1975-03-30 -- 630.zenb
Ataundarrak bezala atrebentziarekin baimena eskatuz asi nintzaion galdezka. Nola hasi zinan, Maritxu, umeen udalekuak antolatzen?
Amar urte dira udaldien alde lan egiten dudala. Neure burua eskeiņi nuen etxe-antolaketa, txukunketarako eta orrelako bearkizunak osatzeko. Orduezkero, eta Juanito Goia laguntzalle zintzoari esker, aurrak joan aurretik moldatzen ditugu gauzak: etxean eta kanpoan bear dituzten gauzak konponduaz edo berriak erosiaz. Itz batean dena prest jarri udaldiak asi aurretik.
Lan aundia, noski?
Bai lan neketsua da. Pentsa ezazu, igaz Iratxen (oraingo gure udaldietarako etxean) 700 aur izan ziren. Leenengo urtetan gaiņera jaki erosketak eta kontuak nik egiten nituen . Amaika aldiz joan nintzen dendako lana amaitu ondoren Barriara, emendik 100 kilometrotara gauzak eramatera: an lo egin eta urrengo goizean goiz, denda irikitzera Donostiara.
Nola sortu zitzaizun langintza neketsu ontarako gogoa?
Aur taldeekin bizitzen oitua nintzen. Guda garaian Bizkaitik aurrak irteten ari zirenean, "Lurdes Euskal Aur Etxea" sortu zuen bere kontu Manuel Intxausti jaun agurgarriak, 33 neska-mutil bildu zituen. Eta ara, ni eraman ninduen zuzendaritzarako. Laguntzaille bezala Tolosako Urkiolatarrak, Lupe eta Tere, bi aizpak; irakasle, D. Jose Azurza, donosliarra, zuen Irakorlako lagunaren aita, kapellan bezala, D. Gelasio Aranburu, misikalaria eta mutilei ofizioa erakusteko Rikardo Leizaola eta beste bi laguntzaille.
Beharrezkoak jotzen aal dituzu udalekuak?
Erriak nolako arrera ona egin dien ikusi besterik ez da. Asera, nik dakidanez, Nekane Auzmendi, Jaxinto Fernandez Setien eta Juanito Goiak eman zien. Bi dozena aur bildu zituzten Barrian. Gaur berriz, bi talde berezi ari gera lan ontan: Ikastolen Elkartekoak eta Beirekoak deritzatenak. 1.500 aur mugitzen ditugu uda oro bi talde bakarron artean. Beste talde txikiagorik ere bada. Ikastola bakoitzak bere kontura eratzen dita auen udaldiak. Erraxtasun geiago balitz asko ugalduko lirateke. Bai orixe!
Euskal udalekuez, zer diozu?
Iratxe, Beire, Antzin, Abaigar eta abar lan bikaina egiten ari dira euskal arloan. Baiņa beste bear batzuei ere erantzun bearko litzaieke, onenean. Esate baterako, frantsesa ikasi bear duten neska-mutilak mugaz bestaldera nola eraman pentsatu bearko genuke. Euskal giroa galdu gabe, aberastuz baizik, frantsesa ere ikasteko modua jarri bearko litzaiekete. Bai ederra, an ere udaldiak moldatzera iritxiko bagiņa! Saiatu gabe ezin gelditu beintzat.
Aski dugu, noski, udaldiez. Zu, Maritxu, ez zara etxe zuloan izkutatuta egondako emakumea. Aspaldidanik ari zara zu gizarteko lanetan Berea aal du sail ori emakumeak?
Orain dela berrogei urte emakume asko aal zen politikaz kezkatuta?
Sendi-bizimodu eziketan zorrotza zen gure aita. Sarritan entzuten genion: "Umeak, latzago!" Euskal giroa, ordea, barruraiņo sartzen zigun. Baimen guztiak bagenituen euskal lanetan etxetik kanpora ibiltzeko. Ala, guda aurretik D. Ramon Laborda apaiz jator arekin "Poxpoliņak" sortu genituen. Erriz erri ibili oi giņen talde berriak sortzen eta dantzak eta abestiak erakusten. Kursaal-pean biltzen ziren aurrak: or egiten genituen aundiok ere antzerki ikasketak. Neguko igandetan antzerkia eta erromeria izaten genituen.
Beste lanik?
Gogotsu lan egiten genuenemakumeak orduko giroaz jabeturik, erri aunditan batez ere. Nola, bestela, auteskunde edo elezioetan, ezker-eskubikoen aurka garaille irten? Komunistak eta sozialistak etsai ziren guretzat, baiņa eskubikoak, moja, fraille eta dirudunak, ez gutxiago. Elkarrizketa gogorrean eziak giņen orduko emakumeak.
Zer irizten diozu gaurko euskal emakumeori ?
Gaur ez da berdin,. Gazteak bai, kezkati agertzen zaizkigu, zerbait lortu naian, bear bada ausart. Baiņa... 35-40 urtetik gorakoak nun dira? Zer egiten dute? Beren lantxoak egin, beren ondasunak ugaldu... Euskera bera ere diru-bide egiten ari da Ez zait gaizki iuditzen. Bai, ordea, gure-gureak diren gauzetarako emakume oiek laguntza ez ematea edo ukatzea.
Zertxobait nazioarteko emakumearen urteaz?
Errax darabilkizue elkarrizketa guztietan galdera au. Urte egokia neretzat, gizonezkoak zuen gidaritza emakumeekin erdibanatzen ikas dezazuen; elkarrekin jokatuaz, denontzat ain zailla jarri zaigun mundua, berritu eta aurrera dezagun.
Erantzunik ez dago. Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Entzutez aspaldi ezagutu nuen Maritxu Barriola. ORIXEren URTE GUZIKO MEZA BEZPERAK argitara eman zuenetik dut Maritxuren entzutea. 195Ogarren urtetik, hain zuzen ere. Aspaldidanik, beraz.
Euskeraz ezer argitaratzen ez zen garaia zen, ezer argitaratzeko baimenik lortzen ez zen garaia, alegia. Ipar Euskal Errian argitaratu behar izan zen meza entzuteko liburua bera ere. Amaika ibili egin zuen Maritxuk mendiz aruntz eta onuntz.
Orduan euskaltzaletzen asi ginenok ezin ordaindu diogun zorra diogu Orixeren MEZA BEZPERAK liburua argitara eman zuen Maritxuri. Liburu orri eskerrak bait dakigu idazten dakigun euskera apurra.
Geroztik Orixe zanaren salmoak jarri zituen irakurleon eskuetan. Oraingo liturgiarako ere salmo oiek artu dira oinarritzat.
Maritxuk argitara zuen Eladio Larraņagak euskeratutako Kempis liburua. Eta Maritxuk ugaldu zituen, mirariz, agorturik Ziren Xabiertxo, Martin Txilibitu eta ikastoletarako beor ziren idazkiak.
Entzutez bakarrik ezagutzen genuen Maritxu aurpegiz ezagutzeko zoria izan nuen Martxoaren 15ean. Iratxeko euskal udalekuan lan egin zuten neska-mutillekin bildu ginen Elgoibarren. An zen Maritxu ere.
Emakume meaxka bat, estu bat, izango zela uste nuen Maritxu. Baina ez, gorputzez, buruz eta biotzez zabala dugu. Patxadarik eta algara gozorik galdu ez duen emakumea.
Ni neure lanean pentsatzen ari nintzen. Elkarrizketa bat egin nai nion gizarteko lanetan eta gorabeoretan sarturik ziarduen Maritxuri. Udalekuez egin nai nion, ain zuzen ere.
Leen gure eta gurasoen ardurapean, orain berriz Ikastolen Elkartearenean. Txanda bakoitza ogei egonetakoa izan oi da. Bat amaitu bezain azkar bestea antolatu bear izaten da. Txanda guztiak beren udaldia igarotzen dutenean berirro gauza guztiak jaso bear izaten ditugu eta etxea berriro txukundu. Bi edo iru adiskide leialek laguntzen didate lan ontan.
Antxe bizi izan giņen famili aundi bat bezala, urte gogor aietan euskal giro ederrean . Ez zekitenek ere antxe ikasten zuten euskeraz. Abesti, dantza eta erritxoetara irtenaz euskal zaletasun berri bat sortzen genien barruan. Aur aiek andre-gizon egiņik ditugu, familiako guraso dira. Guztiekin dot arremana.
Buruak ezik bihotzak ere jokatzen duen arazoetan txit egokia da emakumea gizarte lanetan aritzeko. Sarritan ameslari eta aurrelari agertzen bait da. Orain bertan lan berri bati ekin diogu, leengoak utzi gabe jakiņa: euskal aiton-amonentzat oporralditxo bat antolatu nai genuke Iratxen Iraillaren 10etik 26ra. Zaarrek ere merezi dute. Beren lana eta bizia gure gizarteari eman diotenak merezi dute onelako atsedenaldi bat. Diru aldetik moduz eratu nai genuke. Ez aaztu, mesedez, oporraldi bikaiņagoak egiten dituzuenok gutaz, zuen laguntza eta dirua bear dugu.
Entzutez ezagutzen nuen Maritxu Barriola, arpeegiz ez ezik, izaeraz ere zertxobait ezagutzeko zoria izan dut elkarrizketa amaitzerako. Aldi gogor baten lekuko dugu. Leenaren eta oraiņaren lokarri. Leengo egunak gogoan, etorkizunari begiratzen dion emakumea.
Erantzunak
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa