Argia.com :: Beņat Doxandabaratz
        <language>eu</language>  
	   <description><![CDATA["Usoa" euskarazko film laburra zuzendu du Maria Zamakola donostiarrak. Patxi Zubizarretaren izen bereko ipuinean oinarritua, afrikar neska baten bizipenak ditu kontagai. Muntaia amaitu berri dutela, Donostiako Zinemaldirako prest egotea espero dute.
	   <description><![CDATA[Udalatx mendiaren pareko izan nahi du Goienak. Debagoiena bailara osoak begi bistan duen mendia bezain ikusgarria, garaia eta eskualdearen ipar orratz. Herri aldizkariekin egin bezalaxe, azti ibili dira oraingoan ere gisa honetako egitasmoa garatzeko orduan. Hain zuzen, Goitb lehen emaitza izan den arren, Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatibak, beste zenbait egitasmo biltzen du bere baitan, hala nola, bailarako egunkaria, irratia eta Internet, berandu baino lehen abiarazi nahi dituztenak Euskal Herri osora ere hedatzeko xedez.
	   <description><![CDATA[Soldata kobratu gabe hiru hilabete daramatela salatu ondoren, kaleratuak izan dira donostiar irratiko hamar langileak. Bi milioi eta erdi pezeta ordainarazi zizkieten lanean hasteko.
	   <description><![CDATA[Gure herriari zerutik egindako erretratua dakar "Euskal Herria: lau haizeetara" dokumental sail ikusgarriak. Udako programazio txepelaren erdian, euskarazko katean nabarmentzen den saio bakarretakoa asteazken gauetan dago ikusgai, 22:30etan hasita.
	   <description><![CDATA[Sasoian dabil herri antzerkia. Udan egitekoak diren lau lan nabarmendu ditugu: "Moby Dick" Lekeition, "El misterio de Obanos" Nafarroako Obanosen, "Maddalen Jauregiberri" pastorala Eskiulan eta Alproja taldearen "Labaderoko koadrila" Zarautzen.  
	   <description><![CDATA[Turistei nahiz bertan geratu direnei zuzendutako saioa dugu "Tiempo libre". Kultura eta gastronomian dugun eskaintza bilduz, astegunetan 19:00etatik 20:00etara dago entzungai. 
	   <description><![CDATA["Gran Hermano"rekin Europan gertatu den bezala, Estatu Batuetan CBS kateak "Survivor" lehiaketaren bidez bere audientziarik onena lortu du. Irla bakarti batean hamasei lagunek (etsaiek) bizirik iraun behar dute, elkarrekin lehian, milioi bat dolarreko saria eskuratzeko.
	   <description><![CDATA[Arrakasta itzela izan du telesail honek Katalunian. Umore garratza eta zitala erabiliz, pisukideak diren David aberaskumea eta Lopez esatariaren gorabeherak ditu kontagai. Udazkenean ETB-2 ematekoa den egoera-komedia hau publikoa bertan dela grabatzen ari dira.
	   <description><![CDATA[Telebistan bezala, irratian ere iraultza ekarriko du digitalizazioak. Hori dela eta, irratiaren etorkizuna izango dute aztergai UEUko ikastaldien baitan, uztailaren 24tik 28ra bitarte.
	   <description><![CDATA[Anabel Arraiza eta Iņaki Beraetxe, Goenkaleko Sara eta Mikel, izango dira ETB-1en udan emango den "Festaburu" saio berriaren gidari. Ostegunero, hilaren 6an hasita, herri ezberdinetako bitxikeriak, ezagunekin solasak, musika eta antzezpenak izango dira.
	   <description><![CDATA[Mamitsu datoz Biarritzen eta Iruņean egingo diren Udako Euskal Unibertsitateko ikastaldiak. "Elkarrengandik ikastea" goiburuari eutsiz eta lagungiroan beti ere, aurtengo 28. ekinaldian eskainiko diren 35 ikastaro oparoen artean bost nabarmendu ditugu.
	   <description><![CDATA[Dar-Dar antzerki konpainia berria sortu dute Legorretan Zinkunegi anaiek haur eta helduentzako lanak ekoizteko asmoz. Lehena, "Alizia bitxikerien lurraldean" haur antzezlana izan delarik, helduei zuzendua dagoen "Ametsak amaitu dira" prestatzen dihardute orain.
	   <description><![CDATA[Hil honen hasieran emititzen hasia den "Elkartasun bideak/Rutas de solidaridad" saioaren 26 atal berri egiten dihardu ETBk. Bere bostgarren ekinaldian dagoela, Afrika, Asia eta Amerikako errealitatera hurbilduko gaituzte. Miseria gorrian ere bada alaitasunik. 
	   <description><![CDATA[Kritikatzeko edo goraipatzeko dela, "Gran Hermano"k ez du inor epel uzten. Etxe horretan dauden pertsonaia "sakonen" gorabeherak ikusiz gainera, entretenitu eta bizipoza emateaz gain, lezio bat ere ikasten da, hemendik aurrera gure bizitzan erabili beharrekoa.
	   <description><![CDATA[Udari begira bere programazioa aldatu du Radio Euskadik. Hilaren 3tik hasita, "Boulevard de verano", "Al caer la tarde", "Tiempo libre" eta "Una noche de estas" dira saio berriak.
	   <description><![CDATA[Audientzia gorakadaren eraginez, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratiak egiten duten "etxez etxeko" kanpaina ere abiarazi du Lapurdiko irratiak barnealdeko entzuleak hunkitzeko.
	   <description><![CDATA[Pakistanen daude dagoeneko Felix eta Alberto anaiak. Datozen bi hilabetetan Gasherburn I (8.047 metro) eta Gasherburn II (8.035 metro) mendien gailurra jo eta jaitsiz gero, Annapurna (8.091 metro) baino ez zaie faltako zortzimila metroko 14 tontorren gaina hartzeko.
	   <description><![CDATA[Finalera iritsi da AITED 2000 lehiaketa ospetsuan "Erick eta erresuma magikoa" marrazki telesaila 3Dn, Pausoka ekoiztetxeak eta Dibulitoons animazio etxeak elkarlanean egina. Erick-en abenturak kontagai dituen proiektuak finantziazio bidea atzematea du orain helburu.
	   <description><![CDATA[Zaila da Europa aldean kate bat baino gehiago audientziaren pastela banatzeko lehian topatzea. Esate baterako, Frantzian ez dago TF1 kateari itzalik egingo dionik. Espainia, berriz, salbuespena da, lau kate pantaila kuotaren %20 inguru eskuratuz dabiltza eta.
	   <description><![CDATA[Aizkora australiarra lagun duela, apusturako grina zainetan dabilkio Joxe Mari Olasagasti aizkolariari. Pago enbor baten gainean eta munduari goitik behera begira, 41 urterekin eta 16 kilo galduta, galtza bete lan izan du Urrezko Aizkoran Mindegia menderatzeko. Sorlekutik ehun metrora dagoen Loinaz enea etxean bizi da Karmele emaztearekin, eta nolako zura halako ezpala diren bi seme-alabekin: Julen 9 urteko seme koskorra, momentuz surf-a nahiago duena eta Onintze alaba, idi probetan laguntzen aritzen zaiona. Horretan ere jo eta su ibiltzen baita Olasagasti.
	   <description><![CDATA[Generoak agortuta dagoela badirudi ere, asko dira oraindik cowboy film zaleak. Horren jakitun, astelehenetik ostiralera ETB-2ko western zikloaren barruan, telebistan estreinatzeke dauden filmak ere ematen hasiak dira. Ostera jarriko ahal dira modan western-ak!
	   <description><![CDATA[Ekimen ugari antolatu du ekainean Xiberoko Botzak Maulen egoitza berria erosteko. Dirua biltzen jarraitu behar dute beraz, datorren udazkenerako lokala amaitua egon dadin.
	   <description><![CDATA[Docusoap edo psikodramen modak ez du etenik. "Gran Hermano"ren arrakasta ikusita eta audientziaren pastela berreskuratu nahian, Antena 3 antzeko saioa prestatzen ari da udazkenerako: "El Autobus", non autobus batean zenbait lagun etengabean bidaiatzen doazen. 
	   <description><![CDATA[Canal + eta ETBren arteko elkarlanaren emaitza dugu "Guggenheim konstelazioa" dokumentala. Artea eta museoen zeregina ezagutarazteko asmoz, Bilbo, New York eta Venezian  grabatu da. Bilbo hiriaren 700. urteurrena dela eta, ETBn estreinatuko da hilaren 17an.
	   <description><![CDATA[Algorta sorlekua aspaldi utzi bazuen ere, bizkaieraz mintzo da oraindik Garbi Losada antzerki zuzendaria. Pedagogia Donostiara ikastera etorri eta bertako Egia auzoan bizi da egun, Jose Antonio Vitoria laguna eta Tomas 4 urteko semearekin. Ados Teatro bere konpainia garai gozo batean dagoela harrapatu dugu, "Manolito lau begi" antzezlanak antzerki talde orok behar duen bultzada eman die-eta. Baina ez da Manolito Garbiri begiak dir-dir jartzen dizkiona, Tomas semea baizik; are gehiago Cirque du Soleil-en ikuskizuna ikusi ondoren musuka hasi zitzaionekoa kontatzen digunean. Adinaz galdetzean ostera, lotsagorritu eta Koldo anaia baino zertxobait zaharragoa dela jar dezadala esan dit.
	   <description><![CDATA[Euskal Irratiak elkarteak bere urteko Biltzar Nagusia egin du, elkarrekin egin bidea sendotzeaz gain, hautetsiei urrats sendoagoak eskatuz euskararen galera saihesten lagun dezaten.
	   <description><![CDATA[Garai onak bizi dituzte zinemako soinu bandek. Ia marginalak izatetik, beste edozein genero adina saltzera pasa dira. Euskal Herrian puntako hiru soinu banda egile ditugu: Angel Illarramendi zarauztarra, Bingen Mendizabal gasteiztarra eta Alberto Iglesias donostiarra. Hauen ustez ez da moda edo kasualitatea, musikak istorio bat kontatzeko duen garrantziaren ondorio baizik.
	   <description><![CDATA[Lekeitioko irrati librea lokal batetik aireratzen da orain, kultur etxeko obrek iraun bitartean. Gazteek egina eta haiei zuzendua egonda ere, jende helduagoak parte hartzea nahi dute.
	   <description><![CDATA[Zimurrez betea zegoen txantxangorriari "lifting"a egin diote garai berrietara egokitzeko. Hala ere, EITBren 18. urteurrena dela eta, irudi aldaketa atarikoa baino ez da. Sormenari leihoa irekiz, Internet web orria eta Amerikarako katea izango dira lehen nobedadeak. 
	   <description><![CDATA["Vasco"a ez den euskaldun petoa dugu Mikel Morris. Coloradoko Boulder hirian jaioa duela 43 urte, hizkuntzalari gisa egin du bere ibilbidea. Umetan Angolan bizitakoa, Francoren azken urtean Iruņeara gaztelera ikastera etorri eta orduan entzun zuen euskara lehen aldikotz. Liluratua, bere kasa ikasteari ekin zion. Zarautzen finkatu eta Morris ingelestegia zabaldu zuen. Egun, han bizi da Maite emaztea eta Joanes Edward, Garikoitz Lee eta Amaia Lynn seme-alabekin. Duela gutxi, eta gogor borrokatuta, bere "Euskara-Ingelesa / English-Basque" hiztegiak argia ikusi du. Egun, doktoregoa egiten ari da unibertsitatean itzulpengintza klaseak emateko, hamaika hizkuntza daki-eta. Ingelesa, euskara, portugaldarra, gaztelera, frantsesa, afrikaans, eta alemaniera gutxi balira, orain, txinarrarekin dabil lardaskan.