Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1976-09-05 -- 702.zenb

Xahakotar Bat Mintzo

Txillardegi

argazkia

Aita Casenave apezariari elkarrizketa

Xahakotar Bat Mintzo
Xiberotar bat agertzen da gailen udara honetako euskal gaurkotasunean: Santagraziko seme den Junes Casenave euskal idazlea. «JAKIN»ek «Santagrazi» pastoral berria ezin hobeki argitaraturik, Casenave ez zaio gaur ez-ezagun euskaltzaleri.
Eta, bere saltsa berean ezagutzekotan, Santagrazira joan nauzue uztailaren 16-an; pastorala aurkezteko bezperan beraz.
Berrogei ta bost bat urte, xiberera aise emaiten, hantxe topatu dugu geure pastoralari berria, horren maite duen Ehüjarre-ren ondoan.
Casenave-ren hizketan «arraphiztü» egiten da Ziberua; eta nik arratsalde eder hartan dastatu nuen Basabürü-ko aidea nahi nizueke dastarazi.

Tx.-- Aita Casenave: zure liburua ikusi dugu. Zure berri jakiten hasi gara. Apeza zara, ez da?

C.-- Betarramísta núzu; San Migél Garikóitzen sémia, bai.

Tx.-- Santagraziko seme zarela ikusten dugu. Hots, pastoralean barrena, hiru izenez agertzen da herri hau: Urdats, Santagrazi eta Sentazi. Hirurak bizi direa?

C.-- Urdáts oai ártio bizi zúzün. Gazténetan, badakízü, gáltzen dúzü, segúrrik. Bena zahárretan, edo ene adinekuetán, béhin bańo habótan entzün dit.
Hében entzün dít nik erráiten Urdáts, jentétan ére eg6nik túzü izéna. Santagrázi, Sentázi, Urdáts. Hirúak túzü. Eta gizúnentazko « Xahakotárrak » erráiten dizúgü, eta emaztentáko Xahakínak».

Tx.-- Ziberoko ertz honetan gaudela-ta, euskal toki-izenei buruz egin nahi nizuke galdera zenbait. Nola esaten duzue hemen Arette, Lanne, Lescun, Biarno, Antso, eta abar?

C.-- Arette «Rta» erráiten dizúgü, Lanne «Lánda», Barétous «Landa-gáinti», eta Lescun «Leskúne».

Tx.-- Beste gauza batek harritu nau zure pastoralean: haragiari, bizkaitarrek bezala, «okela» erraiten diozuela hemen.

C.--"khéla" hola-h61a erráiten dizúgü. Untála játen den agíentako erráiten dizúgü «okhla». Bena géo úsü erráiten dizúg bér gaizá ógientako: ógi okhelá bat, ógi zerrá bat.

Tx.-- Denek egiten ahal dute euskaraz Santagrazin?

C.-- Hében ai túzü üskaraz, óro üskáraz elhestátzen túzü. Eta hói gáiza baliúsa dúzü; eta behar dizúgü azkárki etxéki. Bena nik phentsátzen dit ezpaldin badúgü eskolán arrúnt zerbáit igánten, beste herrítan galtzea beitá, egün bátez hunát ére agítüko düzúla.

Tx.-- Zenbat lagun zarete Santagrazin?

C.-- Bostéhun eta hogói.

Tx.-- Lehenengo pastoral hau dela-ta, ez duzia pentsatu besterik izkiriatzerik?

C.-- Eginik ére badít oráidanik bát. Badakízü hebéntik bi urthéren bürián, hamabígarren mentía déla Charlemáńe lehertúrik izan beitzén üskaldünétaz. Eta nik phentsátzen dit horrentáko béhar déla zerbáit bérri égin. Eta ordín ez antzinekótan bezála, bena egiázko géiak hártü; eta egiázko géi hoietárik égin zerbáit, istóia egiázko ikhértzez. Eta hó1a egin dít igánen den pastuál hói. Eta náhi nikézü Sentaztárrek éman dézen.

Tx.-- Entzun dudanez, pastoral-egilez gain, kanta eta dantza biltzaile saiatua zara. «Santagrazi» honetan ager-erazi duzun neska-mutilen dantza hori, partikulazki, ez bide zen nehun ezagutzen.

C.-- Egia dúzü. Ez khántiak báizik, bena hor díen gaizák oro ebili núzu etxétan ihértze egíten. Dénbora hánitx igán dit hétan, ikhustéko amińí bat, eta untsa, hobéki, ezagützéko. Ene herría ezágützen dit, bai; bena badakízü, béhar dúgü hüllantillágotik sóegin, eta behátü; eta ordían hartáko ebili núzü, eta seiuski egindít lan hói étxe hánitx eta gáńe húntan. Eta, segíír, dénbora hánitx, ez gáldü bena igán dit. Zumáit áldiz iuáiten nündúzün arrásti hástian, eta berantían sártzen. Bazütúiün hérri húntan khantóiak étxe bakhotxían. «Karnétak» bazütüzién; eta «karnet» hóik gáldü tüzié, eztüzü bakhótxik éte edíeiten ahalk6 han. Hüllantúrik izan núzü zumait étxez. Bena étxe hetára héltzian erráiten zitazién: «gáldü dizúgü; edo, bestélan, arraháurrek óro ürratúrik eta gáldü dütúzü». Eta étxe batétan, ez dízü aspáldi, erráiten zitazién: «a! gaxúa! Déna dizügü giháuk gáldü! Bagintízün izkibíak, 1700-kííak; eta hóik oro ürratúrik. Déna üskáran züzün». Hóik étxe bakhotxían bazütúzün aitzinétik; eta, ordían, sóizü: hórrek tízü Xiberóko, eta lehen-lehénik Santagrazíko, jakitatía etxéki.

Tx.-- Ene izena, ba dakikezu, Alvarez da. Beraz libro atxemaiten dut neure burua ondoko galdera hau egiteko. Casenave zure izena ez baita oso euskalduna...

C.-- Hála dúzü. Eztúzü üskaldíína éne izéna. Zeen ene áita sórtzez Azpia-gáintiko zúzün.

Tx.--Biarnotarra, beraz, biarnésa.

C.-- Ezkotéko zúzün. Ama ez: áma herritárra dúzü, «Püntenekúa», niháur bezala. Badúzü bi Püntenía Santagrázin

Tx.-- Hortaz ama «xahakina» duzu.

C.-- Hála dúzü. Bena áita ére, badakízü, Azpia-gáinti hórtan, bér arráza dúzü; eta aitzinétik üskaldunak zütúzün, «Aspe» hítzak bérak erráiten dian bezála.

Tx.-- Besterik ezer nahi ahal duzu erantsi «ZERUKO ARGIA»ren irakurleentzako?

C.-- Gaizá bat erráiten ahal dít: ikhúsi behar déla ze lána egíten dién mothíko etá gízun hoiék, eta ze bihótz handíaekin. Izigarríko lána egin dizíe.

Tx.-- Eskérrik hánitx, Aita Casenave! Agian izanen da ona pastoral hau, eta oraino hobea Orrega'koa. Eta Biba Urdats!!
Gainean, eder, izugarri, Ehüjarreko naba. Beherean. harkaitzen artean, Khakuetako arrollá: «Khakuetako arrolla lotsagarria mila khana barna da zolatik gaińiala. Hil haiek igaran zien aidian bidia, eta zolan jo zien gogor zen harria»...
Han ikusi dugu, lanean kementsu, pastoralaren «khantoreen» egile manexa: Roger Idiart apeza. Han ere Txomin Peillen, loriatua. Eta beste anitz, lehen agerraldia baino lehenago ere haraino joanak.
Eta Euskal Herriko herririk ederrena Urdats hau ote den gelditu naiz pentsatzen.
TXILLARDEGI
29

Gaiez\Kultura\Antzerkia\Pastoralak
Pertsonaiaz\CASENAVE1
Egileez\TXILLARDEG1\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan