Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da


1982ko apirilaren 11n
Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin eto Itziar, gehienetan elkarrekin ageri den bikotea. Biok Herri Batasunako militanteak dira, eta bertako Mahai Nazionaleko partaideak. Beregana jo dugu Aberri Eguna gertu dugula eta, egun horri buruzko eritziak jasotzeko. Itziar Aizparua eta Jokin Gorostidiren izenak aipatzerakoan ere, bazterrezinezko gaia dugu euskararena. Eta berau ere izan da gure elkarrizketaren protagonista, batez ere bere alde politikoa aztertuz.
Zuek gertutik ezagutu zenituzten orain haserako Aberri Egunak. Zein alde ikusten duzue gaurregunekoekin gonbaratuz gero?
Gaurko Aberri Eguna, eta hemeretzi urtetako Aberri Eguna alderatuz gero, gauza asko dituzte elkarren antza. Lehengo Aberri Egunak debekatuak izaten ziren, txakurrek karretera guztiak hartzen zituzten. bidea ixten zuten jendea ez sartzeko. Azken urtekoetan, hori dena ere gertatu da, debekatuak izan dira, eta aurten ere posibilitate handiak daude debekatua izateko. Beraz, bada hor puntu bat elkarrekin daukatenak.
Burujabetasunaren Eguna
Baina orduko arrazoinak oraindik berdin jarraitzen al dira?
Bai, lehengo arrazoin berek oraindik bizirik diraute. Aberri Egunaren zentzua –ezker abertzalearentzat- beti Borroka Eguna izan da beste ezer baino gehiago. Badirudi egun horretan beti esanahi berezi bat hartu izan dela erreibindikazio konkretu bat aurrera ateratzeko. Eta dudarik ez dago orduko erreibindikazioa eta gaurkoa berdinak direla: Euskal Herriko askatasuna. Horrexegatik, aurtengo Aberri Egunaren lema da "Aberri Eguna: soberania nazionala".
Eta gainerako alderdiek dei egindako Aberri Eguna dela eta, zein eritzi emango zenuteke zeuen aldetik?
Gaur egun, bada beste fenomeno bat nahiko inportantea: bakarrik HBk eta ezker kontsekuenteak- defendatzen duela borroka egunaren karakterra. Eta horrek esan nahi du beste indar guztiek desertatu egin dutela. Azken urteotan, bai PNVk, bai EEk, eta zer esanik ez beste guztiek, desertatu egin dute hortik, eta HB geratu da mobilizapenetara dei egiten duen indar bakarra bezala.
Eta zein ondorio ekarriko luke plantelamenduetako banaketa horrek?
Ondoriorik nabarmenena indar errepresiboei ematen dien laguntza litzateke. Beraiek ongi bai bait dakite herriak ez lukeela onartuko edo ulertuko Aberri Eguna batzuri debekatzea eta besteei kaleratzen uztea. Orduan, behartuak aurkitzen dira kalera ez ateratzera. Bestela, nabarmenegia geldituko bait litzateke herriaren aurrean batzu folklorista direla, eta besteak borrokalariak. Ondorioz, beraiek ezin dute konbokatoriarik egin H Bk egingo duela baldin badakite, eta jarrera horrekin harma gehiago ematen dizkiote Euskal Herriko etsaiari bideak eta herriak okupatu eta inor sartzen ez uzteko inon.
Eta zer nolako erantzuna espero duzue? Sondeorik? Aurreitzirik?
Beno, sondeoak ez dizkigute egiten uzten nahi dugun guztitan, baina azkeneko sondeoa Telesfororen omenaldian egin da, eta hor dago Anoetako Belodromoa topetaraino beteta.
Guretzat, sondeorik onena hori da: HBk egunetik egunera kapazidade izugarriagoa daukala mobilizapenak aurrera ateratzeko.
Esker Abertzalea Kriminalizatu Nahi Dute
Aurten, eta Hego Euskal Herri mailan zortzi puntutan konbokatu duzue. Zer dela eta jokatu duzue era horretara?
Efikazia izan da horretara bultzatu gaituen faktorea. Hau da, aurreko urteetan herri bakarrean konbokatu dugunean, poliziak erabat hartu eta jendeak ezin ailegatu. Orduan, aurten zortzi herritara dei egin dugu, seguruago jokatzeko eta posibilitate handiagoak izateko.
Eta errepresioa dela eta, desberdintasunik nabaritu al duzue?
Beno, garbi geratu da azken bolada honetan ezker abertzalea kriminalizatu nahi dutela. Hau da, komisariara eramaten dituzten guztiak ETArekin erlazionaturik daude haien ustez. Azkenean HB garbitu nahi dute, ETA garbitzearen aitzakiarekin. Azken finean, HB da Euskal Herriko bigarren indarra eta ezker mailan indar handiena daukana. Beraz, ez da bakarrik erakunde harmatu baten deuseztea, ezker abertzalea bera deuseztu baino.
Euskara Da Herri Honetako Motorerik Handiena
Eta Aberri Egunaren barnean, euskerak zein toki lukeen?
Puntu hori mugiezina da, hau da, duela berrogei urte bezala, baita hemendik hamar urtetara ere puntu hori mugiezina izango da. Garbi bait dago euskararik gabe ez dagoela Euskal Herririk. Kontutan izan kristoren errepresioa jasan duela euskarak ere eta orain arte egindako aurrerapen guztiak herriaren iniziatibari esker izan direla. Gobernu zentrala beti trabak jartzen ibilia da, eta Gobernu Baskongadiloak orain arte ez du borondaterik erakutsi egoera hori aldatzeko, HABEko azken gertaera lekuko. Guk pentsatzen dugu euskara izan dela beti, oraindik badela, eta aurrerantzean ere izango dela herri honetako motorerik handiena, bakoitzak dituen indarrak agertarazteko eta nazional mailan mugimendurik sortarazteko motorerik indartsuena. Lehen mugimenduak beti euskararen inguruan sortuak izan dira, eta oraindik ere hori dugu elemendu biltzailea.
Dena dela garbi dago lehen euskarak batzen bagintuen, dagoeneko ez dela horrela gertatzen...
Izan ere, euskarari buruz mintzatzerakoan ere, erreformaren barruan ikusi behar da asuntoa. Euskara lehen harria zen, eskuan zeneukan harririk gogorrena beharbada etsaien aurka botatzeko. Gaurregun iadanik euskara bi eratara dago, bi bide hartu ditu: euskara erreforma barruan, eta euskara askapen nazionalaren barruan. Eta orduan, euskara erreforma barruan ikusten ari gara zertara iristen ari diren, HABEko asuntoa etabar. Labaienek ere bereak bota ditu, eta ikusi besterik ez dago Eusko Gobernua zer laguntza ematen ari zaion euskarari benetan. Ematen ari zaiona da ofizialtasuna bigarren mailako hizkuntza izateko, bigarren mailako ofizialtasuna.
6-8

GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazAIZPURUA1
PertsonaiazGOROSTIDI1

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
"Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko"

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Eguneraketa berriak daude