1974-12-29 -- 617.zenb
Non jaioa zaitugu?
Barzelonan.
Noiz?
1942 urtean.
Noizdanik diharduzu kantatan?
1960etik geroz.
Hamalau urte honetan aldaketa sakonik izan ahal duzu, ala funtsean berdintsu kantatzen jarraitzen duzu?
Nik neuk neure kantaz guti dakit. Haserako eta oraingo kantak gonbaratzen baditut, ohartzen naiz aldaketa bat izan dela. Badela badakit, zergatik ez beti, ordea. Eboluzio bat egon da, bai, guztiok gure baitan daramagun inkonformismo baten ondorioz.
Zer gai eta kanta-mota darabilzu gehien bat?
Bueno... nik badut bururatzen zaidan edozer egiteko akatsa. Zer gai darabilzkidan ez nizuke esango Zenbaitek dio kanta politikoak direla, beste zenbaitek ironikoak, zikin samarrak, irrifarrezkoak, protestakoak, sozial kantak... milaka txartel jartzen die ene kantei.
Eta zuk zer errepresentatzen duzu edo zer nahi zenuke errepresentatu?
Nik neuk, lehen eta behingoz kantari bat errepresentatzen dut eszenariora igo eta kantatu egiten duen pertsona bat. Teatroa bete dadila interesatzen zait, eta txalo egin dezatela.
Zure kontestu orokor horretan, katalanez kantatzea jokaera bat baino ez da, zaletasun bat ala egiazko aukera bat.
-Ez, begira... katalanez kantatzea une honetan jokabide bat da, egoera konkretu baten aurkako jokabide bat, katalan hizkuntzak duen laguntza ezaz ezerik, baita galerazteko egiten diren ahaleginez ere.
Eta zer esan lehenik katalanez agertarazi eta gero "pasatu" diren kantariez?
Bueno... hau gertaera normal bat da hainbat tokitan, ez agian Katalunya eta Euskal Herrian, beste herri zentzu eta atxikimendu batzuk ditugulako.
Oker ez banago, Katalunyan, Euskal Herrian bezalaxe edo, 1960 urte inguruan sortu zen "kanta berri" delakoa. Zer dela eta orduko kantariak jarraitzen dute oraindik ere nagusi? Atzetik gazteagoen bultzadarik falta ala lehengoak horren onak ote?
Oraindik ere jarraitzea atxikimendu bat da alde batetik, eta etengabeko salatze bat, bestetik. Laboak, Letek, Lertxundik, Raimonek edo nik edo beste edozein Herritako kantari batek egin dezakeena eta egiten duena zera da, kantak egin eta kantatu, sortarazten zaizkizun burutapenak agertu, eta gizarte jakineko baten bizi zarenez gero, ikusten dituzunak azaldu azaltzen uzten badizute, noski.
Hala ere, entzuleek behar dute erantzun...
Horretara nindoan hain zuzen. Ze, jakina, gu entzutera datorren entzulego bat bada. Nik berdin kantatuko nuke etxean baina kantari mantentzen nauen entzule multzo bat bada.
Zer egiten ari da kantari katalan bat Euskal Herrian?
Ba... teoriaz kantatu. Une honetan haserre egon, entzuleak zain daudelako eta kantatzerik ez duelako. Erabaki honek kalte handia egin diezaidake, ez gaur ez kantatzeagatik soilik honek ere erabat samurtzen banau ere, berriro ere beste horrenbeste erakar dezakeelako baizik
Santo Domingon (Republica Dominicana) ere egon berri zara...
Bai, Herri desberdinetako kantariak deituak izan gara "Zazpi egun Herriarekin" zeritzan programa batera. Sekula bizi ez dudan esperientzia bat izan zait, izugarria, ez dut uste berdinik ezagutuko dudanik. Han bildu ginenok manifestu bat egin genuen, eta harira ez badator ere zerbait esan nahi nizueke.
Esan, esan...
Egundainokoa izan da. Herriaz mintzo garenean sarritan uste dugu utopia batez ari garela. Santo Domingon, ordea, herriarekin egon gara. Egunero 25.000 entzule biltzen ziren gure inguruan, eta azken egunean 40.000. Zazpi egun izugarriak izan dira, Gobernuak gogoko izan ez duen arren, egin ahal izan dena.
Zer iritzi dute Katalunyan Euskal Herriko kanta mugimenduaz?
Zoritxarrez ez da guti baino ezaguna. Hemen hangorik ezagutzen ez den bezalaxe, han ere ez dute hemengorik ezagutzen. Informazio eza dago. Ez dago ze han eta ez hemen batere erraztasunik elkarren berri jakiteko, kantariez zabalkunderik egiteko. Guk kantariok elkar ezagutzen dugu, adiskideak gara, elkarrekin harremanetan gaude.
Zeure iritzia?
Neurea... "Baga, biga, higa" delako batek zazpi egun luzetan Barzelonako teatro batetan gainezka irauteak berez erantzuten duela uste dut.
Besterik ez. Eskerrik asko.
Moltes graįias.
Erantzunik ez dago. Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Pi de la Serra katalan kantari ospetsua Euskal Herrian izan dugu egun batzutan. Bergara, Azpeiti eta Bilboko hainbat programatan behintzat, bere izena irakurri ahal izan dugu. Ez, ordea, haren abotsik guztiotan entzun.
"Inoiz, kantatu gabe ere kanta daiteke" entzuna diogu gure poeta handi bati, eta halako zerbait gertatu zaio Euskal Herrian Parisko "Olimpia"tik datorkigun katalan honi.
Guzti honetaz baino, beste hainbat gauzaz mintzo gara Bergarako Pelotalekuko gela batetan, jendeak haserre asko "Pi, Pi, Pi, Pi, Pi..." oihukatzen duen artean.
Jakina, gure atzean badugu egoera bat... argi dagoen egoera bat. Normalak ez diren urte batzuk bizitzen ari gara. Guk gizarte horretan parte hartzen dugu, eta, behar bada, ez gara gu ere normalegiak. Hala ere, noiz edo noiz egoera aldatuko dela uste dut, eta anormalitate honetan ahalik eta normalen izaten saiatzen gara.
Baina, nik katalanez kantatzen badut ez da horregatik, katalan naizelako baizik, katalanez sortarazi nindutelako, katalanez pentsatu, katalanez adiarazi eta katalanez idazten dudalako. Baldin katalanez kantatzea zailtzen eta eragozten duten arrazoirik ez balitz ere, nik neuk katalanez bakarrik kantatuko nuke, katalanez baino ez bait dakit kantak egiten.
Baina dirua dirua da, eta bada zenbait guztiz asmo onez hasten dena baina hogei "berde" ikusten dituenean ikuspegiz aldatzen dena. Dirua egiteari atxikitzen zaio, eta orduan ondo edo txarto kantatuko du, baina beste arrazoi batez behinik behin. Halakotan hainbat baldintzapenek mugatuko duten haren kantagintza, hizkuntza aldatu behar, kanta errazagoak egin, gutiago konprometitu, etab. Etab.
Hauk honela, guk geuk guzti hori egiten dugu benetan gustatzen zaigulako. Horrez gainera, hortik bizi bagaitezke, profesionalak bagara, hainbat hobe, gehiago salatu ahal izango bait gara, eta hobeto egin gure lana.
Gainera, Katalunyan ez zen herri kanta tradizio bat, Euskal Herrian bezala adibidez. Beraz, han, ene Herrian, kantari zein entzuleak gara berri, elkarrekin egin behar izan dugu bidea. Kantari berriak sortu dira, batzuek utzi dute, eta beste batzuk jarraitu egin dugu.
Aurten kantatua naiz Katalunyan Galizian Valladolid-en... eta berriro ere kantatzera noa Katalunyara. Ez dut hemengoa ulerzen.
Gu entzutera zetorren jendeak peso bat ordaintzen zuen sarreran. Jende xehea bentan, herri xumea. Hunkigarri izan da neretzat katalan bat hain ondo hartua izatea. Kantatzeak zerbait baino gehiagorako balio duela ikusi ahal izan dut. Nik, egia esan, Santo Domingoko esperientziaren ondoren apur bat aldatu behar izan dut kantatzeaz nuen iritzi moldea. Orain arte uste nuen ia ezertarako balio ez zuela, baina Santo Domingon ohartu naiz askotarako balio izan duela, Republika Dominicanako biztanleentzat behintzat.
Inoiz betetzeka zegoen estadioa gainezka. 40.000 lagun barruan eta 20.000 kanpoan. Sekula manifestazio bat egin gabeko Herriak zenbait adiarazpen egin ahal izan ditu. Harrinarria izan da.
Gero Parisko "Olimpia"n egon naiz, aspaldi Katalunyan ez nagoela, eta handik hona. Eta hemen nago... eserita.
Han jendeak badaki euskal kantariak badirela; gauza jakina da Euskal Herrian ondo kantatzen dela, folklore ez diren gaiak ere kantatzen direla, gaurkotasunezko problemak azaltzen direla, baina ez dago behar hainako zabalkunderik, ez dago ez telebista, ez irrati, ez kazetarik... gauza asko falta da.
Artza anaien "txalaparta" adierazpena uste dut mundu guztiari intersatuko litzaiokeela, baldin zabalkunde apur bat egingo balitz. Laboa sensibilitate ikaragarrizko kantaria dugu, bakana da bere kanta-mota, oso gustatzen zait. Ez dut esango ona ala txarra den, hori bakoitzaren gustoa bait da.
Iriondo bat, Lete bat... eta hango nahiz hemengo hainbat goi mailako kantariak ditugu. Uste dut, zabalkunde biderik eskainiko baligute interes handiko kantariak izango ginatekela. Edo, beste modu batez esanez, ez digutela zabalkunderik egiten gure interesaren beldur direlako.
Erantzunak
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa