Iñaki Beobide 6 disko berri Durangoko azokara


1975eko urriaren 26an
Iñaki Beobide, euskal diskogintzaz arduratzen denari elkarrizketa
Iñaki Beobide 6 disko berri Durangoko azokara
Inork gutxik daki Iñaki Beobide zumaiarra denik. Are gutxiagok «Técnico Industrial» denik. Euskaltzain laguntzaile dela, bakarren batzuek badakite, noski. Donostiako "Jarrai" antzerki taldearen zuzendari izan zela ere oroituko dira batzuren batzuk.
Euskal diskoen inguruko mugimenduan da ezaguna Iñaki Beobide. Besteak beste, behar beharrezko lan bati heldu zion eta lan horri lotu zaio: euskal diskogintzari. Txori saltarinaren antzera, adarretik adarrera ibili ohi gara askotan euskaldunok. Hasitako lanari ez gatzaizkio jarraitzen. Gazteok, batez ere, oso "lanberri" izan gara.
Mila lan berri hasi ditugu. Mila bider hasi eta mila bider utzi. Ez gara iraunkorrak. Oso aldakorrak gara. Iñaki Beobide bere lanean zabaldu egin da. Hamabiren bat urte lan horri loturik. Horregatik da hain ezaguna mundu horretan.
Urtero bezala, Durangoko azokan ikusiko dugu diskoen atzean irripartsu eta hiztun. Urte askotako lana eskainiko digu. Baina ikus dezagun zer fruitu, zar asmo, zer buruhauste daramatzan.
–HERRI GOGOA deituraz bataiatu zenuten euskal diskogintza. HERRI GOGOA nola sortu zen, esango ahal diguzu Iñaki?
–Hemengo kantariek, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Xabier Lete eta abarrek bultzaturik sortu zen HERRI GOGOA.. EZ DOK AMAIRU taldea bilakatuko zenak zerikusi haundia izan zuen hasera haseratik. Denak barrenean izan dira. Giro berri bateko euskal diskoak argitara ahal izateak sortu zuen HERRI GOGOA. Liburugintzari heltzeko asmoak ere baziren, baina hori zailagoa gertatu da. Zerbait egin zen. Ezer gutxi.
–Zer izpirituk, zer gogok sortu zuen HERRI GOGOA esan diguzu. Baina HERRI GOGOA zer da?
–S.A. gisa antolatu zen HERRI GOGOA. Edozein izan zitekeen bazkide. Gaurregun ere berdin jarraitzen du. Eta diru-laguntzalle hoiei esker diezaikegu herriaren premiei erantzun. Halere argitaldari bezala, diskoak áteratzeko baimenik ez du. Bi urtez ihardun zuen, bere kabuz, bakarrik, diskogintzan. Baina, azkenean, baimena zuen EDIGSAra jo behar izan genuen. Etxe horren babesean argitaratzen ditugu gaurregun. Diskoak ateratzea debekatu zitzaigunez gero, EDIGSArekin egin genuen tratua. Guk nahi genituen musika eta abestiak argitara zitzala, noski. Gure iduriz, Euskal Herrirako interesgarriak diren diskoak argitaratzen ditu. Sail asko du etxe honek. Euskal sailerako EDIGSA/H.G. da.
- HERRI GOGOAN sarturik ziren euskal abeslaririk ezagunenak. Geroztik zatiketa bat izan da.
–Bai, zatiketa bat izan genuen. Zergatik? Teknika eta pertsona arteko arazoak, kantariek ere, bakoitzak bere nortasuna gorde nahi zuen, beren iritzien arabera gauzak taxutzea nahi zuten, haseran pentsatu zen liburugintzari ez zitzaion behar bezala heldu; azpi-zurrunbiloak ere izan ohi dira. Dena den, zatiketa izan zen. Zer egingo da, bada?
–Legearen aldeko zailtasunak, elkrren arteko bihurria. Zenbat denbora daramazue lanean?
–1964garrenean hasi ginen elkarrekin asmo honetaz hizketan. Urte horretan bertan martxan jarri zen HERRI GOGOA. Hamaika urte daramatza, beraz, lanean.
–Hamaika urtetan ekinaldi berriak eta bereziak izango zituen, noski.
-Lehen aldi hartan EZ DOK HAMAIRU taldearen diskoak izan ziren. Orduantxe sortu berria zen talde hau. Hogeiren bat disko atera ziren. Baina, grabaketa guztiak, Barcelonan egiten ziren aldi hartan. Eta, jakina, horrek asko garestitzen zuen diskoa. Poliki poliki ibili beharra zegoen, beraz. Disko gutxi atera zen.
–Zenbat urte honela?
–Hiru urte. Lau gutxi gora behera.
–Bigarren ekinaldia?
–Kanpoan egin beharrak bi oker haundi zituen: batetik oso garesti jotzen zuen; bestetik berriz, kanpoko musikariekin eta armonizazioarekin lan egín behar zen. Garestiak eta euskal kutsurik gabeak ziren, beraz, disko haiek. Erabat komerzial gisakoak eta joerakoak egiten ziren. Hemengo kantariekin eta hemen behar zirela egin ikusi genuen, uskal kutsua izango bazuten.
–Gogo hori hezur-mamitzeko, nondik nora abiatzen zarete?
–Aldi horretan sortu zen HERRl MUSIKA SORTA. Egia esan, zenbait abeslarik gure ondotik ihesegin zutelako abiatu ginen bide honetatik. Orduan ohartu ginen, alor honetan ezer egin gabe ginela. Herriz herri, ballaraz bailara, musika zaharra jasotzen ibili behar genuela jabetu ginen. Galtzen ari diren zenbait kantu gal ez daitezen,oso lan interesgarria iruditu zitzaigun. Lan ikaragarria da, baina merezi du egiteak. Ez daitezela betirako gal. Lekeitio eta Arratiako musikaz ari gara egiten orain diskoak.
–Aldi honetan, beraz, herri musika bilizen ahalegindu zineten.
–Ez horretan bakarrik. Kantari ezezagunak plazara genituen. EZ DOK HAMAIRU taldetik kanpora ziren abeslarien diskoak atera geintuen. Xabier Saldias, Arriaran, Mikel Arbea, Joxe Mari eta Mikel, Aitor Badiola. Abeslari berri batzuk aurrera ateratzen salatu ginen, aldi honetan.
–Bi gauza interesgarri egiten dituzue: herri musika bil eta abeslari berriak treba eta ezagutarazi. Oso kontutan hartzekoak diren bi lan.
–Akelarre saila duzu eman nahi izan dugun baste urrats bat. Gaurregun gazteriak entzuten duen musikaren giroa eman nahi izan da, kantu eta doinu zaharrak erabiliaz. Ipar Amerikako masikari beltz famatu batena euskal airez ipini zen. Hori izan zen lehen diskoa, batzuentzat oso atsegina, beste zenbaitentzat oso txarra. Hori izan zen Akelarre sailaren hasera eta bide horri jarraitu gatzaizkio gero ere gutxi gorabebera. Sail honetan boskarren diskoa egina da eta seigarrena bidean dugu. Beste kolore batekin eskaini nahi genuke euskal musika. Beste doinu batzutara ohitua den gazteriarengana geure euskal musika hel dadila nahi dugu. Gaurko moldetan eman nahi genuke. Lau urtez ari gara lan honetan. Segundo Galarza ari da lan honetan.
–Musika klasikorik biltzeko eta ezagutarazteko asmorik bai ahal duzue?
–Bai, musikariek egindako lanak aztertu eta eskaini nahi genituzke. Euskal musikari klasikoak eman nahi genituzke: alta Donosti, Mikel Arbeak kitarraz lehen aldiz eskainitako musika klasikoa, Rabelen konziertoak. Goi musika bat sartu nahi genuke sail honetan. Tartean dugu, noski, Garbizu jauna.
–Bertsolari batzuen diskoak ere ikusi dizkizuet.
–Bertsolariekin egin nahi genuke beste saio bat. Azken aldi honetan beraz, bertsolarien saila agertzen da, urrats edo bide berri bat bezala. Lau disko ditugu oraingoz: MATTIN XALBADOR, KEPA ENBEITA, ENBEITATARRAK. Sail honetan sartzen dira Xabier eta Anttonek kantatutako bertso zaharrak. Berri bat ere egiten ari gara sail honetan.
–Beste zerbait bai ahal duzue eskuartean?
–Organo eta organojoleen saila agertuko da Gabonak baino lehen. Elizondo arduratzen da honetaz. Euskal Herriko organoak eta organojoleak aukeratuko ditugu. Lehen diskoa, Pildainek eginik izango da. Tolosarra denez gero inguru hartako musikariak hártuko ditu. Alderdi bat Gorritiri eskaintzen dio. Bestea, berriz, Mokoroa, Buska Sagastizabal eta Elduaieni. Hori da Pildainek grabatu duena. Gorritirena Bergarako organoan eta besteak, Loialakoan joak dira. Musikagile bakoitzari dagokion organoa ere hautatzen bait da Gero Valverde Casasen diskoa dator. Guridi eta Usandizagarekin osatzen da. Lehenengoarentzat Buen Pastorko organoa aukeratzen da, bigarrenarentzat, berriz, Santa Mariakoa. Nafarroakoa Taberna ari da egiten. Araban, Bizkaian eta Ipar Euskal Herrian ere ari dira zerbait egiten. Lan haundia da hau. Jaso beharreko lana. Musiko on asko da ezagutzen ez dena. Oporton aurkitu du Elizondok, oraindik orain, hemen inork ezagutzen ez duen euskal musika. Ez dugu diru irabazirik izango, salmenta haundirik ez bait dute izango, baina egin beharreko lana da hau.
–Elektronika bidez, euskal musika berritzeko asmorik?
–Sintetizadore modu batez euskal musika erabili nahi genuke. Tarteka marteka egiteko asmoa badugu. Euskal masika klasikoa eman nahi genuke. Musika zaharra elektronikaz eman nahi genuke.
–Aurrera begira zer?
–Inoiz behinka kantariren baten diskoak atérako ditugu. Abeslari berriak plazaratuko dugu. Une honetan, esate baterako, Txomin Artolaren diskoa agertuko da. BORDARI bere aitak egindako olerkiez moldatua, arrantzaleei eskainia. Antton Valverde Xabier Lete eta Julian Lekuónak egindakoa ere orain agertzen da kalera. Lizardi, Joxe A; Arze, Lete eta Gandiagaren olerkiez osatutako diskoak ere atera nahi ditu Antton Valverdek.
–Datorren larunbatean hasiko da Durangon Euskal Liburu eta Diskoen Azoka. Zer berririk daramazu azokara?
–Sei disko berri. Bertsolari sailean: Mattin, Xalbador, Kepa Enbeita eta Enbeitatarrak. Organo sailean: Pildain. Elektronikaz egindako euskal musika zaharreko bat eta Txomin Artolak egindakoa.
–Gabonetarako?
–Haurrentzat ipuinak. Mari Lurdesen «Mari Petralin» eta «Mateo Txistu». «Txano Gorritxo»rekin beteko dugu bigarren diskoa. Txistulariena ere laster agertuko da. Ansola anaiak egina da. Alde batean aita Olazaranena, eta bestean, Bastidarena ditu.
–Jende askorontzat diskoa nahiko garestia bada, kasetetan ere agertu beharko litzateke zenbait gauza.
–Edozein musika ezin daiteke kasetetan eman, asko galduko bait luke. Organoak, esate baterako. Baina beste zenbait abesti eman daiteke kasetez ere, nahiz eta musikak asko galdu. Diskoak baino merkeagoak direnez gero, gehiago zabalduko litzateke euskal musika.

Bistan da HERRI GOGOAk egin duen lana. Kalean diren 127 disko hoiek dira lekuko. Meriturik badu gure Iñaki honek. Aurrera, beraz.
IRASTORTZA
12

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaEkitaldiakAzokakDurangoko A
PertsonaiazBEOBIDE1
EgileezIRASTORTZA3Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude