Argia.com :: Bixente Serrano Izko
        <language>eu</language>  
	Nafarroako Pedro, gure historiako bertze pertsonaia bat galdurik memoriaren trastelekuan, bertako hauts lodiek lausotua ikusezin suertatzeraino. Bortz mende duela, Gaztelak gure erresuma konkistatu zuenean, nafar indar armatuen arduradun nagusia zen, Nafarroako mariskala alegia, eta berari egokitu zitzaion galtzaileen mentura. Ez da plazaratu, nik dakidanez, monografia bat bera ere akabera tragikoa izan zuen gizon honetaz. Ezta memoria kolektiboaren leku gisa ere, ezin aurkitu gure hiri-planoetan ez oroitarririk, ez kale-izenik.
	   <description><![CDATA[Botoa ematen edo egin ezaz, ez ditugu jubilatu nahi politikari neoliberal europarrak, eta hauek –mendekuz, ote– ez dute nahi izanen langileok jubila gaitezen 70 urte bete artean. Pentsatzekoa da hauteskundeen emaitzek indar berria emanen diotela eskuin neoliberal horri bere asmoei eusteko. Izugarrizkoa da krisi ekonomikoa lehertu denetik hedatzen ari den ofentsiba, lan-urteak luzatze aldera, bai ekonomia bai politika arloko ustezko adituek –direla eskuindar petoak edo omeneko ezkertiarrak– bultzatu dutena.
Bion adinaren kontuak izanen ote du zerikusirik, baina harri eta zur utzi ninduen aldizkari honetako iritzigile batek, Gorka Moreno Marquez soziologia irakasleak, bere “Pentsioen krisia dela eta ez dela” artikuluarekin (2187 zkia., 2009ko ekainaren 7a). “Galdera hauen inguruan hausnartzea ezinbestekoa iruditzen zait. Lehenengo harria botata dago”, amaitzen zuen Gorka Morenok. Ba, horra doa nire bigarren harria –edo lehen zura–.
Irtenbide zirrikitu bat proposatu zuen, progre eta sinpatikoa –light bezain sinpatikoa–, pentsioen krisiarentzako. Baina ez da hori kezkatu ninduena, haren abiapuntua baizik. Hau da, gaurko pentsio sistemari dagokionez, gure iritzigileak benetako arazoa aipaturiko adituen irtenbideetan ikusten zuela, eta ez planteamendu horiei eusteko erabiltzen diren arrazoietan: erran nahi baita, arrazoi horiek zentzudunak izanen bailiran hartzen zituen abiapuntutzat.
Kasualitate hutsez, irakurri berria nintzen artikulu bat, Vincenç Navarrorena (Pompeu Fabra Unibertsitateko Errektore eta Zientzia Politikoetako katedraduna, Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedratiko ohia): “Los errores de Almunia, Fernández Ordóñez y el PPE”. “Almunia, Fernandez Ordoñez eta EPPren erroreak” izenekoa. Ongi maite nauen lagun batek bidali zidan posta elektronikoz, zehaztu gabe, baina, non zegoen argitaraturik. Bila joan eta URL honetan aurkitu dut interesatuentzat: www.rebelion.org/noticia.php?id=85233. Biziki gomendagarria. Hain zuzen ere, ustezko adituen arrazoien falaziak agerian uzten dituelako. Ezjakintzat jotzen du katedratikoak omeneko hainbat aditu. 
Adibidez, ez bide dakitelako bizitza-esperantzaren luzapena ez doala bat lan-ahalmeneko urteenarekin: batez bertzeko bizitza-esperantza, funtsean, haur-heriotzaren tasak izugarri murriztu direlako luzatu dela, ez, aldiz, ezta hurrik ere, gaur jaiotzen direnen bizitza-esperantza bertze garaietako haur-adin hil-arriskutsuagoa gainditu genuenona baino askozez luzeagoa izanen delako. Hortaz, batez bertze, lan-gaitasuneko urteak ez dira bizitza-esperantzarenak bezainbertze luzatu, ez horixe!, berdintsu jarraitzen dute lan-mota zabalentzat.
Adibidez, ez bide dakitelako norbanakoaren bizitza-esperantza estu-estu lotuta dagoena klase sozial eta lanbide motekin, halako moldez non konparaezina baita 60 urteko eraikuntza-peoi baten lan-ahalmena unibertsitateko ikerle batenarekin.
Adibidez, ez bide dakitelako pentsio gastuen zamaren bilakaera ezin daitekeela kalkulatu produktibitate hazkundetik at, jakinda preseski askozez hazkorragoa izan dela indize hau pentsioen gastuena baino: hau da, errekurtso gehiago egonen direla, langile proportzio txikiagoa izanik ere, produktibitatea hazten den heinean. Adibidez, adibidez...
Omeneko aditu horiek ezjakintzat hartzen dituenaren plantak egin ditu Navarrok, samur maltzurki egin ere: nahita faltsario eta manipulatzaileak direla zakarki ez errateagatik.]]></description>
	   <description><![CDATA[Agintari politikoek Legearen Inperioa, Zuzenbide Estatua edota antzekoak aho betean aldarri dituztenean, orduantxe ene zalantza-alarma guztiak gorritzen zaizkit, estatu polizial batean gaudelakoan. Bai behintzat Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salak ematen dituen aferei dagokienez. Eta estatu polizialetan, dakigunez, ongi jakin ere, sobera daude epaileak, aski eta sobera da polizia, edonor errudun dela erabaki eta zigorra hari ezartzeko. Epaileen esku sartzea, erran nahi baita, epaileen sinadurak, aginduak eta ebazpenak, tramite hutsak dira, poliziaren erabakiei protokolozko, burokraziazko, itxurazko bidezkotasuna emateko.  
Ni neu, epaile izanen banintz, ikusirik nola jokatzen duten nire lankideek, dardarka jarriko nintzateke. Lehenik eta behin, gure lanaren degradazioarengatik, ikusirik nola onartzen duten euren nagusi bihurtzea teorian beraien morroi den polizia judiziala: duintasun profesionalaren kontua.
Gero, eta aurrekoaren ondorio zuzena da, eta are degradatzaileagoa ere, sendotu baizik ez dutelako egiten polizien joera bat, epaileen morroi izan beharko luketen horiek, poliziek, jujeak gaitzesteko ohi duten joera, alegia. Zenbat aldiz ez ote ditugu ikusi, Hollywoodeko filma kloniko horietan, polizia orojakile eta ahalguztidunak kexu, delitugileak aurkitzeko beraiek egindako lan efikaza jujeek zapuzten dutela, eskrupulo legalak direla medio! 
Sobera daude epaileak segurtasunaren eta efikaziaren izenean irizpide polizialak nagusitzen diren estatuetan. Poliziaren susmoek delitugileak diseinatzen dituztenean, luxuzko kontua da epaile multzo bat izatea, diru-eralketa hutsa da, zertarako gainera, eta delitugileei kaleko ateak irekitzeko, segurtasunaren efikazia pikutara bidaltzeko. Diru-xahuketa hutsa, noiz eta gaur, krisi ekonomiko itzel baten erdian gaudenean, diru publikoaren gastuak murriztu behar omen direnean.
Benetan, epaile izanen banintz, ene lanpostua bera ikusiko nuke kolokan, nire lankide horien utzikeria ikusirik, euren erantzukizuna poliziaren eskuetan uzten dutela ikusirik, ikusirik haien ezgauzak egiaztatu baizik ez duela egiten epaileak sobera daudelako inpresioa, poliziek beraiek zabaldu nahi duten aurreiritzi interesatu horixe. 
Auzitegi Nazionalaren Zigor Arloko Sala da. Garzon-eta makila, frogatzen ari dena sistema judizial osoaren luxu xahutzailea, barkaezina beti baina are gehiago krisi ekonomiko garaiotan; Sala hori da begi bistan uzten ari dena epaile guztiak sobera daudela gaur egun aho beteko Zuzenbide Estatu honetan. Frogatzen ari delako poliziaren txostenak nahikoa direla hainbat eta hainbat pertsonari eskubide zibilak eta politikoak kentzeko eta haien gorputzei itzalpean itzala lapurtzeko. Frogatzen ari delako poliziaren txostenak epaileen ebazpenak bezain baliagarriak direla zigorrak ezartzeko, denbora galdu gabe auzi-mauzi eta prozeduretan. 
Epaileek, Garzon kasu, argazkietan azaltzeko baizik ez dute balio, hau da, benetako langileei, benetako heroiei, poliziei, lekurik ez uzteko ohorezko ikuskizun mediatikoetan. Gauzak horrela, benetan diot, polizia ere izanen banintz, argazkien markotik kanpora egotziko nituzke juje alfer horiek, horratx nire hurrengo urratsa epaileek adina ahalmen lortu ondoren.
Euren burua horren arriskuaren aurrean ikusten dutelako egin nahi ote dute greba orain? Estatu polizialetan epaileen ezgauza hain garesti zaigunez denoi, erretiro aurreratua masiboki emanen ahal diete!]]></description>
	   <description><![CDATA[Nago mundu zabal honetako jende gehien-gehienok bakezale garelakoan, denok, gutxiengo patologiko edo gerra-negoziante bat salbu. Ez daukat horren garbi, ordea, jende gehien-gehienok pazifista ote garen. Nik neuk, neure buruaz mintzo, ez daukat horren garbi. Erran nahi baita: sinetsita nago, bai horixe, jende guztiok, gerlari gehienak barne, eta aipaturiko gutxiengo hori izan ezik, bake egoerak nahiago ditugula gerrakoak baino; alta, duda-muda kontaezinetan galdurik nabil pazifismoaren ideologiari, pazifismoaren ideia eta sinesmen multzoari, haren ondorioei ere, eusteko gai ote garen.
Ideologiaren arloan –kontzeptuaren zentzurik garbien eta positiboenean, hau da, bihotza eta adimena bat egiten dituen arloan– kokatzen dut pazifismoa; nahiaren eta zaletasunaren arloan, lehentasun naturalen eta sentimendu sano baina sakon pentsatu gabeen arloan, aldiz, bakezaletasuna. Nago Carlo Levik “hain biziro maite zuten bakea, non prest ez baitzeuden ez eta haren alde ere borroka egiteko” erran eta jarrera hura salatu zuenean, bakezaleak zituela gogoan, ez prezeski pazifistak. Pazifistak, bakezale anitz ez bezala, borrokalariak direlako: era baketsuan beti ere, baina borrokalariak, ez gutxitan errepresio zuzena, kartzela eta heriotza ere jasateko prest dauden borrokalariak, edozein gatazkatan kausa baten alde. 
Bada, ez nago seguru maila honetako pazifista ote naizen. Borrokalaria, nire maila apal eta itxura osoz antzuan, bai; baina pazifista, edozein gatazkatan? Horretaz ez nago horren seguru, eta gezurra erranen nuke pazifista naizela erranen banu. Baina erran behar dut, aldi berean, hagitz gehiago miresten ditudala pazifistak, izengabeenak ere, gerlariak baino, hauek diren distiranteenak ere, diren martiri handienak ere, diren kausa justu baten aldeko zintzoenak ere. Miresten dut Che, miresten ditut Txabi Etxebarrieta, Txikia… baina arruntago miresten ditut Luther King edo Gandhi, alegia. 
Historialari naizenez, ongi bai ongi dakit biolentzia izan dela Historiaren emagina. Baina historialari tituluak ez dit dohainik ematen igarle izateko: ez dit dohainik ematen ondorioztatzeko etorkizunean ere horrela izanen denik beti, halako legea izanen bailitzan. Horrexegatik miresten ditut pazifistak, sinetsita daudelako ez dagoela Historia-legerik, sinetsita daudelako Historia bera ere, Historiaren ibilbidea, alda dezakegula, etorkizun izan dezakegun garai batean gatazkak eta istiluak, guztiak, konponbiderik izanen dutela gerra bideetatik kanpo. Utopia halakoa, zinez miresgarria! Hain miresgarria, non beldurrak ere bainago horrekin sinesteak nora eramanen ninduken. 
Pazifista baldin banaiz, hic et nunc, hemen eta orain nauzue; hemen, Euskal Herrian; eta orain, gaur bertan, aspaldian eta luzarorako. Historialari izateaz gain eskarmentudun eta historiadun naizenez, aspaldian: ikusi dudalako nora eraman gaituen bakezale batzuen pazifismorik ezak; historialari naizenez, luzarorako, bi arrazoirengatik: batetik, Historia-lege batean ere sinesten ez dudalako, sinesten dudalako gure eskuetan dagoela orain arteko Historiaren izaera tamalgarri hori, biolentziaren alabatasun deitoragarria, aldatzea behingoz; eta bigarrenik, Europako mendebaldean bederen, oztopoak oztopo, Estatu agintarien maltzurkeriak maltzurkeria, tresna etiko-politiko, ideologiko eta filosofiko dezente ditugulako, eta gure gizarteen eskarmentuak horixe eskatzen digulako, bide baketsuetatik borrokatzeko.]]></description>
	   <description><![CDATA[Bertze batzuetan errana naiz, euskara hizpide, nekez eginen dugula ezer gure hizkuntza honen alde sinbologiarik gabe, baina ihes egin behar diogula euskara bertze gauza baten sinbolo bihurtzeari, dela ideologia batena, dela bizitza-eredu zehatz batena. 
Euskara zikinaren aldeko aldarrikapen sutsu eta eskertzekoa egin du orain gutxi Irati Jimenezek, ea gai garen ideologia guztietakook, bizimodu guztietakook, gustu on edo txarreko guztiok, euskaraz adierazteko geure ametsak, geure gorrotoak, geure bihotz eta buru-aldrebeskeriak, ea gai garen, baita ere, euskararen beraren aurkako mezurik zikinenak euskaraz jasotzera ohitzeko. Horretarako, noski, utikan mundu garbi baten alde sinbolo bihurturiko euskara. Urrun gaude oraindik Irati Jimenezen planteamendu zikin horietatik, praktikan bederen. Gure hizkuntza hau identitate eta mundu eredu baten aldeko sinbolotzat jotzen jarraitzen dugu, kontzienteki sarritan, inkontzienteki ere gainerakoetan. Eta ez gara kontziente, adibidez eta barkatu atrebentzia, euskaradun gutxiago lortuko dugula, euskarak euskaldun egiten gaituelako lelo soil eta lehen itxura batean xarmant horren antzekoekin.
Baina euskara bertze gauza anitzen sinbolo ere bihur daiteke, eta bihurtzen ari zaigu. Errate baterako, Nafarroan dagoeneko hiru aldiz errepikatu den ezgaitasun baten ikurra, euskaltzaleon ezgaitasunarena alegia, hizkuntz politika publikoa aldatzerakoan, zenbait puntutan Euskararen Legea erreformatzerakoan. Legea gehiengo jakin batek inposatu zuenetik igaro diren hamarkada luzeetan, hiru parada izan ditugu gehiengo hura aldatzeko, eta hiruretan kale. Eta guztietan, itxura osoz, teorian behintzat euskaltzaleenak direnek, abertzaleek –euskara mundu berri baten ikurrik kuttunena dutenek hain zuzen–, huts egin izanagatik, dela adabakigintzari uko egin nahi izan ziotelako (oi, kontsumismo zalekeria zaharkitu hori, birziklatzearen aldeko ideia berrien garaiotan!), dela parlamentari batek ibili nahi izan duelako munduko gailurrik altuenetako magaletan, gure bazterretako politikagintza lau honetatik ihesean.
Euskara sinbolo, azken buruan, legebiltzarrean oposizio lana egiteko ezgaitasunarena. Dudak izan zituzten askok Nafarroa Bai bezalako koalizio bat gai izanen ote zen gobernatzeko, bertze alderdiekin gobernu-koalizio korapilatsuago bat egin behar baldin bazuen. Zaila izanen zukeen, baiki. Baina nago are zailagoa dela horrelako koalizio batentzat oposizio nagusiarena egitea. Izan ere, Andreotti politikari famatu haren ideia bat ekarri du gogora orain berri Juan Carlos Longasek: aginteak higatzen ditu indarrak, bai horixe, baina are gehiago oposizio lanak. Zer erranik ez, lan hori alderdi ustez kohesionatu batek ez, alderdi anitzetako koalizio batek egin behar duenean. Eta are gehiago, legebiltzarreko bigarren indarrak lehia bizian ibili behar duenean hirugarrenarekin, nork irabaziko domina agintedunak kontrolatzeko merituetan. Eta are gehiago, hirugarren horrek gobernuarekin hitzartu duenean berak jasotzeko domina, agintedunei zeharka sostengua ematearen truke. Hots, hirugarren hori, oposizioko lehiakide ez ezik, aurkaria ere denean. Zer azpijoko egiteko prest ez ote den egonen lehiakide eta aurkari hori oposizioko premua barregarri eta ezgauza geldi dadin? Zer kortesia eta zer kortesia ondo espero dezake premuak horrelako bigarren batengandik? 
Baiki, joko zikinen eta berauei aurre egiteko geure ezgaitasunaren sinbolo ere bihurtu zaigu euskara. Eta nago horrela ez dugula inoiz lortuko zikinkeria horiek euskaraz jasatea.]]></description>
	   <description><![CDATA[ai duzu, amigo, honez gero. Gogoratzen al zara intuizio jenial hartaz? “Forulandia Forulandia da”. Metafisiko baten oihua, baina bere lokarri naturalak, genetikoak zituena: Foru-barrabilek aginduriko zerbait. Ba, hari horretatik tiraka, orain gutxi, aditu batek frogatu du genetikoki programaturik dagoela Forulandia bere gaurko horretan jarraitzeko, betirako; Foruen ADN katea neutroki eta zientifikoki aztertu ondoren, kalteak eta gaixotasunak, ahuldade gaindiezina baizik ez lukeela Forulandiak irabaziko euskal geneekin gurutzatuko balitu bereak. Zureak egin du, nahimena lehenetsi nahi badiozu naturari.
Ez nator, halere, Forulandiaz mintzatzera. Abiapuntu hutsa da, bertze saltsa batean sartzeko: teknikaz, teknokraziaz, ideologiaz, politikaz… alegia. Apunte bezala, aforismo kateatuen gisa aletu nahi ditut horren inguruko pentsamendu batzuk.]]></description>
	   <description><![CDATA[Tafallako karriketan barna paseoan, jai nagusien osteko isiltasunaren babesean eta denboraren zurrunbiloan bidaiari, badirudi oraindik senti daitekeela Lau Izkinetan bilduriko hainbat gazteren haserrearen oihartzuna edo Errekoletak Komentuaren parean labana baten sastada, 1847.eko urtarrilaren 12, 13 eta 14 egun urdurietan hiri osoko erraiak lehertu zirenean "odol zergaren" kontra.
	   <description><![CDATA[Gamazo Espainiako Ogasun ministroak prestatutako zerga-sistemaren aldaketak hautsak harrotu zituen Nafarroan 1893. urtean. Foruen aurkako neurria zela-eta, herritarrak zein erakundeak altxatu ziren. Gamazadaren (altxamenduaren) ondoren, foruen aldeko monumentua eraikitzen hasi ziren Iruñean eta 1903. urtean amaitu. Aurten dira 100 urte.