Hemen azpian zinatzen dugunok, erabateko akordioaren ondoren, astero Zeruko Argiako bazter honetan agertzea erabaki dugu, bakarka nahiz taldean. Baina, nork hasiera eman lanari taldetasuna galdu gabe! Elkar lan batekin aurkeztea pentsatu dugu.
Zenbait proposamen ( interesgarriak, haatik) baztertu ondoren, euskal politikoen ( eta ez ahantz, denok gara poltiko) dimentsiorik humanoenaren bila zuzendu gatzaizkio geure gaurko pertsonaiari : euskal parlamentari baten ama.
Zergatik euskal parlamentari baten ama? Ama, denifizioz ( Sergio Finzi, "Le pere anal", Psychanalyse et politique, Seuil) esentzia bera delako. Bestalde, nork ezagut dezake edozein gizonen (eta areago politiko bada) alde guztiz humano hori, ema batek baino hobeki?
Telefonoz egin dugu zita: "bai, baina ez baitakit nik ezertxo ere politikaren gainean". Lasaitu egin dugu guri ere ez zaigu politika interesatzen.
Kazetalari karnetak erakutsi behar izan dizkiogu atezainari. Carga máxima 3 personas. Bernardori tokatu zaio oinez. Paretsu heldu gara baina bizpahiru minutu, egin behar izan ditugu arnasa bere onera itzul dakion. Bernardo, tabakoak eramango hau...
Zalantzan, elkarri begira, tinbrea nork joko urduri. Ama bera azaldu zaigu
tinbrea jo gabe. Bernardo, eztul hori.
Guztiok buruan dugun galdera bota du Ibonek:
Amaren irrifarra nostalgikoa da; semea bidaia parlamentario arriskutsutan ikusten duen eta haurra berea eta berea bakarrik zuen garaiaz oroitzen den amaren irrifar nostalgikoa.
Alboko gela batera eramaten gaitu. Euskal etxearen ezaugarria zen koarto iluna izandakoa noski. Kontsola gainean, Salgari, Martin Vigilen "Una chabola en Bilbao", Becquer "Rimas", Dumas "Los tres mosqueteros", Labastiden "Jóvenes perfectos" eta L. Screminen "El vicio solitario", "Suecia, paraiso o infierno", R. Schakleren "Cómo triunfar en la vida" eta "Assimil francés" dira gure memorian gelditu diren izenburuak.
Berriro kalea. Eguzkiari eskaintzen dizkiogu euritokoak. Ramonek Teniente Colombo gabardinaren solapak altxatzen ditu eta patrika lateral batetik Luigi Screminen "El vicio solitario" ( horror, lapurtu egin du !) atereaz, deklaramatzen hasten da, lau haizetara, paseante-elektoreen begirada indeferentearen aurrean: "Es absolutamente falso que la continencia o la castidad produzca la enfermedad nerviosa que se pretende... La castidad es condición necesaria para la prosperidad de los individuos, de las familias y de las naciones; y los gobiernos, si fueran más morales, harian cuanto pudiesen para tener siempre generaciones castas y robustas..."
KOLDO IZAGIRRE
RAMON SAIZARBITORIA
IBON SARASOLA
![]() |
|
||||
750 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa