaldunek ulertzen ez duten euskarazko sare eremua badago, baina Egunkaria goiz batean itxi zuten bezala, eremu hori ere deusezteko aukera izan dezakete Espainiako aginte-taldeek.  
Second Life izan liteke gure arazoentzako konponbidea, agian?
Gatazkaren muina han dagoela sinestarazten badiegu batzuei, eta mundu birtual horretan entzerratuko balira beren gerra han jarraitzeko...
Zenbat miloi lagun gabiltza euskal blogosferan?
Milaka milioi. Kike Amonarriz baino ez da falta. Dekalogoa atera zuen, eta puntu bat zen zein inportantea den dena sareratzea, baina, hara zer diren gauzak, beharbada ez du sinesten bere mantra propioan ere. Profeta faltsu gehiago ez! 
Nickname desberdineko txakur berberak gara?
Orain ulertzen dut. Zu zinen, beraz, sado-txat hartako BasqueSlaveDog, ezta? Lastima ziberrean geratu eta errealera pasatu ez ginela.
Ingelesen Hilerria da zure bloga. Deliberatuta zaude euskara lehen hizkuntza bilakatzera Interneten?
Ñoñostiako bazter erromantikoa da hilerri hori, Urgull mendian. Euskara lehen hizkuntza da Interneten. Niretzat, alegia, halaxe da. Deliberatuta eta liberatuta sentitzen naiz nire ildo editorial diktatoriala erabakitzeko. Zuk nahi duzuna erantzun dezakezu nire blogean, baina hala nahi badut, borratu egingo ditut zure erantzunak.
Oso atzeratuta omen gabiltza teknologia berrietan. Konpondu beharreko hiru kontu nagusiak?
1. Ez da egia ondo gabiltzala Interneten. Denak sarera orain! Jarrera lotsagabea ezinbestekoa da. Zure bloga ondo dago, Fermin, baina non daude zure katuaren bideoak? Horiek ere behar ditugu. 
2. Microsoften lizentziak herri-administrazioetan. Nahikoa da. Ea Patxi Lopezekin... Ez dut esperantza handirik, dena den. Eduki libreak ere behar ditugu, ez bakarrik softwarea.  
3. MySpace, Tuenti, Fotolog eta Messengerrean daude gazte guztiak. Ideiarik ere ez horren aurrean zer pentsatu edo egin.
Nor ari da aberasten sareari esker?
Google. Aberastu ez dakit, baina bizimodu duina irabazten asko. 
Sareak etorkizunean ekarriko digun txarrena?
Leiho unibertsala da Internet, eta ez dugu berez bitartekaririk behar Altzo eta Vancouver konektatzeko. Baina agian faktikoki, gure esperientzia horretan filtro batzuk ezarriko balizkigu Espainiak edo Euskal Herriko gehiengo erdaldunak... Filtro teknologikoak edo mentalak izan daitezke. Geruza espainol bat itsasten zaigula, euskaldun jokatu dezakegun lekuan. Esparru batzuetan gertatzen ari dela uste dut.]]></description>
	   <description><![CDATA[Bilbon jaio zen eta Igorren egiten du lan, ingeles irakasle. Euskal Herrian ez dago berarena bezalako beste fonotekarik. Prentsan eta irratian asko idatzi eta esandakoa dugu, musikari buruz beti.
Egia al da milioi bat disko daukazula etxean?
Lehen egia zen, orain kopurua bikoiztu egin da, baina kantitatea baino kalitatea du ardatz bilduma horrek.
Kolekzionismoa ez da gaixotasun mota bat?
Obsesioa zen binilo garaian. Lehen diskoak objektu ederrak ziren. CDak, berriz, ia mikroskopioz aztertu behar dira. Gaur edozein kantu entzuteko mila aukera daude sarean eta diskoak desagertzear daude. Baina kontuan hartu blues garaian diskoetxeek sarritan ez zutela masterrik gordetzen. 60ko hamarkadan sortu ziren arbelezko disko zaleei esker gaur Blind Willie McTell, Charley Patton edota Son House entzun ditzakegu CDetan.
Homer Simpsonek uste du rock´n´roll-a 1974an ailegatu zela “perfekziora”. Ados al zaude?
Homer Simpson gazteegia da. Hogei bat urte atzera jo beharko luke. Memphiseko Sam Phillipsen Sun estudioetan Otso Ulukaria, Ike Turner, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Elvis bera, ia konturatu barik, rock´n´rollaren gailurrera heldu ziren, dena asmatu zuten.
Egun, ordea, ematen du entzuten den musika arinaren %99 kaka-mokordoa dela...
Eta lehen ere bai. Kakalardoak betidanik egon dira. Egizu proba: NME edo Melody Makerrean agertzen ziren “hit” zerrendak hartu, 60koak, 70ekoak, 80koak… eta kaka-mokordoz josita ziren.
Txomin Barullo irratian aritu zinen, orain Bilbo Hirian zaude… Marjinala al da herri musika ona? 
Lehengo egunean Getxon Shemekia Copelandek aitortu zigun AEBetako irratietan bluesa nekez entzuten zela. Modak aldakorrak dira baina maite dugun musikak sortzen duen zirrara inoiz ez da marjinala.
Zerbait egin daiteke euskal ikasleek hain heavyak izaten jarrai ez dezaten?
Ez pentsa, oso musika ezberdinak jartzen dizkiet ikasgelan, eta erantzuna sarritan ezustekoa da. Beste aldetik, adinez Led Zeppelinen semea naiz eta heavyarekin ere oso gustura nago, mugikorrean orain AC/DCren You shook me all night long daukat erantzuteko soinua.
Ingelesa irakasten duzu Arratiako Institutuan. Speaker´s Corner-en hitz egitea bezain esker onekoa al da?
Hobe ordaindutakoa, baina uste dut antzekoa dela. Bai Hyde Park Cornerrean, bai institutuan, erotasun pixka bat behar-beharrezkoa da, sano mantentzeko behintzat. 
Hamazazpi urteko neska-mutilen musika gustuak aurrerakoiak ala atzerakoiak dira orain?
Denetarik dago. Arratiako ikasleen musika maila nahiko altua da. Askok musika jotzen dute eta euskal artistak, bai gaurkoak bai atzokoak, ondo ezagutzen dituzte. Nazioartean beste kontu bat da. Rock´n´rollak 50 urte du, gutxienez, eta batzuetan hutsuneak ere badituzte.
Sopuertako jaialdian Gwendal dago iragarrita. Oroi-mina bilakatu al da zaleen motibazio nagusi?
Oroi-mina batzuetan gozoa da, Gwendalen kasuan apur bat kutrea ere bai, baina bestetik modak daude eta  kontzertu erraldoietara joaten diren askok urtean zehar zuzeneko musikarik ez du ia kontsumitzen. 
Ontzi espazialean planeta berria populatzera euskal musikaririk bidali behar izatekotan, nor?
Lekurik balego batzuk gonbidatuko nituzke: Mikel Laboa beti, Ruper mugalari batzuekin, bide berean beste bi Trukuak ere bai, baita Muguruzatarrak, eta agian beste frankotiratzaile batzuk, ez dakit, Txuma, Josu Zabala, Montoia, Rafa Rueda, Anari, Petti… Denok batera I shall be released abestu dezatela.]]></description>
	   <description><![CDATA[Mundua korritu du euskal dantzak erakutsiz.    Aurresku txapelketa behin eta berriro irabazi zuen. Kukai dantza taldea zuzentzen dihardu egun.
Michael Schumacher, Valentino Rossi eta Jon Maya... Zer daukazue komunean?
Kirola gustuko dugula, eta gure lanbidea ere bai. Garai batean lehiaketa franko irabazita gaudela ere esan liteke. 
Zazpina lehiaketa, hain zuzen.
Hara ba, egunero ikasten da zeozer.
Ez zintudan ikusi Fama reality-show lehiaketan!
Ezta ikusiko ere!
Euskal dantza irakaslea zara. Zer bilatzen dute zure ikasleek?
Ikasle gaztetxoak ditudanez, ongi pasatzea. Irakasleon lana da gazte horiek dantzara “engantxatzea”, eta haiek apurka-apurka dantzan beste zerbait bilatzen joatea. 
Zuk zer aurkitu zenuen?
Hain justu ondo pasatuz hasi nintzen mundu honetan barneratzen. Eta gero aurkitu ditut afizio bat, ofizioa, lagunak, neska-laguna… 
Gerria okertuz dantzatzen diren rock edota samba ez al dira askoz sexualagoak gure dantza-molde tradizionala baino?
Eszenatokietan ikusten dugun dantza kontuan hartuta bai, baina herri dantza hori baino askoz gehiago da. Jota eta porrusalda, baltsa, mazurkak, pasodobleak… Hain zuzen, dantza horien helburua ligatzea, erakartzea… izan da gure plazetan. Eszenatokiko rock eta sanba ere ez dira batere erotikoak. 
Eszenatokia ez dela erotikoa?
Bai, eta oso, gainera. Esan nahi dut eszenatokirako egokitzen diren dantzak estilizatzera jotzen dutela. Gure dantzei hori gertatu zaie hein batean, baina zurruntasun hori ez da gaur egun uste dugun bezainbestekoa.
Nire herrian gizonek gonarekin egiten dute dantzan. Nongoa ote naiz?
Oñatiarra ala eskoziarra?
Aitortu egin behar dizut Corpus eguneko prozesioan doazela negar malkoei ezin eutsita izaten naizela... 
Dantza erritualen magia da hori. Niri San Juan bezperako soka-dantzan gertatzen zait.
Kukai dantza konpainian euskal tradizioa nahasten duzue beste estilo zein pentsamoldeekin. Barkatu tematzea: dantzariek gerria okertzeraino?
Gerria okertzeko saioa egiten dugu, nahiz eta pixka bat kosta gerriak direnak eta ez direnak.
Aurten, Hnuy Illa... izenburuko lana taularatzen ari zarete. Joseba Sarrionandiaren testuak... dantzatuz?
Bai, eta oso-oso gustura gaude. Pozik gaude irten zaigun lanarekin eta jendearen harrera bikainarekin. Egia esan, lehengai oso onak izan ditugu lanerako. Sarriren poesia, Iñaki Salvadorren musika…
Noizko Silveiraren obrari buruzko balleta?
Orain Sarrirekin itzuli batzuk ematea egokitzen zaigu. Gero? Akaso Silveira? Zergatik ez!]]></description>
	   <description><![CDATA[Telebistan agertzen zaigun presentzia oparoko kazetaria.Horrelakoa da bizitza saioa egiten du orain.
Bi norantzako izen-abizenak daramatzazu... Ba al zara inoiz Iturri Naroa?
Ufff, a ze galdera… Horrelakoak ez zizkiguten EHUn erakutsi! Naroa Iturri, Iturri Naroa, bi norantzakoa eta batekoa. Bigarren abizenarekin geratuko naiz, Lizarribar. 
Dena den, ondo etorriko litzaizuke sexuaz aldatuz gero...
Falta zitzaidana! Ia 1,80 neurtzen dut, ez naiz batere fina, señorita. Lagunek poteoan nagoenean dudan jarreraz barre egiten didate, hankak zabalik egoten naizelako eta bertso bat botatzeko itxurarekin. Agian sexu aldaketa gabe ere...
Askapenako brigadista izan zara Bolivian eta autonomia prozesurik ez omen duzu nahi.
Boliviako autonomia prozesua oligarkek eta AEBk bultzaturiko prozesu banatzaile eta ustela da, horrekin ez nator bat. Baina autonomia eredutzat har daiteke, autonomia eta erabakia.
Eredu ala eskubide?
Eskubidea! Ea, autonomia eskubidea, autodeterminaziorako eskubidea, herri guztiok dugu. Horretan gabiltza gurean ere, baina Bolivian autonomia ekialdeko lau departamenduetarako eskatzen dute, hau da, errekurtso naturalak dauden lurraldeetarako. Helburua? Aberastasunen kontrol esklusiboa oligarken, kanpotarren, txurien, esku geratzea. 
Horrelakoa da bizitza telebista saioan lan egiten duzu. Euskaldunon zoriontasun maila, zerotik hamarrera?
Gauza asko ditugu eskasak gure inguruan, kexatzeko mila arrazoi, baina hala ere harro sentitzeko eta zoriontsu izateko arrazoiak ere baditugu. Zerotik hamarrera… gertaeren arabera.
EITBk zenbat ordaindu dio –bataioaren truke– Fermin Muguruzari?
Akaso bi kalimotxo eta Moskuko haragi bola bat, akaso dirutza, batek daki. Nik behintzat ez!
Euskarazko telebista zergatik ikusten da behar baino gutxiago?
Askotan galdetu diot neure buruari baina ez dakit.  Ohitura kontua, gustu kontua, eduki kontua... 
Zuen kasuan, audientzia eskasa jasoz gero... ildo editoriala betetzen ari den seinale?
Eskasa… Beno, euskal ikusleen kopurua ikusita… Nik uste euskal gizarteko esparru zabal batera bideratzen dela saioa eta ildoa edo ez, ni gustura nago. Saio duina egiten dugu!
Egia da telebistako birjintasun profesionala Iñigo Agirre kazetariarekin apurtu zenuela?
Bai, Bertatik Bertara-n hasi ginen bekadun elkarrekin eta ikasi ere elkarrekin ikasi genuen kazetaritza, hori bai… beti kondoiarekin! Kar, kar...
Aitaginarreba duzu Luis Elberdin sexologoa. Zauriaren aurretik tirita jartzen?
Zapatariak beti zapata zaharrak! Baina egia da, gaur egun merkatuan oso tirita polittak ikus daitezke.]]></description>
	   <description><![CDATA[Laster Clases de baile bakarkako lehen diskoa argitaratuko du, Tahúres Zurdos desegin zuenetik bost urtera.
Egia da hamahiru urterekin Muerte ven idatzi zenuela, zure lehen kanta?
Txikiago nintzela hasi nintzen kantuak konposatzen, baina Muerte ven deigarria da, urte batzuk geroago Tahúres-en lehen diskoan agertu zelako.
Hogeita hamar urte pasa ostean, biraka zabiltza Rosendo eta Barricadarekin. Makrobiotikoak baldin bazarete, ez dut jakin nahi!
Ez gara makrobiotikoak, baina geure burua noraino zaintzen dugun jakingo bazenu harrituko zinateke. Sexu, drogak eta rock´n´roll hirukotetik –berez kondaira besterik ez zena– hirugarrena baino ez zaigu gelditzen. Lehengo egunean, Hospitaletetik gentozela, espinakak eta arraintxoa jan genituen, kar kar kar!
Zer da heldutasuna rock-ean?
Ideiarik ere ez... Guri agure edo atso deitzeko modu atsegina ez bada! Halere jakitun naiz hortik zehar eman ditugun urteak, Jainko zein Deabruaren konpainian, ez direla alferrik igaro.
Hain zuzen ere, ez dakit ezer zure bizitza pribatuaz!
Eta ez dut uste inork jakiterik beharrezkoa denik. Ezagutzen dituzun gainerako pertsonen bizimoduaren oso antzekoa da. Dena oso arrunta.
Mesedez... zu bezalako rock star baten tamainako pasadizoren bat kontatu!
Ni bezalako zer? Ez ba, ez naiz rock star-a. Gainera, errepideko kontuak... errepidekoentzat. Kuxkuxero halakoa!
Iruñean jaio, Potasas herrian hazi eta Usi herritxoan bizi. Nafarroa berdin ikusten al da bazter guztietatik?
Usi herritik dena oso berde ikusten da, baina hegoaldera eginez gero bestelako paisaiak aurkituko dituzu, baita oso interesgarriak ere. Badakizu, Nafarroa oso handia da.
Arestikoak galdera “politikoa” izan nahi zuen... Baina ahaztu dut zer galdetu nahi nizun.
Euzkadi... Nafarroa da! Kar kar kar.
Disko berriari Clases de baile jarri diozu eta azalean dantzari lirain baten itxuraz ageri zara. Heavy-aren alderantzizkoa!
Tira, lirain-liraina... Lurrean eserita nagoenez horrelako zerbait eman nezake, kar kar kar. Guapa nago, ezta?!
Internetek musika izarra hil ote zuen?
Internet urdaiazpikorako labana bezalakoa da. Ongi erabiliz gero “jabugo” ederra lortuko duzu. Baina labana bestela erabil daiteke... Ez nuke demagogia egin nahi. Tresna ederra, ongi erabiliz gero.
Lasai egin demagogia!
Interneten oso gauza zatarrak egin daitezke. Anonimatua baliatzen duen jende maltzur askoren paradisua da. Pederastak, iruzur egileak...
Aizu, biziki maite dut Belladona taldearen lehen disko hura. Zuri ere oroitzapen onik ekartzen dizu?
Oroitzapen on, bakar eta ezin ederragoak. Euskal rock-ak bizi zuen aro bikaina dakarkit gogora.]]></description>