Kanta Bi


1978ko urriaren 08an
Manex Pagola, Martxelin, Joku eta Panpin, "Kanta-bi" ikuskizuneko partaideak
Kanta Bi
Kanta-bi ikuskizuna Manex Pagolak, Martxelin-ek, Jokuk eta Panpinek muntatua dute eta Ipar Euskaditik zehar ari dira emaiten Elegotik ere bai: orain arte Alkizan izanak dira eta arrakasta beroena erdietsiz. Bainan hegotik zinez hasi baino lehen hemendik- baste ainitzetan bere espektakuloa jenderi eskaintzea pentsatzen eta espero dute.
Manex Pagolarekin Izanak Gara Eta...
Z.A. Zerk bultzatu zaituzte horrelako ikuskizun baten muntatzera?
-Gauza buruan hartuz, Kanta-Bi-rekin besteei eskola eman ordez, elkarrekin nahi dugu momentu goxo bat pasatu. Iparraldean izan diren ikuskizunak: "Ortziken", eta batez ere "Piper-Beltx" (Xuberoko gazte batzuek egina eta "Zirikan" abestitik at, KOMEDIA ere-sartu dute; guk ere hala egin nahi izan dugu. "Zirikan"ek bereziki "sketch" oso onak ditu.
Gure ikuskizunean nihor ez daiteke neutro gera. Ikuskizunaren momentu batean publikoa komitatzen baitut eta eskuz erakusten ditut... Bai, garrantzizkoena, eta taldean denok bat gatoz, eta da: momentu goxo bat denok elkarrekin pasatzea. Gure arrangura ez da musikaren aldetik gauza bukatu bat, hauta bat emaitea; gure ahalak egiten saiatzen gira; bainan areago antzerki kantatu bat da. Gure helburu edo xedea Jendeak berak jadaniksbadakiena gogoratzea da.
Nik badakit populua gurekin bat datorrela, halere, elkartasunean "Kanta -bi "ikusi behar du: batasun bat badela; gure kulturaren aberastasunaren batasuna. Guk "Kanta-bi"-rekin ez dugu deus asmatu baizik jadanik badagoena dugu presentatu gure herrian momentu bat aurkezten dugu eta guk- herritik xehetasun batzu azpimarratzen eta erakusten ditugu. Guztia gure herrian badago. Eta herriaren hurbil geratzekos beti eskatzen diogu entralegoari tablaren gainera jitea, eta orain arte beti norbaite igo da: Alkizan 30 haurrek kantatu eta adinekoek soinua jo zuten:Behorlegin gazteak kantatzen aritu.
Z A. Herriaren hurbil geratzea da, beraz, garrantzizkoena?
–Ez dezagula ahantz Europako herrietatik Euskal Herria dela abestia herriaren gain pausatzen duen herrietarik bakarretako bat.
Batzuek eszena hartzen dute eta. herriarendako arrisku handia dira; gaur ikusten da . Horrela jokatu nahi dutenek espektakulo hobea, beti eta habeagoaren aitzakiz, musika habearen aitzakiz, publiko "ikasiagoa"ren aitzakiz, kopiatu besterik ez dute egiten; gure kultura zapaltzen dute beste kultura zapaltzailearen kriterioak, norinak hartzen baitituzte eta hortik.. heldu da gure herrian "vedettak" (beti artista ez direnak ) sortzen ari direla.
Beste batzuek aldiz herritarrentzat ez. dira arrisku batere.
Z.A. Euskal Kantaren arloan sartzen gara hor...
Bai, hain xuxen "euskal kanta berriaz" bi hitz erran nahi nuke.
Oraingo kantari batzuek berritasunak asmatzea, modarekin egoteko egitea nahi dute..Hartarako komertzializazio izigarri bat harrapatzen dute, bide guztiekin; azkenik euskal kantua trafikaturik; saltse izugarritan ibilia publikoari agertzen die.
Taldeko guztiok horren kontra gara: horrenbeste abesti eta abestien barneko neurriak kanbiatu baitira, erritma aldatu bateriari lotzeko edo orkeztrarako, barnetik, kanbiatu... Bide horretan joanez, gure abestiaren oinarrizko HARIA~hausten dugu horresbaste harrabotsez; gure musika pobretzen ari da.
Baserritar bat, berriz abalges gabe taula baten gainean abesten ikusiko duguhrik, orduan bai, berriz mintzatu ahalko gira egiazko euskal abestiaz.
Orain zorigaitzez abotsagabeko jendea, eta honi edo hari abestiak hartuz komertzio baten betegailu, eginkizuna betetzen; azkenik inporta edos axola zaiena abestia "saltzea"; ontsa saltzea da.
Z.A. Komertzioz ari garenez; zuk uste duzu artistak sosez ontsa pagatuak eta lagunduak direla?
–Lehenbiziko "vedetta" ez da nahi ta nahiez artista bat; eta bigarrenik abeslariaz bestalde maila berean bertsobriak eta rnargolariak sartu nahi ditut bereziki. Maila berean zeren margolaritza nornahik ikusi eta uler bait dezake: herriak aski edukazio baitu.
Abeslari eta bertsolariek izugarrizko lana egin dute, etasegin dezakete esprezio bide azkarrak eta pribilegiatuak dituztelako.
Nola lagunduak dira lan horretan? Nere ustez azkarrean jende hau erraraino baliatua izan da azken urte hauetan Eta dena politikagizon edo partidu ordaintzeko, dena diru biltzeko, dena politikaren oihartzunean. Esplotazio handi bat izan da: nik abeslaririk ez baitutsezagutzen bere biziasabestitik egiten abal duenik. Salbuespen bats edos beste izan daitezke; bainan abeslariei bere lanaren SARIA ez baitzaie eman.
Ohartzen naiz kanpoko kantari batentzat zernahi diru, publizidade arriskatuko dela eta indirektoki, hortik erakutsi nahiz bezala, KRISTOREN kantari onak direla!!! Bainan tokikoak gure herrikoak edo ez dutela hainbat balio, edo nabi eta nabiez militante izan beharra. Hor ikusten dugu ez direla medio berdinak hartzen. Nola sinetsi orduan epel batek gure kulturak bertze baten balio berdina duela? Nondik, nola esplika gaur kantaldiek ekartzen duten beberakada? Neretzako aski ezagunak diren Maite Idirin bat, edo Lertxundi bat; edo Estitxu bat, edo Iñaki Eizmendi batek bretoin edo katalan, edo hego Ameriketako edozoin abeslari bezainbat balio dute. Erranen ahal dut horiek baino hobeak direla, gureak baitira eta gureak kanpoan ibiltzeko gai direla, guk lagunduko bagenitu.
Lehen erran bezala kantaldiak beherakada handiak jasan ditu, eta esplikatu beharkos zergatik...diskaetxeen, euskal diskaetxeen berri ere jakitean esplikazionen parte bat ere aurkituko dugu, bai eta ere gure esku diren euskal irrati etxeen jokabidean ere!
Z.A. Nola ikusten duzu beraz euskal musikaren etorkizuna? Nor eta nola bultzatzen ahal da asmaketa eta musikaren bilaketak? :
–Ene ustez, bilaketa puntu garrantzizkoa da, bereziki zerbait berri entsalatzen duenarentzat. -Zorigaitzez, ez naiz horren optiraista, musika edukazioasaski metra dugulakotz, askok! Gure alde jarri beharko ditugu epe batean, nahi eta nahiez musikaren irakasle eta. ikasle trebeak (bai, bainan sosik gabe, nola? mundu oso batean sartzen gira...)
Bestalde sortu beharko dugu euskal soinu eta kanta eskola, ziurrak, segurnak eta irekiak izango direnak. Abeslarien artean elkarte bat ere: abeslarien artean asmo berriak biltzeko, eta elkarren berri jakiteko.
Z.~. Bainan "Agerki" izan da?
"Agerki"kantaldiak programatzeko zen, eta abeslarien deretxo, eskubide batzu gordetzeko. Hortaz haratago joan beharko da;"Agerkiren" metodoa baino hobeagoa egin beharko!
Azkenik, horretaratzeko, espektakulo berrien moldatzea, antolatzea BEHARREZKOA da, hor baita agertzen orain arte asmaketa berriena eta gehiena. Nahiz ez beti ona izan; jendeak horretan jujatzen ahal du.
Herritar kutsua halere euskal abestiak galtzen badu; etzala asmaketa ."autentikorik" geratzen asmatzeko ez baldin bagara hain azkar; galdua dena berriz agertzeko eta kanpokoa (gure kulturaren kanpo dena) adaptatzeko izan gaiten gai; eta adaptatzeko gaitasuna, abala beti izan dugu guti ala aski!! !
KUKUSU

"Gure iluskizuneen nihor ez daiteke neutro gera".
"Kantaldisk beherakada haundiak jesan ditu".
32-33

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
EgileezKUKUSU1Kultura

Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude