Ba traiektoriarena eta ere ez da oso errexa, esate baterako gure nesketan gehienak daude problemekin, seme alabak izanda eta zerak. Gehienak eh. Jeneralean, esperientzia frakasatuak, noventa por ciento, asko. Beste hamar hoiek ba ez dute halako problemarik. Lehen ere esan dizuet, errexa da, komedia piska bat egin, gizontxoa ezagutzen baduzu piska bat errexa da, komedia egitea besterik ez da.
Gizonezkoa ezagutuz gero, ba gizona da neretzat objetoa. Neretzat neska ez da objeto, bueno emakumea, zergatik emakumeak asko gara baina gutxi gara.
Ez dut uste gehiegi eskatzea denik.
Ba hori, el polvo obrero, heldu andrea eta zasta, gehiagorik gabe. Horrek ez du laguntzen, gogoa kentzen du. Neretzat hoiek piskanaka piskanaka ikasi beharreko gauzak dira. Berrogei urterekin hasten bazara berriz, gogorra da.
Gero roilo guztiak ez dira berdinak. Gezurretan etortzen direnak ere badira, antzeman egiten zaie. Estrainekoan ez bada bigarrenean bai. Asko ere etortzen dira pena sor araziz gero ba guk fabore egingo diegun.
Nik bastante suerte izan nuen, ahizpa herritik kanpora nuen, eta harekin bizi nintzen, harek lagundu zidan, eta ondo; orduan neskek hamazazpi urterekin pentsatzen zuten igual haurrak Paristik zetozela. Ni, neurri batetan behintzat, bastante preparatua nengoen. Neska engainatzea ez zen zaila, hau egiten baduzu zurekin ezkonduko naiz, hitz politekin eta hola.
Eskola nazionaletan ibili nitzen, gero etxean geratu nintzen laguntzen, piskanaka mundua eta nola den hasi nintzen konturatzen. Gero Parisa joan nintzen, horrek asko lagundu zidan. Gaizki lagundu ere egin dezake, nik por ejenplo ezagutu nuen neska bat, hogeitahiru urte zituen eta hamarretan etxean egon beharra eta hola zuen, oso lotua bizi zena, nik ez nuen halako problemarik. Batzutan badakizue, amak, bart berandu etorri naiz eta hori dena, nik esaten nion gauza txarrak egitekotan igual egin litezke goizean edo arratsaldean. Bueno ba hura mundu guztiarekin oheratzen zen igual beltz eta alemanekin eta todo vale. Kolore guztietako ipurdiak ezagutu zituen harek.
Paristik etorri nintzenean ya beste bat nintzen, esperientzia handiagorekin, ez zaituzte nolanahi engainatuko, gizonezkoak hobeto ezagutzen dituzu... Gero lagun batek esan zidan toki hau nola toki ona zen, hemen dagoen onena, ez diruagatik, nik gehiago irabaztea ere baneukan, baizik eta lana egiteko moduagatik.
Gehienetan ba afaltzera gonbidatzen gaituzte; noski, garesti ateratzen da baina gure etxean kliente onak ditugu, azkenaldi honetan asko ari da bajatzen krisiarekin, baina klienteak badaki berak ondo pasako duela neska batekin afaltzen, eta zu bitartean irabazten ari zarela. Laguntzeagatik ere bai, esate baterako orain gure etxeko neska ile kizkur horrek ba pisua erosi du eta ez zaio ailegatzen. Orduan ba lagunek ni edo besteren bat gonbidatu beharrean ba harekin egiten dute gastua ezta, nola itsusia ez den eta problemak dituen pisuarekin...Neri zer inporta zait bi mila pezetagatik. Nik ez dakit, neronek diru problema izanez gero ba igualtsu egingo nuke lana, neri diruarena zer inporta zait ba, dirua gainera botatzeko da, hartu eta bota.
Ba fijoa treintaicinco, cuarentaicinco, cincuenta. Hori soldata base. Kopekin ba sesentara ailegtzen da, eta gehiago ere bai. Orain gainera bajatu egin da, baina ni hasi nintzenean, orain hiru urte edo, ochenta ere bai.
Lehen beltza erretzen nuen eta orain rubioarekin okerrago nabil. Urte bete pasa dut kanpoan eta nola han beltzik ez den erretzen.
Por amoríos.
Lehenagotik banuen diru piska bat osatuta eta biaje bat egin nuen, bueno nik ahal dudana gordetzen dut, eta gero biajetarako. Ba Roma, Venezia, Amsterdam, Copenage, baina gehiena Italia gustatu zait. Latinoak badakizu, hobeto sentitzen zara.
Euskaldunak izango ginateke piska bat nordiko aldera. Gu oso geureak gara. Eta orain kanpotik etorri den jendearekin aldatzen ari da gauza, lehen gutxiago sartzen ginen besteen gauzetn eta bakoitza berean bizi zen, trankil.
Bai etortzen dira euskaldunak. Asko ez, baina etortzen dira tarteka.
Euskaldunak atzera xamar geratzen dira askotan.
Bueno batzuk badira ba lau bost mila pezeta gastatzeko problemarik ez dutenak, kanpoan ibiliak eta beste lekutan zer dagoen dakitenak. Hoiek seguruan dihoaz. Beste batzuk dira ba baserritar jatorrak, neretzako euskaldun gehienak kira jatorrak, jatorrak, ona eta lasai jator hoietakoak, baina asko daude kanpora atera ez direnak, motel xamarrak. Ez tontoak, ez dakit.
Ez, euskaraz batez. Ez dute burutik ere pasatzen ni euskalduna naizenik, sumatu ere ez. Nik ere ez dut euskaraz egiten; behin egin nuen eta ze pena euskaldun bat hola ikustea, esan zidaten, ze pena. Hola, hogeitamabost bat urteko tipo batek, neska galduta ikustea ze pena. Nik neronek batere penarik ez daukat. Ze pena eta ze pena, harek ez zuen besterik. Geroztik ez dut berriro ikusi. Beste behin etorri ziren beste bi, eta bere artean ba nitaz gaizki esaka, eta nik joan eta esan nien, aizue, eskerrik asko eh.
Zer gaizki esaka? Ba hori, badakizue, begira horren titi puntak eta horren zera eta bestea, eta harrapatuko banikek. Badakizue.
Gaizki esaka, esan nahi sizut atzetik ari dena ez dela kapaza aurrera esateko. Atzetik zorro zorro.
Batzuek joaten dira poliki poliki berek nahi dutena esatera, beste batzuk aluago, bueno neri behin esan zidaten Euskal Herrira etorri nintzela bero jateko. Gainera nik uste dut euskalduna okerragoa dela ezta, batzuk joaten dira eta beste batzuk ez dira joaten, eta konfusioa da.
Jenderik aluena larunbatetan eta igandetan izaten da, zerbezeroak. Ailegatzen ez den jende asko ere bai egun hoietan, zergatik ardo bat hamar duro pagatzea pues gaur egun... Zerbeza hogei duro. Larunbatetan eta igandetan okerrena, mozkorrak...
Gazteak, oso gutxi, zergatik gainera, cara de niño, que andas por aquí...
Ez da ni gaixo izatea, nik uste dut estraineko gauzak mutil gazteak ez dituela bide horretatik egin behar. Nik ondo ikusten dut por ejemplo gizonezkoak lana bukatuta ba etxea joan beharrean lagunekin kopa bat hartzea, parra pixka bat egitea...Mutil gaztea ez dut nik hor ikusi nahi, ez dut hori oso kaminu garbia ikusten.
Bi, badira, beste tokiak gazteak igual hogeitamar urteko batekin joaten direnak, baina hori ez da bidea, gazteek beraien artean donpondu behar dute Holako tokitan hastea da donfusioa, eta zaharentzat konfusioa baldin bada gazteentzat zer da.
Lehen ez zegoen posibilitaterik, orain badauzkate, lagunekin eta neska gazteekin. Hola hasten denak zerbait dauka ez dihoana ondo.
Beste klienteak ba astelenetik ostiralera bitartean azaltzen dira, enkargatuak, director general, bere problemekin daudenak, eta erreta nago eta honera sartzera noa aber pixka bat alaitzen naizen, kopa bat hartu eta, desahogatzera.
Zaharrak gero asko daude, quiero y no puedo hoietakoak, beraiekin zorokeriak esan eta, haiek badakite zertara dihoazten eh, hitzegin eta berdetasun batzuk bota, parra egin. Bada bat askotan etortzen dena beti bere gauzekin, que se me levanta y no se me levanta, soy capaz de levantrme hasta no se qué, kopa edan eta etzera.
Polizia asko. Orain gutziago, baina lehen asko, kopak hartzen baina de servicio. Neskak erostera etortzen ziren, zergatik neska batek jakin dezake asko, sikolojia piska batekin asko atera diezaioki klienteari. Segika ere ibili ditut, euskalduna eta...Datoak ematea baneukan eh. Baina behin ezetzkoa emanez gero ba ya pakean uzten zaituzte. Gainera kontrabando gauzak ere interesatzen zitzaizkien.
-Jode zakurra, aze saltu eta zaunkak egiten dituen.
-Txuri! Txikia da baina oso ona, etxea ondo zaintzen du.
Egia ahal da zuen kopetan coca cola edo ura, alkoholik gabeko edozer gauza jarri ohi duzuela.
-Beti da hobe egiarekin ibiltzea. Gizonezkoa ere nik ikusten badut egiarekin datorrela, ba nik egiarekin erantzungo diot, zeu zaren bezala joan behar duzu, natural. Alukeriarekin bazatoz, ba alukeriarekin hasiko gara eh.
-Klaro turrada ematen hasten bazara ba vete a tomar por saco ez, baina natural etorri behar suzu, kalean bezala, qué lastima, pues yo ya bailaria a gusto y tal ezta, segituan ikusten da beste kontako bat ematen duena. Klaro, guk negozioa ere zaindu egin behar dugu eh. Gu komerzianteak gara.
-Según, bueno, zergatik nik askotan gazteak etorri eta gustora egoten naiz beraiekin hizketan, ez dut pentsatzen zenbat kopa aterako diedan zer inporta zait neri ba mila pezetagatik, eta igual ba zuekin bezala ba gustora klienteak zaretenik pentsatu gabe. Diru problema bat baldin badaukat ba esango dizuet barkatu, baina beste horrekin joan beharra daukat...
-Beste batzutan igual guk, que cansada estoy estoy muerta eta batek ba, hale cobraros dos botellas y os vais por ahí a dar una vuelta eta lagun bat eta ni bingoan jokatzera.
-Ez, azken urte hauetan ez naiz etzean azaldu, zera, lehenago Parisera joan nintzenean komeriak ere izan nituen...Gainera badakizu, herrietan emakumeek ba ikara ere bai zer esango duten.
-Bai, nik sinisten dut, ez Elizan eta mandamentuetan eta hola, nik sinisten dut hemengoa bukatuta beste zerbait dagoela. Hori segurua da.
-Ez, infernua hemen badugu nahikoa. Gizonak izan beharrean ba, diferenteak. Zerbait badagoela bai. Hau baino handiago zerbait badago, bat, hamar edo mila nik ez dakit, baina zerbait dagoela bai.
-Botoa ez nion inori eman, ez nengoen hemen. Bertan egon banintz ez dakit zer egingo nukeen. Ez dut asko entenditzen politikan. Gauza asko esan eta gero berek nahi dutena egin.
-Ez dakit, nik bastante gaizki ikusten dut Euskal Herria.
-Nik uste dut giroa majoa, jatorra dela, lagun batekin afaritara joan, dantza egin. Hartu eta huta hutsik ohera joatea ere ez dakit ba, ez gara animaliak. Beti pipan erretzen ahal duzu zuk.
![]() |
|
||||
771 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa