Musika, Zarata, Boterea


1983ko ekainaren 12an
Jaques Attaliri elkarrizketa

Orrialde hauetan ez gara saiatu ere egingo musikaren azterketa batetan. Musikaren hizkuntza interpreta ahal izateko musikari dagozkion parametroak erabili behar dira, eta ez normalean gure ingurunean "musika" kontsideratzen den fenomenoa ukitzeko erabiltzen diren eritzi, subjetibitate eta gusto.

Bainan ez gara hemen bide horretatik abiatuko.

Bada aspaldidanik bertan daukagun fenomeno bat kezkagarri deritzoguna bere horretan. Fenomeno hau "musika"-ren mobidaren inguru guztikoa dugu. Ea zer nolako loturak dauden gero eta gehiago ematen diren kontzertu monstruo horiek, irratitako emisorak, pub eta drogaren mugida normalaren artean.

Hor dago Belodromoa, hor Autodromoa. Kontzertuak astero. Diska berriak egunero, diska-denda eta irratitan.
Bainan ez gara orain hortik abiatuko. Badago non aztertu eta saiatuko gara hurrengo batetarako honako galdera edota susmoei erantzunik aurkitzen.

Bada azkenik fenomeno guzti hauen aldamenean, edota azpian, "euskal musika" izenpean ulertzen den beste fenomeno bat. Zer nolako konexio ukanen lituzke orain artekoak eta ondoren aipatuko diren iritziek "euskal musikaren" fenomenoak? Ze bide darama? Nola eman buelta gainean daukan harlosari?

Ez dira gaur goizeko galderak, eta ez gara orain hauekin ere hasiko.

Egia esan ez dira galdera berriak. Urte asko daramatzagu erantzuten. Agian askotan aipatu da musika horrek boterearekin daukan lotura. Eta halaz ere onartzen dugu, jasaten dugu, gustatzen zaigu... Eta beste berenjenal batetan sar gintezke bidetxigor honetatik. Eta ez goaz horretara.

Jende askok ezaguna izango du akaso Jacques Attali jauna eta Ruedo Ibericon gazteleratua duen (r)(r)Ruidos, economia política de la música liburua.

Beste jende askok ez du seguruasko honako liburuaren beharrik musica eta boterearen lotura hertsiak intuitzeko.

Beraz, zuk jakingo duzu ondoren doakizuna interesatzen zaizun edo ez. Liburu horren egileak duela uste mordo bat eskeini suen elkarrisketa baten itzuipena dugu. Besterik ez bada ere balioko digu agian, arestian aipatutako galdera eta kezka bazturi buruz errefiexio oinarri butzuk jartteko.

Ea nonbaitetik sortzen den eztabaida!

Boterearen Zarata Eta Zarataren Boterea

Jacques Atali Frantziako Partido Soxialistako edeologi kontseilari bat dugu. Boterean dagoen partidukoa beraz, kontutan hartu beharreko gauza egiten dituen deklarazioen arabera.

"Ruidos" liburuan musika eta botere politiko, nahiz ekonomikoaren loturak ikuitzen dira historian zehar...

Bai begibistakoa da lotura estuak daudela musika eta boterearen artean, baina musikologia ez da ia batere kezkatu arazo honetaz. Dena den eta Adornoren lanetaraino juan gabe egin izandu dira zenbait lan. Gaur egun ordea gaurkotasun berezi bat dauka gai honek bi arrazoi direlako medio. aurrenik, botereari buruzko teoriak asko aldatu eta osatu direlako Foncault eta Barthes-en lanen ondoren. eta bigarrenik duela hogei urtetatik hona musika oinarriko boterearen muinera heldu delako hau da, merkantziaren boterera.

Baina ez al dira, ezken urteotan, gero eta ilunago bilakatzen ari lotura hauek? Ez al dira zallago ikertzen?

Bai ilunago dira botereak mantentzeko eta hedatzeko darabilen estrategia ispilatzen duelako. Boterearen izatearen garairik sinpleenean ene liburuan errepresentazioaren garaia deitzen dudan aldian boterea musika bezalaxe eszenan jartzen zen errepresentatu egiten zen. Musikoak eszenatokian bezala boterea ere halaxe zegoen eszenatokian. Baina gaur ez da horrelakorik.
Noski oraindik ere badira kontzertuak politikaren espektakulo bat badagoen bezala. Teoriak ordea erakusten diguna itxura denez boterearen funtsa ez dagoela eszenan jartzearen ekite horretan da musikaren funtsa kontzertutan ez daguen bezalaxe. Esan laike beheraka joan dela errepresentazioaren jarrantzia XVll.mendetik aurrera eta bere nagusitasuna galdu zuela lI.gerrate handiaren ostean. Ondoren hauzitan jarria da "espektakulua"ren lojika.

Eta horren ordez "merkantzia"


Horren ordez nere ustez zera dago boterearen teoria bat tresna eta instituzietan gauzatzen ez dena baizik eta bere erreproduzioa antolatuko duen kodigo batetan. Boterearen funtsa gizartearen erreproduzioren mekanismotan datza. eta boterea erreproduzioaren antolakuntza da batez ere "errepikapena"rena. Eta merkantzia denez erreproduzio honen alor berezkoa merkantzia da botere deskokatu honen generalizazioaren kokatze-tokirik funtsezkoena eta beraz kontra egiteko zailagoa.

[...]

Aurrera segi baino lehen, eta hau ulertzeko, hona hemen bere "Ruidos" liburutik itzulitako pasarte pare bat:

Inguratzen gaituen musika en serie hau industriaren produkto bat da. Kanpotik begiratuta. badirudi beste kontsumozko industri baten sortzea dagoela hor, eta kapitala pilatzearen beste prozesu bat egongo litzatekeela tartean. Bainan askoz ere areago doa asuntua, arrunt diferentea da.

Kapitala, noski, hor dago, eta inoiz baino gehiago gainera. Disko batek diru handiak eskatzen ditu hala nola teknikarik aurreratuenak, bainan potentzian dagoen errentagarritasunak musikaz interesatzera eraman ditu talde finantziero asko. Honela Gulf and Western etxeak (petroleoa, zigarroak, inmobiliariak...), Volt erosi du (Otis Redding kantaria eta guzi), C.S.T. Corporation-ek Liberty and Worid Pacific (Ravi Shankar) erosi duen heinenan. Eta halaz eta guziz ere, gertatzen dena ez da bakarrik kapitalismo konpetitibo batetik ("errepresentazioa") kapitalismo monopolista batetara pasatzea ("errepikaketa"). Musikaren ekonomia bereziagoa da.

Musikaren valor deuso ez dago besterik gabe produkoa beraren pean, baizik eta kontsumatzaileek daukaten errezeptorean. Beraz, difusio teknologia ez da posible azkar aldatzea. Honela, produktorreen arteko konpetentzia ez da egiten bakarrik produktoaren kalitatearen arabera, ez eta prezioaren arabera, zeren ezberdinegiak baitira produktoak konparagarri izateko.

Bestalde, diska beraren produzioa industriaren parte txiki bat baino ez da. Funtsean, manipulazio eta promoziozko industria bat da, eta errepikaketak kontsumatzailea produzituko duten aktibitateen sortzea eskatzen du: kontsumo mota honek demanda produzitzea eskatzen du, ez oferta produzitzea, (edota hobe, lehenengoan jartzen du pisurik handiena). Zaila da objetoaren balioa obra berberarengan ez dagoela onartzea, merkantziaren demanda sortzen duten ekintza batzutan baizik. Halabainan, hori da musikaren ekonomiaren logika berria, industria bilakatu zenetik.)

[...]

Musika eta politika, musika eta progresismoa, musika eta iraultza... askotan aipatu izan ohi dira. 68aren ondorioz jende askok aldatu zuen bere afektibitate politikoa zenbait musika moetatara: batzuk, festibal pop handi haiek mundua aldatuko zutela uste zuten; free-jazzean zapalduen garraxiak ikusi ohi dira, beltzak eta beren matxinada; ...Baina jarrera ezkorra agertzen duzu musika guzti hauen aurrean...


Saiatze horietan bazegoen masika berriren bat izan zitekeenaren hazitxoren bat, zeren azken finean denek egin bait zuten duda merkatuan sartu edo ez sartu, guztiak azkenean galdu egin zirelarik sartzea baino gelditu ez zitzaienean. Pop festibalak disko bat promozionazteko baino izan ez direnean, ameriketako musika beltza hitz-paradearen sostengu bat baino izan ez denean, egia esan galdu dute bere funtzio subersiboa bere iraultasuna. Itxi egin dira, kanalizatu merkantzian.

Bilatu behar dena ez da musika herri bat, baizik eta musikaren praktika berri bat.

Ideia suelto eta desaritu batzu baizik ez dira hauek. Badute, noski alde eta kontra egiteko makina bat gauza. Hurrengo batean segituko diogu.

GORRITXO

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude