Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1976-01-25 -- 672.zenb

Hiltzaile Baten Bila

Koldo Olazabal

argazkia

Xabier Gereņori idazleari elkarrizketa.

Hiltzaile Baten Bila
Xabier Gereņo mintzo
Oraintsu arte, lau nobela argitara emanik zituen idazle bat bakarra genuen euskal literaturaren historia guztian zehar. Orain, ordea, ezta bat ere, bakar horrek boskarrena atera bait du berriki.
Bere lehendabizikoa, Arantza Artean, 1969 urtean argitara zen. Xabier Gereņo espetxetik atera berria zen, eta harako lehen nobela gartzelako zenbait esperientziatan oinarriturik moldatu zuen.
Hurrengo urtean argitara eman zuen Argi bat iluntaaunean izenekoa. Honako honetan, Gereņok langile eta ugazabaren arteko harremanetan kokatu zuen nobelaren mamla.
Hirugarrenean, 1972 urtean, teknikaren gehiegikeria salatzen zen. Nobelagileak konputadoretan egin ohi du lana, eta bere mundu hori azaldu zuen Nora naramazue delakoan.
Laugarrenari, iaz publikatuari, Andereņo deritza, eta ikastola mugimenduari atxikia da erabat nobelaren haria.

-- Eta, boskarrena Xabier?

-- ŦHiltzaile baten bila...

-- Zer motatakoa?

-- Polizi girokoa. Gai honetaz nere lehenengoa.

-- Guztira ere ez da polizi-nobeta askorik euskaraz...

-- Orain gogoratzen naizenez hiruren bat: J. A. Loidiren "Amabost egun Urgain"en, Mariano Izetaren "Dirua galgarri" eta "Gauaz Ibiltzen dena" delakoa, Txornin Peillanek Idatzia.

-- Zuk ere, zergatlk polizi gaia?

-- Bueno, polizi nobelak, espionajetakoak eta horretarikoak betidanik gustatu izan zaizkit. Hamalau urtetatlk hona edozenbat polizi-nobela Irakurrl izan dut, ehundaka.

-- Zertan da argumendua?

-- Portugaletik Baionara doan itsasontzi batetan hilketa bat gertatzen da, eta hiltzaile horren bila abiatzen da nobelaren harla. Portugal ezagutzen dut, eta hango eta hemengo zenbait pasadizo ere kontatzen dut.

-- Polizia, detektibe edo horrelako protagonista berezirik ba ahal dago?

--Bai eta ez. kasu honetan, protagonista itsasontziko bertako kapitaina da. Jurgi deritza. Ez da berez detektlbe, ezta polizia "superman" hoitako bat. Glzon normal nornala da. Azken finean, hiltzailea bilatu ere ez du berak bilatzen, bilketa horretan lagundu baizlk.

-- Ene susmoa izan daiteke, baina badirudi ilusio handiz diharduzula hitzegiten...

-- Bai, gaia oso nere gustokoa da. Beti nintzen honelako rerbait egin asmoz. Nere ustetan orain arte egin dudan nobelarik hoberena da. Gainera, baldin arrakastarik badu, badalteke pertsonaia berberarekin beste hainbot nobela moldatzea. Sherlock Holmes, Hercules Poirot, Perry Mason eta beste badira hor zehar... Bueno, ba Jurgi Kapitaina ere sortu da. Jarraltuko den, irakurleak esan beza.

-- Zure nobelak irakurterrazak izan ohi dira...

-- Hau ere horrela burutua da. Alde batetik gai arrunta, beste edozein hizkuntzatan egiten diren entretenigarri hoitakoak. Bestetik, errazki taxutua, elkarrizketa askoz egina. Eta, horrez gainera, gaurko egoerari dagokiokenez, alfabetatze ikasaldietan ari direnak kontutan harturik, lehen pertsonan Idatziá dago, aditz batuaz, nork-nor-nori direlako jokoez ikasgai bezala baliatuz.

-- Eta hiltzailea nor da?

-- Hori ez duzu, baina, jarriko!

-- Hobe ez... hobe ez...
Koldo Olazabal
31

Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Narratiba
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\GEREŅO1
Pertsonaiaz\GEREŅO1
Egileez\OLAZABAL1\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan