Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1975-03-23 -- 629.zenb

Errialde

EUFRONIO AGIRRE
DONOSTIAKO BEREN IKASTETXEAZ MINTZO ZAIGU IKASTETXE OSOA IKASTOLA BIURTZEKO ASMOTAN

Mungia ondoko Mururin jaioa dugu aita Eufronio Agirre. Donostia, Balmaseda, Tolosa eta Aguraingo etxeetan nagusi izan da urte askotan. Alere, xume, errikoi, alai, gogotsu eta langile dirau. Itz batean esateko, gazte dirau.
Euskal Erria benetan maite duen gizona dugu. Bizitza osoan saiatu da euskera ikasten eta irakasten. Agurainen nagusi zelarik ikastolako aurrentzat utzi zuen etxea udaldia igaro zezaten. Orretaz badakite zertxobait Maritxu Barriolaketa Juanito Goiak.
Leengo txangoan 16 urte eta orain beste 4 urte egin ditu Donostiako etxean. Ikastetxea euskalduntzeari ekin dio buru-belarri. Orretarako beeko mailletarik asi bear da, neska-mutikoen ikastetxe biurtu bear da, aurrak bear dira.
Zearka-mearka ibili gabe egin dizkiogu galderak.

Arrigarria da, baiña zuek ere euskaltzale biurtu omen zerate. Zerk eraginda?
Arrigarria, diozu? Zer dala-ta? Bearbada, Maria-ren Biotz-Semeok, euskara eta euskal-jakintza alorrean otz xamar aurkitzen gaituzuelako? Ara, ba: Donostiara leendabizikoz etorri giñenean., 1818. Muñoa Jaunak sortu zuen Koruko Andre Mariaren Ikastola zuzentzeko izan zan. Lau urtez ikastola horren zuzendaritza izan zuten gureek. Ikastola ortako zuzendaria izan zen Aita Zabala-Arana, eta orduan argitaratu zituan ainbat ikasliburu: Eusko-Lutelestia, Daneurtiztia, Zenbakizkia, tabar, Ikastoletarako antolatuak, ain zuzen ere. Urte batzuk geroago argitaraldu zuan bere Gramática Vasca, egun auetan 6garren argitaldia ikusiko duana.
Eta Zabala-Aranaren antzera, beste batzuk ere lan egin zuten euskera eta euskal kulturaren alde. Nork ez ditu entzun Imanol Arriandiaga eta Gotzon Urriutiaren izenak, adibidez. Eta auen antzera, beste batzuk, bearbada, lan ixillagoa egiñaz. Beraz, zerbait egiñak gera arlo ontan.
Ala ere, arrazoi pixkat emango nizuke zure "arritze" orrengatik, egin degun lan ori, erakundearena baño , bakar batzuena geiago izan baita. Erakunde mallan, otz xamar ibilli gera, 1968. arte beintzat. Urte ontan Euskalerriko Erkia (laurak bat) antolatu genuen, eta orrela erriaren alde lan egiteko erreztasun aundia eman digu. Beste era askoren artean, Ikastolak sortu eta antolatuaz.
Ikastolak sortu dituzuela diozu. Non eta zein etxetan?
Bai, sortu ditugu. Tolosan eta Balmasedan gure etxeetan Ikastolarentzat ikasgelak antolatu ditugu. Agurainean, errian bertan sortu dugu. Iru auek aitzin-ikastolak dira oraingoz. Baiña, aldaketarik aundiena Donostiako Ikastetxe ontan egin dugu, Ikastola biurtuaz. Gure ikastetxe onek baditu 850 ikasle, aitzin-ikastolan, EGB, ta batxiller maillakoak.; danak ari dira euskerazogotsu ikasten iru-lau ordu astean. Ala ere gutxi dala deritzagu eta datorren ikastarotik Ikastola arauz eramango dugu. Beraz, aitzin-ikastola, leenengo eta bogarren maillak euskera utsean izango ditugu datorren ikastaroan; gero, urterik urte mailla bat geituaz joango gera Oiñarrizko Eziketa Orokorra osoa euskaraz emanaz.
Eta bein urrats au eman ezkero, beste urrats batzuk ere bearrezkoak ikusten ditugu: orain arte gure ikasleak mutillak izan dira soillik; aurrerontzean, neskak ere artuko ditugu. Bigarren: gure Ikastetxea, Ikastola alegia, gurasoan eta irakasleen eskuetan utzi nai genuke. Poliki, poliki baina aurrera. Beraz, badakite, euskaldun gurasoek: beren aurrak, seme-alabak, euskal bidetik ezi nahi badituzte, badutela gurean tokia, oraingoz beintzat.
Esandakoetaz gañera, beste ikastetxe berri bat egiten ari gera Lejonan, Bizkaian. Bi milla neska-mutillentzat; datorren ikastaroan asiko da leendabizikoz. An ere elebitza izango da nagusi.
Erdaldun eta burges biurtzen dituzuela umeak esan oi da kalean.
Erdaldun egin ditugula gure ikasleak ezin uka dezakeguna da. Urte askotan zear, euskara eta euskal-jakintza gure ikastetxeetatik bazterturik egon dira; ez bakarrik aaztuta, zapalduta, kaltegarriak balira bezala; giza-eskubideak eta Elizaren aginduak ere aintzakotzat atu gabe. Euskaldunak erdaldundu, eta erdaldunei ezer euskal girokork eman ez. Ez dut uste gai ontan, lekaide edo lekaimeen artean, "ni pekatari" esan gabe, iñork bere burua garbituko lukeanik. Uste dut, ordea, pekatu aundia egin dugula ontan erriaren kaltetan, erriaren eskubideak aaztu, bere nortasuna ito eta kolonizatzaille zintzoen jokabidea egiñaz. Erriaren morrontzan egin bearrean, morroi egin dugu erria. Baiña, Jainkoari eskerrak, "ni pekataria" esaten asiak gera.
Burgesak egin ote ditugun? Baliteke ttantto baten ortan ere errudun izatea, alako baldintza eta zertzeladetan bizi izan dira Ikastetxeak-eta. Baiña, bertsuak eta bee maillakoek ere beti izan dituzte ateak zabalik, era batera edo bestera lagunduaz. Areago orain Estaduaren laguntza iristerakoan.
Zenbat erlijio etxe dira pekatu orretaz jabetutakoak? Beste erlijiosoen eskolak ere euskalduntzeko asmotan aal dira?
Azken urte auetan giro berri bat sortzen ari dala erlijiosoen artean, nabari da. Zorionez monja eta fraille asko, euskaldunak diralako eta Euskalerrian bizi diralako, bertokotu egin bear dirala, jabetzen asi dira. Elizak berak ere, iñoiz baño argiago itzegin du azken aldi ontan , eta gogorrago eskatzen, lekuan lekuko izan bear duela erlijiosoak, eriaren bereizrtasunak altxor bikaiña bezaa gorde bearrezkoak dirala, tabar. Bestalde, erriak berak ere bere nortasunaz eta bere eskubideetaz kontzientzi argiago bat du. Au guztia dalata, aldaketa andia sortzen ari da gure artean. Urteburuetan Loiolan biltzen garenok garbi ikusten dugu urterik urtera obetzen ari gerala, aurreratzen.
Orain bizpairu urte, erlijiosoen Ikastetxeetan, banakaren bat zen euskara eta euskal-kultura aintzakotzat zuana. Gaur egun, Gipuzkoan bertan bakarrik, badira 35 Ikastetxe gutxienez ikasgai ori eskola orduetan sartu dutenak. Batzuk sakonki; beste batzuk, arin xamar; baiña, aurrenengo urratsa eta zaillena eman dute. Badut itxaropen, datorren ikastaroan Ikastetxerik geienak sartuko direla ekintza ortatik.
Zein dira erlijiosoen irakaskuntzaren elburuak?
Gure ikastetxeetara datozen aurrak ez datoz buruz argitzera soillik, ez-eta kristau jator batzuk izateko ere bakarrik; ezkuntza oso bat lortu dezaten bialtzen dizkigute aurrak beren gurasoek, Eta ezkuntza osoak umearen gizatasuna, nortasuna eta kristautasuna gogo-gogoan izan bear ditu. Umearen nortasun-ezkuntzan, ordea, aintzakotzat artu bear dira bakoitzaren berezitasunak, bai banaka arturik dagozkionak, bai bere erritasunetik datozkionak. Beraz, gure aurrak ondo ezi nai baditugu, gizon-euskaldun-kristau egiten saiatu bear dugu. Bigarren alderdi ori, euskaltasuna alegia, gure artean oso aazturik euki dugu , edo oker ulertutako orokortasunaren izenean edo beste asmo maltzurrago batzuen eraginaz. Gaur asko asi dira esnatzen eta euskaltasun orri bere garranztia ematen diote. Gure ikasleek beste eskubiderik eukiko ez balute ere, 1970eko Ezkuntza Legeak ortara beartuko gintuzke, "eskualdeetako berezitasnak aintzakotzat artzeko" eskatzen baitu.
Euskaltzale eta langillezale biurtuko aal dituzue zuen eskolakumeak?
Bi galdera egiten dizkidazu batera; banan bana erantzuten saiatuko natzaizu. Bai euskaldun eta bai euskaltzale biurttzen saiatzen gerala, orain arte esan dizkizudanetatik aterako duzu. Ala ere argibide zeatzago bat emango dizut. Igaz batxiller laugarren urtea egitean zebiltzan ikasleei galdeketa bat egin genien euskerari eta euskalkulturari buruz: "Ia, euskera eta euskal-jakintza ikasi bearraz zer zeritzaien". Eta berrogei ikasleetatik -ikasgela batekoak- banaketaren batek izan ezik, beste guztiak naigabe bat agertzen zuten : umeagoak ziranean egokiera ori ez eukitzea. Gogotsu aalegintzen dira ikasten, berena duren altxor bat gorde nairik edo lortu nairik; gure erriaren nortasunaz jabetu naiez. Eta ikasle auen artean badira ainbat etorkien semeak diranak.
Langillezale egiten ditugun? Gaurko gizartea iñoiz baiño sutsuago doa bide ortatik. Gaurko gizonak bere eskubideen kontzientzia argiago bat du; bere nortasunaz eta duintasunaz jabetu da.; "iñorez" egiten duan giza-multzotik atera nai du. Bestalde, bere zoria gizarte gizartearenari loturik dagola ikusten du, eta beraz, erri bakoitzaren eskubideen alde burrukatzen da; ondasunen banaketa zuzenago eta egokiago a lortu nai luke, tabar. Alderdi au ezin du ezkuntza jator batek aaztu, aintzat artu baizik. Elizak berak ere ortara beartzen gaitu.
Zer eratako erlijio izaera eman nai diezue?
Gure erlijio ezkuntza oraintxe esan-berri ditudanei loturik dago
Gizonak Jainkoarekin eta senideekin izan bear dituan arremanetan datza erlijioa. Eta biekiko arreman auek estu elkar-loturik daude. "Ni eta Jainkoa" arreman utsetan tinkatzen dan erlijioa, ez da egiazkoa. Jainkoa, ni eta senideak: orra aaztu ezinezko irukoitza.
Eta berriz esango dut: gizona zeazki artu bear dugula: bere arazo eta kezka guztiekin; bere eskubide eta bearrekin; bai bere baitan dituanekin eta bai gizartetik sortzen zaizkionekin: zuzenbideak eta bidegabekeriak, eta elkarren arteko arremanak. Ori dana gogo-gogoan izan bear du erlijio ezierak.
Bai al da FERE-ren antzeko elkarteren bat euskalerriari begira sortzeko asmorik Euskalerrian diran erlijiosoen artean?
Bada Iparraldeko FERE deritzaion elkarte sail bat. Euskalerriaz gaiñera, beste bost probintzia ere sartzen ditu. Ez dago, ordea, Euskalerriaz soilik osatzen danik, naiz-ta ala izan bear lukeen, ez baitira arazo berdiñak gureak eta Santander edo Burgosek dituanak. Ez dut uste ezer berritzekorik dan sail ortan.
Igaz ekainaren 20an bildu ziran Euskalerriko Probintzialak edo beren ordezkoak, Loiolan guztiz 36ren bat, emengo arazoak aztertzeko; eta berriz ere biltzekotan gelditu omen ziran.
Erlijiosoak ere biltzen gera urtean bein batzarre zabal baten Loiolan, gure erriarekin ditugun eginbearrak astintzeko. Baliteke , batetik edo bestetik FERE antzekoren bat sortzea. Baña, gure gaiak, bai Probintzialenak, eta bai erlijiosoenak, FERE-renak baiño zabalagoak dira, onek irakaskuntza baitu bere gai berezia.
Zer egiten da erlijiososak berak euskaldundu daitezen?
Esan-berria dizudan Loiollako gure batzarrea, bada ortarako bide egoki bat, batzarre ortatik sortzen baitira urtean zear lan egiteko batzordeak. Oraingoz iru batzordek osatzen dute: Etxebizitzakoa (erlijiosoak bere elkargoan), Irakaskuntzakoa eta Argitaldarienak. Leenengo bi sailletan nabarmen da Loiolako batzarrek onezkero eman dituan ondoren pozgarriak. Etxabizitzara begiratuz aldaketa aundiak ikusten ditugu elkargoetan . Irakaskuntza saillean, leenago ere esan dizut Ikastetxeetan izan diren aldakuntzak nolakoak izan diran, eskerrak geienbat, Loiolako batzarre auei.
Auxe bakarrik kontutan eukita naikoa litzake poztutzeko eta begi onez batzarre oiek ikusteko. Badakigu beste arazo asko eta larriak ere badituela gure Erriak; baiña, danak batera ikutzea obe izango ote litzake? Ez dut uste. Poliki-poliki bide ortatik bagoaz, urteen buruan iritxiko dugu zerbait, orain arte iritxi dugun bezala.
ERRIALDE
1

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Ikastolak
Pertsonaiaz\AGIRRE10
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Edorta Kortadi

Mari Paz Jimenez De Bizkarrondo,
Margolari Ez Ezik Emakume Kezkatua
Amarako hauzo berrian, Buigas-ko iturritik hurbil bizi da, Gipuzkoan oso ezaguna ez den Mari Paz Jimenez margolaria. Pinu, urre-lili eta narziso lore bidetik etxe handi batetara heltzen gara; erdi mailako burgesak bizi dira han, diseinu gustagarria duten errediza eta autoz inguraturik. Gusto ona igogailu edo aszensorean ere usnatzen da. Jende mota hau gainera, hala nola Mari Paz, irekia da, ikasia, lagunarteko elkarrizketak eramaten iaioa. Horregatik da atsegina hauekin hitzaspertu bat egitea. Wiskyak bixitzen du gure mintzaldia eta herriko kultura, Oteiza, emakumea, pintura edoeta nazioarteko politika gaiak aisa darite. Mari Paz, margolari ez ezik, beste guztiez kezkaturiko emakumea ere bai bait da.
· M.P.: Begira, ni familia soil batekoa nauzu; injineru batekin ezkontzean, ordea, ekonomi-ardura guztietatik askatu nintzen. Baina beti gorroto izan dut emakumearen nagikeria eta irakurtzeari ekin nion, astronomiaz, literaturaz, politikaz... sakontzeari heldu nion; beti axolatu izan naiz gure inguruko misterioez. Espazioa, denbora, ihesi doakigun bizia liluragarri izan ditut eta neuk neure burua lantzera bultzatu naute, autodidakta bihurtuz. Horretxegatik ekin nion margotzeari ere eta, noski, ene kezkak ateratzen zitzaizkidan. Beti barnetik ateratzen zitzaidana margotu izan dut eta ez dut inoiz egin saltzeagatik zein inon agertzeagatik, neure barrenak eta neure biziak behartzen nindutelako baizik.
· Mari Pazen senarrak zer esana izango du, bada, zutaz, zure emakume eta artista izateaz?
· Senarra zoragarria dut; beti errespetatu izan dit bai lana bai neure izaera. Ez nauzu etxekoandre ona, ez dut atsegin sukaldea. Seme bat izan dut eta margolari da hau ere; eta pozik naiz nere bizitzan margotzen egin dudan lanaz. Beti salatu naiz irakurtzen, ibiltzen eta ene senarraren mailan, eta nerekin harremana duen jendearen mailan jartzen. Gizonaren mailakoa izan behar duela emakumeak, uste dut. Lan egin behar du eta familiaren ardura eraman eta, behar baledi, etxearen pixua eta martxa ere bai, gizon asko oso axolakabe bait da honetan. Emakumea utzia izan da, bera eta gizonak terreno askotan bazter zezala utzi du, orain kostako zaigu puesto horiek eskuratzea. Emakumeak behar duena hauxe da: pertsona izatera hel dadila. Eta honetarako, ez zait iruditzen, ez familia ez eta lana ere utzi behar duenik. Kultur arazo bat da eta gure senarren mailan edozeri buruz hitzegiteko mailan jarri beharra dugu, nahi eta nahi ez.
· Mari Paz kulturaz mintzatzen da asko, baina badaki aurrez arazo asko dela. Dena den, gure Herriak "renta per capita'' aurrera eraman arren, ez darama a hein berean kultura maila.
· Ba al dakizu zer gertatzen den gure Herrian? Ez garela gure kultur-bideen jabe eta dena kanpotik dakarkigutela; eta horrela ezin geureganatu. Herri honetako jendea giza-balio handikoa da, baina landu gabekoa. Mundu itxi bat dute eta mundu hertsi horretan bizi dira. Nola emakumeak hala gizasemeak, ekonomiaz goi samar egon arren, kulturaz oso hertsirik bizi dira. Ni, senar-emazte adiskideekin afaltzera hortik zehar noanean, zeharo aspertzen naiz. Orobat diotsut senar-emazte gazteei buruz. Itxirik daude. Eta zenbat gauza egin genezakeen, kultura pittin bat gehixeago bageneza! Oteiza eta horrelako batzuk bai, kezkaturik daude gure gauzez, gure arazoez. Baina Jorge bezalako guti dago eta denon artean hiltzen ari ditugu. Ez gara inolaz ere politikaz axolatzan eta horrela gabiltza, ibili ere. Hau izugarria da.
· Baina, Mari Paz emakume atsegin eta ikasi hau baino lehen, ezagutu nuen nik, aspaldi, emaku me margolari ikasi eta materika bat. Oraingoan, arte zaleak ez zekien zenbait gauza esan digu Mari Pazek. Hona hemen horietariko batzuk:
· Animaliak eta ximeletak margotuz ekin nion nik. Garai hartan hinduen filosofia asko irakurri ohi nuen eta kritiko argentinarrek "surrealismo zuria" zeritzen zerbait egiten hasi nintzen. Mari Pazek, garai hartako zenbait lan gordetzen duen gela batetara narama. Han ditu, gerora landuko zituen lanen hazi eta hastapenak: poesiaz hornituriko mundu liluragarri bat, panpin edo andere moduko emakumeak, jostailu moduko anima liak. Ondoren, zenbait bodegoi egin nuen eta margoz eta pastaz asetako emakume irudiak, ia fauvistak. Guzti hau 40 eta 50. urte bitartean egin nuen. 60. urteetan pasa nintzen abstrakziora. ( 1 ) Pelay Orozco izan nuen, ene margoa "eskatologikoa" zela esan zidana eta arrazoi zuela deritzat. Dena den, beti kezkatu izan nau ni tekniko problemak eta ez horrenbeste formalak. Esateko zerbait dagoenean kezkatu ohi du formak. Beti gustatu izan zait artearen egoerari bertatik jarraitzea. Duela bi urte, Parisa joan nintzen, eguneratze arren. Inpresionismoaz geroztik ehun urtez ari gara bila eta bila eta gaurdaino ez dugu bukatu bilatze hori... atomoa, Erranazimendua, bizitza badarrai eta bizitza aldatu egiten da. Ez da, beraz harritzeko nola zientzia hala pintura ere alda dadin. Biek inguruko mundua behar bait dute aztertu.
Orain pintura ia soila eta liriko-abstraktua ari naiz egiten. Kolorea da gehien axolatzen nauena eta ene koadroak oso landuak eta matizatuak dira. Azken aldi honetan, sopletez erre ohi ditut. Mari Pazek berriro bere estudiora narama, koadroz eta isipuz betea du, margo arrosaz, urdinez eta nabarrez eginiko oholak erakusten ari zait. Poesia baizik ez dute ia Mari Pazen koadroek. Gezurra dirudi nola ditzakeen emakume argoi eta zalu batek honelako lan liriko eta itxuraz sotilak. Itxuraz diot, azken batean obrak berak ere oso indartsuak bait ditu. Badute halako erro edo gune izkutu, misterioso eta sakon bat.
Zer deritzazu egungo euskal pinturaren egoerari?
· Ez dut uste balore askorik dagoenik, jende askok pintatzen duen arren. Gehienak gazte dira eta gogo beroa dute. Gertatzen dena zera da: Madriden eta gainontzekoetan egoera lazkarriagoa dela. Ene eritziz, gaur Gipuzkoak Bizkaiak baino jende interesgarriagoa du. Egia diozut, abstrakzioak on handi, ekarri dio gerra ondoko euske pinturari. Koadroa egitean, hutsetik abiatzean ni xoratu eta, orditu egiten nau. Burruka ba da, geuregan aztertzea eta gure inguruko giroa aztertzea. Bere inguruan gertatzen ari dena axolatzen ez den artista ez daiteke izan artista ona.
EDORTA KORTADI
12

Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Pintoreak\JIMENEZ3
Pertsonaiaz\JIMENEZ3
Egileez\KORTADI1\Kultura

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan